Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak / Azken artikuluak

Azken artikuluak

NEW YORK-MARTUTENE: Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz (edo nola desiratuko dugu orain?) Joseba Gabilondo 2013/03/13
Hil honen amaieran argitaratuko du Joseba Gabilondok liburu berria: "New York-Martutene: Euskal postnazionalismoaren krisiaz (edo nola desiratuko dugu orain?)". Liburu horretako hirugarren kapituluko pasarteak igorri dizkigu Volgako Batelarioi. (OHARRA Martutene udan edo beste bizitza batean irakurtzeko zain duzuenoi: spoilarrak ditu artikuluak.)
Titulurik gabe Iñigo Astiz 2013/02/05
(Hedoi Etxarteren 'Sinplistak'-en Iruñeko aurkezpenerako Iñigo Astizek prestatu testua)
Aurkezlea Santi Leoné 2013/01/17
Kolaborazio batekin gatoz oraingoan. Egunkarietan inor gutxik aipatu zuen arren, zin egiten dugu Santi Leoné izan zela, joan den urrian, Iban Zalduaren "Idazten ari dela idazten duen idazlea" liburua aurkeztu zuena (Xabier Mendiguren editorearekin batera). Zin egiten dugu, orobat, ez zela honako hau izan bertan irakurri zuen aurkezpen-testua, nahiz eta Leonék zin egiten digun okasio horretarako prestatu zuela, irakurtzera ausartu ez eta beste bat irakurri zuen arren. Edonola ere, hemen dago, betirako jasoa gera dadin, idatzi hura.
Hamabi (edo hamahiru) ohar "Atzerri"-ren inguruan zaldua 2013/01/05
Hona hemen, Iban Zalduaren eskutik, kritika izatera iristen ez diren gogoeta edo ohar batzuk, Mikel Antzaren "Atzerri" liburuaren irakurketak eragindakoak.
Bigarren eskuko biniloen dendan zaldua 2012/11/22
Datorren larunbatean (2012ko azaroak 24) Chameleons Vox-ek joko du Donostian, Intxaurrondoko Kultur Etxean, 22:00etan. Talde hau 80ko hamarraldiko The Chameleons manchestertarren spin off modukoa da, jatorrizko taldearen bi partaide mantentzen dituena: Mark Burgess baxu-jole eta kantaria, eta John Lever baterista. Dudarik gabe, nostalgiazaleentzako kontzertu bat izango da, Chameleonsen kantutegi zaharra errepasatzera dedikatzen direlako. Baina ni nostalgiko bat naiz, eta, osasuna lagun, han egongo naiz. Nire "Biodiskografiak" liburuan (Erein, 2011) ipuin bat eskaini nion haien lehenengo albumari, "Script of the Bridge" ilunari, eta hemen zintzilikatuko dut orain, omenaldi edo auskalo zeren gisa, larunbata noiz iritsiko zain.
Alferrikako fetitxeak zaldua 2012/07/06
Duela hilabete batzuk, literaturaren inguruko biltzar batean, ponentzia bat deigarri gertatu zitzaidan. Arturo Pérez-Reverteren obrari buruzkoa zen. Egiazki, kontrastea egiten zuen gai orokorrean “garaiagoekin”, baina hitzaldia ez zuen edonork ematen, Espainiako giro unibertsitarioan oso ondo kokatutako ikertzaile batek baizik, pisu astun batek. Hizlariak Pérez-Reverteren ibilbidearen analisi nahikoa oso bat jorratu zuen, eta idazlea bera zuen iturri nagusi, adibidez, best seller estatubatuarraren eta europarraren ezberdintasunen gainean Pérez-Revertek (auto)teorizatutakoa hizpidera ekarri zuenean –seriotasun osoz–. Halako batean, hitzaldia amaierara iristen ari zelarik, eta –irudipena daukat– entzule askoren sinesgogortasun eta are harridura keinuen eraginpean, ikertzaileak bere burua behartuta ikusi zuen Pérez-Reverteren “literatura” gustatzen ez zitzaiola aitortzera. Bere diskurtsoaren ezordukotasuna are gehiago azpimarratzeko efektua izan zuena, zer esanik ez. Eztabaidaren txanda iritsi zelarik, hitz gogorrak entzun behar izan zituen entzuleriaren aldetik, bereziki literaturako katedradun apokaliptiko bezain jakintsu baten ahotik.
Irakurle paraleloa Santi Leoné 2012/06/20
Kolaborazio batekin gatoz, aspaldiko partez. Santi Leoné historialari eta irakasle nafarrak –ezaguna egingo zaizuena, "The Simpsons"-eko Troy McClurek esango lukeen bezala, hala "Euskal Herria imaginario baten alde" saiakeragatik (Elkar, 2008) nola Berria egunkarian astearteetan idazten dituen zutabe mamitsuengatik, duela ez hainbeste itzuli duen Mario Vargas Llosaren "Pantaleon eta bisitariak" (Elkar, 2011) ahaztu gabe–, Santi Leonék, genion, "Irakurle paraleloa" ipuin-saiakera –edo saiakera-ipuina– eskaini digu opari, testu bat zeinetan, bide batez esanda, Joseba Sarrionandiak –gure literaturako "untouchable" urrietako batek– protagonismo berezia baitu. Guk poz-pozik jaso eta Volgako Batelariak aldizkariko artikulu bihurtu dugu. Hona hemen.
Poesiaren Zazpi Bekatu Nagusiak zaldua 2012/06/12
Duela bizpahiru aste ekitaldi bitxi batean parte hartzera gonbidatu ninduten: Euskal Herriko Unibertsitateak Leioako Kanpusean eraiki duen Poesiaren Bidearen inaugurazioan. Arrazoia, antza denez, duela urte batzuk plazaratu nuen “Poesiaren Kontrako Manifestua” izan zen: antolatzaileek, ez galdetu zergatik, nik hura errepikatzea nahi zuten. Ziur aski ez da unerik onena aldarrikapen moduko hau argitara emateko, are gutxiago kontuan hartuta gure artean Nazioarteko Poesia Jaialdi bat ospatu berri dela -antolatzaileek berek, apalki, "munduko gertakizun kultural onenetakoa" izendatu duten hura alegia-, baina, egiazki, sekula ez da Poesiarekin, Arte Goren eta Garai horrekin sartzeko abagunerik egokiena. Beraz, hona hemen, addenda gutxi batzuekin, Leioan irakurri nuen testua.
♥ ♥ Nire irakurketa hautatuak ♥ ♥ Angel Erro 2012/05/07
Sautrela (gogoan bego) saiorako hamalau testu aukeratu nituen iaz. Nik dakidala, ez ziren guztiak emititu. Horregatik, denak bildu eta hona ekartzea erabaki dut; horregatik, eta baita telebistako programa, aukeratutako egileak eta, batez ere, neure burua omentzeko ere.
Literaturaren Hamar Manamenduak zaldua 2012/03/16
Noizean behin, gauzak argitze aldera, Moises literario bat jaitsi beharko litzateke mendiren batetik (Sinaitik, Parnasotik edo, zergatik ez, Igeldotik) Jainkoaren hitza, hots, Benetako Literaturaren bidea erakutsi diezagun. Niri hala gertatu zait, ametsetan izan bada ere.
Barthes, bai zaldua 2012/03/09
Ohar labur honetan, Xabier Gantzarainen zutabe baten harira, itzultzaile ezezagunaren ohorearen aldarrikapentxo bat egiten da, eta iruzkin ezdeus batzuk egiten dira agonismotik apokaliptikotasunera egiten ari garen bideaz, euskara kontuetan.
Literatura eta etxekotasuna (Literature & Domesticity) zaldua 2011/12/09
Benetako literaturaren gordeleku bihurtzen ari den Twitter-erako ariketa gisa hasi zen ondorengo hau, baina ehun eta berrogei karaktere nahikoa ez zirela ohartuta, emaitza paperezko paskin ziztrin batean argitaratzera makurtu behar izan nuen, amaitu berri den 2011ko Durangoko Azokan banatu nuena –gero eta debaldeko gauza gutxiago ematen dira Azokan, zoritxarrez, eta nire ekarpena egin nahi nuen, alde horretatik…–; blog honetan haren “(a little bit) extended” bertsioa eskaintzen da. Ez nuke nahasmenik sortu nahi: “testikulu” hauek ez dira, inolaz ere, txiste mailara iristen –estimu handian dudan literatur forma bat, bide batez esanda–, ezta, are gutxiago ere, aforismo kategoriara, genero zailenetako bat iruditzen zaidana –batzuek, arinkeriaz, haren izena alferrik erabiltzen duten arren–. Sorta “Literatura eta harrikoa” izenburuaz bataiatu nahi izan nuen, baina hartuta zegoenez jada, “Literatura eta etxekotasuna (Literature & Domesticity)” gatzgabeagoa ipini diot azkenean.
Volgako Batelariak Euskal Herriari (udako manifestua) Volgako Batelariak 2011/07/25
Bizi ditugun itxaropenezko une hauek gureak eginez, Volgako Batelariok, izkribu honekin, honako hau exijitzen diogu, orokorrean, eta baita konkretuki ere, Euskal Herriari, edo, behin-behinean, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Komunitateko, Trebiñuko enklabeko eta Akitaniako Eskualdeko agintariei:
Nola jo larrua euskal idazle gazte batekin Angel Erro 2011/06/16
Testu honen bitartez, irakurle jakingurak ikasiko du euskal idazle gazte bat, liburu-formatuan ez ezik, gezur-haragitan ere ohera nola eraman, Angel Errok apailatu dituen han eta hemen ikusi, entzun, zuzenean bizi, irakurri eta oro har plagiatutako aholku baliotsuei jarraiki. Bejondeizuela.
Terriblea, “kritika” zaldua 2011/05/23
Ohar labur hauen bitartez, Gema Lasartek idatzitako "Orgasmus" liburuaren gaineko ustezko kritikaren irakurketak produzitu dizkion durduza eta dardarak adierazten saiatuko da Iban Zaldua.
Karlos Linazasoro, Ernesto Sabatoz Karlos Linazasoro 2011/05/05
Ernesto Sabato idazle argentinar handia (1911-2011) joan den larunbatean hil zen, ehun urte zituela ia. "Boom" latinoamerikarreko klasikoak bihurtu ziren "El túnel" (1948), "Sobre héroes y tumbas" (1961) eta "Abaddón el exterminador" (1974) nobelen egilea izan zen, eta baita hainbat saiakerarena ere. Karlos Linazasoro idazle tolosarrak harekiko harremana gogorarazten digu kolaborazio mamitsu honetan, Sabatoren inedito bat eta guzti.
Etxepare Institutuko nazioarteko katedren zerrenda Volgako Batelariak 2011/04/28
Ezaguna den bezala, Etxepare Institutuak Euskal Literaturako “Bernardo Atxaga” katedra sortu du New York Hiria Unibertsitatean, Manhattanen, euskal hizkuntzaren eta kulturaren nazioarteko zabalkuntza sustatzeko asmoz. Hurrengo ikasturtean irekiko dute egoitza, hamar egun iraungo dituen mintegi batekin. Urtean zehar, espezialista ezberdinek Euskal Literaturaren eta Euskararen gaineko ikastaroak emango dituzte bertan, eta hasieran Bernardo Atxaga bera izango dute, aipatu mintegia zuzentzen. Volgako Batelarion zerbitzu sekretuak, ikerketa sakon baten ostean, katedra hori askoren arteko lehenengoa baizik ez dela jakin du, eta hurrengo hilabeteetan sortuko dituen katedren zerrenda lortu du, artikulu honetan bertan argitara ematen duguna hain zuzen ere.
1512ren (ospakizunen) aurka, eta proposamen alternatibo xume bat zaldua 2011/02/04
Oraindik urtebete falta den arren, 1512ko Nafarroaren Konkistaren bosgarren mendeurrenaren inguruko “ospakizunekin” alamena ematen hasi zaizkigu ohiko nafarmaniakoak. Iban Zalduak ospakizun horren egokitasunaren inguruko zalantzak eta haren ordezko proposamen postindependentista planteatu nahi izan zituen, besteak beste, ikasturte honetako Udako Euskal Unibertsitateko sarrera hitzaldian. Alabaina, urde-gripe batek ohera lotuta eduki zuen egun hartan, eta testua Gidor Bilbao irakasleak irakurri zuen haren ordez (emaitza nabarmenki hobetuz, zantzu guztien arabera). Hemen duzue, egokitua, egun horretarako prestatu zuena.
Zaborra Uxue Apaolaza & Gorka Bereziartua 2011/01/14
Uxue Apaolazak eta Gorka Bereziartuak ipuin bat idatzi zuten, lau eskutara, Hernaniko aldizkari batentzako; azkeneko uneko arazoengatik ezin izan zuten bertan kaleratu eta, hori dela eta, Volgako Batelariak-en ateratzeko proposatu digute (eta guk pozik onartu). Ikusiko duzuenez, gaurkotasun handiko dokumentu filosofiko-politiko-antropologikoa da, eta horrek animatu gaitu fikziozko sorkuntza lanak ez argitaratzeko gure araua haustera. Tira, horrek, eta gogoak ematen digula, noski. Irakurketa on!
Ia irakurri gabeko liburuaren kritika (Houellebecq-en 'La carte et le territoire') Angel Erro 2010/12/27
Liburu honen kritika egiteak, hala modu konbentzionalean, nola –aldizkari honek inoiz egin dugun moduan– liburua batere irakurri gabe, lan handia eskatuko lidakeenez, inoiz liburu oso bat irakurri duenak edota irakurri ez duenak egiaztatu ahal duenez, bide errazenetik jo izana barkatuko dit irakurleak: Gorka Bereziartuak herenaren trikimailua bataiatutako metodoa erabilita, hemen konpartitu nahi izan ditut irakurketa planteatzen ari zaizkidan bi kontu.
Durangoko Azokan topatu ez ditudan liburuak zaldua 2010/12/17
Iban Zaldua twitteratura pixka bat egiten aritu zen pasa berri diren Azoka egunetan, Durangoko standetan ziurrenik aurkituko ez zituen liburuei buruz espekulatzen; azkenik, asteazkenean Azoka aldetik ibili eta, aurreikusi bezala, nahiz eta temaz bilatu, ez zuen ale horietako bat bera ere aurkitu. Hona hemen, bateratua, Twitter eta Facebook bitartez ezagutzera eman zituen hamazazpi izenburu gertagaitz horien zerrenda.
Zutabeak ETAren osteko euskal literaturaren bilakabide baterako Volgako Batelariak 2010/12/10
Hemen duzue 2010eko Durangoko Azokan Volgako Batelarien enbaxada bat banatzen ibili zen paskinaren testua, non azaltzen den zein bide jarraitu behar duen euskal literaturak erakunde armatuaren desagerpen probablea eta gero.
Gerra amaitu da, Txomin Badiolaren argazki bat Rikardo Arregi Diaz de Heredia 2010/11/18
Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak antolatzen duen Arterako Hitzak zikloan parte hartu zuen Rikardo Arregik 2010ko ekainaren 16an. Txomin Badiolaren argazki bat aukeratu zuen hitzaldirako, The war is over, La guerra ha terminado izenekoa. Hemen dituzue biak: argazkia eta hitzaldia.
Hiruzpalau galdera Debra Kang Dean-i Antonio Casado da Rocha 2010/11/05
Debra Kang Dean irakaslea da Indiana Unibertsitateko Asian American Studies programaren barnean, baita Spalding Unibertsitatearen MFA in Writing masterrean ere. Hiru poema bilduma argitaratu ditu: Back to Back (1997), News of Home (1998) eta Precipitates (2003). Elkarrizketatxo hau Antonio Casado da Rocha-k egin zuen, eta Zigor Perales Hernandez-ekin batera euskaratu.
Denok Patxi Lopezekin (literatura aulikoa eginez) Angel Erro, Juanjo Olasagarre & Iban Zaldua 2010/10/25
Euskal poesia, ekitaldi mota guztietan, inoiz eta inork ez bezala bultzatu ondoren, bitxia da, eta erdiragarria, ikustea, literatur auziei dagokienez, zeinen umezurtz dabilen Patxi Lopez lehendakaria, jainkoek, bereziki ahizpa jainkosek, abandonatu izan balute bezala, Madrildiko haizeak eta aire-korronte demoskopikoak ere bizkarra erakusten hasten direnean.
Zertarako balio duen (eta zertarako ez) euskal kritikak Ibon Egaña 2010/10/13
Joan den ostegunean, urriaren 7an eta Gasteizko Irakurle Klubaren ikasturte berriari hasiera emateko mahaingurua egin zen Hikaateneoan, “Balio al du ezertarako (euskal) literatur kritikak?” izenburupean. Mikel Ayerbe aritu zen moderatzaile eta Gorka Bereziartua, Ibon Egaña, Manu Lopez Gaseni eta Mari Jose Olaziregi hizlari. Mahainguruari ekiteko bost-hamar minutuko hitzalditxo bana egin zuten lau partaideek. Argia-n irakur daiteke Gorka Bereziartuarena; hona ekarri dugu Ibon Egañarena, non (euskal) literatur kritikak zertarako balio duen eta zertarako balio ez duen zerrendatzen den. Kurtso berriak Volgako batelari pasiboenak ere aktibatu dituela dirudi.
Hegemonía y equivalencia en la novela vasca Juanjo Olasagarre 2010/10/01
Joan den udaberrian Londresen izan zen Juanjo Olasagarre, Volgako beste bi batelari ezkutari moduan eraman zituela, bertan literaturaz eta beste kontu gutxi gorabehera teorikoez egiten zen kongresu batean; bertan aritu zen Joseba Gabilondo edo Imanol Galfarsoro bezalako goi-argi batzuekin batera, besteak beste. Bere 'Hegemonia y equivalencia en la novela vasca' izenburuko hitzaldian euskal eleberrigintzan suma daitezkeen bilakaera batzuez hausnartu zuen Olasagarrek, Laclauren hegemonia, diferentzia eta ekibalentzia bezalako kontzeptuetatik abiatuz, eta hitzaldi hori da orain dakarkizueguna, gaztelania ederrean emanda.
Fake Argitaletxing (edo Edizio lan automatikoak, guztion eskura) Angel Erro & Iban Zaldua 2010/09/10
Irakurle: beldur al zara euskal argitaletxeek eskaintzen zizuten bermea suntsituko duela e-bookaren eta autoedizioaren aro berriak? Idazle: urduri jartzen al zaitu euskal argitaletxeek ematen zizuten babes amatarra (edo aitatarra) betiko galtzeko mehatxuak, kolokazko garai gris hauetan? Lasai: Volgako Batelariok (animo lucrandi) garatzen ari garen Fake-argitaletxing edizio automatikorako programarekin arazo horiek horretan geratuko dira, amenazu hutsean, eta oraingo euskal argitalgintzaren statu quo espirituala betikotu ahal izango duzu, mendeetan eta mendeetan, amen.
Oporretan irailera arte Volgako Batelariak 2010/07/28
Lehenagotik ere oporretan gaudela baten batek pentsa balezake ere, inola ere gezurtatuko ez dugun zerbait, gaurtik aurrera Volgako Batelariok gaude ofizialki oporretan, geure intimitatea babesteko hemen esango ez dugun toki batean (edo gehiagotan), iraileko rentrée-a behar bezala prestatuz. Irakurleari pazientzia eskatzen diogu; eta Euskal Herriko mass media nagusiei, arren, ez diezagutela paparazzirik bidali, lasaitasuna behar dugulako bai lanerako bai atsedenerako ere (Ea herrian gertatu ez zen bezala, prentsa grafikoak "ustekabetu" baikintuen bilera baten erdian, beheko argazkian ikusten den moduan).
(Euskal) Irakurle taldeen jardunaren inguruko hamasei hausnarketa zaldua 2010/06/02
Irakurle (edo irakurzale, edo literatur) taldeak (edo txokoak, klubak, solasaldiak, bilguneak etab.: aukera beza bakoitzak gustukoen duen izendapena) errealitate sendo bihurtu dira, azkeneko urteotan, euskal literatur sistemaren baitan. Iban Zalduak, halako pare batetan koordinatzaile gisa aritu denak, esperientzia horretatik zenbait ustezko ikasgai atera, bere intuizio batzuekin nahastu (ezin esan zeintzuk diren zentzuzkoago, ikasgaiak ala intuizioak…), eta hausnarketa hauek zirriborratu ditu, Volgako Batelariak inoizkarirako propio idatziak.
Apunte labur bat "Ojos que no ven" nobelari buruz zaldua 2010/04/07
Leitu berri dut J.Á. González Sainz (Soria, 1956) idazle eta itzultzailearen azken nobela, "Ojos que no ven" (Anagrama, 2010). Irakurketa bakarra egin dut, orrialde bat edo besteren ertza tolestu, baina askoz ere gehiago ez, beraz, ezin hau liburuaren kritikatzat hartu, baizik eta irakurketa hurbilak eragindako (nolabaiteko) urgentziazko gogoeta batzuen gisa, gehien jota.
Volgako Batelariok bost urte Volgako Batelariak 2010/03/30
Halaxe da, bai: egunotan betetzen ditugu urteak, zehazki bost, Volgako Batelariok. Gure lehenengo sarrera martxoaren 28an plazaratu genuen, eta aurkezpen ofiziala, Gasteizko Gora tabernan, apirilaren 6an egin genuen. Eta hori ospatzeko, edo gogoratzeko (eta alfer samarrak garelako), inoizkari honen lehenengo manifestua berreskuratu dugu.
Haur eta Gazte Literatura helduei azalduta (2): Baina zer gertatzen da (HGLko) euskal sortzaileekin? Manu Lopez Gaseni 2010/03/25
Haur eta gazte literaturari buruz Volgako Batelariak-en argitaratzen ari den kolaborazioaren bigarren emanaldiarekin datorkigu Manu Lopez Gaseni idazle eta unibertsitate-irakaslea. On egin!
Kartak Iwo Jimatik Uxue Apaolaza 2010/02/12
"Cartas desde Iwo Jima" Clint Eastwood-en pelikularen eta "Cartas desde Iwo Jima del general Kuribayashi" Kumiko Kakehashiren liburuaren irakurketa konparatua egitera noa. Gehiago oinarritzen da pelikulan, liburuan baino, behingoagatik esan baitezaket nahiago dudala pelikula liburua baino, liburua jeneralarekin maiteminduegi egoteagatik beharbada. Zergatik da pertinentea lan hau hemen agertzea edo nola sinestarazi diet hala dela Volgako gainerako kideei? Fikzioak historia eta zuzendariaren ikuspuntua kontatzeko, errealitatea oinarri, erabili dituen estrategiak azalduko nituela esanez; errealitatetik tresna dramatikoak atereaz, fikzioa errealitatean txertatuz historia hobeto azaltzeko… Eta espero dut emaitzak izango duela horretatik.
Euskal idazle erretxinaren tridekalogoa Iban Zaldua 2010/01/27
Euskal idazlearen paradigma ez da idazle "postmodernoa", ezta "autonomiaren belaunaldikoa", "engaiatua", "tropelekoa" edo "Erasmustarra" ere: euskal idazlearen paradigma (betierekoa, unibertsala) euskal idazle erretxina da. Eta hona hemen haren mandamenduak, zeinak, ezin bestela izan, hamahiru baitira: ez gehiago, ez gutxiago.
Haur eta Gazte Literatura helduei azalduta Manu Lopez Gaseni 2010/01/13
Beste kolaborazio bat iritsi zaigu, kasu honetan Manu Lopez Gaseni idazle eta unibertsitate-irakaslearena. Haur eta gazte literaturarena ez da Volgako Batelariak inoizkarian agertu ohi den gaia, eta, beraz, pozten gaitu alor horretako aditu baten ekarpena hemen argitaratzeko aukera izateak, segida baten lehenengoa izango dena, gainera.
Durangoko Azoka '09 Iñigo Astiz 2009/12/18
Aurtengo Euskal Liburu eta Disko Azokara Volgako Batelariok joan ez izana ez da eragozpena artikulu bat plazaratzeko, iaz bezala. Hori bai, beste norbaitek egin behar izan du lan zikina. Iñigo Astiz lagunak osatu du, Philip Larkinen poema bat egokituz, Durangoko azoka-egun bateko kronika eder eta dotore askoa.
Nork bere izena Google-n sartzeaz Angel Erro 2009/11/19
Artikulu honetan Angel Errok bere poetika argitzen du -ahalegintzen da-, sekretua, edertasuna, ironia eta simulakroa bezalako kontzeptuen bitartez. Aurtengo EHUko uda ikastaroetan emandako hitzaldi batean irakurri zuen.
Elkarrizketa Fabio Cremonesi-ri / Entrevista a Fabio Cremonesi Volgako Batelariak 2009/11/02
Fabio Cremonesi, Bartzelonako telekomunikazio-enpresa batean ibili eta gero, argitaletxe bat sortzeko egitasmoan murgildu zen. Berak zuzentzen duen Gran Vía argitaletxeak Milanen du egoitza, eta bertatik italianoz jakinarazi ditu euskarazko hainbat idazle (Pintxos antologia, Unai Elorriaga, Juanjo Olasagarre, Arantxa Urretabizkaia, Iban Zaldua). Ez da gure literaturak Italian daukan erakusleiho bakarra, Tranchidak Joseba Sarrionandiaren eta Edorta Jimenezen lanak argitaratu baititu, baina jakin mina piztu digu bere apostuaren nondik norakoa eta, bidenabar, italiar literaturaren azken berri ezagutzeak.
Subordinazioaren kontra. Imanol Galfarsoro. Pamiela 2008 Juanjo Olasagarre 2009/09/30
Iazko saio liburuetatik interesgarrienetakoarekin gatozkizue oraingoan. Badakizue zozketaz tokatzen zaizkigula kritika egin beharreko liburuak. Olasagarreri tokatu zitzaion Galfarsororen liburua. Hona kritika.
Kontsiderazio gutxi batzuk, berriak eta ez horren berriak, euskal literatur kritikagintzaren inguruan zaldua 2009/09/17
Uda amaituta, hemen gatoz berriro Volgako Batelariak, literaturaz aritzeko asmo berrituez. Hasteko, Iban Zalduaren hausnarketa batzuk ("hausnartu": hitz egiteko modu biologista eta agian erratu bat da) euskal kritikagintzari buruz.
Argazki baten misterioa eta interpretazioa Angel Erro 2009/07/03
Pride Dayren biharamun pisu honetan, azkenean delibaratu dugu aurreko "Irainen Hiztegi Tipian" agerturiko pilotariaren argazki deigarria norena den argitzera. Hamaika izan dira VBko partaideoi photo horren berri galdetu diguten lagunak, bakar bat bera ere ez modu publikoan, holako galdera baten balizko fribolitatea aldizkari honen tonuari (edo beraien izen onari?) ez balegokio bezala. Misterioaren argitzearekin batera, Angel Erro kideak, argazkia berak aukeratu baitzuen, azalduko du "picture" hura jarri izanaren arrazoi estetiko-teleologiko garbia.
Elizabeth Costello eta nobela afrikarraren auzia (hots, euskal nobelarena, agian) zaldua 2009/06/16
J.M. Coetzee idazle hegoafrikarraren pertsonaia baten gogoeta batetik abiatutako gogoeta erdia.
(Euskal) Estilo-Ariketa (VIII): Iritzi-zutabe eusko-internazionalista Volgako Batelariak 2009/06/01
Zortzigarren estilo ariketa honetan kazetaritzara jo nahi izan dugu, bertan, bizitza bera bezain efimero, literaturarik onena akaso lantzen ari direlako hainbat zutabegile begizorrotz bezain ipurtarin, eta seguruenik, akaso beharrik gabe, ezkerra eta abertzaletasuna (shaken, not stirred) XXI. mendean, XXII.ean kasik, kokatzen ari baitira, garai bateko zilborrismoa bazter utzita, nazioen kontzertuarekin harmonian.
Zulo bat uretan zaldua 2009/05/20
Iñigo Aranbarriren azkeneko nobelaren mikrokritika, inoizkari honetan nobedadeekin beti bezain atzeratuta gabiltzala frogatze aldera, berriz ere.
Irainen alfabeto laburra Volgako Batelariak 2009/05/08
Edo hiztegi are laburragoa, non Volgako Batelariok gure esker onena erakutsi nahi diegun irakurle guztiei eta bide batez ohartarazi alfabeto edo hiztegi hau laburregia dela, irain batzuk laudorio bihurtu baitira, eta sinesten dugula oraindik hobe dela norberaz gaizki entzutea deus ez entzutea baino.
Joyce & Saizarbitoria Mikel Hernandez Abaitua 2009/04/30
Mikel Hernandez Abaituak kolaborazio berri bat bidali digu, eta guk, beti bezala, oso gustura hartu dugu gure inoizkarian; oraingoan, Deustuko Unibertsitatean berriki eskaini duen hitzaldi baten testua, James Joyceri buruzko kongresu batean. Hitzaldia gaztelaniaz eman zuen, eta hala jasotzen dugu guk hemen. / En esta colaboración, que nos ha enviado el escritor Mikel Hernández Abaitua, se aborda, entre otros asuntos, la cuestión de la influencia de la novelística anglosajona modernista y, sobre todo, de James Joyce, sobre el escritor vasco Ramon Saizarbitoria, una influencia que, según Hernández Abaitua, es probablemente mayor que la de los autores del Nouveau Roman francés con los que se le solía relacionar.
JG Ballard: "Galdetegi baten erantzunak" Angel Erro 2009/04/23
Aste honetan JG Ballard hil da. Haren omenez, War Fever bere azken ipuin liburuko "Galdetegi baten erantzunak" ipuina, laburrena, euskararatu dugu, Ballarden lan gehiago irakurtzeko gonbite gisara.
Minimoen programa zaldua 2009/03/31
Hausnarketa bat, besterik ez, Kafkaren eskutitz baten pasarte batetik abiatuta.
(Euskal) Estilo-ariketak (VII): Estilo uterino-isurkaria Uxue Apaolaza 2009/03/13
Autoparodia bat da ia ondorengo estilo ariketa. Ni ere lotu nintzaion gure (gu emakumeak izanik) fluxuen duintasuna goratzeari, gutxienez, esan nion nire buruari, iragarkietan hilekoak likido urdin absurdu izateari utzi arte. Irakurri genituen gure gaitasun sortzailea esentziatzat aldarrikatzen zutenak; eta orain, ama izatearena pisutsu zaigunean gazazko gure bizitzetan, hilekoa. Ez esan, hilekoa; hitza irakurtzeak gizon zenbaiti sortzen dien nazkak bakarrik merezi du zenbaitetan. Baina ez ote garen pixka bat pasatu jatorrietara bidaia honetan fluxuekiko miresmenean…
Hamasei aholku Erasmus literatura idazteko zaldua 2009/03/05
Arduratuta al zaude ez zarelako garai literario berrietara egokitzen? Ez al dakizu ea asmatuko duzun zure hurrengo lanarekin? Lehia gupidagabea da eta –edozein merkatu ekonomiari dagokion bezala– aldaketa da nagusi gure panorama literarioan. Azken denboraldi honetako modaren trena gal ez dezazun, eta hurrengoaren zain gaudelarik –horretarako ere bilduko ditugu argibideak dagokion unean, irakurle, lasai egon–, hona hemen aholku batzuk, jarraitzeko oso errazak.
Gizon bat itsasoari begira Angel Erro 2009/02/15
Petronio dotoreziaren arbitroari egozten zaizkion hogeita hamaika poemetatik hamaika itzuli eta hemen paratu ditugu, zergatik irakurri ote behar diren ezertan azaltzen ez duen sarreratxo batekin batera.
Bilbao-New York-Bilbao Angel Erro eta Iban Zaldua 2009/01/30
Tentaldiari ihes egiteko modurik onena bertan erortzea da, zioen Oscar Wildek, eta azkenean, borroka latz baten ondoren, ezin izan diogu eutsi eta durangoste honetako modako kontrobertsia literarioaren hatzaparren artera egin dugu jauzi, bide batez aspalditik utzita geneukan (baina hemendik aurrera berpiztuko dugun) inoizkari honetako kritiken saila berrabiaraziz. Volgako Batelariak-en barne posta-zerrendako gure ohiko mezuen truke mamitsu batetik abiatuta, lau eskutara (eta zortzi begitara) osatu dugu Kirmen Uriberen lehenengo eleberriaren inguruko iruzkin hau.
Balizko literatur albiste berrietarako proposamenak Iban Zaldua eta Rikardo Arregi 2009/01/14
Denok dakigu (eta are gehiago Durango ostean) literaturaren inguruko albisteak errepikakorrak eta monotono samarrak suertatzen direla: aurkezpen gatzgabeak, liburuen aurrerapen maxkalak, elkarrizketa sasipromozionalak, sarien eta beken aldarrikapen beti antzekoak… Gure literatur albisteek astindu bat behar zuten, eta eskerrak kazetari ausart batzuk hasi diren bide berriak urratzen, idazketaren momentu magikoenetako bati (liburu baten amaiera uneari) eman zaion atentzio berritua dela medio. Alabaina, Volgako Batelariak-en motz irizten diogu egitasmo honi, eta proposamen berri, ausart eta anitzekin gatoz, euskal kazetaritza kulturalaren hobe beharrez.
Jo ta ke postindependentzia lortu arte Rikardo Arregi, Uxue Apaolaza, Juanjo Olasagarre 2009/01/07
Aspaldi ez genituela biltzen gure inoizkari honetako member-ek hortik zehar argitaratu dituzten Postindependentziaren inguruko zutabeak eta testuak. Laster iritsiko diren artikulu berrien aurrerapen gisa, hemen dituzue gai estrategiko honetaz Rikardo Arregi, Uxue Apaolaza eta Juanjo Olasagarrek egindako ekarpen mamitsuak.
Nazioaren hondarrak: autokritika bat Juanjo Olasagarre 2008/12/17
Aspaldidanik ez genuen (publikoki) egiten irakurri gabeko liburu baten kritikarik; ez zen izango ez zegoelako zer kritikatu eta batez ere zer ez irakurri asko. Hutsunea betetzearren, hona gatoz Juanjo Olasagarrek Joseba Gabilondo irakaslearen artikuluetako estiloan burututako Joseba Gabilondo beraren libururaren kritikarekin.
Volgako Batelariak Durangoko Azokatik zuzenean Volgako Batelariak 2008/12/08
Work in progress ariketa bat eginez, hementxe gaude Volgako Batelariok (Uxue Apaolaza salbu), 2008ko abenduaren 8ko 21:13etan, zuzenean, Durangoko Plateruenetik, sinadura egun gogor baten ostean, geure betebeharrari muzin egin gabe, jakin badakigula asko zaretela gure berri izan nahi duzuenok (hemendik besarkada handia gure fan zenbatezinoi). Editore inportante batek (baina zein ez den holakoa?) esan omen duen moduan, Volgako Batelariok geure burua "nabarmentzera" etorri gara Azokara, baina sakonean inork gutxik ulertu duen mezu batzuk zabaltzera etorri gara: hurrenez hurren, a) euskal literaturaren merkantilismoa salatzera, b) iraultzaren subjektuaren dekonstrukzioa egiterat, c) Juanjo kidearen "T" nobelan agertzen den modaren aldarria berraldarrikatzera, d) Cobrador del Frac-en estilora, euskal literaturak zor digun guztia kobratzera, ez baita gutxi, e) gure literaturgintzak behar duen korbata (eta palestino (eta arrosatasun)) dosia ziurtatzera. Oraintxe bertan ateratako argazki batzuen bidez (haietako batek jasotzen du artikulu hau zintzilikatzearen une historiko zehatza), izanen duzue honen guztiaren froga bat-batekoa.
olerkia san fermin hauen aurka Hedoi Etxarte 2008/12/03
Ez dugu ohiturarik Volgako Batelariak-en "sorkuntzazko" testu literarioak argitaratzeko, baina zertarako dira ohiturak, traizionatzeko ez badira? Hedoi Etxartek aitortu digunez, hasieran manifestu moduko bat idazteko asmoa zuen, baina azkenean poema bat atera zitzaion: inor ez da perfektua. Hedoi Etxarte (Iruñea, 1986), honezkero enteratuta egongo zarete, euskal poesia uztaren azken(aurr)eko alea da, aurten bertan argitaratutako "Suzko lilia" liburuaren eskutik (Susa argitaletxea); biolinjolea ere bada (Euskal Herriko Orkestra Gaztean eta Tokian taldean ibilitakoa, besteak beste, F. Muguruzaren azken bi diskoetan kolaboratzaile), itzultzailea ("Gaston Lagaffe" komikia euskaratu du) eta Karkrak fanzinearen bultzatzailea. Edonola ere, bidali digun San Ferminen aurkako poema honen harira, Volgako Batelariak-en erredakzio batzordeko zemtsvoak, bilduta eta gehiengo absolutuaz, honako hau aldarrikatzea erabaki du: Gora San Fermin! ¡Diva Transfermín!
David Foster Wallaceren ipuin bat: "Suizidioa opari-antzeko" David Foster Wallace, Ibon Egaña, Uxue Apaolaza 2008/11/06
David Foster Wallace (Ithaca, 1962-Claremont, 2008) bere belaunaldiko idazle estatubatuar interesgarrienetako bat dugu. Volgako Batelariak-en haren ipuin bat euskaratzea eta argitaratzea erabaki dugu; itzulpena Ibon Egañak egin du, eta Uxue Apaolazak sarrera-testua.
Hobe beharrezko kritika Euskaltzaindiari Mikel Hernández Abaitua 2008/10/10
Plazer eta ohore handia da guretzat idazle gonbidatu baten izkribua argitaratzea Volgako Batelariak-en: Mikel Hernández Abaituaren "Hobe beharrezko kritika Euskaltzaindiari" artikulua. Hernández Abaituak (Gasteiz, 1959) rol garrantzitsu bat bete du 1980ko hamarkadatik aurrerako euskal letren berrikuntzan, eta bereak dira, besteak beste, "Panpinen erreinua" (1983), "Ispiluak" (1985) eta "Bazko arrautzak" (1995) ipuin liburuak, eta "Etorriko haiz nirekin?" (1991) eta "Ohe bat ozeanoaren erdian" (2001) eleberriak. Duela gutxi bere doktorego tesia irakurri du, Ramon Saizarbitoriaren lehenengo eleberrien inguruan. Ongi etorri Volgako ibaiertz honetara...
Elkarrizketa Volgako Batelarioi Volgako Batelariak 2008/10/08
Irailaren 27an Volgako Batelarioi (tira, harrapatu gintuztenoi) egindako elkarrizketa bat argitaratu zen El Correo egunkariko edizio batzuetan. Elkarrizketa hura hemen plazaratzea otu zaigu, osorik gainera, aspaldi ez dugulako elkarrizketarik zintzilikatzen (eta autobonboa gustatu ez ezik, praktikatzen dugulako). Leire Iturregi kazetariak bota zizkigun galderak, eta guk, txintxo-txintxo, halaxe erantzun genituen.
(Euskal) Estilo Ariketak (VI): Elkartasunezko Poesia Volgako Batelariak 2008/09/17
Zeinen erraza den elkartasunezko poesia! Edo zeinen zaila!, esanen dute beste batzuek. Zeinen puta den, ordea, ez dago dudarik. Puta diogu elkartasunaren objektuaren baldintza txarrak adierazi beharrean poetaren egoera erosoa seinalatzen baitu. Elkartasunezko poesia asko erabili da oraingo euskaldunen artean, predikamentu handia du jendearengan, gainera. Hartu figura bakarti bat, subalternotasuna iradoki, pathos-ari eragin eta ...voilà, elkartasunezko poesia.
Lau kontsiderazio euskal ipuingintzaren inguruan zaldua 2008/09/04
Urteotan han-hemenka eskaini ditu Iban Zalduak euskal ipuingintzaren egungo egoeraren inguruko iritziak, besteak beste inoizkari honetan bertan. Volgako Batelariak-erako propio idatzitako artikulu honetan (labur)bildu eta berritu ditu (hein batean).
Juan Luis Zabalari lan-eskaintza Volgako Batelariak 2008/08/27
Idatzi honen bitartez, Volgako Batelariok kolaborazio eske gatoz Juan Luis Zabala (a) "Pipi" idazle eta "Berria" egunkariko kultura saileko kazetariarengana.
Literatur kritikaren dekalogoa Angel Erro 2008/08/17
Kritika, literatur generoetarik gorena, behar bezala lantzeko dekalogoa idatzi zuen Jorge Baron Biza idazle argentinarrak (guztiz gomendagarria, El desierto y su semilla, bere eleberria). Knox aitak polizia kontakizunetarako edo Horacio Quirogak ipuingintzarako eginiko dekalogoen sona lortzera deitutako hamar arau urrezko hauek ezinen ditu kritikarigaiak ahantzi.
(Euskal) Estilo ariketak (V): Isiltasunaren poesia Volgako Batelariak 2008/08/07
Volgako Batelarioi ez zaigu poesia ahaztu. Oi poesia, sublimetan sublime, zu! Horrela mintzo dira poeta handiak: handienetan handi isiltasunaren poetak, zeinak poesia tinta beltzak zikindu gabeko makula gabeko zurian dagoela baitiote. Volgako Batelariok zuritasun horren aratza ez ukatu, baizik eta baieztatu egiten dugu; hala ere, gurea aldizkari digital bat denez zuritasun hori nolabait birtuala da, poesiak lor dezakeen zerari gorena, handiena, loriotsuena: poesiaz ernalduriko tarte zuri aratza. To poesia, Otxoteko!
Gutxiengoaren txostena zaldua 2008/07/31
Izenburu bereko Philip K. Dick idazlearen ipuinaren irakurketak sortarazitako gogoetak Steven Spielbergen “Minority Report” filmaren inguruan, edo alderantziz.
Postindependentzia sukaldatzen Rikardo Arregi 2008/07/28
Agindutakoa betez, batelariok jarraitzen dugu Postindependentismoan sakontzen eta sakontzen. Oraingoan Rikardo Arregik egin du ekarpen berria, gure jatorrizko manifestuaren laugarren puntuaren bidetik hain zuzen ere. On egin!
(Euskal) Estilo ariketak (IV): Estilo agro-mistiko enroilatua (AristiNatorrenArtistaBatNaizNi modalitatea ) Volgako Batelariak 2008/07/24
Abuztuan El Almendro turroia bezala, etxera itzultzen da Gabonetan, saihestezin, estilo agro-mistiko enroilatua: ez du hutsik egiten. Egun batzuk aurreratu gara gu, eta laugarren estilo ariketa hau osatu dugu, idazle-profeta gura guztiendako etsenplu.
(Euskal) Estilo ariketak (III): Nazioarteko estilo cool-a (atxagaostekoa) Volgako Batelariak 2008/07/04
Lurralde mitikoak asmatzea, ariketa txarra ez den arren, ez da jadanik nazioarteko sona lortzeko biderik seguruena, euskal idazlearentzat, eta gainera geografia imajinario oso bat asmatzeak lan asko ematen du. Bestelako estrategiak garatu behar dira festibalez festibal ibiltzeko eta atzerriko fan devoué-en sardak biltzeko zure literatur sareetan. Hona hemen azkenaldian arrakasta izan duen bide baten etsenplua, nazioarteko modu cool-arena, kosmopolitismoa eta ukitu folklorikoa abilki konbinatzen dituena. Bizkor ibili, ez baitakigu iraungitze-datarik ez ote duen...
Antzararen hizpideak (lumaje azpia) Jokin Muñoz 2008/06/24
Ez da lehenengo aldia Jokin Muñozek kolaborazio bat bidaltzen digula: duela pare bat urte gauza bera egin zuen "Bizia lo" ipuin liburuaren inguruko idazki batekin, eta Volgako Batelariak inoizkariarentzat, jakina, ohore bat da mota honetako testuak argitara ematea. Oraingoan Donostian eta Iruñean joan berri den udaberrian eman zituen hitzaldien testua izango duzue irakurgai: zehazki, Nafarroako hiriburuan 2008ko ekainaren 4ean eskaini zuena, "Antzararen bidea" eleberriari buruz (Alberdania, 2007).
(Euskal) Estilo ariketak (II): estilo femenino-intimista (bigarren pertsonan) Volgako Batelariak 2008/06/20
Gure estilo ariketekin jarraituko dugu, oraingoan azken urteotan arrakasta itzela lortu duen literatur ildo batekin. Oso egokia sentimendu sakonak adierazteko, gizartearen aurrean biluzteko eta irakurle klubetatik etengabe deitua izateko. Ezinbestekoa Emakundeko aldizkarian iruzkina egin diezazuten.
Postindependentzia gorpuzten Uxue Apaolaza Rikardo Arregi 2008/06/16
Halaxe da: oraingoan Uxue Apaolazaren eta Rikardo Arregiren bi ekarpen gehigarri hauekin bultzada berritua ematen diegu Postindependentziaren oinarri teoriko zein praktikoei. Martxa honetan laster osatuko dugu liburuxka bat, herri honetako teoria politikoan "Bizkaya por su independencia"-k eta "Vasconia"-k bezainbesteko traszendentzia lortuko duena (gutxienez).
(Euskal) Estilo ariketak (I): Plastidecor estiloa Ibon Egaña 2008/06/12
Volgako Batelariok, sortzetik dugun izateko zio eta debozio didaktikoak akuilatuta (horra hor Idazle Eskolarako proposatutako programak, besteak beste), atal berri bati ematen diogu hasiera, Birfundazio Batzarreko erabakiei jarraiki: (euskal) estilo ariketak. Ez gara, jakina, Queneau, eta ez gara, ziurrenik 99etara iritsiko (ulertuko duzu, irakurle, bataz besteko adinak eta sistema asanblearioak ezarritako erritmo palaziegoak oztopatuko digutela kopuru horretara iristea), baina atal honetara bilduko ditugu euskal estilo askotarikoak (abangoardistenak eta herrikoienak, apurtzaileenak eta klasikoenak, elitistenak eta masiboenak), izan dezan idazle hasiberriak, edo bere burua berrasmatu beharrean den idazle kontsakratuak, non hauta, non plagia. Plastidecor estiloak ematen dio hasiera sail honi, hots, euskal irakurlearen estimazio handia bildu duen moldeak, zeina, bidenabar, arras gomendagarria baitu literatur sari edo bekaren bat eskuratu nahi duen idazle (gazte)ak.
Postindependentziarantz tinko! Angel Erro 2008/05/26
Beste urrats (teoriko) bat eman dugu, Herriak eman du, Postindependentziarantz. Martxa honetan, berehala eskandaluzko gorputz (teoriko) bat izango dugu, proiektuaren garapenari dagokionean. Oraingoan Gara egunkariaren Mugalari gehigarrian (2008ko maiatzaren 17an) Angel Errok agerturiko zutabe batean izan da. Honatx haren ekarpena:
Postindependentzia: ekarpen gehigarriak Rikardo Arregi Juanjo Olasagarre Iban Zaldua 2008/05/09
Volgako Batelariok postindependentziaren kontzeptua sortzea erabaki genuenean, euskal prentsan dauzkagun zutabeetan garatzen jarraitzeko asmo sendoa agertu genuen. Hona hemen lehenengo ondorioak, Rikardo Arregiren, Juanjo Olasagarreren eta Iban Zalduaren eskutik.
Postindependentzia (A Postponed Manifesto) Volgako Batelariak 2008/04/27
Euskal Herriko hedabideetan barnako bidea egin ondoren, hona hemen, artxibo kontuetarako, gure (oraingoz) azkeneko manifestuaren testua. Atxikimenduak onartzen dira.
Volgako Batelarien member berria Volgako Batelariak 2008/04/23
Eztabaida luze eta korapilotsuen ostean (zenbait eszisio-mehatxu tarteko), Volgako Batelarien Azpikontratazio Azpibatzordeak erabaki bat hartu du, azkenik, gure staffeko partaide berriaren inguruan.
Volgako Batelarien Birfundazio Biltzar Nagusiaren erabaki nagusiak (eta deialdi bat) Volgako Batelariak 2008/04/09
Joan den martxoaren 15ean, Pompaelo zaharrean bildurik, eta gure arteko gaizkiulertu zenbait konpondu ondoren, gure proiektuari bultzada berria emateko asmoz, Volgako Batelarien Biltzar Nagusirako deia egin genuen. Sarrera honen bitartez bilera horren eta bere erabakien berri eman nahi diegu euskal herritarrei.
Volga Sarien emanaldia (eta II) Volgako Batelariak 2008/02/11
Hemen gatoz berriro ere erdibidean utzi genuen Volga Sarien kronika mundanoaren bigarren partearekin. Rasputin, Ana Karenina, Tolstoi, Yogurina Viborova eta Eliza Ortodoxoaren Patriarka sariak eman ondoren, beste zenbait premiyo potolo geratzen ziren banatzeko, hala nola Transiberiar, Okhrana, Krimen eta Zigorra, eta Volga sariak. Euskal Kulturaren altzairuzko osasunaren erakusgarri izan zen emanaldi honen ostean, nola ez, festak jarraitu zuen. Hona hemen, beraz, sari-banaketaren gure kontakizun guztiz objektiboaren jarraipena (letra normaletan), eta banaketa ostekoen gainean gure adiskide kazetariak osatu duen erreportaje guztiz subjektiboa (letra etzanetan), zeinak, espero dezagun, “Hola” aldizkariaren staffeko partaide izateko ateak zabaltzen lagunduko baitio behingoz (edo, gutxienez, “Lecturas”-ekoa; tamalez, ezingo du jada bere benetako ametsa bete, “Aquí hay tomate”-ko aurkezle bihurtzea alegia…).
Entrevista a Agustín Fernández Mallo-ri elkarrizketa Volgako Batelariak 2008/01/19
Agustín Fernández Mallo (La Coruña, 1967) se ha revelado durante el año 2007 como uno de los escritores más interesantes de su generación, gracias a la publicación de la novela “Nocilla Dream”, una obra poliédrica y extraña, de la que Juan Bonilla, que ya hemos tenido en nuestras páginas, ha dicho, entre otras cosas, que “más que una novela, ‘Nocilla Dream’ es el principio de muchas novelas hábilmente ensambladas con material documental y propio en una sólida e inesperada ‘docuficción’, que opta por la descripción directa de acontecimientos mínimos y le debe mucho a proyectos vanguardistas como el de ‘París’ de Walter Benjamín”. Hemos pensado que sería una buena idea acercar este autor al lector vasco, por medio de una de nuestras habituales entrevistas. (Elkarrizketa, egilea euskalduna ez den guztietan egin ohi dugun bezala, erabilitako hizkuntzan argitaratu dugu, baina oraingo honetan sarrera ere gaztelaniaz jartzea erabaki dugu, Xabier Silveirak bezainbeste erdara dakigula ikus dezazuen).
Volga Sarien emanaldia (I) Volgako Batelariak 2008/01/10
Azkenean bete genuen hitza eta eman genituen, bai horixe, Volga Sari preziatuak, arrakasta eta glamour handiko festa batean, Durangoko Azokaren datak aprobetxatuz. Badakigu atzeratu garela, baina tira, Joxe Azurmendik "Manifestu atzeratu" bat argitaratzeko eskubidea izan bazuen, zergatik ez ginen atzeratuko gu kronika honekin? Gainera, luze samarra atera zaigu, eta horregatik bi partetan ematea erabaki dugu. Volgako Batelariok ubikuitatearen dohaina desio bai, baina eduki ez daukagunez (eta dena ondo atera zedin ekitaldia zaintzen egon ginenez, nerbio-atake baten ertzetan beti), gure lagun kazetari bati laguntza eskatu eta berak idatzitako kronika mundanoa txertatu dugu (kurtsibaz) testuan, gure ekitaldiaren deskribapen formalagoa (letra normalean) aberasteko asmoz (ez dugu gure lagun kazetariaren izenik emango, ezta inizialak ere, lan egiten duen komunikabidean errepresaliatu ez dezaten).
Poesiarekiko arazoa (II), edo nori zuzentzen zaion poesia Angel Erro 2008/01/03
Erosi poesia liburua azkenik irakurtzera deliberatu naiz. Bakardadea eta espirituaren egokiera partikular samarra eskatzen ditu ariketak. Trinkoa eta denboran laburra biek ala biek, onik aterako bagara. Ez dut ezagutzen (onik dagoen eta aldi berean) hiru ordu laurden baino gehiago poesian murgilduta eman dezakeen inor. Hau honela izatearen arrazoiak submarinismoaren berberak dira, superfizie ezberdinen dentsitate eta konpresioen aldea. Poesia trinkoa da berez –oro har darabiltzan hitz urriak ikustea besterik ez dago– edo, bestela, paper xahutze hain barkaezina, ezen ez dugun aukera hori ezta hipotesi moduan ere aintzat hartuko. Poesia trinkoa da.
Juan Garziari elkarrizketa Volgako Batelariak 2007/11/28
Hemen gaude bueltan, aspaldiko partez. Ez dugu justifikaziorik emango, opor osteko sindrome luzatu batek eta bere garaian Paul Lafarguek zirriborratu zituen ideiek eskaintzen dizkiguten heldulekuez gain alegia. Izan ere, justifikazio nahikoa iruditzen zaigu Juan Garzia idazle eta itzultzaileari egin diogun elkarrizketa mamitsu hau. On egin!
Poesiarekiko arazoa (I) Angel Erro 2007/07/24
Poeta gazte batek idazten zuen liburu dendetan galdua sentitu ohi dela, ez alferrik liburu dendak eta bereziki bibliotekak aspaldidanik labirintoekin erkatzeko joera handia dago. Poesiaren apalari begira gelditzen omen da zer hartu jakin gabe, hala erraza delarik etsipenak, munstro mitologiko bat bailitzan, harrapa dezala oharkabean, eta berarekin egin dezala hala etsipenak nola munstro mitologikoek ohi duten triskantza tristea. Arazo kretatar honen harira, zezenari adarretatik heldu nahi nioke, eta nire esperientziatik irtenbidea ematen saiatu nire esperientziaz zein nire hitzaz fidatu nahi duenari.
Euskal Letrak behin betiko erreformatzeko Iban Zaldua 2007/07/12
Nabarra aldizkariak, Tere Irastortzaren artikulu batetik abiatuta, "Euskal Letren erreforma" delako gai peregrinoaren inguruko artikulu bat idaztea proposatu zigun zenbaiti. Niri, ohi bezala, eskatutakoa baino luzeagoa atera zitzaidan testua; Nabarrako irakurleak ez nekatzeko, bertsio laburtu bat ondu nuen, eta haren bertsio osoa edo extended play VBn zintzilikatzea erabaki dugu, nahi duenak irakurgai izan dezan. Edonola ere, enbarkada galanta Nabarrarena: euskal literaturaren inguruko sermoien aurkako sermoi bati segida ematea, idazle batzuoi beste zenbait sermoi enkargatuz. Zeren eta, ez gaitezen engaina, mota honetako proposamenetatik ezin sermoiak baino atera: saihestezina da guztiz. Eta ez diot nire erantzukizunari itzuri egingo: beste sermoi batekin biderkatuko dut ispiluen isla amaiezina, edo, metafora jatorrago batera jotzearren, nire sermoitxoa gehituko diot Xabiertxoen azalen mise en abîme gero eta urrun eta txikiagotuari.
Pepis Andereñoaren Kanonak Volgako Batelariak 2007/06/27
Kanonaren eztabaida pil-pilean dago euskal literaturan; ez, ez gara ari liburutegietan ezarri nahi duten ordainketaz, egile eskubideak ordaintzeko bideratuko litzatekeena (alde horretatik ez dago batere arazorik: euskaraz idatzitako oso liburu gutxi ematen dira maileguan), ezta CD, DVD eta disko gogorren gainekoaz ere (liburutegietatik ale gutxi ateratzen badira, are gutxiago izango dira internetetik euskarazko liburuak jaisteko prest egon daitezkeen piratak. Ez, jaun-andreak, literatur kanonaz ari gara, noski, azken aldi honetan gure mundutxo kulturalean gehien errepikatzen ari den hitza.
Hyde Park: Euskal Herri posmodernoa Juanjo Olasagarre 2007/05/29
Irakurri gabeko beste liburu baten kritika bat argitaratzeari ekiten diogu, atalak lortutako arrakastak gugan eragindako bozkario logikoaz (Pierre Bayarden "Comment parler des livres que l'on n'a pas lus?" liburuak berme teorikoa eta ulerberatasuna eman digu). Aurreko lau kritiketan egin bezala, oraingoan ere euskal kritikari baten ahotsa hartuta, Marijo Olaziregirena hain zuzen, eta liburua (iruzkin hau argitaratu arte behintzat) batere irakurri gabe, egin da lana.
Klixearen kontra (baina pixka bat alde) Ibon Egaña 2007/05/13
K1 eta K2 irakurleak H hiriko A auzoan hitzaldia ematera gonbidatu dituzte. Mahai inguru gisakoan "Zerk egiten du liburu bat on?" galderari (edo beste medio batzuen arabera "Zerk egiten du liburu bat interesgarri?", zeina ez baita galdera bera) erantzuten ahalegindu behar dute. K1 eta K2k E egunkarian literatur kritikak egiten dituzte, eta E egunkariak euskal literaturaren tomatean pisutxoa baitu, K1 eta K2 "aditu" etiketaz doaz solasaldira.
Volga Sarietarako deialdia Volgako Batelariak 2007/04/22
Behinola, aspaldi, erresuma urrun batean, literatur sariak balore seguruak ziren, Parnaso mendiaren sustrai sendo eta gorakorrak, dohain literarioen gotorleku segur eta ahaltsuak. Baina, ai!, o tempora, o mores, egun batean susmoaren eta ustelkeriaren lizuna itsatsi zitzaien literatur gailu aingerutiar horiei, eta orduz geroztik maldan behera doaz, erremediorik gabe, gainbehera osora bideratuz: ezbairik gabe, honako hau sarien krisialdirik latzena dugu, Antoine D'Abbadiek lore-jokoak asmatu zituen egun zoriontsu eta beneragarri hartatik behintzat. Frogei lotzen gatzaizkie: Euskadi Saria eskuratzeko irabazleak bere auzoko batzokian bazkaldu behar du astean bi aldiz gutxienez (ekintzaren argazki eta ticket justifikatiboak notarioaren aurrean egiaztatu behar dira); Espainiako Kritikaren saria irabazteko Jon Kortazarren lagun mina izatera behartuta dago idazlea (edo gutxienez hori sinetsi behar du katedradun jaunak); Espainiako Sari Nazionala lortzeko idazleak Konstituzioari zin egin behar izan dio gutxienez hiru aldiz, alderantzizko San Pedro bat legez (eta zintzotasun osoz: ez du balio lege-aginduz egitea); Igartza sarira aurkezteko, laginarekin batera, oinarrien arabera, 30x60ko idazlearen argazkia gehitu behar da, eta ez dira gutxi uste dutenak erretratuaren sex-appeal-aren arabera aukeratzen direla irabazleak; lukuru asmorik gabeko Elkarlanean Fundazioak deitzen dituen Jaka Bekei dagokionean, berriz (zure saiakera- edo poemategi-lagina haur eta gazte literatura alorrean saritua izateko arriskua alde batera utzita), kontua da behin bakarrik esleitu zaiola (eta ez beka potoloenetako bat) odol-analisietan positibo eman zuen idazle bati (positibo Rh-an, noski), susmagarri samarra dena; Durangoko liburu salduenen zerrendarekin eta Zilarrezko Euskadi sariarekin, bestalde, badakigu zer gertatzen den, eta Beterriko Liburuaren sariari buruz, nola sinetsi irakurleek ematen omen duten sari batean, euskarazko irakurlerik apenas dagoela gauza jakina denean?
Lau ebanjelistak Angel Erro & Volgako Batelariak 2007/04/02
Lau ebanjelistak hiru dira: honako eta honako esaten hastea gustatuko litzaidake, Bolaño parafraseatuta. Edo hori baino ez esatea. Baina kontuak azalpen luzeagoa behar du. Zeri deitzen ari natzaion ebanjelista izatea, eta ebanjelisten kopuru arazotsuaren nondik nora azaldu behar da. Irakurlea ez dago gure garunean, Atenea berri, eta gauzak esplikatu behar dira, sekuentzia logiko batean, elkar irakurriko badugu. Beraz, gaur, nik neure burua idazletzat edukitzeak ematen dizkidan botere mesianikoak, eta hortik eratortzen den mintzo enigmistikoa bazter batera uzten ditut, parabolismoaz hitz egiteko. Gure artean hedatzen ari den baliabide baten abusuaz.
Susmo txarrak Iban Zaldua 2007/03/10
Philip K. Dick idazle estatubatuarraren heriotzaren hogeitabosgarren urteurrena dela eta Iban Zalduak idatzitako testutxo bat duzue hau. Agian norbait harrituko da "idazle estatubatuarra" ipini dugulako, eta ez "zientzia fikziozko idazle estatubatuarra", baina kontua da, gaur egun, soberan dagoela "zientzia fikziozko" hori: XX. mendeko literatur kanon nagusia pentsaezina da, jadanik, Philip K. Dick gabe.
Luzio Utikan Angel Erro 2007/03/02
Drama lirikorako solasaldia, non Luzio eta Zigor, lagun minak, elkarrekin biltzen diren aspaldiko partez, non batak besteari euskal kulturaren azken iskanbilaren berri ematen dion, non bestea gaiaz aldatzen saiatzen den, behin eta berriz, bere etxera gonbidatuta adibidez, behin eta berriz lortu gabe, non bata oso gustura dagoen dagoen tokian, eta non, azkenean, uste izatekoa zenez, dena amaitzen den.
Labartzari agur Rikardo Arregi 2007/02/20
Aspaldidanik zuen kritikoak Txillardegiren azken nobela mahaian edo maletan, nobedadea izan zen garai urrunetatik, baina oraintsu arte ez du irakurri eta, beste batelarien aurrean alfer ospea apur bat arintzearren, ez soilik irakurri, iruzkina ere egin du. Orain dela urtebete eta erdi, edo bi, auskalo, hartutako konpromisoa betetzera doa kritikoa. Hemen duzue azken letraraino irakurri ondoren, pasarte batzuk bi edo hiru aldiz, Txillardegiren Labartzari agur eleberriari buruzko iruzkin kritiko subjektiboa, gizon batek (barkatu) egina.
Jon Juaristiri elkarrizketa Volgako Batelariak 2007/02/09
Volgako Batelariok Jon Juaristi elkarrizketatu dugu oraingo honetan. Jon Juaristi Bilbon jaio zen 1951ean. Pott Bandako partaidea izan zen. Poeta eta saiogilea da baina elkarrizketan aurreratzen duenez laster lehen eleberria argitaratuko du. Idatzi dituen liburu guztiak ez ditugu hemen aipatuko zerrenda luzeegia izango bailitzateke; nolanahi ere, bere poesia ezagutu nahi duenak hor du Visor argitaletxeak atera zuen "Poesía reunida" (1985-1999); bere poetikarako sarrera egokia izan daiteke, bestalde, Granadako diputazioak argitaratutako "Sermo humilis. Poesía y poéticas" bilduma (1999). Euskal literaturaren historia bat idatzi zuen 1987an eta euskal baladak aztertu ditu. Saiogile bezala liburu asko ditu, azpimarratzekoak agian hauexek: "Euskararen ideologiak" (1976), "El linaje de Aitor: la invención de la tradición vasca" (1984) eta "El bucle melancólico" (1997). 2006an memoria liburua argitaratu zuen: "Cambio de destino". Jon Juaristi Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendaria izan zen, baita Instituto Cervantesekoa ere. Egun Alcaláko Unibertsitateko katedraduna da.
Gay poesia: Jacek Dehnel Rikardo Arregi 2007/01/28
Bidaia-literaturaz, eta abarrez Iban Zaldua 2007/01/19
Ari(ma enkoniatu)ak. Kri(p)tika @ntologikoa Angel Erro & Iban Zaldua 2007/01/12
Parentesien artean, esango dugu ez dirudiela inork irakurri duenik Xabier Mendiguren Elizegiren azkenaurreko edo azkenazkenaurreko lana (kontua galdu dugu honezkero), ez behintzat euskal kritikariek. Ezta guk ere, esan gabe doa, baina pena ematen zigun liburu honek kritika gehiago ez izatea, eta gure ekarpentxoa egin nahi izan dugu...
Zenbait ohar euskal ipuingintzaz Iban Zaldua 2006/12/19
Irakurle fidela konturatuko zen bezala, sikutea izan dugu Batelariak-en, azken aldi honetan; espero dezagun konpontzen hasiko garela Volgako Gabonetako gure afari tradizionalean, gero eta hurbilago dagoena. Bitartean, birziklaiaren ohitura arriskutsura joz, Durangoko Azokarako Diario Vascok argitaratu zuen gehigarrian agertutako Iban Zalduaren artikulu hau eskaintzen dizuegu, gehikuntza ñimiñoren batekin.
Poor as folk Angel Erro 2006/11/10
Etxean geratu naiz, euskal poesia irakurtzen dudanean dabilkidan tristura sakona argitu nahian. Poesia den gauza guztien artean, eta poesia defini daitekeen modu guztien artean, niri gaur buruan dabilkidana ez da txarrena izango. Gaur apetatu zait poesia irudikatzea, hitz kondentsazio bat izan ezik, kondentsazio edo metatze historiko bat bezala. Eta pentsatzera gelditu naiz (ostirala eta gaua bada ere, etxean) hondar diakronikoak zer eragin ukan dezakeen gure gaurko irakurketan edo idazketan.
Gay poesia: Cathal Ó Searcaigh Rikardo Arregi 2006/10/24
Naturaren kontra Iban Zaldua 2006/10/10
Iritsi da udazkena, zorionez, eta euria eta freskoa aitzakia ezin hobeak dira ni bezalako gurasoentzat gehiagotan ez joateko Naturaren altzora, datorren udaberrira edo udara arte behintzat –umeekin, badakizue, noizean behin egiteko obligazioa dagoen zerbait, eguraldia oztopo ez bada behintzat–. Ba, aleluia, oztopo izaten hasi da jada, eta nire poza zuekin konpartitu nahiko nuke Oscar Wilderen pasarte baten itzulpenaren bitartez. Horrek ez du esan nahi, deigarritasun arrazoiengatik egokia iruditu zaidan izenburua gora-behera, Naturaren aurka nagoenik guztiz: Natura dagoen lekuan eta ahalik eta osoen kontserbatzearen alde nago, eta zinez deitoratzen ditut gure bizimodu turbokapitalistak Naturari egin (eta egingo) dizkion kalteak; ez nago horren ados, ordea, Naturarengana joateko daukagun nolabaiteko betebeharrarekin, oso nabarmena mendigoizale bulartsuz beteriko gure herri, nazio, leku edo dena delako honetan.
Jose Ramon Goikoetxea “Ardotxi”: "Mentxakaren aitorpena". Pruden Gartzia 2006/10/03
Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (eta III) Volgako Batelariak 2006/09/12
Eta hemen duzue sail honen azkeneko emanaldia, jaso ditugun albiste freskoenekin (susmatzen dugu egileek ez dituztela liburuotako batzuk ezta amaitu ere, oraindik...). Bejondeizuela.
Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (II) Volgako Batelariak 2006/09/07
Hemen duzue, agindu bezala, aurtengo eta edozein urtetako edota mendetako euskal kulturaren hitzordu nagusian, hots, Durangoko Azokan salduko diren liburu berrien aurrerapenaren bigarren partea, zeinari, sentitzen dugu, hirugarren bat gehitu beharko baitiogu, azkenean: lehenengoa argitara eman ondoren pilo bat dei jaso dugu argitaletxeetatik nobedade gehiagoen berriekin.
Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (I) Volgako Batelariak 2006/09/04
Editoreen eta oraindik hitz egiten diguten euskal idazleen artean ikerketa-lana burutu ondoren, eta Juan Luis Zabalak Berrian argitara eman baino lehenago, Volgako Batelariak inoizkari honen irakurle txit agurgarri guztientzako esklusiban, hemen duzue aurtengo Durangoko Azokan zientoka edo milaka salduko diren liburuen uztaren aurrerapena, bi partetan emanda. Joan pentsatzen zeinetan xahutuko dituzuen zuen xoxak!
Kritika gautiar txikia hiru fasetan Angel Erro 2006/08/15
Literaturaren izaera txirrindulariari buruz (gehiago) Iban Zaldua 2006/08/01
Koldo Izagirreri elkarrizketa Volgako Batelariak 2006/07/21
Gay poesia: Karlis Verdins Rikardo Arregi 2006/07/15
Televisioneaz Volgako Batelariak 2006/07/05
Luzio rides again, oraingoan ezkutari berria hartuta, guess star gisa. Kapitulu honetan idazle telebisibo baten telebistari buruzko hitzek "arbuiozkoak noski" eragindako amets gaiztoan pentsatutakoa dakarkigu, gaurko gizartean, gaurko kulturan telebistaren, eta oro har mass medien, rolaz.
Gay poesia: Brane Mozetic Rikardo Arregi 2006/06/28
Zenbait ohar solte eta parentesi arteko "Jeu de Paume" liburuaren inguruan Iban Zaldua 2006/06/22
Apurketa literarioaren posibilitatearen inguruko solasaldia Iban Zaldua 2006/06/14
Samuel Beckett: "Arratsalde bat" Xabier Montoia 2006/06/08
Nola euskararatu soneto bat Angel Erro 2006/05/24
Euskarak aje asko ditu, gaur enegarrenari erreparatuko diogu. Hizkuntza literario baten eraketan zertxobait aurreratu badugu ere (eta hobekuntza horretan anitz zor diogu itzulpengintza literarioari), poesiari dagokionez ezin gara hain baikorrak izan. Gauzak oso gaizki daude. Arras hizkuntza poetiko txiroa dugu, salbuespenak ohore. Bertso lerroen disposizioagatik ez balitz, maiz ezinen genuke jakin olerki bat irakurtzen ari garen edo egunkariko eskela bat, eta argi gera dadila ni ez nagoela hizkera arrunta lirikan erabiltzearen kontra, ezta hurrik eman ere, hau egilearen hautua, eta ez gabeziak ezarritako ezinbesteko aukera, denean, beti ere. Gauzak horrela, ez nau harritzen askok bertsolaritzara jotzeak, nolabaiteko salbazio ohol batera bezala.
Literatura ala konpromezua Ur Apalategi 2006/04/27
Inoiz baino ikusezinago Ibon Egaña 2006/04/10
Heterosoxoak eta beste Juanjo Olasagarre 2006/03/22
Nola leitu Borges eta nola ez Angel Erro 2006/03/15
Jat Krit Angel Erro 2006/03/03
Zertarako irakurri (gure garaikideak) Iban Zaldua 2006/02/24
Blogen eta literaturaren gaineko solasaldia Volgako Batelariak 2006/02/17
Juan Bonilla: elkarrizketa bat Volgako Batelariak 2006/02/09
Erdibidean Iban Zaldua 2006/02/02
Bertsolaritzari buruzko solasaldia Angel Erro 2006/01/26
Philip Larkin-en poemak (eta III) Juanjo Olasagarre 2006/01/19
Zein da adj? Iban Zaldua 2006/01/11
Kearen truke Rikardo Arregi 2006/01/05
Idazle Eskolaren Hirugarren Ikasturterako egitaraua Volgako Batelariak 2005/12/22
Volgako Batelariok geroz eta preokupazio handiagoz jarraitu dugu Idazleen Eskolaren bilakaera, Bergara aldean duela pare bat urte funtzionatzen hasi zenetik. Eta bertan eskaintzen dena ez zaigu inolaz ere nahikoa iruditzen. Idazlegai bat soilik bi urtetan idazle bihur daitekeenik ez dugu uste: gure ofizioa larriki gutxiestea da hori. Gainera, ez zaie heltzen idazle baten formaziorako benetan garrantzitsuak diren gaiei. Eta, edonola ere, ez dugu uste ikasleei diru nahikoa atera zaienik oraindik: mundua doan martxan, gutxienez lau edo bost urteko ibilbide akademikoa premiazkoa dela pentsatzen dugu. Hori guztia dela eta, proposamen xume hau egitera ausartzen gara, hirugarren ikasturte baterako programarena eta atal bakoitzerako irakaslerik egokien zerrendarena hain zuzen ere (laugarren ikasturte baten prestaketarako lanak egiten ari gara, helburu horretarako propio garatzen ari garen Plan Estrategiko baten bitartez, zeina, dena ondo badoa, Ez Ohiko Kongresu batekin bururatuko baitugu).
Karlos Linazasorori elkarrizketa Volgako Batelariak 2005/12/13
Biolinaren Jatorria edo Poesiari buruzko e-posta Juanjo Olasagarre 2005/11/24
Hamaika galdera liburu baten aurrean Ibon Egaña 2005/11/17
Liburuak jogurtak baino azkarrago iraungitzen diren sasoian, ia barkamena eskatu behar dugu liburu baten kritika argitalpenetik ia urtebetera plazaratzeagatik, eta zer esanik ez idazle baten lan berrienaz jardun ordez, aurrekoaz jardutera bagoaz. Zerbait ia-ia anakronikoa egiten dabilelako sentsazioa du batek. Bihoa hori lehenbizi. Bihoa bigarrenik, jarraian datorrena ez dela liburu kritika bat zentzu hertsian, Pako Aristiren Gauza txikien liburua (Erein 2004) aitzakia hartuta, azkenaldiko euskal literaturaz egindako zenbait gogoeta eta galdera baino, hauetarik asko agian ezagun egingo zaizkionak inoizkari honen irakurle finari. Errepikatzeak ez digu arrazoirik emango, baina, izena ez genion alferrik jarri aldizkariari, eta -jar gaitezen epiko- pertseberantzian, behintzat ez digu inork aurrea hartuko.(Beno, agian bai)
Roberto Arlt Euskal Herrian (eta III) Rikardo Arregi 2005/11/11
Udako beroaldiak Angel Erro 2005/11/03
Idaztea zerbaiterako balio den jakin nahi nuke, idazten duguna norentzat idazten dugun jakin. Zertarako, norendako. Ni baino eskarmentu handiagoko idazleekin izandako harreman urrian hautematen ahal izan dut nola ihes egiten dioten galdera honi, gaizki planteatutzat, sinplista edo filosofikoegitzat iritzita. Horretan erakusten dute, bai, nik baino eskarmentu handiagoa, ez baitiot neure buruari horixe galdetzeari uzten. Uda honetan ere. Irudika dezakezue zelako martirioa. Gainera honetan pentsatzeko motiboak eman dizkidate. ZERTARAKO IDAZTEN DUGU?
Dubravka Ugresic-i elkarrizketa Volgako Batelariak 2005/10/27
Philip Larkin-en poemak (II) Juanjo Olasagarre 2005/10/20
Fribolitatearen aldeko manifestu eruditua Volgako Batelariak 2005/10/14
Roberto Arlt Euskal Herrian (II) Rikardo Arregi 2005/10/06
Philip Larkin-en poemak (I) Juanjo Olasagarre 2005/09/28
Geografia aldakorreko liburua Iban Zaldua 2005/09/21
Roberto Arlt Euskal Herrian (I) Rikardo Arregi 2005/09/14
Irakurri gabeko liburu baten bigarren kritika Juanjo Olasagarre 2005/09/09
Literatura eta zahartzaroa Iban Zaldua 2005/08/03
Gure Literaturaren geroaz Angel Erro 2005/07/27
Zibilizazioaren defentsan Ibon Egaña 2005/07/21
Irakurri gabeko liburu baten lehenengo kritika Iban Zaldua 2005/07/13
"Elektrika". Kritika motza Angel Erro 2005/07/06
Literatura eta Errealitatea Iban Zaldua 2005/06/22
Rikardo Arregiren paradisua Rikardo Arregi 2005/06/15
Berbak beren labirintoan Angel Erro 2005/06/09
Estiloaren auzia Iban Zaldua 2005/06/01
Addenda Iban Zaldua 2005/05/25
Enrique Vila-Matasi elkarrizketa Volgako Batelariak 2005/05/20
Iban Zalduaren paradisua Iban Zaldua 2005/05/14
Zalantzaren etorreraz, zalantza batzuk Juan Luis Zabala 2005/05/12
"Zirkulua" nobelaren kritika Juanjo Olasagarre 2005/05/05
Literatura, arte gisa bizirik ote dago? Arteak, ez dakit zein filosofok esan zuen, arte izanen bada zerbait eraldatu behar du irakurle/ikuslearengan. Galdera, beraz, honako hauxe litzateke: irakurtzen ditugun liburuek noraino eraldatzen gaituzte, noraino aldatzen dute gure munduarekiko ikuspuntua plazer estetikoaren bidez? Galderak, badu zentzua, edo bazuen, esan beharko da, joan diren azken bi mendeetan, behintzat; gaur egun, hala ere, ez dakit noraino. Baina eman dezagun izan, baduela. Kontsumo literatura noraino da arte?
Ohe azpia Jokin Muñoz 2005/04/29
Juanjo Olasagarreren paradisua Juanjo Olasagarre 2005/04/29
Bigarren Manifestua Ibon Egaña 2005/04/22
(Beste autopropaganda saio bat, Volgako Batelariak blogaren aurkezpen egunerako Ibon Egañak prestatutako testuaren transkripzioa alegia).
Han goitik itsasoa ikusten da: kritika saioa Angel Erro 2005/04/19
Julen Gabiriaren "Han goitik itsasoa ikusten da" bigarren nobelaren kritika-saiakera logiko-filosofikoa dugu hau, non frogatzera saiatuko baita liburu hau aldi berean ona, hobea eta ez-nahikoa dela, non zinema italiarraz eta Troiako gerraz arituko baita, non literatura jakin bat ahogozatuko baita errepika itsaskor baten medioz, non azkenean denok dextrostix bat egiten baitiogu elkarri, eta non azkenean kritikaria ez baitago batere ziur esandakoaz, baina horra bihoa.
Angel Erroren paradisua Angel Erro 2005/04/15
Konpromisoaz Juanjo OIasagarre 2005/04/13
Gil de Biedmaren paradisua Rikardo Arregi 2005/04/08
Dennis Cooper-en poema bat Rikardo Arregi 2005/04/07
Dennis Cooper (Kalifornia, 1953) ezagunagoa izango da agian, gure artean, eleberrigile moduan poeta moduan baino. Egia da 80ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, gutxi gorabehera, prosa landu zuela nagusiki eta berehala agertu zirela haren eleberri ospetsuenak gure bi erdaretan. 1995. urtean, baina, poema antologia bat argitaratu zuen: The Dream Police (Selected Poems, 1969-1993). Hemen euskaratu dudan poema lehen liburuetakoa da, 1978. urtea baino lehenagokoa. Zergatik urte eta data horiek guztiak? Bada, Dennis Cooperen poemak irakurri eta gero zaila egiten zaidalako fellatioari buruz Pako Aristik idatzi zuen Libreta horiko poemak-eko hura irakurtzea barre algaraz hasi barik. (Ohar bat: gaur egungo kaleko euskaraz zakiljana deitzen zaio fellatioari). Zaila egiten zaidalako praktika sexual batzuen aipamena irakurtzea poema berri-berri batzuetan, ipurdia miazkatzea adibidez (boterearen ipurdi metaforikoa, hori bai), harri eta zur gelditu barik. Zaila egiten zaidalako gay eta lesbianei buruz euskaraz idazten diren poema ustez egoki eta modernoak irakurtzea iruzurra eta adar jotzea eta auzo lotsa sentitu barik.
Pello Lizarralderi elkarrizketa Volgako Batelariak 2005/04/06
Auden-en paradisua Juanjo Olasagarre 2005/04/03
Audenek bere Tindatzailearen Eskua ("The Dyer's Hand") liburuan zera dio: "Batek poesia edo narratiba idazten duen neurrian, hor konpon bere Paradisuaren ideiarekin, baina literatur kritika egiten hasten den unetik bertatik, zintzotasunak agintzen du irakurleei bere Paradisuaren ideia azal diezaion, haiek haren iritziei buruz iritzia eman dezaten. Honen harira, prestatu nuen galdetegi baten erantzunak emanen dizkizuet. Kritikoak irakurtzen ditudanean haietaz izan nahi nukeen informazioa jasotzen duela uste dut".
Aurkezpen gisa Volgako Batelariak 2005/04/01
Volgako Batelariak literaturari buruzko aldizkari bat da, edo izan nahi du behintzat. Hausnarketarako eta kritikarako espazio bat. Euskal literaturaz eta munduko literaturez hitz egiteko gune bat. Erredakzio batzordea honoko hauek osatzen dugu: Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak.
Manifestua Volgako Batelariak 2005/03/29
Volgako ur hotzetara egin dugu batela bost lagunok, zenakulo batean hala erabakita. Ez gaude hemen kirolez (hau ez dugu decathoneko kanoarik): norabide gutxi gorabehera jakina dugu eta horra jarri ditugu giharrak eta gogoa. Haizeak aurpegiak freskatzen dizkigu... Aski da! Ezin da bizi herri batean non argudioak erabili beharrean poesia erabiltzen baita, Gil de Biedmak esana. Aldizkari digital hau sareratzea erabaki dugu bost lagunok (baina ez Enid Blyton-enak), zenakulo batean hala erabakita, potrotan jartzen zaigulako (bostok gara gizon) literaturaz jardutea, dibertitu nahi dugulako literaturaz jardunez. Gure gustuak eta gure gaitziritziak plazaratzea otu zaigu, ahalik eta zintzotasun handienaz, hori gaur egun garraztasuntzat hartua badateke ere. Zeren gaude garai belaxkak bizi gaituela. Gure gizartea umetzen ari da, eta literatura, noski, harekin batera.
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44