Durangoko Azokan topatu ez ditudan liburuak
● Ramon Saizarbitoriaren zortzigarren eleberria, Erein.
● Axular, Gvero, zortziko handian emana, Maialen Lujanbioren edizioa, Klasikoak (remasterizatua).
● Robert Musil, Ezaugarririk gabeko gizona, Alberdania-Elkar, 2 liburuki (literatura unibertsala, hutsuneen zerrenda luuuzea).
● Jon Arretxe, Ostegunak Reloaded, litroak egiteko kit-arekin eta reggaeton CD bilduma batekin, Erein (deluxe edition ilustratua).
● Felipe Juaristi, Argien Mende berria, edo Normaltasunaren aroa, Erein (saiakera philosophikoa).
● Karmele Jaio, Aitaren zangoak, Elkar (kirol literatura, autolaguntza).
● Imanol Galfarsoro, Pirritx eta Porrotx, Errealaren aurka: euskal iraultzarako oinarri lacandar berrien bila, Pamiela (umorezko literatura).
● Tere Irastortza, Kontabilitatea eta kalkulu finantzarioa, Pamiela (isiltasunaren poesia).
● Luis Mari Mujika, Iruña-Veleiako grafitoak eta Hercolubus (edo planeta gorria), Hiria (filologia, zientzia astronomikoak).
● Iñaki Friera, Aire-kontrolatzaileari ez dio inork idazten, Susa (nobelagintza express, gaur-gaur-gaurko literatura).
● Katixa Agirre, Etxea sutan daukagu, Elkar (112 - SOS Deiak).
● Gotzon Barandiaran, Errealismo sozialistaren teoria eta praktika XXI. mendeko euskal literaturan, Susa (gastronomia, errezeta-liburua).
● Eider Rodriguez, Partidarioa, Elkar (nobela, Pimpinela mode on).
● Uxue Alberdi & Irati Jimenez, Old Moon: Banpiro jubilatuen kontraerasoa (the crossover), Txalaparta (gazte literatura).
● Santi Leone & Kirmen Uribe, Euskal Herri teletubby baten alde, Elkar (manifestua).
● Iban Zaldua, Bihotz oneko morroi baten burutazioak, Alberdania (autofikzioa).
● Gerediaga Elkartea, Erromeria, kalimotxoa eta papera: iritzi-emaileentzako 1001 modu ezberdin Durangoko Azokaz (enegarrenez) idazteko, Gerediaga Elkartea (brikolajea).
Post data: tontakeriya hauek Twitter eta Facebooken jartzeak feedbacka ekartzen du batzuetan, eta bi lagunek beren ekarpenak egin zizkioten Durangon topatu behar ez nituen liburuen zerrendari. Hauek dira Gorka Bereziartuarenak:
● Rainer Maria Rilke, Poeta gazte kaskar bati idatziak, Alberdania-Elkar (Ana Urkizaren edizioa, epilogoan eguneroko kontu ttikiez idazteko manualarekin).
● Juanan Larrañaga, Hori da bere jokoa: tautologia irakaspenak kirol kazetarientzat, Alberdania, Zerberri saila.
Eta hau Nerea Arrutirena (nire plagio prebioaren plagioa dena):
● Iban Zaldua, Aitormena: anarkista bat naiz, Alberdania (autofikzioa).
Zer esanik ez, hauek ere ez nituen, bilatu arren, Azoka guztian topatu…