Ari(ma enkoniatu)ak. Kri(p)tika @ntologikoa
Xabier Mendiguren Elizegi
Arima enkoniatuak
Elkar, 2006
ARI(MA ENKONIATU)AK. KRI(P)TIKA @NTOLOGIKOA
(ad modum inverisimiliter Retolatianum)
Erlojuaren (jost)orratzari helduta ba(tx)ile(r)goan, liburu (pornograma) honen irakurlea(k), portadaren arte gaiztoek hartaratua(k), irudien indar femipetoak (h)artua(k) (alegia, macho-tua(k); nahiz, beldartu edo verme-tua(k)), orri(alde) berde-berdeez bazkatuko da (du) eta zetazko tra(u)mak ehunduko. Arimarengatik edo enkoniamenduagatik susara (sutara) ibili izanak edo ohara (ohera) ibiltzeak sorrarazitako ezinegona(k), sorrarazitako (su)mina(k) test(ur)atu dira, egileak ohituta gaituen abileziaz eta esku (aski) askearekin, baina oraingoan erbia(k) (g)ordez( )katu (hots, pottotta) eman nahi izan di(zki)gu, sexuaren plazeretan sarrarazi/zartarazi, eta baita bi(s)kote harreman marmeladezkoen min(gots)ean ere. Desamodio beroen nolabaiteko aleg(or)ia (alegorgia?) (go)gorra azaleratzen da (lau) ipuin (lau) hauetan, non (zeinetan) larru (bera) bera da nahikoa janzki, nahikoa, parentesi artean derradan, (gotor)leku. Bestela esan, topografia baten soinekogintza maiz( azter)tu bat, nola frogatzen baitu (n)arra-tzaile peridiegetikoaren diskurtso miraraino heterolitikoak.
E(ra)san bezala, lau ipuin luzek osatzen d(ig)ute liburu(ki) hau. Lehenengoa, "Gutun hau", irakurle orori (zu)zendutako karta (naipe) bat (bide) da, zeinaren funtsezko egi(tur)an nabaria baita Marseillako Tarotaren erabilera, Max Aub (go)gora ekartzen duen modu(s operandi) bi(t)xi batean; errelato guztien artean sentikorrena eta, aldi be(he)rean, bortitzena dela esango (ge)nuke, (at)ari bikaina eskainiz bildumari. Bigarrenean, "Tximeleta ez bezala", azpitestua ez da jadanik (eta zorionez) idazle ga(zte)la(n)i(ar) baten lana, Vladimir Nabokov (eta bere sala)bardoa baizik, eta testu honekin Mendigurenek europar (li)t(e)raturako lezio err(ald)oia ematen d(ig)u, zaplazteko baten mo(du)koa, euskal literaturak aspaldi behar zuen zerbait, (de) b(est)alde. Hirugarrenak, "Hankapalo"-k, gu(z)ti(zi)en artean herrenena nire (gure) irudiko, sarkasmoaz (ab)usatzen du, (bi)l(d)umaren sentsibilitate oro har mutu(rreko)ari itzuri eginez eta egi(tur)a orokorraren (des)oreka (go)os(h)oki (des)orekatuz; hala ere, onartu beharra dago (dugu) (dut) arnasaldi bat bezala ere har dezakeela irakurleak, hainbeste muturreko sentimend(ek)uen m(et)aketa den Arima enkoniatuak honetan. Azkenekoa, "Arrautza frijituak", nire (gure) (beroren) uste apalean, (Ra)(Amon) Saizarbitoriaren (uni)bertso kosm(ogon)ikora garamatza zu(zen-zu)zenean, Ene Jesus!en mututasun e(xi)s(t)entzialerako joera eta Bihotz biren na(rra)tibitate be(s)tea gurutzatzen diren (espa)zio literario (in)finituko punt(uren bate)an: (burur)atze ezin egokiagoa (ezin biribilagoa) aurretik ere bere (gure) kartak eskuharki erakusten duen ahots eta oihartzun anitzeko (auzo)lan baterako.
Arima enkoniatuaken eta orobat X. Mendigurenen (arra)kastaren form(ul)a zertan datzan sakon (ha)usna(r)tu ondoren, konklusio hau baino ez dut (dugu) (duguruke) erdietsi: X= (aber)([(n)azio]/i) / a.(luz).i(n[o(gin)o]/fer)