Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak / Irakurri gabeko liburu baten bigarren kritika

Irakurri gabeko liburu baten bigarren kritika

Juanjo Olasagarre 2005/09/09 12:30




Gure aurreko Irakurri gabeko liburuaren kritikarekin izandako arrakastaren ostean (bai, lagunak: Griot liburuaren kritika berezi hura armiarma.com web orrialdeko Kritiken Hemerotekan agertu zen hemen argitaratu bezain pronto, gainontzeko euskal komunikabideetako kritika eta iruzkin kanonikoekin batera!), hemen gatoz, Juanjo Olasagarreren eskutik, saileko bigarrenarekin: Etxeberriatar anaien "Itxoidazu Café de Passy-n"-rena hain zuzen ere.

Iraultzaren bikoitasuna
(KortazarŽs way)

"Itxoidazu Café de Passy-n"
Xabier Etxeberria
Martin Etxeberria
Elkar 2004

Transizioarekin jolastuz nobela berezia idatzi dute Etxeberria anaiek gaurko honetan: "Itxoidazu Café de Passy-n". Transizioak bi alde izan zituen, barnean eta kanpoan, orain eta lehen, sentimendua eta ideologia, nobela berezi honek ere bi plano ditu: 70 hamarkadan gertatutakoak eta bi anaiek, bi autore, bikoiztasuna berriro, Frantzian egiten duten bidaia.

Bi planoek bata besteari eragiten diote, eta esango nuke ez gaudela alde horretatik berritasunean, maisuek landutako teknika baten barnean bai, ordea. Bikotasunak, estrukturalistek zioten bezala, egituren aldarkotasunari eragiten baitio eta, beraz, munduaren bat izateari eta Octavio Pazek ongi agertu bezala bat ez dena, egitura dialektikoei begiratzen badiegu.

Nobela politiko guztiek bere baitan daramate dezepzioa, nobela honetan areagotzen delarik gaur egungo planotik iraganeko planoa begiratzen delarik, eta pertsonaien joan-etorriek perspektiba hau azpimarratu egiten dute.

68ko iraultza galduak ispilua dauka bi anaiek, seguru aski autoreen trasunto, Frantzian egiten duten bidaian, bikoiztasun horren bidez ia paradoja borgiar bat sortuz. Nago, hala ere, ez dela hau izan bi idazleen asmoa, eta, esango nuke, ustekabean egin daitekeela irakurketa hau: iraultzek beren beste planoa dute, ez-iraultzailea.

Alde honetatik esango nuke nobelaren alderik ahulena horixe dela bikoiztasunak ez diola ongi erantzuten autoreen asmoei, eta orrialde gehiegi dituela. Baina bide oparoa egingo dutela bi anaiek badakit, gaur egun puntako idazle uste dutenak baino oparoago. Hau desiratzen diet, behintzat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44