Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak / Juanjo Olasagarreren paradisua

Juanjo Olasagarreren paradisua

Juanjo Olasagarre 2005/04/29 10:00




Hona hemen, beti ere Audeni jarraituz, batelarion bigarren paradisua, Juanjo Olasagarrerena hain zuzen ere. Horrek esan nahi du laster argitaratuko dugula hemen Juanjok idatzitako lehenengo liburu-kritika... PARADISUA

Paisaia: Hiritarra baina hirietatik kanpo muino eta etxe bakanak ageri dira, kolore askotakoak paisaiari halako jolas puntu bat erantsiz.

Klima: Hotza. Eurite eta bero urtaro bat dago

Hizkuntza: Etxean bakoitza bere jatorriarena. Hizkuntza guztien artean egindako neolingua. Urtean astebete jendea mututu egiten da.

Biztanleen jatorri etnikoak: Denetarik. Nagusiki eslabiar arrazakoak baina beltzak dexenten daude eta baita ekialdekoak ere.

Pisu eta neurriak: Sistema metriko dezimala, dena dela Mututasunaren astean antzinako sistema erabiltzen da, besoka eta eskukadaka neurtuz.

Erlijioa: Jainko partikular pila daude eta bakoitzak bereari otoitz egiten dio horretarako prestatutako aldaretan zeinak lehen aipatu muinoetan dauden. Jainkorik arrakastatsuena mutuena da.

Hiruburuaren dimentsioak: 10 miloi. Hiri txikiagoak daude eta gero herriak, 500.000 mila biztanle ingurukoak.

Gobernu modua: Aldamenez osatutako batzarra, urtero osatzen dena. Bizitzan behin populazio guztiak pasatu behar du gobernutik. Urtean behin, Mututasunaren astean ez dago gobernurik.

Natur energia iturriak: Zaborra.

Jarduera ekonomikoak: Zinema. Intzentsu industria eta sukaldaritza. Literatura baita ere.

Garraiobideak: Trena.

Arkitektura: Gotikoa Bauhausekin nahasita.

Altzariak eta etxeko tresnak: Hornidurarik gabeak. Garbiak eta funtzionalak

Jantzi formala: Gizonak zein emakumeak trajez zera formaletarako. Aisialdirako eklektikoa: gonatik hasita galtzetaraino, sexu desberdintasunik gabe. Debekaturik dago, Mututasun astean ezik, kolore marroia erabiltzea.

Hedabideak: Zurrumurruak.

Monumentuak: Abstraktoak. Debekaturik dago gobernuan izandakoei estatuak eraikitzea.

Dibertsio publikoak: Irakurketa. Paseoak. Eztabaida publikoak. Mututasunaren astean sexua.

etiketak: Kritikak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44