Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak / Bigarren eskuko biniloen dendan

Bigarren eskuko biniloen dendan

zaldua 2012/11/22 11:10
Datorren larunbatean (2012ko azaroak 24) Chameleons Vox-ek joko du Donostian, Intxaurrondoko Kultur Etxean, 22:00etan. Talde hau 80ko hamarraldiko The Chameleons manchestertarren spin off modukoa da, jatorrizko taldearen bi partaide mantentzen dituena: Mark Burgess baxu-jole eta kantaria, eta John Lever baterista. Dudarik gabe, nostalgiazaleentzako kontzertu bat izango da, Chameleonsen kantutegi zaharra errepasatzera dedikatzen direlako. Baina ni nostalgiko bat naiz, eta, osasuna lagun, han egongo naiz. Nire "Biodiskografiak" liburuan (Erein, 2011) ipuin bat eskaini nion haien lehenengo albumari, "Script of the Bridge" ilunari, eta hemen zintzilikatuko dut orain, omenaldi edo auskalo zeren gisa, larunbata noiz iritsiko zain.
BIGARREN ESKUKO BINILOEN DENDAN
The Chameleons
Script of the Bridge
Statik, 1983.
Avinyó kaletik noala ikusi dut, erakusleiho estu batean. Diskoaren karpetan,
klip batez itsatsita, kartoizko txartel bat:“Grupo after-punk de los
80. Excelente estado”. Galdetzera sartu naiz bigarren eskuko biniloak
baino saltzen ez dituzten Bartzelonako denda horretara.Aurreikuspen
guztiak konfirmatuz, prezioa esajeratuegia iruditu zait, baina hala ere badakit
erosiko dudala: Script of the Bridge,The Chameleons-en lehenengo
diskoa.
Galtzaileek badute halako aura bat, erakargarri egiten dituena, batzuontzat
behintzat; ez dakit ondo nola azaldu.The Chameleons taldeari,
auskalo zergatik, galtzaile usaina hartu nien hasieratik, eta, egiaz,
urratsez-urrats bete zuten gero pop musikako galtzaile standarren ibilbidea:
bi disko independenteren ondoren,multinazional batekin sinatu,
haien diskorik salduena argitaratu, managerra ustekabean hil eta, ondorioz,
hoberenean zeudela, taldea desegitea erabaki zuten.Taldekideen
hurrengo proiektuek, esan gabe doa, ez zuten inolako arrakastarik izan,
eta XXI.mende hasierako ohiko berrelkartze-disko nostalgikoa oharkabean
igaro zen. Inor gutxi gogoratzen da egun The Chameleonsez,
egungo talde batzuetan eduki duten eragin itzela gogorarazteko ez bada
–Interpol-ek, esaterako, puntuz-puntu jarraitzen du haien estilo-liburua–.
Nik ere erdi ahaztuta neuzkan. Baina dena etorri zait bat-batean burura:
The Chameleonsen lehenengo LP hura, eta Jasone. Jasoneri oparitu
bainion Script of the Bridge-ren ale bat.
Izan ere,Avinyó kaleko denda hartan erosi dut nirea izango den The
Chameleonsen aurreneko disko originala: gaztetan diru askorik ez, eta
zintetan grabatu nituen, ahal bezala, haien LP guztiak –eta haienak bezala,
beste hamaika talderenak–. Jasonerentzat erosi nuen hura, adibidez,
etxera iritsi bezain laster grabatu nuen niretzat; gero,oparirako paperez
ondo bildu eta Jasoneri eman nion.
Lanak eman zidan disko hura aukeratzeak. Xaribari musika-dendara
sartzean hiru nituen buruan:The Smiths-en lehenengoa, R.E.M.-en Reckoning
etaThe Chameleonsena; azkenean, hiru ordu laurdenez disko batetik
bestera ibili ondoren, Script of the Bridge aukeratu nuen, tristeena
eta larrigarriena zelako, eta banekielako Jasonek ezetz erantzungo ziola
diskoaren azal barruan utzi nion eskutitzari. Edo,okerragoa zena, ez ziola
erantzunik emango: aipatu bezala, galtzaileek aura berezia dute niretzat,
eta ezin nuen nire porroterakoThe Chameleonsen kanta geldo eta depresibo
samarrek baino soinu-banda hoberik imajinatu.Tira, horregatik
aukeratu nuen, eta baita hiruren arteko luzeena zelako ere: prezio berean,
minutu gehiago.
Edonola ere, bete egin ziren nire susmorik beltzenak: Jasonek ez zion
inolako erantzunik eman nire eskutitzari.Gero hemezortzi urte bete genituen,
eta hark hiritik alde egin zuen bere piano-ikasketak jarraitzeko,
Bartzelonara hain zuzen ere; handik Britainia Handira egin zuen jauzi, eta
pista galdu nion gero. Eta ni The Chameleonsen disko haren grabazioarekin
gelditu nintzen.
Baina orain originala daukat, garesti ordaindu dudan arren. Bartzelonatik
etxera itzultzean azaletik atera, disko-biragailu zaharrean ipini eta,
lehenengo, A aldeko hogeita zortzi minutuak entzun ditut;ondoren,B aldeko
hogeita bederatziak. Sentsazio bitxia izan da. Nolanahi ere, dendakoak
arrazoi: orban gabea dago, inork erabili izan ez balu bezala.
Gero biniloa biragailutik kendu, plastikozko zorroan bildu eta kartoizko
azalean sartzen saiatu naiz, baina ezin guztiz barneratu; zerbaitekin
egiten du topo. Eskua sartu eta kartazala atera dut.“Jasonerentzat”:
barregura eman dit nire orduko letra dardartia ikusteak.Horrek, eta sobreak
itxita jarraitzen duela egiaztatzeak.

 

BIGARREN ESKUKO BINILOEN DENDAN


script

 

 

 

The Chameleons

Script of the Bridge

Statik, 1983.

 

 

 

 

Avinyó kaletik noala ikusi dut, erakusleiho estu batean. Diskoaren karpetan,klip batez itsatsita, kartoizko txartel bat: “Grupo after-punk de los80. Excelente estado”. Galdetzera sartu naiz bigarren eskuko biniloak baino saltzen ez dituzten Bartzelonako denda horretara. Aurreikuspenguztiak konfirmatuz, prezioa esajeratuegia iruditu zait, baina hala ere badakit erosiko dudala: Script of the Bridge, The Chameleons-en lehenengo diskoa.

Galtzaileek badute halako aura bat, erakargarri egiten dituena, batzuontzat behintzat; ez dakit ondo nola azaldu. The Chameleons taldeari, auskalo zergatik, galtzaile usaina hartu nien hasieratik, eta, egiaz,urratsez-urrats bete zuten gero pop musikako galtzaile standarren ibilbidea: bi disko independenteren ondoren,multinazional batekin sinatu, haien diskorik salduena argitaratu, managerra ustekabean hil eta, ondorioz, hoberenean zeudela, taldea desegitea erabaki zuten. Taldekideen hurrengo proiektuek, esan gabe doa, ez zuten inolako arrakastarik izan, eta XXI. mende hasierako ohiko berrelkartze-disko nostalgikoa oharkabean igaro zen. Inor gutxi oroitzen da honezkero The Chameleonsez, egungo talde batzuetan eduki duten eragin itzela gogorarazteko ez bada –Interpol-ek, esaterako, puntuz-puntu jarraitzen du haien estilo-liburua–.

Nik ere erdi ahaztuta neuzkan. Baina dena etorri zait bat-batean burura: The Chameleonsen lehenengo LP hura, eta Jasone. Jasoneri oparitu bainion Script of the Bridge-ren ale bat.

Izan ere, Avinyó kaleko denda hartan erosi dut nirea izango den The Chameleonsen aurreneko disko originala: gaztetan diru askorik ez, eta zintetan grabatu nituen, ahal bezala, haien LP guztiak –eta haienak bezala, beste hamaika talderenak–. Jasonerentzat erosi nuen hura, adibidez, etxera iritsi bezain laster grabatu nuen niretzat; gero,oparirako paperezondo bildu eta Jasoneri eman nion.

Lanak eman zidan disko hura aukeratzeak. Xaribari musika-dendara sartzean hiru nituen buruan: The Smiths-en lehenengoa, R.E.M.-en Reckoning eta The Chameleonsena; azkenean, hiru ordu laurdenez disko batetik bestera ibili ondoren, Script of the Bridge aukeratu nuen, tristeena eta larrigarriena zelako, eta banekielako Jasonek ezetz erantzungo ziola diskoaren azal barruan utzi nion eskutitzari. Edo, okerragoa zena, ez ziola erantzunik emango: aipatu bezala, galtzaileek aura berezia dute niretzat, eta ezin nuen nire porroterako The Chameleonsen kanta geldo eta depresibo samarrek baino soinu-banda hoberik imajinatu.Tira, horregatik aukeratu nuen, eta baita hiruren arteko luzeena zelako ere: prezio berean, minutu gehiago.

Edonola ere, bete egin ziren nire susmorik beltzenak: Jasonek ez zion inolako erantzunik eman nire eskutitzari.Gero hemezortzi urte bete genituen, eta hark hiritik alde egin zuen bere piano-ikasketak jarraitzeko, Bartzelonara hain zuzen ere; handik Britainia Handira egin zuen jauzi, eta pista galdu nion gero. Eta ni The Chameleonsen disko haren grabazioarekin gelditu nintzen.

Baina orain originala daukat, garesti ordaindu dudan arren. Bartzelonatik etxera itzultzean azaletik atera, disko-biragailu zaharrean ipini eta, lehenengo, A aldeko hogeita zortzi minutuak entzun ditut; ondoren, B aldeko hogeita bederatziak. Sentsazio bitxia izan da. Nolanahi ere, dendakoak arrazoi: orban gabea dago, inork erabili izan ez balu bezala. Gero biniloa biragailutik kendu, plastikozko zorroan bildu eta kartoizko azalean sartzen saiatu naiz, baina ezin guztiz barneratu; zerbaitekin egiten du topo. Eskua sartu eta kartazala atera dut. “Jasonerentzat”: barregura eman dit nire orduko letra dardartia ikusteak. Horrek, eta sobreak itxita jarraitzen duela egiaztatzeak.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44