Philip Larkin-en poemak (eta III)
High Windows (1974) jotzen da Philip Larkinen poesia libururik biribilenatzat. Liburu honetan daude "Eraikina", "Ergel Zaharrak", "Belar Segatua". Ni jada ezin naiz sartu eritetxe batean eritetxea "Eraikina" poemaren ikuspuntutik ikusi gabe. Krudela dirudi poemak baina ongi erreparatuz gero kontsolamendua ere eskaintzen du.
Azkeneko hiru poemak, "Goizalba-kanta", "Neguko Jauregia", "Amodioa atzera berriz", Larkinek poesia idazteko ahalmena agorturik jo zueneko garaikoak dira. Jada ez zuen argitaratzen, aldizkari batzuetan izan ezik, eta jada, kexatzen zen Larkin, poesiak ez zuen bisitatzen. Hala ere niri oso poema onak iruditzen zaizkit.
"Goizalba-kanta"-ri dagokionez, Trobadoreen tradizioan goizalbarekin maitaleak amorantea ohean utzi eta alde egin behar zuenean esandako kantari zeritzon. Poesia ingelesean, nik ezagutzen dudan urrian, nahiko ohikoak dira kanta hauek. Audenek badu bat, Gil de Biedmak, poesia ingelesa bide, uste dut, beste bat, ironiko samarra. Larkinena ironikoa baino zerbait gehiago da. On dagizuela.
KASKARINKERIAK
Hogei urte eginen ditu
gure lantokira bi neska etorri zirela-
ingeles arrosa titi handi bat
baina haren adiskide anteojudunarekin
mintzatu ahal izan nintzen.
Garai haietan aurpegiek
txinpartak sortzen zizkidaten, eta harenaren
parekorik ez zen, alafede:
baina adiskidearekin lotu nintzen.Zazpi urteren buruan
laurehun gutunetik gora idatzi nizkion,
gero itzuliko zidan hamar gineako
eraztuna oparitu, eta elkartu
makina bat katedraletan elkartu
apaizen ezkutuan. Bitan-edo
iruditu zitzaidan eder. Barreari
eusten-edo saiatzen ari zen bietan.Banatzeak, bost aldiz saiatu ondoren,
ados nengoela adierazi nahi zuen:
Bai, neurekoiegi nintzela, izua
eta amodiorako aspergarria.
Zerbait ikasi nuen, behintzat.
Karteran, oraindik, arrosa
titi handiaren bi argazki daramatzat.
Zoritxarreko sorginkeriak, beharbada.
ZUHAITZAK
Zuhaitzak loratzen ari dira
erabat esan gabeko zerbait lez;
horra kimuak ernetzen,
berdetasuna penaren parekoa dute.Haiek berriz jaiotzen direlako ote
ala gu ote zahartzen garenok?
Ez, horiek ere hiltzen dira. Urtero
berritzeko trikimailua zurezko eraztunetan ageri da.Eta, hala ere, gaztelu urduriak
trinkotasunean aletzen dira Maiatza oro.
Urtea hil da, ematen du diotela,
has zaitez, atzera, atzera, atzera berriz.
BIZIMODUAK
I
Baserritarrekin aritzen naiz, ganbelak direla, pentsua...
Hiru hilabeteka hiru egunetarako
....... Hotelean hartzen dut ostatu.
Zerbitzariak larruzko maleta erdi hutsa
igotzen dit bakarreko gelara, han uzten dut sonbreirua,
garagardo bat, afaria
...shire times aldizkaria lagun, zopa eta udare egosiak.
Jaiotzak, heriotzak. Salgai. Polizia gorabeherak.
Auto errekanbioak.Whiski bat Erretzeko Gelan: Clough,
Margetts, Kapitaina, Watterson Doktorea;
estu eta larri batzuk, hainbestean besteak,
gobernuaren salneurriak, soldatak, aziendaren prezioa.
Kea argiaren txintxilikario hormetako irudietan
ehizaldi barregarriak, lubakiak, inori axola
ez zaizkion gorabeherak. Domino algara
dator tabernatik. Erronda pagatu dut.Hutsik dago plaza: ortze handia
pol-pol doa estuariorantz
urrezko uhalde baten hondoa bailitzan, eta Aduanan
oraindik ageri dira argiak. Armadarenak
izandako maindiretan natza, erdi lotan,
galdezka zergatik segitzen ote dudan etortzen. Aita hil zen:
hura etortzen zen, baina negozioa orain nirea da.
Aldatzeko garaia:gauden mila bederatziehun eta hogeita bi.II
Han behean
hirurogeita hamar oinetara
itsasoa lehertzen ari da
moilako kaia blaituz.
apar lasterra, alafede!Minez agertu dira harkaitzak.
Muskuilu, lapa,
tenkor berean
irrista izoztuan.
Maite zaituztet, kreaturok!Egunez, mahats beltz koloreko
zerua segatu gabeko larre
urdurien gainean.
Irratiak, izterrak igurtziz
nonbaiteko berriak dakarzkit:Barometroak behera,
ekaitzak jotako portuak,
untziteriak txakur bezala setiaturik,
suteak ostatu konkortuetan,
keak horitu itsas koadroak-Fuera hau guztia!
Gauez,bala-bala elurra
(Oi pipien mundu lausoa)
larru beltz lako
urlo ibiltarien gainean.Distiraren babespean
platera eta koilara gertatu,
eta gero igartzeko kartak bota.
Makurturik doaz mendebalderantz
itsasontzi argituak, mundu eroak bailiren.III
Gaur Errektorea ez da afaltzera etorriko
(ez du gaueko lurrinik maite);
zirri-zarra dabil oportoa
aise-maise sortzen da hizpidea,
zein erretoretzak dirudien ederren,
zer ekarriko duen Snapeko egurrak,
pudendum mulierisendako izenak,
zergatik den Judas Jack Ketch bezalakoa?Kandeletako garrak ahuldu-indartu dabiltza:
Starveling etxezaina egurra pilatzen ari da
eta pixontzi bat utzi du bionboaren atzean
(komunera joatea baino azkarrago).
Ardoak gorputza eta gogoa berotu ditu:
erreuma, kalenturak, berpiztea
erret-hilketa eta untxi taloari buruzko
adierazpenak, madarikazioa dariola.Inguruko soroak hotz eta lokatz daude,
geldi kale inguruetako harri legarra,
ikasle bat hotzikaraz dago gelaxkan,
sukaldeko katuak zerbait hil du;
ezkilek orduen aletzea eztabaidatu dute,
hautsez estalirik apaletan frogak eta otoitzak:
goi-goian kaldear konstelazioak
nirnirka ari dira teilatu beteen gainean.
GERTATUA AHAZTU
Egunerokoa etetea
hori ziria oroimenarendako,
hutsetik hasi beharra,hitzen bidez, gertaeren bidez
ezin, aurrera, zauriak orbaindu,
esnatze hotz batean bezala.Iraganak nahi nituen,
ahal azkarren hilobiratu
eta atzera begiratu nuenhaurtzaro lausotuaren leiho
atzean galdutako guda eta neguak
ikusten arituko banintz bezala.Eta orrialde hutsak?
Noizbait betetzera
bete ditzadala ikusitakoortziko joan-etorriekin:
lorearen etortzea,
txoriaren partitzea.
LEIHO GORAK
Gaxte bikote bat ikustean gogora datorkit
mutilak larrua jotzen diola eta neskak
pilulak hartzen dituela edo diafragma erabili;
horra hor zahar guztiekbizi osoan amestutako paradisua-
Kosetxadora zaharra bailiren
lotura eta zurikeriak alde batera utzita,
hor doaz, azkenik gabe, gazteak maldan beherazoriontasunerantz. Duela berrogei urte
ni ikusten ninduenak ere
hau pentsatuko ote zuen: Hi bizi haiz hi;
Jainkorik gabe, infernuaren beldurrezizerdi hotzik gabe, edo pentsatzen duana
apaizari ezkutatu beharrik gabe. Hor
joanen zarete denok maldan behera, kabroiak,
txori askeak bezala. Eta berehalahitzak bainoago leiho gorak datozkit gogora:
eguzkia baitaratutako beirategia,
eta harantzago, airea, urdin-urdina,
huts-hutsik, inon-ez, amaiezin.
OSTIRAL GAUA ROYAL STATION HOTELEAN
Goitik behera egiten du argiak
Argi paxotatik sila hutsen gainera,
aurrez aurre, kolore ezberdineko.
Ate zabaldutik, hara jangelalaban eta edalontzizko bakardade handiagoan,
hara isiltasuna alfonbra gisa etzanik. Atezaina
saldu bariko egunkaria leitzen. Badoaz orduak,
eta saltzaile guztiak Leedsera itzuli diraBilkura Aretoko hautsontziak beterik utzita.
Horra pasillo hutsetan lanparak izekirik. Zein
isolatua den hau, gotorlekua dirudi...Hona idazpurudun papera, etxera(etxerik balego)
erbestetik gutunak idazteko: Gautu du.
Herrien atzean olatuak plegatzen...
ERGEL ZAHARRAK
Ergel zaharrok, zer uste ote dute gertatu zaiela
horrela egoteko? Helduago direla uste ote dute
lerdea darielako, pisa, gainean egiten dutelako
eta goizean nork deitu duen gogoratzen ez dutelako?
Edo uste ote dute nahi izate hutsarekin dantza betean
aritu ziren gauera egin dezaketela atzera, edo ezkontza egunera
edo beso pikotako Irailaren batera?
Edo iruditzen ote zaie ez dela ezer aldatu
eta beti elbarri eta ezindu gisa portatu direla,
edo eserita, amets etengabean egon direla
argiaren joan-etorriei so? Ez badute hala uste(besterik ezin)
zergatik ez dute garrasi egiten?Hiltzean hautsi egiten gara: gu gareneko puskek
zenbait alde egiten dute bata bestearengandik
lekukorik gabean. Bai, ahanztura baino ez da:
Lehen ere bagenuen, baina orduan, pasakorra zen
eta etengabean egiten zuen bat hemen egote-lore
hostotsua ernetzeko joran behinenarekin. Aurrera
ezin dituzu beste zerbait egonen delako plantak egin. Hara hasiera:
nor ari den aditu ez, nola jakin ez; aukera ahalmena
galdua. Itxurak salatzen ditu:
ile urdindua, apo eskuak, pasa zimurtu aurpegia-.
Nola egin dezakete ez ikusiarena?Zahartzea da, agian, buruan
gela argituak izan eta haietan jendea, antzezten.
Jende ezaguna, ezin izenekin akordatu, ordea; itzalak,
berreskuratu galera sakonak bailiren, ate ezagunetan kukuka,
lanpara jiraka, eskaileretan irribarrez, apaletatik
liburu ezaguna hartzen; edo batzuetan, besterik gabe, gelak, hutsik,
silak eta sutondoa piztuta,
sasia haizearekin kulunka leihoan, edo eguzkiaren
adiskidantza xumea hormaren kontra udako arratsalde
bakarti eta atertu berrian. Hor bizi dira:
ez hemen eta ez orain, dena gertatu zen noizbait horretan baizik.
Horregatik duteausentzia aztoratu itxura hori, nahiz eta hara nahian
hemen izan. Izan ere, gelak urrunduz doaz, hotz
ezgai bat utziz, arnas hartzearen neke eta negar etengabea,
eta haiek hor kuzkurturik
Ahitze mendi azpian, ergel zaharrok, zein gertu dagoen
ohartzeke. Beharbada honek lasaitzen ditu:
edonondik begi-bistan dugun tontorra
zorua dela jada haiendako. Ez ote dute ikusten
zerk geldiarazten dituen, nola finituko den? Gauez ere ez?
Jende arrotza ailegatzean? Ez eta behin ere,
bigarren haurtzaro horretan guztian? Ederki,
jakinen dugu, jakinen dugunez.
BADOA, BADOA
Ematen zuen ni bezain luze joko zuela
hiriaz harantzagoko soro eta etxeak
beti iraunen zutelako ustea,
herriko traskalen jolastoki
zuhaitzak berean segituko zutelakoa.
Hor ziren egunkarietako alarmafaltsuak karrika zahar
eta merkatal guneei buruz, baina
orain arte zerbaitek iraun, iraun du;
eta alde zaharrak atzera egin
eta bloke goibel erraldoiak gain hartzean,
beti egin dezakegu ihes autoan.Gauzak gu baino gogorragoak dira
eta lurrak, guk eragin triskantza gorabehera
beti erantzungo du;
hala beharrez gero, bota zikinkeria itsasora:
mareak garbi iraunen du harantzago.
Baina zer daukazu orain? Duda?Edo edadea, besterik gabe. Jendeketa
Gaztea da Mi kafean;
Haien umeek gehiago eskatzen dute garrasika-
Etxe gehiago, parkin plaza gehiago,
kanpin gehiago, paga gehiago.
Negozio Gehigarriko ehuneko bostirabaziko erosketa-eskaintza (ehuneko
hamar gehiago estuariotan) algaraz
hartu du anteojodun batzarrak: mugitu
zure lana desegin gabeko haran batera
(Gris alorra barne). Eta udanitsaso bazterrera hurbiltzean...
Bat-batean, badirudi dena
oso azkar ari dela gertatzen;
eraiki gabeko lurra gelditzen bada ere
lehendabizikoz iruditzen zait
honek ez duela luze joko,igartzerako gorabehera osoa
hesitu eginen dute
turisten aldetik izan ezik-
Europako auzunerik hoberena:
aktore lan lorterraza errepartoa
puta eta lapur artean banatzen baita.Eta horrela joanen zaigu, Inglaterra,
itzalak, larreak, bideak,
udaletxeak, koru landuak.
liburuak izan, izanen ditugu; galerietan
biziraunen du; baina llantak
eta porlana baizik ez zaizkigu geldituko.Gauza gehienak ustekabean datoz,
hau ere bai seguru aski: baina kodizia
eta zabor piloa handiegia da
garbitzeko, edo derrigorrezko
ditugulako aitzakia asmatzeko
Geratuko da, gertatuko denez, aguro.
KARTA JOKALARIAK
Hor doa txinbilin-txanbalan Jan van Hogspeuw aterantz,
pixa egin du ilunbetan. Kanpoan, euria
lohizko gurdi arrasto sakonetatik behera.
Barnean, Dirk Dogstoerd-ek edalontzia bete eta
kurrikekin txingarra harturik pipa izeki du
ke korrokadaka. Horra Prijck Zaharra zurrungaka ekaitzarekin,
kaskezur bisaia suargitan; zerbeza edaten
eta mejiloiak zabaltzen ari da norbait, solibetako
urdaiazpikoei amodio kantak kroaka.
Hortxe Dirk kartak banatzen. Antzinako zuhaitz umelek
dardarka ari dira izar gabeko jirabiran
argimutildun haitzulo honen gainean; Janek puzker egin, sua kitzikatu
eta bihotz-erregina bota du.
Euria, haizea, sua! Ezkutuko bake basa!
ERAIKINA
Hotelik dotoreena baino garaiago
urrutitik ikusten zaio galdor argitsua, baina begira,
goraka-beheraka karrika estuak
joan den mendearen hasperen handi baten gisa.
Doilorrak dira atezainak; atariko horiek
ez dira taxiak; ezkaratzari
landare igokariez gain usain beldurgarria dario.Hortxe nobelaxkak, eta tea katilu gehienetan,
aireportuko aretotan bezala, baina aldizkari higatuak
gainbegira diren altzairuzko sila ilaretako otzan horiek
ez datoz urrundik. Auzo-autobusa gehienez jota,
kaleko arropak, eta erosketa poltsak erdi beterik
eta aurpegiak egon-ezaz, etsirik, noizbehinka
erizain antzeko bat ageri bada erebaten baten eske: gainontzekoek katilua
platerean utzi, eztul egin edo silen azpian
begiratzen dute eskularru edo paper baten bila.
Gizakiak, eremu bitxi eta neutral honetan preso, etxe eta izenak
behin-behineko etenaldian; batzuk gazteak dira,
besteak zaharrak, gehienak, ordea, aukeren amaiera,
azken esperantza aldarrikatzen duen adin lauso horretakoak.Denak, zerbait gaizki dabilela aitortzera heldu dira.
Okerrak galanta behar du.
Begira, bestela, zenbat solairu behar dituen, zer altuera
hartu duen, zenbat diru doan zuzendu
nahian; begira zer ordu den
lanegun bateko hamaika eta erdiak,
hemengook, ordea, hortik bazterturik; begiradagokien sailera doazela, nola so egiten dioten
elkarri, igarri guraz; gurpil gainean daramate bat,
saileko maindire zirtzildutan bildurik.
Denek ikusi dute. Lasai. Elkarren kide
direla ohartzeak lasaitu egiten ditu,
ate horietaz harantzago gelak daude, gelaz harantz,
gela gehiago, zenbat eta urrutiagoorduan eta itzultzeko gaitzago; Nork daki
zein ezagutuko duten, eta noiz? Oraingoz zain daude
patioari begira. Kanpoan dena zahar askoa:
adreilu gorrixkak, tutu forratuak, eta oinezko bat
aparkalekuan, aske. Langaz harantzago
trafikoa; eliza itxi bat; kale kantoiak
non umeak dostatzen baitira, eta neska orraztuakbiltzen baitituzte arropak labanderiatik- Oi mundua
zure amodioak, zure zoriak hemengo eskuez
harantzago daude! Irreala, hara, ukitzearekin bat,
elkarrekin urrumatzen gaituen ametsa;
hortik bakarrik esnatzen, ordea! Hor harrokeria
eta ignorantzia babesgarria mamitu egiten dira
bizitza garraiatzeko, eta urtu soil-soilikpasillo hauetara deitzen dituztenean( ze erizaina keinuka
ari baita atzera)- Banan-banan jaiki eta badoaz.
Azkenean. Batzuk eguerdirako aterako dira edo lauetarako;
beste batzuk, ez badakite ere, etorriak dira
ilara zuritan apartaturik datzan kongregazio
ezkutua osatzera- gizon, emakume,
zahar, gazte; leku honek onartu txanponbakarraren alde latzak. Denek dakite hilko direla.
Orain ez, beharbada, hemen ez, baina noizbait bai
eta horrelako leku batean. Hori esan nahi du,
txukun moldatu malkor honek; heriotzaren ideia
transzenditzeko ahalegina, izan ere, katedralen boterea bainoago
ez badu, ezerk ez du oztopatuko
ilunpeen etorrera, nahiz eta jendetza arratsero saiatualferreko lore makal faboragarriekin.
GEROA
Jake Balokowsky, nire biografoak,
mikrofilmaturik du orrialde hau. Kennedyn
aire-egokitako gelan eseririk
bakero eta zapatilekin, ezin estali du ezinegonez
dabilela bere patuarekin. "Urtebete gehiago
gutxienez, ergel tzar honekin aritu beharko.Nik Tel Aviv-en irakatsi nahi nuen
baina Myraren familiak- diruaren keinua eginen du-
lanpostua harrarazi zidan. Umeak dauden tokian..."
Bizkarrak jasoko ditu: "Ikerketa, kaka zaharra;
kabroi honekin burutzen dudanean,
urtebete hartuko dutProtesta Antzerkian lan egiteko".
Biak Coca-cola makinara jasoko dira. Nolakoa den?
Ze kristo, esanen dizut. Badakizu
Psikiatria manual kaskarreko kasu tipiko bat
ez , jota ez zegoen, ez zuen bizimodu txarra eraman-.
Lege zaharreko tipoa, jatorki aldrebestutako horietako bat
HONA POEMA
Ederki izorratzen zaituzte, aitatxok eta amatxok,
ez nahita baina egin egiten dute.
Zu haien erruekin zamatzea gutxi ez bada
hor dituzu beste batzuk zuretako propio.Baina haiek ere horrela izorratu zituzten
usadio zaharreko sonbreiru eta trajedunek
zeinak kanpozurrun-barnemilika ez zeundenean
elkarri hozkaka aritzen baitziren.Miseria da gizonaren ondarea gizonarendako
itsasoko harea bezala barneratzen da.
Ahal bezain laster egin ezazu ospa
eta ez niri ekarri umerik mundu honetara
ZEIN URRUTI
Zein urruti, gazteak abiatzen
bailaretan barna, edo gatzezko soka zuria
harantzagoko kostalde berdean,
gora eta behera, begiratzen,artzainak, edo zurginak, edo egunsenti aurretik
herri ezkonduetatik ihes egiteko
irrikitan daudenak;
akordeoiak kubiertetanjotzen urezko malkor
erasokorrez harantz, edo gauean, berandu,
ezti, izarren kulunkaren azpian;
eta halako batean lematikustekabeko irudia: neska bat labarakoan;
adarkatu egiten da.
Hori da gazte izatea,
arropa erosi berrien gisamende nahasia onartzea,
oinek inprimaturiko erabaki handiak,
non zapaldu hura asmatuz,
ezusteko leihoak kale bat konjuratzen.
URRATS TRISTEAK
Pisa egin ondoren itsumustuka ohatzera itzultzean
errezel lodiak baztertu eta asaldatu egin naute
hodei azkarrek, ilargiaren garbitasunak.Goizeko laurak: horra itzal iltzatuko lorategiak
haizeak zulatu leize lako zerupean.
Honek badu zerbait irrigarria:nola ihes egiten dien ilargiak
Kanoi-kea bezalako hodei laxoei,
(behean harri koloreko argia teilatuak zorroztuz)gora eta absurdo eta bakar.
Amodioaren pilula! Artearen domina!
Oi oroimenaren otsoak! Mugagabetasunak! Ez,hotzikarak hartu nau gora so egitean
begirada zabal honen laztasuna
distira eta hurruti-mirako soiltasun singleagazte izatearen indar eta oinazearen
hondarra dira; ez dira atzera etorriko
baina hor daude, bere-berean, beste norbaitendako.
VERS DE SOCIETE
Andreak eta biok kakazu batzuk
gonbidatu ditugu denbora alferrikaltzera: beharbada
zuk ere etorri nahi duzu? Ahuntzaren putza, motel,
gautzen ari du.
Arnaska ari da estufa, arbolak ilunpetan kulunka.
Ba, Warlock-Williams maitea: uste dut ezetz...Hauxe da hauxe zein zaila den bakarrik egotea.
Nahi izatera horrela joanen litzaizkidake gau asko
jerez kopa eskuan, Which baizik
leitzen ez duen urdanga baten ergelkeriei arreta emanez:
pentsa zer denboraketa xahutzen den hutseantenedore eta aurpegi artean aritzeagatik,
aprobetxatu beharrean lanpararen azpian
haizeak ulu egiten duela
aire-zorroztuko aiztoa bezalako ilargiari begira.
Bizi osoa. Eta, hala ere, bai tinko iltzatzen digutelaBakardadea berekoikeria da hori. Gaur egun eremitarrak,
abitua soinean, katilua eskuan, Jainkoarekin(non ote?) solasean,
sineste gutxi du. Nahi behinena zera da:
norberarekiko jende jatorra aurkitzea, eta horrek
nolabait, ordezkoa jasotzea esan nahi du.
Bertutea soziala da. Usadioa orduan,elizara joatea bezala, zintzoarenak egiteko jolasa ote da?
Aspertzen gaitu, ez dugu ongi egiten
(Mozolo horri bere ikerketaz galdetzea)
baina sentitu egin nahi dugu, zeren, zakar bada ere,
erakusten baitigu nola beharko lukeen?
Sotilegia, horixe. Dezentegia. Oi, kristosoilik gazteak izan daitezke libre bakarrik.
Denbora gutxiago dugu besterekin egoteko
eta lanparapean esertzeak gero eta maizago
bakea beharrean, bestelako zerak ekartzen dizkigu.
Argiaz harantzago bere-berean porrota eta damua
Xuxurloan :Warlock-Williams maitea, jakina, baietz.
DIRUA
Hiru hilabetero, ba ote?, diruak aurpegiratzen dit:
"zergatik naukazu hemen antzuan?
Ni nauzu sekula lortu ez dituzun ondasun eta larru aldiak.
Txeke batzuk sinatzearekin nahikoa".Ikusten dut beste batzuek zer egiten duten berearekin:
Ez dute, ez, koltxoipean gordetzen.
Badituzte bigarren etxea eta autoa eta emaztea, dagoeneko:
diruak, argi eta garbi, badu zer ikusirik bizitzarekin.Izan ere, hausnartuz gero, komunean asko dute:
gaztaroa ezin duzu jubilatu arte luzatu
eta nola edo hala aurreztu dituzun soldata apurrekin
bizar egite txar bat baino ez duzu erosi ahalko.Txin-txin diruaren hotsa. Leiho handi batzuetarik
hiri probintziano bat ikustea bezala da
auzuneak, kanalak, eliza atondu eta eroak
arratsaldeko eguzkitan. Tristea, arras.
BELAR SEGATUA
(Lehendabiziko estrofa honen itzulpena Anjel Lertxundiri ostu diot: Mentura dugun artean, Alberdania, 12. orrialdea).
Ahul datza belar ebakia.
Laburra da galburuei darien
hatsa.
Luze-luzea da heriotza.Ekain hosto berdeko
ordu zurietan hiltzen baita,
gaztaina loreekin,
pipitez elurtutako palaxuekin,amañilili zuriak arkuturik,
hede doratuko ilara galduak
eta hodei potolo gozo hori
udako bakerantz, mugi eta mugi.
GOIZALBA-KANTA
Egunez lan egin, gauez erdi mozkortu.
Hemen nago goizeko lauretan ilunpe isiletan.
Denborarekin errezel ertzak klaratu eginen dira.
Bien bitartean, ordea, hortxe, beti hor egondakoa:
herio asaldagarri; badator eguna,
eta ezinezko zait gogoeta oro salbu eta nola
eta non eta noiz hilko naizen.
Itaun lehorra, hiltzeko
Beldurra eta hilik izatekoa
zartaka ari baitzaizkit, berriz, izu-ikaratuz.Gogoa ezabatu egin da argiarekin. Ez damu,
-egin gabeko ongia, eman gabeko amodioa, alferrikalduko
denbora- ez dohakabe zeren
hasierako okerrak garbitzea luze jo baitezake
bizitza osoa bezain, eta hala ere, nekez;
betiko huts erabatekoa,
bidaia dugun ahitze seguru hau
betian galduko da. Hemen izan ez,
inon izan ez,
eta agudo; ikaragarriago ezer ez, benetakoago ezer ez.Beldur izateko modu berezi hau
ezin trikimailuek ezaba. Erlijioa saiatu zen,
sekula hilko ez garelako ahaleginetan
sortu zuen pipiak jandako brokatu musikal hori,
eta dioen zera iruzurtia: izaki arrazionala ezin
sentituko ez duenak beldurtu. Ez ote dute ikusten
horrexek beldurtzen gaituela- ikusi ez, soinurik ez,
ukitzekorik ez, edo dastatzekorik edo usaintzekorik, pentsatzekorik ez
maitatzekorik ez, edo lotzekorik ez;
sendatzerik ez dakarren anestesikoa.Eta horretan ikusmiraren ertzean dago egon ere
azpil ttiki desenfokatua, hotz amorratua
inpultsu oro ezbaira kondenaraziz.
Baliteke gauza gehienak ez gertatzea: hau, gertatuko da,
eta gertatze hori amorruz lehertzen zaigu
izu-hotzikaretan jende edo edaririk gabe
harrapatzen gaituztenetan. Adorea ez da ona:
beste ez ikaratzea esan nahi du horrek. Bipil izateak
ez du inor hilobitik salbatuko.
Heriotza berdin datorkio koldarrari nola borrokalariari.Ttinttinka dator argia, eta gelak itxura hartu du.
Hara armairu bat bezain itsusi dakiguna,
beti jakin izan duguna, jakin ere: onartu-ez onartu,
ez daukagu eskaporik. Alde batek joan beharra du.
Bitartean telefonoak atezuan dira, itxitako bulegoetan
Jotzeko prest, eta mundu axolagabe, nahasi, alokatua jaikitzen hasi da.
Zerua buztina bezain zuri dago, eguzkirik ez.
Lana egin beharra dago.
Postariak, medikuak bezala, etxerik etxe dabiltza.
NEGUKO JAUREGIA
Jende gehiena zenbat eta zaharrago jakintsuago:
nik bizkarra ematen diot horri denari.Azkeneko hogeita bost urteak pasatu ditut
unibertsitatean ikasitakoa ezabatzeneta ordutik hona gertatutakoa ezin ulertuz.
Jada ez ditut paperetako izenak ezagutzen,eta aurpegiak ahanzten ditudanez hasia naiz jendea iraintzen
eta zenbait tokitan izan ez naizela zin egiten.Gaitzerdi, azkenera, kalte egilea
zernahi dela, suntsitzearen truke balitz.Orduan ez dut jadanik ezer jakinen.
Nire gogoa bere baitara bilduko da, soroak bezala, elurra bezala.
AMODIOA ATZERA BERRIZ
Amodioa atzera berriz: kanpaia jotzen, goizeko hirurak,
(seguru, jada, etxera eraman duela)
logela okindegia bezain bero,
edariari indarra ahuldu zaio erakutsi gabe
nola eman kara biharkoari, eta geroari
eta disenteria bezalako min ohikoari.Beste bat haren bularra eta alua ukitzen,
beste bat betile beteko begirada horretan itoa,
eta nik ez jakinarena egin behar,
edo barregarri deritzonarena, edo axolagabearena,
eta hala ere... baina zertarako honetaz aritu?
Hobe alde batera uztea elementu horizeina beste batzuen bizitzetan zuhaitza bezala hedatu
eta halako zentzua edo ematen omen baitie,
eta esan niretako ez duela balio.
Biolentziarekin duen zerikusia,
itzulbide luze hori, ordainsari oker horiek,
eta eternitate harro hori.