Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak / Volgako Batelarien member berria

Volgako Batelarien member berria

Volgako Batelariak 2008/04/23 16:16
Eztabaida luze eta korapilotsuen ostean (zenbait eszisio-mehatxu tarteko), Volgako Batelarien Azpikontratazio Azpibatzordeak erabaki bat hartu du, azkenik, gure staffeko partaide berriaren inguruan.


worker woman

Uste baino gehiago atzeratu da Azpibatzordearen erabakia, batik bat jaso ditugun eskutitzen uholdea dela-eta. Zaila izan zaigu hainbeste hautagaien artean bat aukeratzea, hain ziren osoak eta egokiak eskaintzen zitzaizkigun curriculum guztiak. Aspaldiko iragarki hark arrazoi: egun gazteak sobera prestatuta daude (batez ere edozein lan-baldintza ustiatzaile onartzeko). Aberastasun horren guztiaren erakusgarri, hona hemen heldu zaizkigun pare bat curriculum:


Batak, Pantxikek bidalia, halaxe dio:

"Eskakizunak:

   -emakumea izatea - momentuz hala naiz, fisikoki bai (ginekologora joan behar izateak hori adierazten du) eta animiko-psikologikoki... segun eta ze korronte, bai edo agian ez guztiz...
   -11 pultsazio segundoko (gure bulegoko ordenagailu zaharreko teklatu hiper-gogorrean) - moldatuko ginateke... teklatuari begiratu gabe idazten dut, pultsazioak zenbatu gabe...
   -hizkuntzak: kosoviera, na-dené, euskara (3. HE) - bielorrusiera, zuberera garaia eta euskara-ega dialektoa
   -Volgako Batelarien behar organiko guztiak asetzeko gaitasuna (erreferentziak eskatuko dira) - "organikoak" hori zehaztu beharrekoa litzake, urdailetik hasi beharko bagina, arroza da nire espezialitatea... urdailetik beheragokoak ez dira kontenplatzen
   -Euskal klasikoen eta queer teoriaren gaineko ezagutza sakon eta aldi berean arina. - arina, halabeharrez

Lan baldintzak          

   -Liberatua (soldatarik gabe, 80´s AEK style) - no problem, ogibidea ere "porlakausa" euskal sistema ekonomikoan oinarrituako erakundean daukat
   -Dildoak nahi adina - kontratua sinatzerakoan, neurri eta kolore gustoen berri izango duzue
   -Volgako Batelarien lan-zama arintzea, batez ere gure biltzarretako idazkari lanak eginez - ez dago arazorik, aurretik ere erakunde sinboliko-kriptiko-hermetiko baten lan egina naiz (erran nahi baita, Kontseiluaren lurrazpiko gotorleku antinuklearrean)"


Bestalde, are Europako Ekialdetik iritsi zaizkigu eskaerak, Ninotchkaren mezu honek aditzera ematen duen bezala:

Je sui Ninotchka. Behar lana zeren Ni emigratzaile soy. Volga is my favourite river. Also Danube, no doubt.  Ni pertsonalki ilegala oso-osorik, gigantic non-organic necesidades I have. Uste dut es posible nolabaiteko truke: ni ezkondu volgako batelariak (poliandria is OK with me) así no soy ilegal eta idazkaria izan for you all. What is  "dildoak"? Euskara oso dibertigarri is. Behar organikoak asetzen esperientzia enormous daukat, ask my boss at the club carretera BentaZarra en el Goyerri guiputxi.  I have Literatura Master: University of Astrakhan, my dear aberri, gainera andereino ni there, like Pepys. Euskal klasikoak arin ezagutuko nik, I promise, because euskal literatura txikia is, no? Perdón, no intención herir; txikia baina handia! Ni matrikulatu AEK laster (irakasle asko ezagutu at the club)

Matrimonio de fundamentu bizkor gura nuke. Zeren niri gustatu Gosaria diamanteekin egunero. 

Euskal berdegune sakonetik, avec plaisir

Ninotchka

 

Esan bezala, bi adibide baino ez dira, jaso ditugun hainbatetatik, baina nahikoak, guk uste, erabakia hartzeak botarazi dizkigun izerdien maila antzeman dezan gure irakurle adeitsuak. (Ninotchka, Ninotchka, ez dakizu zer den dildo bat? Jexux, Maria ta Joxe!)

Baina ez dezagun suspentsea luzatu. Deliberamendu luzeen ondoren, eta jasotako curriculumak arretaz azterturik, Volgako Batelarien Azpikontrataziorako Azpibatzordeak erabaki du aldizkariko kide berria, dagozkion xede guztietarako, UXUE APAOLAZA izango dela.

Ez dugu Uxueren merituen berri emango, agerikoak ondo baino hobeto ezagutzen duelako gure bataz besteko irakurleak, eta bidali digun curriculum ezkutua hain delako gordina eta argitaraezina ezen hamaika aldiz giltzapetu ondoren Azkue Bibliotekako Kamara Akorazatuan gordailatu baitugu, Volgako Batelarion azkeneko kidea zendu eta gutxienez berrogeita hamar urte igaro arte irekia ez izateko berariazko aginduarekin.

Amaia Alvarez Uria
Amaia Alvarez Uria dio:
2008/04/24 13:59

Ongi etorri blogosferara Uxue! Irrikitan nago dildoa esku batean eta arratoia eta teklatuaren gainean beste eskua dituzula talde queer horretan zure parte hartzearen emaitzak irakurtzen hasteko!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44