Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak / (Euskal) Estilo ariketak (V): Isiltasunaren poesia

(Euskal) Estilo ariketak (V): Isiltasunaren poesia

Volgako Batelariak 2008/08/07 14:09
Volgako Batelarioi ez zaigu poesia ahaztu. Oi poesia, sublimetan sublime, zu! Horrela mintzo dira poeta handiak: handienetan handi isiltasunaren poetak, zeinak poesia tinta beltzak zikindu gabeko makula gabeko zurian dagoela baitiote. Volgako Batelariok zuritasun horren aratza ez ukatu, baizik eta baieztatu egiten dugu; hala ere, gurea aldizkari digital bat denez zuritasun hori nolabait birtuala da, poesiak lor dezakeen zerari gorena, handiena, loriotsuena: poesiaz ernalduriko tarte zuri aratza. To poesia, Otxoteko!

 

HUTSUNEA MANIFESTATUA

 

Emakume bat

                     Tabernari bat

                                           Alaba

                                                     Isiltasuna

Denbora bezala erortzen...

  

zuhaitz
Iker Aizpurua
Iker Aizpurua dio:
2008/08/08 12:14

Manifestatua hutsune

...
erortzen bezala

denbora

Isiltasuna

Alaba bat

Tabernari bat

Emakume manifestatua
hutsune

Angel Erro
Angel Erro dio:
2008/08/08 15:28

Asmatzen du Iker Aizpuruak. Isiltasunaren poesiaren bertuterik bat mugagabeko aukera konbinatorioan datza. Poema hau eta estilo honetako guztiak alderantziz, zirkulu kontzentrikoetan edo xakeko zaldiaren mugimenduen arabera irakur daizteke, barneko mezua ezertan ez delarik aldatzen. Esangabearen, adierazi ezinaren, lerro arteko poetikaren, isilkizunaren kudeaketan hitzak tramite nekosoa baino ez dira.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44