Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Materixala

Materixala

Euskarazko lip dub lehiaketa

Euskal musikarekin egindako I. Lipdub lehiaketaren irabazleak zure esku daude. Aukeratu nork jasoko duen 6.000 euroko saria!

Euskarazko lip dub lehiaketa - Gehiago irakurri

Kalamuako Parlamentua

2008ko azaroan argitaratu du EibarOrg elkarteak mahai-joko hau: Kalamuako parlamentua. Eibarko historia ezagutzeko galdera-jokoa da, oka estiloan jokatzen dena. Eibarko historia, ingurunea eta ohiturak ezagutuz, familian edo lagunartean gozatzeko mahai-jokoa.

Kalamuako Parlamentua - Gehiago irakurri

Eibarko irrati-diala

Eibarko FM-aren dial guztia 2004ko abenduko errepaso batean. Zenbait irrati birritan azaltzen dira. Norberak erabaki behar zein entzuten den hobeto bere inguruan. Ez da berdina izango Amañan edo Sautsin.

Eibarko irrati-diala - Gehiago irakurri

Muzategiko lanak eta 16. mendeko gargolak

Etxe zahar batzuetako gargolak direla-eta, informazio eta irudi trukea eduki izan dugu Eibar.org-en posta-zerrendan eta webgunean. Lehenbizi, gargola batzuk salbatu beharko zirela (2004an), eta 2005eko urtarrilean, etxeak bota ostean, hara non gargolak kamino-bazter batean azaldu direla...

Muzategiko lanak eta 16. mendeko gargolak - Gehiago irakurri

Al vecindario de Eibar (1936)

1936ko uztailaren 18ko altxamendu edo estatu kolpearen ostean, berehala antolatu zen Eibarko herria. Eibarren oso leku txikia zuten nazionalek, eta gainontzeko herritarrak (gehien-gehienak), sozialista, republikazaleak eta jeltzaleak, erresistentzia antolatzen hasi ziren. Gerra batzorde bat ere antolatu zen, etsaiari aurre egiteko, jakiak banatzeko, herria antolatzeko, eta abar.

Al vecindario de Eibar (1936) - Gehiago irakurri

Sanblas opilaren errezeta

2005eko San Blas egunez, aurten Eguen Zuri be tokau dala-ta, sanblasan errezetia jarri dogu Interneten. Eibartarrak zerrendan oiñ urte batzuk publikau zeban Mikel Larreategik beran amaman errezetia. Asier Sarasuan 2005. urteko aportaziño bat be bai.

Sanblas opilaren errezeta - Gehiago irakurri

Eibarko Euskara (aurkezpena: Serafin Basauri)

EIBARKO EUSKARA liburua 2005eko azaroan aurkeztu zuten, hiru egileek, Eibarko Udaletxean. Irakurri kronika. Aurkezpen ekitaldian, Serafin Basaurik testu bat irakurri zuen. Liburuaren edukiak aipatzeaz gain, Eibar.org elkartearen ekimenen aipua ere egiten du testuan Basaurik.

Eibarko Euskara (aurkezpena: Serafin Basauri) - Gehiago irakurri

Juan San Martin (Eibar, 1922 - Hondarribia, 2005)

Juan San Martin "Juanito" hil zela eta, ale berezia atera zuen ...eta kitto aldizkariak 2005eko ekainaren 3an. Bertan kaleratutako albistea eta iritzi-artikuluak atal honetara ekarri ditugu.

Juan San Martin (Eibar, 1922 - Hondarribia, 2005) - Gehiago irakurri

Diruzuloko trikuharriaren suntsiketa

2000. urteko urtarrilean zabaldu zen albistea Eibartarrak zerrendaren bitartez. Kalamuako maldetan dagoen Diruzulo trikuharria makinaren batzuek zapaldu eta txikituta geratu zela. Ondoren, txangoa ere antolatu zen bertara. Informazio orokorra eta argazkiak aurkituko dituzu.

Diruzuloko trikuharriaren suntsiketa - Gehiago irakurri

Eibarko udaleko e-mail, e-posta edo helbide elektronikoak

Eibarko udalean Internet eta posta elektronikoa erabiltzen hasi dira 1998an. Ez dugu uste inon publiko egin direnik helbide hauek, baina <Eibartarrak> zerrendan helbideak jakiteko aukera izan dugu, eta hemen jarri ditugu. Udaleko zerbitzu eta atalei dagozkien helbideak dira hauek. Beste helbide batzuk pertsona izen jakin batzuekin daude lotuta, eta horiek ez ditugu jarri.

Eibarko udaleko e-mail, e-posta edo helbide elektronikoak - Gehiago irakurri

1754. urteko Eibarko ordenantzak euskaraz

Imanol Trebiño Eibar.ORG elkarteko partaidearen testu bat da hau, 18. mendeko euskarazko dokumentu baten azterketa historikoa egokitu baitzaio egitea. 1754. urtean (gutxi gorabehera) Eibarko udalak kaleratutako ordenantzak aztertu ditu. Egilearekin kontaktatzeko, imanol@eibar.org.

1754. urteko Eibarko ordenantzak euskaraz - Gehiago irakurri

Eibarko jai eta ospakizun nagusiak

Labur-labur, hauexek dira Eibarko jaiak eta ospakizun nagusiak.

Eibarko jai eta ospakizun nagusiak - Gehiago irakurri

Futbolariak eta Dantzariak

Satur Arriola "Txirloia" (Eibar, 1897) futbolari eta dantzari eibartarraren historia. "Futbolariak eta Dantzariak" artikulua Argia aldizkarian argitaratu zuen Oier Araolazak, 1733. alean, 1999.10.17an.

Futbolariak eta Dantzariak - Gehiago irakurri

Mitxel Sarasketa, 20 urte kartzelan (1978-1998)

Mitxel Sarasketa Zubiarrementeria eibartar preso politikoak 20 urte egin zituen kartzelan 1998ko abenduaren 14an. Astebete beranduago utzi zuten libre, 3. gradua eskaini ondoren, baldintzapeko askatasunean. 1978. urteko abendutik egon zen preso, hogei urtez. Honela, kartzelan denbora gehien egin duen euskal presoa izan da. Tamalez, beste preso batzuek muga triste hori gainditua dute harrezkero...

Mitxel Sarasketa, 20 urte kartzelan (1978-1998) - Gehiago irakurri

Eibarko XVI. mendeko merkatari handiak

'The Arriolas of Urazandi: Maritime Enterprise in Vizcaya and Guipúzcoa'. Selma Huxley eta Michael Barkham-en artikulu honetan Debako Urazandiko dorrearen historia kontatzen da, nola untzi merkataritza bultzatu zen handik. Urazandiko Arriolatarren sozio nagusiak, dena den, Eibarkoak ei ziren, eta haien aipamen asko dago testuan, horregatik ekarri dugu Eibar.ORG gune honetara.

Eibarko XVI. mendeko merkatari handiak - Gehiago irakurri

Tailerrerako hiztegi teknikoa

Hiztegitxo honen helburua da, Eibarren eta inguruan, sasoi batean tailer-giroan euskarak izan zuen erabilera goraipatu eta, ondare hori berreskuratu eta berriro ere eguneratzen saiatzea, belaunaldi berriek lekukoari eutsi diezaioten.

Tailerrerako hiztegi teknikoa - Gehiago irakurri

Otxabiña, Eibarko komunista baten abenturak gerran eta gerra-ostean

Pasarte hauek "Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian" liburutik aterata daude. Egileak: Luis Fernandez eta Josu Chueca. Argitaratzailea: Euskaldunon Egunkaria, 1997. Otxabiñaren adierazpenak Oier Narbaiza kazetariak bildu zituen.

Otxabiña, Eibarko komunista baten abenturak gerran eta gerra-ostean - Gehiago irakurri

Eibartarrak Errusiako exilioan: 1937-1957

Pasarte hauek "Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian" liburutik aterata daude. Egileak: Luis Fernandez eta Josu Chueca. Argitaratzailea: Euskaldunon Egunkaria, 1997

Eibartarrak Errusiako exilioan: 1937-1957 - Gehiago irakurri

Kontrola

Imanol Trebiño. Gasteiz, 2004ko apirilak 15.ean.

Kontrola - Gehiago irakurri

Sagartegieta edo Sartei, antxinako sasoietatik

Sagartegieta edo "Sartei" Eibarren, Maltzagan, dagoen XVII. mendeko dorretxea da. 40 urte izango dira inor ez dela bertan bizi, eta ondare aldetik begiratuta Eibarko eraikin interesgarrienetakoa bada ere, utzita eta erortzen dago. 1994an ...eta kitto! aldizkarian Sagartegieta dorretxearen inguruko erreportajea idatzi zuen Oier Narbaizak, eta testu hori ekarri dugu hona.

Sagartegieta edo Sartei, antxinako sasoietatik - Gehiago irakurri

Bidai aluzinantia

2002ko irailaren 14an manifestazioa egin zen Bilbon "Gora Euskal Herria" lelopean. Batasuna legez kanpo uztearen kontrako manifestazioa zen. Jaurlaritzak baimendu arren, Ertzantzak eraso egin zuen eta 4 pertsona atxilotu egin zituen, Oier Gorosabel tartean. Hiru astez egon zen espetxeratuta, terrorismo akusaziopean. Espetxean bizi izandako egunak kontatzen ditu diario honetan.

Bidai aluzinantia - Gehiago irakurri

Eibarko (eta Gipuzkoako) sozialisten historia: hastapenak

Jesus Egiguren, PSE-EE-ko Gipuzkoako Idazkari Nagusiaren testu bat da hau. 1994ko liburu batean argitaratu zen, eta Gipuzkoako PSE-EEren webgunean azaldu zen gero. Handik hartu dugu, 1999ko maiatzean.

Eibarko (eta Gipuzkoako) sozialisten historia: hastapenak - Gehiago irakurri

Gaspar Alvarez, Eibarko komunista bat Legutioko batallan (1936)

Pasarte hauek "Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian" liburutik aterata daude. Egileak: Luis Fernandez eta Josu Chueca. Argitaratzailea: Euskaldunon Egunkaria, 1997. Alvarezen adierazpenak Oier Narbaiza kazetariak bildu zituen.

Gaspar Alvarez, Eibarko komunista bat Legutioko batallan (1936) - Gehiago irakurri

1934ko reboluziñua Eibarren

1934ko urriaren 5eko iraultza eta altzamendua Eibarren. Gertakarien kontaketa. Oiar Araolaza eta Oier Narbaiza, 1993.

1934ko reboluziñua Eibarren - Gehiago irakurri

Garden taldeak aurkeztutako mozioa

Eibarren hondakinen kudeaketa hobetzeko asmoz 2013-ko martxoan Garden taldeak publikatutako dokumentua.

Garden taldeak aurkeztutako mozioa - Gehiago irakurri