Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak / Postindependentzia sukaldatzen

Postindependentzia sukaldatzen

Rikardo Arregi 2008/07/28 09:32
Agindutakoa betez, batelariok jarraitzen dugu Postindependentismoan sakontzen eta sakontzen. Oraingoan Rikardo Arregik egin du ekarpen berria, gure jatorrizko manifestuaren laugarren puntuaren bidetik hain zuzen ere. On egin!

Zebra muskuiluak (Deia  egunkarian argitaratua, 2008-VII-25)

Arabako urtegietan zebra muskuiluak agertu dira, edo larbak bakarrik, baina argi dago gutxi barru euskal faunak beste animalia bat izango duela; inbaditzailea nahi baduzue, bai, baina gure artean geldituko da betiko. Animalia kosmopolita horietako bat denez gustura dago nonahi. Jendea eta administrazioa kezkaturik daude hodietan talde handitan bizitzeko ohitura baitu. Zer egin flotagailuak lixibaz garbitzeaz gain? Zebra muskuiluek ez dute etsai handirik naturan, harrapariak esan nahi dut. Entzun dut hegazti batzuen dietan, baita igarabenean ere, sartzen direla, baina agian igarabak ere ez lirateke guztiz onak izango, auskalo zer nolako txikizioak egin ditzaketen igaraba horiek (nutria, ez begiratu hiztegian). Ez naiz aditua zoologia kontuetan.

Nire ustez arazo nagusia da zebra muskuiluak ez direla jateko on. Bestela poz-pozik egongo ginateke. Horregatik pentsatzen dut aterabide bakarra dagoela Arzaken eta gure beste sukaldari sakratuen laborategietan. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroakoak, gutxienez, behartu egin beharko lituzkete gure sukaldari moñoñoak zerbait asmatzen. Gauza zailagoak egin dituzte gure sukaldari santuek: patata tortila deseraiki duen batek aurkituko du zerbait zebra muskuilu horiek jan ahal izateko. Nitrogenoa erabil dezatela edo beste osagai exotiko horietako bat. Zebra muskuiluen aparrak ikusi nahi ditut sukaldari artisten menuetan. Zebra muskuiluen coulis-ak, vol-au-vent-ak, izozkiak, risottoak... Gizateriaren esker ona eskuratu, euskal sukaldaritza gehiago famatu eta, garrantzizkoena dena, Postindependentziaren puntu bat beteko lukete: euskal jaki herrikoi eta nazioarteko bat sortzearena. Zebra muskuilua izan daiteke Euskal Herriaren salbatzaile benetakoa.

 

zebra mussel

 

 

etiketak: Testuak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44