Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak / (Euskal) Estilo ariketak (I): Plastidecor estiloa

(Euskal) Estilo ariketak (I): Plastidecor estiloa

Ibon Egaña 2008/06/12 12:49
Volgako Batelariok, sortzetik dugun izateko zio eta debozio didaktikoak akuilatuta (horra hor Idazle Eskolarako proposatutako programak, besteak beste), atal berri bati ematen diogu hasiera, Birfundazio Batzarreko erabakiei jarraiki: (euskal) estilo ariketak. Ez gara, jakina, Queneau, eta ez gara, ziurrenik 99etara iritsiko (ulertuko duzu, irakurle, bataz besteko adinak eta sistema asanblearioak ezarritako erritmo palaziegoak oztopatuko digutela kopuru horretara iristea), baina atal honetara bilduko ditugu euskal estilo askotarikoak (abangoardistenak eta herrikoienak, apurtzaileenak eta klasikoenak, elitistenak eta masiboenak), izan dezan idazle hasiberriak, edo bere burua berrasmatu beharrean den idazle kontsakratuak, non hauta, non plagia. Plastidecor estiloak ematen dio hasiera sail honi, hots, euskal irakurlearen estimazio handia bildu duen moldeak, zeina, bidenabar, arras gomendagarria baitu literatur sari edo bekaren bat eskuratu nahi duen idazle (gazte)ak.

 

Erregalizezko emakumea txokolatezko mahai batean eserita dago. Zergatik kartoizko hiri honetan txokolatezkoak dira mahai guztiak. Edozeinek daki hori. Nire anaiak ere bai. Ze nire anaia ez da oso listoa, baina badaki mahaiak txokolatezkoak direla. Bere ondoan mentazko izaki txiki bat. Eta igual bere alaba da berde-berdea delako eta hiru esku dituelako. Eta alaba guztiak dira berdeak. Nire arreba bezala. Orduan etorri da gizon bat altu-altua eta beltzez jantzita, eta buruan dauka sonbrero bat handi-handia, izebak kakalardo-paella egiten duenean bezala. Eta bi eskuekin heltzen du bandeja bat eta gero utzi du txokolatezko mahai gainean punba. Eta ematen zuen txokolatezko mahaia puskatuko zela, baina azkenean ez. Mahaiaren ondoan dago kristalezko leiho bat eta begiratu dute erregalizezko emakumeak eta alaba berdeak leihotik. Eta ikusi dute pasatzen jende pila bat. Eta igual gure barrioan bizi direnak baino jende gehiago pasa da kaletik. Eta aurrean zihoazen  begi laranjadun gizonak eta emakume potoloak, eta kartelak zeuzkaten eskuetan. Manley margoekin egindakoak. Eta uste dut batean jartzen zuela “larreak kakalardoetara”. Eta niri gehien gustatu zait bat, jartzen zuena “libelula laranjen paseatzeko eskubideen alde”, zergatik libelula laranjei asko gustatzen zaie paseatzea. Eta neri ez hainbeste. Eta gero joan da jendea eta emakumeak, nola erregalizezkoa den, begiratu du telebistara eta ari ziren botatzen erreportaje bat Borneoko muskerrei buruz.

plastidecor

etiketak: Testuak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44