Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak / Rikardo Arregiren paradisua

Rikardo Arregiren paradisua

Rikardo Arregi 2005/06/15 12:00

Oraingoan Rikardo Arregi Diaz de Herediak dauka bere paradisua deskribatzeko ardura, beti ere Audenen legeei jarraituz. Hauxe litzateke, esate baterako, bere paradisuaren egoera linguistikoa: "Hizkuntza zahar bat dago alfabeto berezi batekin, erlijio zaharraren erritualetan eta erlijio-liburuetan erabiltzen da. Inork ez du hizkuntza hori ama hizkuntza bezala. Badira beste bi hizkuntza, biak ofizialak, populazioa elebiduna da. Hizkuntzek eta jatorri etnikoek ez dute zerikusirik.". Paradisua

Paisaia: Herriaren %15a bakarrik da menditsua (ipar eta mendebaldean), bestela ordokiak (muino txiki batzuk noizbehinka) ibai askorekin, ibaiak zabalak dira, laku handi asko, zingirak, ubideak lakuak eta ibaiak lotzeko. Herriaren %40a irlek osatzen dute, irla batzuek kostaldetik oso gertu, 200 bat metrora. Kostaldea ekialdean dago. Basoak herri osoan baina batez ere hegoaldean eta ekialdean. Hiriburua kenduta badira beste hiruzpalau hiri handi (milioi bat biztanle). Hiri txiki batzuk (100.000 biztanle). Herriak txikiak dira (1.000 biztanle baino gutxiago), herri txikien arteko distantziak oso laburrak, bi edo hiru kilometro. Ez dago baserririk.

Klima: Lau urtaroak ondo markatuta daude. Dena den iparraldea lehorragoa da, basamortu antzekoak eta guzti, eta hegoaldea hotzagoa eta euritsuagoa.

Hizkuntza: Hizkuntza zahar bat dago alfabeto berezi batekin, erlijio zaharraren erritualetan eta erlijio-liburuetan erabiltzen da. Inork ez du hizkuntza hori ama hizkuntza bezala. Badira beste bi hizkuntza, biak ofizialak, populazioa elebiduna da. Hizkuntzek eta jatorri etnikoek ez dute zerikusirik.

Biztanleen jatorri etnikoa: Populazioaren %20ak beste herri batzuekin batera etnia bat osatzen dute. Bestela beste bi etnia dago herrian, %20na. Populazioaren beste %40a aurreko hiru etnien arteko nahasketa da.

Pisu eta neurriak: Zertarako konplikatu? Sistema metriko dezimala.

Erlijioa: Populazioaren %33ak gordetzen du antzinako erlijio politeista animista, %7a budista da, erlijio monoteistak %5. Populazioaren %55a ateoa da, edo agnostikoa edo erlijiorik gabekoa.

Hiriburuaren dimentsioak: Lau miloi, zati bat kontinentean dago eta beste zati bat irla batean, hiru zubik lotzen du irla eta kontinentea.

Gobernu modua: Errepublika, lehendakaria zozketaz aukeratzen da urtero, biztanle guztiek (16 urtetik gora) parte hartzen dute zozketan. Beste kargu publiko asko ere zozketen bidez aukeratzen dira.

Natur energien iturriak: Eguzkia, haizea eta ura.

Jarduera ekonomikoak: Nekazaritza, arrantza, merkataritza, mota guztietako industriak eta turismoa.

Garraiobideak: Trenak, tranbiak, metroak, monorrailak eta abar; mota guztietako ontziak ibaietan eta itsasoan; Harley Davidson motorrak eta bizikletak. Guztiak elektrikoak dira. Auto bakarrak taxiak dira.

Arkitektura: Lehen aztarnek lau mila urte dute, beraz estilo asko egon dira herrian eta badira eraikuntzak oso ondo kontserbatuak estilo guzti horietan. Orain dela 400 urte postneoklasiko deiturikoa sortu zen eta eraikuntza asko egin zen estilo horretan batez ere hirietan. Azken ehun urteetan, baina, kristala, porlana eta altzairua dira nagusi. Zubiak oso inportanteak izan dira beti arkitekturan, bai ibaien gainetik baita irla batzuk lotzeko ere.

Altzariak eta etxeko tresnak: Art-deco estilokoak.

Janzkera formala: 1950.eko hamarkadan modan zegoena.

Hedabideak: Egunkariak.

Monumentuak: Estatuak leku guztietan.

Dibertsio publikoak: Zinema, antzerkia, musika eta kontzertuak, hondartzak, dantza. Gau bizitza oso-oso animatua eta intensoa da, gauez leku asko daude irekita, zinemak eta liburudendak barne adibidez, jatetxeak (ez dago ordu finkorik otorduetarako), tabernak, diskotekak.

etiketak: Kritikak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44