Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak / Angel Erroren paradisua

Angel Erroren paradisua

Angel Erro 2005/04/15 11:30



Iragarri bezala, Volgako Batelariren batek inoizkarian kritika bat plazaratu aurretik, Audenen galdetegiari erantzungo dio, txintxo-txintxo. Hona hemen lehenengoa, Angel Errorena hain zuzen ere. PARADISUA

Paisaia: Hiritarra, urrunean mendi elurtuak.

Klima: Hotz eta bero erteuroparra.

Hizkuntza: Etxean edozein. Harreman sozialetarako, hizkuntza hil bat, arrazoi nabariengatik noizean behin aldatu beharko zena.

Biztanleen jatorri etnikoa: Erdiak islandiarrak, erdiak nubiarrak. Baina gaur egun ez zaigu inori nabaritzen.

Pisu eta neurriak: Sistema metriko dezimal gutxi gorabeherakoa.

Erlijioa: Gehiegi zehaztu gabe, musikaren bidez baino ez zen adieraziko sentimendu erlijiosoa.

Hiruburuaren dimentsioak: 20.000 biztanleko 20 auzo ez hurbilegiak.

Gobernu modua: Hilurren dauden erien artean, bat hautatu diktatore.

Natur energien iturriak: Zaborra.

Jarduera ekonomikoak: Gehienbat, aisialdira zuzendutako artisautza (telebista polikromatuak, entziklopedia eskuz idatzi eta ilustratuak, film emanaldi bakoitzerako pelikula bera generoz eta azpigeneroz aldatzea,...).

Garraiobideak: Biplazakoak gehienez.

Arkitektura: Neobarrokoa, baina barroko protestantearen errebisio bezala ulertuta.

Altzariak eta etxeko tresnak: Bi altzaria, pertsona bakoitzeko. Bi ohe, bi orratz, bi pantaila, bi ispilu. Badaezpada.

Janzkera formala : Beroki luze ireki entailatua. Beltz edo gorria. Barruan edozein Schubertek edo Beethovenek eramanen luketena. Les femmes, George Sandek jantziko lukeena.

Hedabideak: Sexua.

Monumentuak: Estatua biluziak, ez nahitanahiez marmolezkoak.

Dibertsio publikoak: Zinema epikoa ilargian proiektatua (azkenaldian oso modan), filosofia eztabaida antzuak (norberaren existentzia demostratu edo/eta gezurtatu, esaterako), imposibilia edo adynaton txapelketa telebistaratuak.

etiketak: Kritikak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44