Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak / Idazle Eskolaren Hirugarren Ikasturterako egitaraua

Idazle Eskolaren Hirugarren Ikasturterako egitaraua

Volgako Batelariak 2005/12/22 13:30
Volgako Batelariok geroz eta preokupazio handiagoz jarraitu dugu Idazleen Eskolaren bilakaera, Bergara aldean duela pare bat urte funtzionatzen hasi zenetik. Eta bertan eskaintzen dena ez zaigu inolaz ere nahikoa iruditzen. Idazlegai bat soilik bi urtetan idazle bihur daitekeenik ez dugu uste: gure ofizioa larriki gutxiestea da hori. Gainera, ez zaie heltzen idazle baten formaziorako benetan garrantzitsuak diren gaiei. Eta, edonola ere, ez dugu uste ikasleei diru nahikoa atera zaienik oraindik: mundua doan martxan, gutxienez lau edo bost urteko ibilbide akademikoa premiazkoa dela pentsatzen dugu. Hori guztia dela eta, proposamen xume hau egitera ausartzen gara, hirugarren ikasturte baterako programarena eta atal bakoitzerako irakaslerik egokien zerrendarena hain zuzen ere (laugarren ikasturte baten prestaketarako lanak egiten ari gara, helburu horretarako propio garatzen ari garen Plan Estrategiko baten bitartez, zeina, dena ondo badoa, Ez Ohiko Kongresu batekin bururatuko baitugu).

 

 IDAZLE ESKOLA - HIRUGARREN IKASTURTEA
(Derrigorezkoa eta guztiz beharrezkoa)

1go ZATIA: IDAZLEAREN IRUDIA

1,1. Idazlearen irudiari buruzko teoriak (T. Irastortza)
1.2. Idazleari baliogarri zaizkion zenbait kontzeptu (H. Cano)
      1.2.1. Jarrera
            1.3.1.1 Begirada
            1.3.1.2. Ahotsaren modulazioa
            1.3.1.3. Eskuen eta kokotsaren posizio erlatiboa
      1.2.2. Look-a edo irudia
      1.2.3. Savoir-être-a
      1.2.4. Idazlea: plaza-gizon (edo -andere) perfektua (kolofoi gisa, K. Linazasororen eskutik)
1.3. Idazle motak (P. Aristi)
      1.3.1. Idazle burgesa
            1.3.1.1. Idazle gorbataduna
            1.3.1.2. Idazle kazetaria
            1.3.1.3. Idazle irakaslea
            1.3.1.4. Idazle ezkondu eta seme-alabaduna
      1.3.2. Idazle alternatibo motak
            1.3.2.1. Idazle alternatibo espureoak
                        1.3.2.1.1. Idazle buztan-jaleei buruzko abisu bat
            1.3.2.2. Benetako idazle alternatiboa
      1.3.3. Idazle iraultzaileari buruzko ohar iraultzaile bat (azpiatalaren amaiera saio berezia, Bihotz Bakartien Klubak antolatua)
            1.3.3.1. Osagarri berezi-berezia: "Historiak ez dizue barkatuko" zutabearen iruzkina by the author himself (G. Barandiaran).
1.4. Idazlea eta argazkiak (T. Irastortza)
1.5. Idazlea eta janzkera (K. Uribe / H. Cano)
      1.5.1. Nazioarteko joerak
      1.5.2. Look agrotechnoa (eta bere arrantzale in aldagaia)
      1.5.3. "Chic-kanalla" estiloaren xarma
      1.5.4. Ikastaro monografiko aldakorrak (ikasleak bat edo bi aukeratuko ditu, behar duen aukera askeko kreditu kopuruaren arabera)
            1.5.4.1. Bufandismoa eta foulardismoa: kontzeptu bi (J.M. Irigoien)
            1.5.4.2. Idazlea eta glamourra (L. Oñederra)
            1.5.4.3. Sakanikola ilustratua (J. Olasagarre)
                        1.5.4.3.1. Bertsio abertzale-ochenteroa
                        1.5.4.3.2. Bertsio postabertzalea
                        1.5.4.3.3. Diorrez jantzitako postabertzaleak (literatura eginez Diorrez janzteko dirua nola lortu azalduko da)
            1.5.4.4. "Atarian daukat kamioia" estiloa (emakume heterosexualentzat soilik) (J. Alonso (a) The Man is Back)
1.6. Idazlea eta orrazkera (B. Atxaga / Rikardo Arregi)
1.7. Idazlea eta makilajea (J. Osoro / A. Urkiza / T. Peillen)
      1.7.1. Joerak: Mary Shelley eta gotikoak (JO)
      1.7.2. Joerak: Modernoa eta dinamikoa (AU)
      1.7.3. Joerak: Baserri-kitsch (masailetako koloretea banatuko da) (TP)
1.8. Idazlea eta konplementoak (P. Rekalde)
      1.8.1. Idazlea eta betaurrekoak
      1.8.2. Biboteak, bizarrak, patillak eta bestelako osagarri kapilarrak
      1.8.3. Idazlea eta txanoak, biserak, kapelak eta beste
1.9. Idazlea eta oinetakoak (R. Arregi)
      1.9.1. Botak: mundu oso bat
            1.9.1.1. Mendiko botak
      1.9.2. Kirol-zapatak: beste mundu oso bat
            1.9.2.1. Arazo bat: Zer egin ahal du idazle alternatiboak Ekialde Urruneko haurrek eginiko kirol-zapatekin?
      1.9.3. Gizonezkoentzako zapata dotorexeagoak
            1.9.3.1. Lokarriak dituztentzak
            1.9.3.2. Lokarririk gabekoak
                        1.9.3.2.1. Mokasinak
                        1.9.3.2.2. Nautikoak
      1.9.4. Emakumezkoentzako zapata dotorexeagoak
            1.9.4.1. Lokarriak dituztenak
            1.9.4.2. Lokarririk gabekoak
                        1.9.4.2.1. Takoidunak
                        1.9.4.2.2. Manoloak
      1.9.5. Sandaliak
            1.9.5.1. Hippiosoak
            1.9.5.2. Frailunoak
            1.9.5.3. Takoidunak
1.10. Idazlea eta karpetak, kartapazioak, karterak eta abar (U. Elorriaga)
1.11. Idazlea eta bizilekua (R. Saizarbitoria)
      1.11.1. Literaturtasunik gabeko hiriak
      1.11.2. Hiri (benetan) literarioak: Donostia
      1.11.3. Herria, jatortasun literarioaren gordeleku (beste mini-ikastaro monografikoa, kasu honetan I. Segurolak edota P. Perurenak eskainitakoa)
1.12. Idazlea eta garraioa (J. Arretxe)


2garren ZATIA: AIPUAK, ESKAINTZAK, ELKARRIZKETAK, AGERRALDI PUBLIKOAK ETA BALIZKO BIDAIA DOANEKOAK.

2,1. Aipuak (A. Erro)
      2.1.1. Erudituak
      2.1.2. Ez erudituak
      2.1.3. Apokrifoak
      2.1.4. Ez apokrifoak
      2.1.5. Aukera guztiz baztergarri bat: aipurik ez ipintzea
2.2. Sinadurak eta eskaintzak (T. Martinez de Lezea edota bere itzultzailea)
      2.2.1. Sinadura eskatzen dizuna ezaguna denean
      2.2.2. Ezezaguna denean
            2.2.2.1. Emakumezkoa denean
            2.2.2.2. Gizonezkoa denean
            2.2.2.3. Heterosexuala denean
            2.2.2.4. Homosexuala denean
            2.2.2.5. Bisexuala denean
            2.2.2.6. Erretzailea denean
            2.2.2.7. Ez denean erretzaile
2.3. Elkarrizketak (H. Etxeberria)
      2.3.1. Egunkarietan
            2.3.1.1. Euskarazko egunkarietan
            2.3.1.2. Erdal egunkarietan
      2.3.2. Aldizkarietan
            2.3.2.1. Literatur aldizkarietan
            2.3.2.2. Prentsa larrosan
      2.3.3. Irratietan (puntu honetako kreditu praktikoak, A. Iturberen eskutik)
      2.3.4. Telebistetan
            2.3.4.1. Sautrela et moi (saio berezia)
2.4. Hitzaldiak (A. Lertxundi)
      2.4.1. Unibertsitateetan
      2.4.2. Foro ofizialetan eta aurrezki kutxen gizarte-obretan
      2.4.3. Foro ez-ofizialetan eta abertzale samarretan
      2.4.4. Liburutegietan
      2.4.5. Mini-ikastaro osagarriak
            2.4.5.1. Gaztetxeetan (J.L. Zabala)
            2.4.5.2. Zaharretxeetan (U. Elorriaga / J. Gabiria)
2.5. Poema irakurraldiak (BBK-k kudeatua)
      2.5.1. Musikadunak (J. R. Madariaga)
      2.5.2. Musikadunak & Margolaridunak (K. Uribe)
      2.5.3. Musikadunak, Margolaridunak & Hizkuntza exotikoetan (E. Zelaieta)
      2.5.4. Musikadunak, Margolaridunak, Hizkuntza exotikoetan & Publikoarekin (oraingoz irakaslerik gabe)
2.6. Aurkezpenak eta saraoak (X. Mendiguren)
      2.6.1. Pintxodunak
      2.6.2. Pintxogabeak
      2.6.3. Eranskina: Nola bazkaldu editoreen kontura idazle izan gabe (I. Egaña)
2.7. Kongresuak (M.J. Olaziregi eta J. Kortazar, biribilketa alegerean)
      2.7.1. Kongresistentzako aholkuak, A. Figueroa irakasle adiskidearen hipotesien eta idatzien arabera (JK)
      2.7.2. Kongresutik kongresurako jet-laga ekiditeko ikastarotxoa (MJO)
      2.7.3. Congress on the rocks. (Okasiorako irribarrea, Literatura topiko inenak. Filosofia urrinez osaturiko kita banatuko da) (MJO)
      2.7.4. Congress on the road: Hegazkinik hartu ez-beharreko kogresuetara joateko aholkuak (JK)
      2.7.5. Kongresuetako bekadun-esklaboaren rolaren garrantziaz (lezio osagarria, I. Egañaren eskutik)
2.8. Manifestu politiko-sozialak (mahainguru baten bitartez, zeinetan partehartzaile hauek espero baititugu: Elkarriren edo bere ondorengoaren ordezkari bat, Askatasunaren bat, gehiengo sindikalaren bat, baleak edo oihan amazonikoaren salbamenaren aldeko taldekoren bat)
      2.8.1. Sinaduren auzia
2.9. Manifestu literarioak eta norberaren burua nabarmentzeko beste bide batzuk (I. Zaldua)
2.10. Bidaia doanekoak (eta ez hain doanekoak) (F. Rodriguez edo F. Bornaetxea, depende)
      2.10.1. Galeuscak
      2.10.2. Pirinioak eta beste
      2.10.3. Pen Clubak eta asma daitezkeen gainontzeko nazioarteko erakundeak
2.11. Internet, webguneak, blogak eta e-abar (Volgako Batelariak, of course, zalantzarik ala?)


3garren ZATIA: IDAZLE BIZITZAK SORTU OSASUN ARAZOEI AURRE EGITEKO BIDEAK.

3,1. Arrakastaz jotako idazlearentzat autolaguntza (K. Uribe / B. Atxaga)
3.2. Porrotaren ildotik: erromantizismoaren itzuleraren kontsueloa. Bertsio guztietan (zenbait hizlari)
      3.2.1. Labanazoa petxuan (J. Arano)
      3.2.2. Ez naute maite. Norberaren burua maitatzeko terapia (I. Sarasola)
      3.2.3. Ahanzturaren kontrako erremedio ez-literarioak
            3.2.3.1. Firin-faran alternatiba (A. Urretabizkaia)
            3.2.3.2. Hiria argitaletxea (L. Haranburu-Altuna)
            3.2.3.3. Manifestu literarioak (errepikapena) (I. Zaldua)
            3.2.3.4. Norberari buruzko doktorego-tesiak lortzeko manerak (L.M. Mujika)
            3.2.3.5. Postmortem testamendua (oraindik izen gabe)
3.3. Kritikoen kontrako vudu-terapia (G. Arrese) (kritiko ezagunenen panpinak banatuko dira, VBkoak barne)
3.4. Liburua bukatu ondoren haurdunaldi depresioa gainditzeko laguntza (I. Aranbarri / J.L. Otamendi)
3.5. Entzuten diren beste aldeko ahotsen garrasiak kontrolatzeko ariketa ikastaroa (F. Juaristi / J.L. Padron)
3.6. Aurkezpenekiko mesprezua gainditzen ikasteko medikuntza ikastaroa (X. Montoia)
3.7. Yoga-meditazioa terapia (J.K. Igerabide). Mantrak hauxek izanen dira: Bor-ges bi mantra; S-ten-dhal, hiru mantra; Sha-kes-pea-re: hainbat mantra
3.8. Larru terapia (A. Arana). Mizkinentzat, ez, terapia literarioki gustoko idazlearekin larrua jotzean baitatza, larrutik larrura talentu pixka bat iraganen delakoan
      3.8.1. "Askatasuna bezain sendagarria da gizazukua" aldaera (P. Zabaleta, Arian ari bere nobelaren esanahi sakona iruzkinduz)

Ohar garrantzitsua: puntu guztiek Sarrera eta Ondorio azpiatal bana izango dute, zeinak, salbuespenik gabe, T. Irastortzak inpartituko baititu; bera izango da, halaber, huts egin dezaketen irakasleen ordezko unibertsal eta bakarra.

ana malagon
ana malagon dio:
2005/12/22 10:36

jajajajaja... ai ene, ze ona... mehatxua ederki bete dezue!

Julen Gabiria
Julen Gabiria dio:
2005/12/22 15:42

Azken oharra irakurrita, lasaitu ederra hartu dut, ze nik ez dut ostirik pintatzen zaharretxe batean; uste dut, bamos.

Asike nire partez, T. Irastortzak eman beharko du klase hori.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2005/12/22 20:26

Kar, kar, kar!

Mila Irisarri
Mila Irisarri dio:
2005/12/23 14:28

Sustatun ikusi dut zuen erreferentzia eta idazten ikasteko prestatu duzuen egitaraua oso interesgarria iruditzen zait, baina irakasle asko ez ditut ezagutzen.

Ezin duzue irakasleen cv laburra edo irakasleen erreferentziak gehitu?

Bestalde, epeak ez dituzue zehazten, noiz hasiko da? eta izena emateko, nora jo?

mila esker

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44