Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak / Nola leitu Borges eta nola ez

Nola leitu Borges eta nola ez

Angel Erro 2006/03/15 13:30



Berriki, Jon Iraola irakurleak zerrenda bat egiteko eskatzen zigun, bizpahiru inprobisatu genizkion, guztien, direnen eta ez direnen faltsutasunaren jakitun, baina kanonizatzeko tentaldiari ezin eutsirik. Manamendu zaleak gara tradizio judu-kristauaz. Baina nik, gizonaren semeak, amen amen dico vobis, bene-benetan esaten dizuet manamendu horiek guztiak bitan laburbiltzen direla: irakurri Borges idazle guztien gainetik (bera baita alfa eta batez ere omega literaturan) eta, bigarrenik, Borgesek berak gomendatuko lukeen gisara, ahantzi Borges, berandu baino lehen, aitzina eginen badugu.


Gutxi gorabehera horixe esaten du Augusto Monterrosok Movimiento perpetuo liburuan (bere ipuin ñimiño zenbait, hemen eta hemen). Gutxi gorabehera ez, aise hobeki. Irakurri nahi duenak irakurtzen jarrai dezala.

Borgesekiko enkontrua inoiz ez da ondoriorik gabekoa. Hona hemen gerta daitezkeen ondorioetarik batzuk, onuragarrien eta kaltegarrien artean bereizita.

1. Haren ondoan igaro konturatu gabe (kaltegarria).
2. Haren ondoan igaro, biratu eta tarte luze batez jarraitu zer egiten duen ikusteko (onuragarria).
3. Haren ondoan igaro, biratu eta betikoz jarraitu (kaltegarria).
4. Tonto zarela ohartu eta ordura arte ez zitzaizula gutxi-asko merezi zuen ideiarik bururatu (onuragarria).
5. Azkarra zarela ohartu, Borges gogoko duzulako (onuragarria).
6. Akiles eta Dortokaren alegiarekin liluratu eta sinetsi kontua hortik doala (kaltegarria).
7. Infinitua eta eternitatea aurkitu (onuragarria).
8. Infinitu eta eternitatearekin arduratu (onuragarria).
9. Infinitu eta eternitatean sinetsi (kaltegarria).
10. Idazteari utzi (onuragarria).
etiketak: Testuak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44