Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak / Literatur kritikaren dekalogoa

Literatur kritikaren dekalogoa

Angel Erro 2008/08/17 14:12
Kritika, literatur generoetarik gorena, behar bezala lantzeko dekalogoa idatzi zuen Jorge Baron Biza idazle argentinarrak (guztiz gomendagarria, El desierto y su semilla, bere eleberria). Knox aitak polizia kontakizunetarako edo Horacio Quirogak ipuingintzarako eginiko dekalogoen sona lortzera deitutako hamar arau urrezko hauek ezinen ditu kritikarigaiak ahantzi.
baron_baron

 

1.- Egileari nola egin behar zuen esplikatzeko baizik ez da liburu batez hitz egin behar. Alde negatiboa beti lehenetsi.

2.- Ni gonbidatu ordez, Acapulcoko kongresura gonbidatu zuten kritikariarekin zorrak kitatzeko toki ideala da kritika. Idazleak joko horretan xake-piezak dira. Nire etsaiaren idazleak zaborra dira; nireak, jenioak. Edozein herra edo teoria literario edo politikoak argentinar literatura erdibitzeko balio du.

3.- Irakurleari informaziorik ez eman. Beti aspertu behar zaio. Ezer ez aztertu.

4.- Irakurri, txekeak irakurtzen dira; liburuak gainbegiratzen dira. Liburu batek ideiak eduki edo joerak adieraz ditzakeelako akatsean ez erori. Horiek ez aurkitu, ez sintetizatu, ez jakinarazi.

5.- Iruzkin, modu ulergaitzean, gogoangarriak argitara eman. Iruzkindu nahi dudan liburuaz norbait gogoratzen bada, bere arazoa da. Nik Susana Giménez, “shock” oihukatzen, dut gogoan; xaboiaren markak zer inporta du (eta garbitzeak, gutxiago).

6.- Huskeriak tintontzian utzi, hala nola, liburua zer generotakoa den, zer kalitatekoa, zer publiko motarakoa, eta aspergarria den ala ez.

7.- Ez egin kritika bat, elkarrizketak egin baldin badaitezke, kapsulatxo txutxu-mutxudunak, idazlearen bizioa zein den kontatu edo argazki bat plazaratu.

8.- Ez ahaztu txisteak egia beti garaitzen duela, dena esan daitekeela maltzurkeria katramalariaz.

9.- Inpartzialtasuna ezer ez esateko aitzakiarik onena da. Neutrotasuna zure ezgaitasunaren mozorroa izango da.

10.- Argitaletxe handien gonbidapen guztiei baiezkoa eman, kritikari-lantxo honek nire liburua argitaratu bitartean baino ez didalako balio. Orduan, zorigaiztoko idazle hauek benetako literatura zer den ikusiko dute.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44