Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak / Berbak beren labirintoan

Berbak beren labirintoan

Angel Erro 2005/06/09 13:30

Kapritxoa izan dut latinezko poema bat euskaratzea. Seguruenik poemak ez du gehiegi balioko (bestela zergatik da gaur ahantzia?), baina niri pentsarazi dit lehenik ez garela hain modernoak modernoak, eta bigarrenik poesiaren mekanismoez.

Optaziano Porfiriorena da, Antzinate Berantiarreko poeta, Post-Antzinatekoa, zilegi bada. Poema konbinatorio bat idatzi zuen. Queneauk baino hamasei mende lehenago. Ahapaldi bakoitzeko hitz guztiak aurreko ahapaldikoan ere erabiliak dira. Erregela batzuen arabera, poemaren osagaiak berrantolatzen dira, posible zen beste bide bat hartuz. Balirudike hitzak inoiz lortzen ez duten poema batean ahalegintzen ari direla. Labirinto batean gaude. Askatasuna aurrera joz lortzen da, lortuko badugu. Ez dago salbatzen ahal gaituen inspirazio jainkozkorik. Testuaren aukera guztiak testuan berean daude, ez beste inon. Poema bakarka egiten da, Musarik gabe, eta ia-ia poetarik gabe, ironikoki poemak kontrakoa aldarrikatzen badu ere.

Behin Koldo Izagirreri entzun edo irakurri nion, olerkian errima oztopoa izan daitekeen neurri berean lagungarri ere gerta daitekeela, inoiz aurkikuntza ezustekoak erdiesteko bidea eman dezakeelako. Paradoxa. Kartzelak askatasuna ematen du. Azken batean, horixe da poesiaren azken oinarria: zenbait murrizketak, direla generokoak, direla formalak, sorbidea irekitzen diote poetari.

Gaur egungo poesian murrizketak ez dira gehiegi maite. Poemek poetaren bihotza islatu behar dute. Eta sentimenduei mugak ezartzen badizkiegu, ezin daitezke sentimendu jatorrizkoak izaten jarraitu. Baina azken finean poema guztiak dagoeneko idatzita etortzen zaizkigu. Neurri batean, noski. Hain gara gure tradizioaren zordun. Optazianoren hasierako lau neurtitzetan Homeroren, Ovidioren eta, noski, Virgilioren oihartzun nabarmenak daude, zeharkako aipuak (haien berri zehatzago eman nezake baina ez dut erudito iruditu nahi), baina poema honetan inspirazioaren falazia salatzen du (horrela maisu inspiratu horiek inoiz lortu ez zuten emaitza harrigarria lortzen du Optazianok).

Eta inspirazioa esaten duenak sentiberatasuna ere esaten du.

"La poesía no se hace con sentimientos, la poesía se hace con palabras", idazten du Joseba Sarrionandiak. Poesiaren sortze indarra bere baitan dago neurri handi batean.

Juan Antonio González Iglesias poeta halaber handiak esaten du murrizketen osoko gabeziak diskurtso poetikoaren indefinizio osoa ekartzen duela. Optazianoren poema hau, ezin murrizketa gehiagori lotua, muturreko kasu bat da. Baina beste muturrak (surrealismoak, adibidez) gaitz berberak ekar ditzake: huskeria, saturazioa, opakutasuna.

Egia esanda, ez dakit poema hau gustatzen zaidan, hasierako Dylan Thomas gustatzen zaidan ez dakidan bezala, baina ezin ukatu aurkikuntza ederrak daudela bai batean zein bestean, makinari zein inkonszienteari esker.

OPTAZIANO PORFIRIO. XXV POEMA.

POEMA NEKETSUAK OSATZEN DITUZTE ZORIONTSU MUSEK,
LOTURA OKERRAK KORDATZEN DITUZTE NEURTITZ EZBERDINETAN,
ZAILTASUNAK IDATZITA, BEREN BIHOTZAK BIHURRITURIK POETEK.
NONAHI NAHASIAK GERATUKO DIRA BANAN-BANAN BERBAK.

I
Poema neketsuak osatzen dituzte zoriontsu Musek,
lotura okerrak kordatzen dituzte neurtitz ezberdinetan,
zailtasunak idatzita, beren bihotzak bihurriturik poetek.
Nonahi nahasiak geratuko dira banan-banan berbak.

II
Neke diren poemak osatzen dituzte Musa zoriontsuek,
neurtitz ezberdinetan kordatzen dituzte okerreko loturak,
beren bihotzak bihurriturik, zailtasunak idatzita poetek.
Banan-banan nonahi nahasiak geratuko dira berbak.

III
Poema neketsuak bihurritzen geratuko dira Musak,
okerrak osatzen dituzte, loturak kordatzen neurtitzetan
beren bihotz zailek, ezberdinatasunak nahasita, poetek
berbak banan-banan idatzita zoriontsu nonahi.

IV
Musak geratuko dira poema neketsuak bihurritzen,
loturak kordatzen dituzte, neurtitzetan okerrak osatzen
beren bihotz zailek, nahasita ezberdintasunak, poetek
berbak, nonahi zoriontsuak, idatzita banan-banan.

V
Nonahi kordatzen dira; banan-banan geratuko dira; Musek,
zailtasunak bihurriturik, beren bihotzak osatzen dituzte neurriz,
lotura okerrak, nahasiak, zoriontsuak poetek
poema zailak idatzita berba ezberdinekin.

VI
Banan-banan geratuko dira; nonahi kordatzen dute Musek,
beren bihotzak osatzen dituzte, zailtasunak neurtitzetan bihurriturik.
Poetak lotura okerrak zoriontsu nahasita,
poema neketsuak berba ezberdinekin idatzita.

VII
Musek, zoriontsuek, poema neketsuak, ezberdintasunekin,
lotura okerrak idatzita, kordatzen dituzte neurtitzetan
beren bihotzak bihurriturik, poetek zailtasunak osatzen dituzte.
Berbak nonahi nahasita geratuko dira banan-banan.

VIII
Musek, zoriontsu, neke diren poemak, ezberdintasunekin,
lotura okertuak kordatzen dituzte, neurtitzetan idatzita
zailtasunak osatzen dituzte, beren bihotzak bihurriturik poetak,
nonahi geratuko dira banan-banan nahasiak berbak.

IX
Banan-banan nahasita, Musek nonahi idatzirik,
beren bihotz neketsuak zoriontsu, neurtitz ezberdinetan
loturak kordatzen dituzte –zailtasunak geratuko dira–, poetek
poemak osatzen dituzte, berbetan okerrak bihurriturik.

X
Edonon nahasita, Musek banan-banan idatzita,
zoriontsu, beren bihotz neketsuak neurri ezberdinetan,
zailtasunak geratuko dira, loturak kordatzen dituzte. Poetek
okerrak bihurriturik poemak osatzen dituzte berbetan.

XI
Okerrak bihurriturik, loturak geratuko dira, Musek
nonahi kordatzen dituzte, banan-banan osatzen dituzte neurriz
poema neketsuak, ezberdinatasunak nahasita, poeta
zoriontsuak beren bihotz zailak berbetan idatzita.

XII
Musek bihotz zailak zoriontsu idazten dutela,
ezberdintasunak nahasita poema neketsuak neurtitzetan
idazten dituzte banan-banan; edonon kordatzen dituzte poetek.
Loturak geratuko dira, oker bihurriak berbalizatuak.

XIII
Okerrak                                             loturak Musek.
Nonahi                                             banan-banan neurtitzez
neketsuak                                          poetak poemak
zailtasunak idatzita, beren bihotzak kordatzen dituzte berbekin.

XIV
Bihotzak kordatzen dituzte, Musek zailtasunak idatzita
poemak                                             neurtitzetan
banan-banan                                         poetak nonahi
loturak                                             berba okerrekin

XV
Beren bihotzak, ezberdintasun zoriontsuekin Musak,
poema neketsuak kordatzen dituzte, neurtitzetan idatzita
banan-banan osatzen dituzte, edonon bihurriturik, poetek
loturak geratuko dituzte, okertuak berba nahasietan.

XVI
Loturak banan-banan oker, geratuko dira nahasmenduan,
Musek bihurriturik. Poetek osatzen dituzte
poema neketsuak, idatziz; beren bihotz zailak, zoriontsu,
nonahi kordatzen dituzte berba ezberdinekin.

XVII
Loturak osatzen dituzte, Musek oker kordatzen dituzte.
Banan-banan bihurriturik poetak geratuko dira.
Zorionekoak poema neketsuak, nahasiak, neurtitzetan
edonon berba ezberdinekin beren bihotz zailak idatzita.

XVIII
Ezberdintasunekin beren bihotz zailduak idatzita Musa
zoriontsuek, poema neketsuak, neurtitzetan, nahasiak,
bihurriak nonahi, banan-banan geratuko dira. Poetek
okerrak kordatzen dituzte, berbazko loturak osatzen.

XIX
Beren bihotzak idatzita, Musa zoriontsuak nahasita
poema neketsuek, neurtitz ezberdinetan,
banan-banan geratuko dira, poetak nonahi kordatzen dituzte
loturak bihurriturik, okerrak osatzen dituzte berbekin.

XX
Okerrak osatzen dituzte, Musek loturak bihurriturik,
nonahi kordatzen dituzte, neurtitzetan geratuko dituzte banaka,
poetek, ezberdintasunez, poema neketsuak
beren bihotz zailak idatzirik, nahasirik, berbekin.



ARDVA COMPONVNT FELICES CARMINA MVSAE
DISSONA CONNECTVNT DIVERSIS VINCVLA METRIS
SCRVPEA PANGENTES TORQVENTES PECTORA VATIS
VNDIQUE CONFVSIS CONSTABVNT SINGVLA VERBIS

I
ardua componunt felices carmina Musae
dissona conectunt diuersis uincula metris
scrupea pangentes torquentes pectora uatis
undique confusis constabunt singula uerbis.

II
carmina felices componunt ardua Musae
uincula diuersis conectunt dissona metris
pectora torquentes pangentes scrupea uatis
singula constabunt confusis undique uerbis

III
ardua constabunt torquentes carmina Musae
dissona componunt conectunt uincula metris
scrupea confusis diuersis pectora uatis
undique felices pangentes singula uerbis

IV
carmina torquentes constabunt ardua Musae
uincula conectunt componunt dissona metris
pectora diuersis confusis scrupea uatis
singula pangentes felices undique uerbis

V
undique conectunt constabunt singula Musae
scrupea torquentes componunt pectora metris
dissona confusis felices uincula uatis
ardua pangentes diuersis carmina uerbis

VI
singula constabunt conectunt undique Musae
pectora componunt torquentes scrupea metris
uincula felices confusis dissona uatis
carmina diuersis pangentes ardua uerbis

VII
carmina diuersis felices ardua Musae
uincula pangentes conectunt dissona metris
pectora torquentes componunt scrupea uatis
singula confusis constabunt undique uerbis

VIII
ardua felices diuersis carmina Musae
dissona conectunt pangentes uincula metris
scrupea componunt torquentes pectora uatis
undique constabunt confusis singula uerbis

IX
singula confusis pangentes undique Musae
pectora diuersis felices ardua metris
uincula conectunt constabunt scrupea uatis
carmina componunt torquentes dissona uerbis

X
undique pangentes confusis singula Musae
ardua felices diuersis pectora metris
scrupea constabunt conectunt uincula uatis
dissona torquentes componunt carmina uerbis

XI
dissona torquentes constabunt uincula Musae
undique conectunt componunt singula metris
ardua diuersis confusis carmina uatis
scrupea pangentes felices pectora uerbis

XII
pectora felices pangentes scrupea Musae
carmina confusis diuersis ardua metris
singula componunt conectunt undique uatis
uincula constabunt torquentes dissona uerbis

XIII
dissona                                  uincula Musae
undique                                  singula metris
ardua                                    carmina uatis
scrupea pangentes conectunt pectora uerbis

XIV
pectora conectunt pangentes scrupea Musae
carmina                                  ardua metris
singula                                  undique uatis
uincula                                  dissona uerbis

XV
scrupea felices diuersis pectora Musae
ardua conectunt pangentes carmina metris
undique componunt torquentes singula uatis
dissona constabunt confusis uincula uerbis

XVI
uincula confusis constabunt dissona Musae
singula torquentes componunt undique metris
carmina pangentes conectunt ardua uatis
pectora diuersis felices scrupea uerbis

XVII
uincula componunt conectunt dissona Musae
singula constabunt torquentes undique metris
carmina felices confusis ardua uatis
pectora pangentes diuersis scrupea uerbis

XVIII
scrupea diuersis pangentes pectora Musae
ardua confusis felices carmina metris
undique torquentes constabunt singula uatis
dissona conectunt componunt uincula uerbis

XIX
pectora pangentes confusis scrupea Musae
carmina felices diuersis ardua metris
singula constabunt conectunt undique uatis
uincula torquentes componunt dissona uerbis.

XX
dissona componunt torquentes uincula Musae
undique conectunt constabunt singula metris
ardua diuersis felices carmina uatis
scrupea confusis pangentes pectora uerbis

etiketak: Testuak
Gerardo Markuleta
Gerardo Markuleta dio:
2005/06/10 16:09

Itxura errazeko galdera zailak maite ditut literaturaz hitz egitean. Beharbada horregatik poztuko nau gehiago kapritxozko itzulpen batek (nahiz eta poetak Optaziano Porfirio izena izan), egur kritika justiziero ausart ustekoak baino.

Bat nator "modernoak-modernoak" ez garelako horretan. Bai eta muga formalak, horiek gainditzeko talentua badenean, sorkuntzarako ziztagarri izan daitezkeela. Horregatik penatuko nau hainbeste, beharbada, ez puntuaziorik ez egiturarik gabeko poemak hain ugari ibiltzea euskal literaturan.

Azkenik, exhaustibotasunaren nekea, gehiegikeria.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44