Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak / Ia irakurri gabeko liburuaren kritika (Houellebecq-en 'La carte et le territoire')

Ia irakurri gabeko liburuaren kritika (Houellebecq-en 'La carte et le territoire')

Angel Erro 2010/12/27 12:47
Liburu honen kritika egiteak, hala modu konbentzionalean, nola –aldizkari honek inoiz egin dugun moduan– liburua batere irakurri gabe, lan handia eskatuko lidakeenez, inoiz liburu oso bat irakurri duenak edota irakurri ez duenak egiaztatu ahal duenez, bide errazenetik jo izana barkatuko dit irakurleak: Gorka Bereziartuak herenaren trikimailua bataiatutako metodoa erabilita, hemen konpartitu nahi izan ditut irakurketa planteatzen ari zaizkidan bi kontu.
carte

Gorka Bereziartuak aurtengo abenduaren 3ko artikuluan liburuak osorik irakurri gabe liburuak irakurtzeko proposatzen zituen hiru metodoen artean lehendabizikoa hautatu dut nik (artikuluak osorik irakurri gabe artikuluak irakurtzeko metodo berbera erabiltzen baitut eta ez dut beste bi metodoen berri jakiterik izan). Eskuartean dudan liburuaren heren bat irakurrita osorik irakurritakotzat jo eta haren kritika egitera ausartu ere gabe, bertako bi puntu iruzkintzera behintzat menturatuko naiz, arrakasta izanez gero, orain irakurtzen ditudan liburuen kopurua hirukoiztuko zaidalako esperantzaz.

Michel Houellebecq-en 'La carte et le territoire' aukeratzeko arrazoi nagusia, edo are bakarra ere, da, snobismo lokabeagatik edo lurraldetasunaren zentzu muturretarainoko batengatik, jendeak jakin dezan frantsesa irakurri ere egiten dudala. Horretarako, aurtengo Goncourt saria eskuratu duen liburu honen gaztelaniazko itzulpen susmatzekoa denez inminenteari aurrea hartzeko bixi-bixi ibili behar izan dut; hala ere, ez dut lortu euskarazko lehen itzulpena (lehen eszenarena) baino lehenago iristea, Hasier Etxeberriak bere blogean egin baitu, bi hilabeteko aurrerapenarekin. Nik hemen ez ditut liburuko aipamenak euskararatu (aurreko bi arrazoi balizkoengatik edo --gehi diezaiodan beste bat-- alferkeria hutsagatik).

 

La carte et le territoire eleberrian arreta deitu didate bi kontu

Lehenengoa da nire harridura Houellebecqek darabilen estiloagatik, ez da ezagutu nion edo gogoratzen nion estilo zorrotz erasokorra. Aldatu du berak edo aldatu diot nik oroitzapenean, edozein modutan harritu nau. Akaso horixe da, ustezko leuntze bat (nire ustez pozoia, aurreztu gabe,barnerago gordetzen duena), harrera zabalago eta hobea, sariak barne, ahalbidetu duena. Hirugarren pertsonan kontatuta dago eta polemikoak izan zitezkeen hausnarketen tokian, polemikoak izan daitezkeen deskribapen bat edo beste dago, ez gehiegi (esaterako emakumeren baten edertasun fisikoari buruz: ce pauvre petit bout de femme, au vagin inexploré, 78-79. orr.). Ironia, berriz, gailentzen du; ironia leun bat, egoerei zein diskurtsoari lotua; neutrotasunaz eta objektibotasunaz mozorrotua; parodia xede, ondoen duen hitz-moldean sotilki metamorfosatua.

Le lendemain, au cours de la messe d’enterrement, á laquelle tout le village assistait, puis devant l’église, au moment où ils recevaient le condoléances, Jed se dit qu’ils étaient, son père et lui, remarquablement adaptés à ce genre de circonstances. Pâles et las, tous deux vêtus d’un costume sombre, ils n’avaient aucune difficulté à exprimer la gravité, la tristesse résignée qui étaient de mise dans l’événement ; ils appréciaient même, sans pouvoir y adhérer, la note de discrète espérance apportée par le prête – un prêtre âgé lui aussi, un vieux routier des enterrements, qui devaient être, vu la moyenne d’âge de la population, de loin, son activité principale. (pag. 55)

« Comment se fait-il que les nouveaux cuisiniers », demanda-t-elle après une première gorgée, « je veux dire les cuisiniers dont on parle, soient presque tous homosexuels ?

–« Haaa !... » Anthony s’étira voluptueusement sur son siège. « Alors là ma chérie le grand secret, parce que les homosexuels ont toujours a-do-ré la cuisine, depuis l’origine, mais personne ne le disait, absolument per-sonne (…). Et puis, évidemment ! » reprit-il avec une animation extraordinaire, « évidemment ce qui a tout déclenché, la bombe atomique, ça a été l’outing de Jean-Pierre Pernaut !

–« Mais tu sais, Tony… » [George beste sukaldariak hartzen du hitza] « au fond ce n’est pas la société qui refusait d’accepter les cuisiniers homosexuels, c’est les homosexuels qui refusaient de s’accepter en tant que cuisiniers ». (86. orr.)

Aurreko pasartean agertzen den aitarekiko harreman hotz komunikaziorik gabeak J. M. Coetzeeren Summertime autobiografia eleberrituan dagoen aita-semea ekarri dit gogora. Houellebecq-en eleberri hau ere autobiografiatzat har liteke, Coetzeerena bezala ardatz okertu edo kanpotikakoa. Momentuz balantza Coetzeeren alde makurtzen bazait ere, ez nuen aipatu gabe utzi nahi, besteak beste, ez delako sumatu dudan antzekotasun bakarra. Summertime-k autofikzioa jorratzeko modu gupidagabe bezain originala erabiltzen du. La carte et le territoire-k arteari eta artearen munduari buruzko hausnarketa sartzeko modu bitxia darabil: narratzaileak artearen inguruko diskurtsoa berea egiten du, neurri batean (izenburuko mapak plano diskurtsibo horri egiten dio erreferentzia, nik uste), artista eta idazle jendearen erretratuak ere agertzen ditu: Frédérick Beigbeder-ena, esaterako, oso modu lurrazpikoan parodikoa eta are demoledorea ere (« C’est vous qui l’avez eue? », questionna de nouveau Beigbeder avec une intensité croissante. Ne sachant que dire, Jed garda le silence. « Vous savez que vous êtes avec une des cinq plus belles femmes de Paris ? » Son ton était redevenu sérieux, professionnel, il connaissait visiblement les quatre autres. À cela non plus, Jed ne trouva rien à répondre. Que répondre, en général, aux interrogations humaines ? (75. orr.)) eta baita Michel Houellebecq bera ere, pasarte luzeetan, erakusketa baterako katalogoko testua egiteko eskaintzen zaiona, eta, islamofoboaren fama uxatzearren-edo, txerrikirik jaten ez duela aitortzen diguna, animalia haren laudoriorik hunkigarriena eginez).

 

Bigarren kontua da, eleberri hau eskutan izan aurretik egon den polemika. Houellebecq-ek wikipediako pasarteak kopiatu eta pegatu omen dituelako liburuan. Polemika honen haizetxo bat baino ez da hona, hego euskal herrira, iritsi (hurakana gaztelaniazko itzulpenarekin batera etorriko diren promoziozko elkarrizketa eta erreportajeetan iritsiko da). Hala ere, pasarte horiek zeintzuk izan zitezkeen asmatu nahian ibili naiz, ezin bestela, irakurri bitartean. Nobelarekin jarraitzeak ekar diezadakeen errebelaziorik gabe, behin-behineko nire hipotesiazko pasarte “plagiatuek” lotsa eragin didate, haiek salatu dituztenekiko lotsa, hain zuzen ere, ez badute ulertu direlako (edo liratekeelako) plagio horien funtsezkotasuna, eraiki nahi izan den artefaktoan.

Egia da egileak, animo iocandi, gauzaki baten deskripzio subjektiboa (le territoire?) beraren ezaugarri teknikoez (la carte?) osatzen duela:

À l’époque de son entrée aux Beaux-arts de Paris, Jed avait abandonné le dessin pour la photographie. (…) Son travail des six dernières années avait abouti à un peu plus de onze mille photos. Stockées en format TIFF, avec une copie JPEG de plus basse résolution, elles tenaient aisément sur un disque dur de 640 Go, de marque Western Digital, qui pesait un peu plus de 200 grammes. Il rangea soigneusement sa chambre photographique, ses objectifs (il disposait d’un Rodenstock Apo-Sironar de 105 mm, qui ouvrait à 5,6, et de un Fujinon de 180 mm, qui ouvrait également à 5,6) puis considéra le reste de ses affaires. (41. orr.)

Edo teknizismoak publizitatearekin nahasten dituen prosa parodiatzen den honetan bezala :

Il avait opté pour un papier Hahnemühle Canvas Fine Art, qui offrait une excellente saturation des couleurs et une très bonne tenue dans le temps. (pág. 93)

Seguruenik helburu berdina du oraintxe irakurtzen ari naizen pasarte deskatxarrantean, oporretara joateko orduan landa-turismo tokietako panfleto eta promozio-testuak, narratzailearen jariora ekartzen duenak.

Modu zuzenagoan:

Olga  feuilletait le guide á son tour : elle lui désigna un hôtel. (…) Il se plongea dans le texte de présentation ; sa perplexité s’accentua. « C’est quoi, ce galimatias ? Au cœur d’un Cantal mâtiné de Midi où tradition rime avec décontraction et liberté avec respect. Liberté et respect, ça rime même pas ! » (95-96. orr.)

Edo modu integratuagoan:

Ils passèrent leur dernier week-end, celui de la Pentecôte, dans le château de Vault-de-Lugny, une demeure d’exception dont les chambres fastueuses s’ouvraient sur un parc de quarante hectares dont le plan original était attribué à Le Nôtre. (…) C’est là, le lundi de Pentecôte, au petit déjeuner, qu’Olga annonça à Jed qu’elle retournait en Russie à la fin du mois. Elle dégustait à cet instant une confiture de fraises de bois, et des oiseaux indifférents à tout drame humain gazouillaient dans le parc originellement dessiné par Le Nôtre (101-102. orr)

 

etiketak: Testuak
Amatiño
Amatiño dio:
2010/12/27 17:01

Barkatu. Batere ironiarik, kritikarik, asmo txarrik edo bigarren intentziorik gabe: irakurri gabeko liburuen kritika egiteko metodologia hori ez zait batere berria iruditzen. Esangura dut, nik horretaz aldez aurretik nekien, eta nik apostu egingo nuke ez dudala horretaz sekula ezer zehatzik 8irakurri. Nola arraio izan daiteke?

Gotzon
Gotzon dio:
2010/12/28 14:42

Bart bukatu nuen liburua irakurtzen, osorik. «Pasarte deskatxarranteak» badira hasieran; istorioa bihurtzen da eldarnio hortik aurrera.

Ikusiko duzu, irakurriko duzu...

Pruden Gartzia
Pruden Gartzia dio:
2010/12/27 22:15

Angel, ziur ez zaizula zerbait falta? Idazteko, esan nahi dut. Barkatu mozdadea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44