Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

Herenamamak eta herenaitxitxak, herenaitonak eta herenamonak

Asier Sarasua 2019/02/17 11:35
Suerte haundixa euki dogu famelixako argazki zaharrekin. Gure arbasuen artian argazki-zale ugari euki dittugu, argazkixak atara eta ondo gorde dittuenak, eta horri esker senide ugariren erretratuak heldu jakuz gaur egunera, tartian nere 5 herenaitxitxa-amaman erretratuak. Oin dala 170 urte jaixotako belaunaldixa. // Herenaitona, herenamona, herenamama, herenaitaita, laurdenaitona, laurdenamona, laurdenamama, laurdenaitaita.
Herenamamak eta herenaitxitxak, herenaitonak eta herenamonak

Herenamamak, herenaitonak, tokilasoak, herenaitaitak eta herenamatxiak.

Tradiziño gitxi-gitxiko berbak dira herenamama eta herenaitxitxa modukuak (herenaitona, herenamona, herenamatxi, herenaitaita eta abar). Sasoi batian nekez ezagutuko zeban inork beran amaman amamarik (eta gitxiago aitxitxan aitxitxarik), eta erretratorik be ez zeuken arbasuen izeneri arpegixa ipintzeko. Seguru asko, gure belaunaldixa izan da euren herenaitxitxa-amamak ezagutzeko aukeria izan daben lehelengua, erretratuan bada be (tira, bizi-itxaropena haundittuta, baitta bestela be).

Pentsatu zelako urrin gelditzen jakuzen, ixa-ixa berbarik be ez dagola gure aurreko 5. belaunaldi hori izendatzeko. Esate baterako, herenamama eta herenaitxitxa (edo herenaitaita) ez dira agertzen hiztegixetan; bai, ostera, herenaitona eta herenamona, birraitona-amonaren molde beretik oraintsuan sortutakuak, inguruko hizkuntzen antzera (tercer abuelo, tresabuela, trisaïeul). Tokilaso eta aitabrahiraso moduko forma zahar bereziren baten aipamen historikoren bat be badago jasota, baina esan doten moduan, oso tradiziño txikiko berbak dira, hiztegi zaharretan be iñungo lekurik ez daukatenak, eta corpus historikuetan be agertzen ez diranak. 

Berbak tradiziño txikixa euki arren, danok dakaguz herenamamak eta herenaitaitak, 16 euki be! Famelixako argazki zaharrak antolatzen eta digitalizatzen jardun dot azken urtian, eta hara nun topatu dittudazen 3 herenaitxitxa eta 2 herenamama, erretratuen artian. Ni baino 120 urte lehenago jaixo ziran, baina hementxe dagoz, nere ordenagailu albuan, honek lerruok idazten dittudan bittartian.

Eta oin, pentsatzen hasitta: gure seme-alabak beste berbaren bat asmatu (edo eraiki) biharko dabe euren 6. belaunaldi horrendako! Laurdenaitaitak, laurdenamamak, laurdenaitonak... edota laugarren aitona-amonak eta birbiramatxiak ezagutuko dituen lehenengo belaunaldia da gure seme-alabena.

Manuela Mendizabal Antzuola (Antzuola, 1851)

Manuela Mendizabal Antzuola (Antzuola, 1851), eskumatara. Aman aman aman ama. 76 ama falta neolitikorako ;)

Kristobal Mendizabal Elkoroberezibar (Bergara, 1849)

Kristobal Mendizabal Elkoroberezibar (Bergara, 1849). Aman aman aittan aitta.

Laureano Gisasola Mendizabal (Eibar, 1849)

Laureano Gisasola Mendizabal (Eibar, 1849). Aittan aittan aman aitta.

Donato Sarasua Bergara (Eibar, 1858)

Donato Sarasua Bergara (Eibar, 1858), erdixan, bere seme-alabekin, Lola eta Pablo Sarasua. Aittan aittan aittan aitta. 1935eko Arrate egunian.

Zezilia Guruzeta Abanzabalegi (Eibar, 1862)

Zezilia Guruzeta Abanzabalegi (Eibar, 1862). Lau belaunaldi: aitta Julio, bere aitta Antonio, bere aitta Pablo eta bere ama Zezilia Guruzeta. 1941.

2018. urtean irakurritako liburuen zerrenda

Asier Sarasua 2019/01/28 21:20

Esango nuke aurten segurura jo dudala liburuak aukeratzeko orduan. Hegaztien kontuak, saskibaloia, Marsé eta Rulfo bezalako klasikoak, Maus komiki hiper-ezaguna, Bolaño, Sebald eta Lessing, ... Ezin oker irten! ;)

Zeozer azpimarratzekotan, harritu nautelako, Reigen Manual de literatura para canibales, C. N Adichieren Medio sol amarillo eta Kenn Kaufmanen Kingbird Highway; ostera, zeozer falta izatekotan, ez dudala asmatu ganorazko polizia-eleberriren bat aukeratzen, eta euskaraz gutxitxo irakurri dudala (eta txalo potolo-potoloak jotzeko ezer berezirik ez).

Hara, ba, aurreko urteetako irakurketen ondoan (2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017), hemen 2018koa. Laster hamarkada bat laburpen hauek egiten, #daflipat.

  • *** Kingbird HighwayKenn Kaufman (Houghton Mifflin, 1997), blogean.
  • *** The Genius of Birds, Jennifer Ackerman (Corsair, 2017), blogean.
  • *** Un día volveré, Juan Marsé (Seix Barral, 1982), txioa.
  • Océano África, Xavier Aldekoa (Ediciones Península, 2014), txioa.
  • *** Medio sol amarillo, Chimamanda Ngozie Adichie (2017), txioa.
  • Canta la hierba, Doris Lessing (1950). Interesgarria begitandu zait Lessingen lehenengo eleberria izan zen hura.
  • Bake zibila eta beste zazpi gerra ipuin (Susa, 1989).
  • La nariz de Darwin, José Ramón Alonso (Almuzara, 2011). Dibulgazio (neuro)zientifikoa.
  • La clave está en Rebeca, Ken Follet (1980). Gogotsu hasi, baina epel laga nau.
  • Volar, Henry D. Thoreau (Pepitas de Calabaza, 2016), blogean.
  • *** Eleven Rings: The Soul of Success, Phil Jackson & Hugh Delehanty (2013). Saskibaloi asko, taldeen kudeaketarako gakoak eta yoga pixkat.
  • Hunik arrats artean, Anjel Lertxundi (Lur, 1970).
  • Irene, Tempo di adaggio, Paco Aristi (Erein, 1987), blogean.
  • Non dago Stalin?, Xabier Montoia (Susa, 1991). 80. hamarkadako giro sozio-politiko-musikala. Erraz irakurtzen dugu zaharrunook; hortik aurrera, tira, azalean geratzen da (pertsonaia lauak, egoera sinesgaitzak, topikoak...).
  • *** Manual de literatura para caníbales, Rafael Reig (Debate, 2006), blogean.
  • Euskal harriak, Joseba Azkarraga Etxagibel (Alberdania, 2011), blogean.
  • Si menges una llimona sense fer ganyotes, Sergi Pàmies (Quaderns crema, 2006), blogean.
  • *** Maus, Art Spiegelman (1991). Komikien mundua irauli zuen maixu-lana.
  • Castletown, Pako Aristi (Erein, 1996).
  • *** Pedro Páramo, Juan Rulfo (1955), blogean.
  • The Peedie Orkney Book, Charles Tait (2013) #herewego.
  • Paris era una fiesta, Ernest Hemingway (1964), garai bateko Paris Bohemio literario haren argazki alkoholez bustiak.
  • Ez, ez ez. Debako zentral nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia, Izaga, Urdangarin eta Salegi (Elkar, 2016).
  • Austerlitz, W.G. Sebald (Anagrama, 2001), txioa.
  • Agosti Chahoren bizitza eta idazlanak, 1811-1858, Patri Urkizu (Euskaltzaindia, 1992).
  • Antón Chéjov, vida a través de la literatura, Natalia Ginzburg (Acantilado, 2006), Chejov handiaren biografia laburra, mimoz idatzia, baina labur-azalekoegia, aukeran.
  • El hombre que fue jueves, G.K. Chesterton (1908).
  • Bitartean heldu eskutik, Kirmen Uribe (Susa, 2001).
  • La insoportable levedad del ser, Milan Kundera (1984). Maitasuna, zeloak, boterea, tirania,... azken batean, gure existentzia arin eta efimero honen inguruan txirikordatutako lana.
  • Llamadas telefónicas, Roberto Bolaño (Anagrama, 1997), txioa.
  • El hombre del revés, Fred Vargas (Siruela, 2011).
  • Taxi, Khaled Al Khamissi (Almuzara, 2009).
  • Pasio hutsa, Annie Ernaux (Igela, 2002).
  • *** El día de mañana, Ignacio Martínez de Pisón (Seix Barral, 2011), blogean.
  • Paseos de un gourmet solitario, Taniguchi eta Kusumi (Astiberri, 2016).

2018 irakurritako liburuak

2018an ikusitako pelikulen zerrenda

Asier Sarasua 2019/01/26 22:05

2016an ezagutu (eta blog honetan aipatu) genuen Letterboxd webgunea. Gerora aplikazio itxurosoa ere argitaratu dute. Aplikazio horretan joaten gara apuntatzen urtean zehar ikusitako pelikulak. Iruzkinak gorde ditzakezu (publiko edo pribatuak), zerrendak egin, Watchlistak egin, gomendioak ere egiten dizkizu...

Azken hilabeteotan ere hantxe apuntatu ditugu gure pelikulak. Zertarako? Ba,... ezertarako ere ez, egia esateko. Bueno, hemen azpiko karteldegia ateratzeko ;)

2018an ikusitako pelikulak, Letterboxd

2018an behatutako hegaztien zerrenda #eBird

Asier Sarasua 2019/01/12 00:15

Urte gora-beheratsua izan da 2018a txori-behaketei dagokionez (gogotsu tarteka, ezinean beste batzuetan), baina une eta kopuru politak laga dizkit. Azken urteotako ohiturari jarraituz (2014, 2015, 2016 eta 2017), hementxe laburbiltzen dut azkenengo 12 hilabeteotan behatutako (eta eBird aplikazioari esker zenbatutako) hegaztien zerrenda.

Euskal Herritik kanpo gutxi ibili naiz aurtengoan (Monegrosera egindako txangoa da irteerarik aipagarriena), baina batzuetan etxean bertan ere egiten dira ezusteko behaketak, sukaldeko txio arrunta, Iurretan kumatu den enara ipurgorria eta Unbeko okil beltzak lekuko. Bestalde, sekula ikusi gabe nituen 5 espezie ere ikusi ditut 2018an, horiek bai gehienak Euskal Herritik kanpo: itsas-txirta (Anthus petrosus) Eskozian, txolarre italiarra (Passer italiae) eta sorbeltz arrea (Apus pallidus) Italian, zozo-txinboa (Sylvia hortensis) Monegroetan eta murgilari lepokoduna (Aythya collaris) Nafarroako Pitillasen.

2018an zehar ikusitako hegaztien laburpena #eBird

Hauxe, beraz, 2018an ikusitako espezieen zerrenda eta kopuruak. Izenak gaztelaniaz, zuzenean eBirdek ematen dituen moduan (euskarazkoak gehitzeko eskaera eginda daukagu; ea erantzuna noiz datorren...).

  • Espezieak: 216
  • Zenbatutako hegaztiak: 16.951
  • Euskal Herrian: 170 espezie
    • Gipuzkoan 130;
    • Bizkaian 101;
    • Nafarroan 99;
    • Araban 70.

Txio arrunta, Phylloscopus collybita

Ánsar común (Anser anser) 54
Ánsar piquicorto (Anser brachyrhynchus) 2
Barnacla carinegra (Branta bernicla) 35
Barnacla cariblanca (Branta leucopsis) 5
Cisne vulgar (Cygnus olor) 15
Cisne negro (Cygnus atratus) 1
Tarro blanco (Tadorna tadorna) 160
Pato criollo (Cairina moschata, domestic type) 3
Cerceta carretona (Spatula querquedula) 5
Cuchara común (Spatula clypeata) 57
Ánade friso (Mareca strepera) 420
Silbón europeo (Mareca penelope) 547
Ánade azulón (Anas platyrhynchos) 977
Ánade rabudo (Anas acuta) 24
Cerceta común (Anas crecca) 246
Pato colorado (Netta rufina) 2
Porrón europeo (Aythya ferina) 36
Porrón acollarado (Aythya collaris) 1
Porrón moñudo (Aythya fuligula) 10
Eider común (Somateria mollissima) 121
Negrón común (Melanitta nigra) 100
Porrón osculado (Bucephala clangula) 1
Serreta mediana (Mergus serrator) 1
Pavo real común (Pavo cristatus) 10
Codorniz común (Coturnix coturnix) 11
Perdiz roja (Alectoris rufa) 10
Faisán vulgar (Phasianus colchicus) 1
Zampullín común (Tachybaptus ruficollis) 81
Somormujo lavanco (Podiceps cristatus) 41
Zampullín cuellinegro (Podiceps nigricollis) 18
Paloma bravía (Columba livia) 307
Paloma torcaz (Columba palumbus) 145
Tórtola turca (Streptopelia decaocto) 75
Ganga ibérica (Pterocles alchata) 2
Ganga ortega (Pterocles orientalis) 21
Cuco común (Cuculus canorus) 15
Vencejo real (Apus melba) 171
Vencejo común (Apus apus) 701
Vencejo pálido (Apus pallidus) 1
Rascón europeo (Rallus aquaticus) 10
Gallineta común (Gallinula chloropus) 150
Focha común (Fulica atra) 459
Alcaraván común (Burhinus oedicnemus) 8
Cigüeñuela común (Himantopus himantopus) 30
Avoceta común (Recurvirostra avosetta) 2
Ostrero euroasiático (Haematopus ostralegus) 164
Chorlito gris (Pluvialis squatarola) 17
Avefría europea (Vanellus vanellus) 789
Chorlitejo grande (Charadrius hiaticula) 78
Chorlitejo chico (Charadrius dubius) 10
Zarapito trinador (Numenius phaeopus) 11
Zarapito real (Numenius arquata) 50
Aguja colipinta (Limosa lapponica) 2
Aguja colinegra (Limosa limosa) 10
Vuelvepiedras común (Arenaria interpres) 83
Combatiente (Calidris pugnax) 1
Correlimos tridáctilo (Calidris alba) 1
Correlimos común (Calidris alpina) 197
Agachadiza común (Gallinago gallinago) 18
Andarríos chico (Actitis hypoleucos) 42
Andarríos grande (Tringa ochropus) 11
Archibebe claro (Tringa nebularia) 130
Archibebe común (Tringa totanus) 185
Alca común (Alca torda) 1
Gaviota tridáctila (Rissa tridactyla) 7
Gaviota reidora (Chroicocephalus ridibundus) 767
Gaviota cabecinegra (Ichthyaetus melanocephalus) 6
Gaviota cana (Larus canus) 2
Gaviota argéntea (Larus argentatus) 4
Gaviota patiamarilla (Larus michahellis) 677
Gaviota sombría (Larus fuscus) 27
Gavión atlántico (Larus marinus) 52
Charrán común (Sterna hirundo) 1
Charrán patinegro (Thalasseus sandvicensis) 7
Colimbo grande (Gavia immer) 1
Cigüeña blanca (Ciconia ciconia) 55
Alcatraz atlántico (Morus bassanus) 167
Cormorán pigmeo (Microcarbo pygmeus) 2
Cormorán grande (Phalacrocorax carbo) 249
Cormorán moñudo (Phalacrocorax aristotelis) 9
Garza real (Ardea cinerea) 99
Garza imperial (Ardea purpurea) 2
Garceta grande (Ardea alba) 12
Garceta común (Egretta garzetta) 104
Garcilla bueyera (Bubulcus ibis) 258
Martinete común (Nycticorax nycticorax) 9
Morito común (Plegadis falcinellus) 17
Espátula común (Platalea leucorodia) 23
Águila pescadora (Pandion haliaetus) 2
Elanio común (Elanus caeruleus) 1
Quebrantahuesos (Gypaetus barbatus) 1
Alimoche común (Neophron percnopterus) 8
Abejero europeo (Pernis apivorus) 4
Buitre leonado (Gyps fulvus) 191
Águila calzada (Hieraaetus pennatus) 4
Águila real (Aquila chrysaetos) 6
Aguilucho lagunero occidental (Circus aeruginosus) 17
Aguilucho pálido (Circus cyaneus) 1
Aguilucho cenizo (Circus pygargus) 5
Gavilán común (Accipiter nisus) 4
Milano real (Milvus milvus) 12
Milano negro (Milvus migrans) 18
Busardo ratonero (Buteo buteo) 46
Mochuelo europeo (Athene noctua) 4
Búho chico (Asio otus) 1
Abubilla común (Upupa epops) 10
Martín pescador común (Alcedo atthis) 16
Abejaruco europeo (Merops apiaster) 40
Torcecuello euroasiático (Jynx torquilla) 4
Pico picapinos (Dendrocopos major) 5
Pico menor (Dryobates minor) 2
Pito real (Picus viridis) 40
Picamaderos negro (Dryocopus martius) 1
Cernícalo primilla (Falco naumanni) 9
Cernícalo vulgar (Falco tinnunculus) 14
Alcotán europeo (Falco subbuteo) 1
Halcón peregrino (Falco peregrinus) 4
Cotorra argentina (Myiopsitta monachus) 20
Alcaudón dorsirrojo (Lanius collurio) 10
Alcaudón real (Lanius meridionalis) 9
Alcaudón común (Lanius senator) 2
Oropéndola europea (Oriolus oriolus) 3
Arrendajo euroasiático (Garrulus glandarius) 19
Urraca común (Pica pica) 137
Chova piquirroja (Pyrrhocorax pyrrhocorax) 71
Chova piquigualda (Pyrrhocorax graculus) 90
Grajilla occidental (Corvus monedula) 63
Graja (Corvus frugilegus) 4
Corneja negra (Corvus corone) 201
Corneja cenicienta (Corvus cornix) 40
Cuervo grande (Corvus corax) 10
Bigotudo (Panurus biarmicus) 2
Terrera común (Calandrella brachydactyla) 14
Calandria común (Melanocorypha calandra) 124
Alondra ricotí (Chersophilus duponti) 1
Terrera marismeña (Alaudala rufescens) 41
Alondra común (Alauda arvensis) 2
Cogujada montesina (Galerida theklae) 3
Cogujada común (Galerida cristata) 18
Avión zapador (Riparia riparia) 150
Avión roquero (Ptyonoprogne rupestris) 29
Golondrina común (Hirundo rustica) 592
Golondrina dáurica (Cecropis daurica) 5
Avión común (Delichon urbicum) 273
Carbonero garrapinos (Periparus ater) 32
Herrerillo capuchino (Lophophanes cristatus) 11
Carbonero palustre (Poecile palustris) 4
Herrerillo común (Cyanistes caeruleus) 47
Carbonero común (Parus major) 111
Pájaro moscón europeo (Remiz pendulinus) 7
Mito común (Aegithalos caudatus) 47
Trepador azul (Sitta europaea) 8
Agateador europeo (Certhia brachydactyla) 41
Chochín común (Troglodytes troglodytes) 106
Mirlo acuático europeo (Cinclus cinclus) 5
Reyezuelo sencillo (Regulus regulus) 4
Reyezuelo listado (Regulus ignicapilla) 41
Cetia ruiseñor (Cettia cetti) 111
Mosquitero papialbo (Phylloscopus bonelli) 5
Mosquitero musical (Phylloscopus trochilus) 3
Mosquitero común (Phylloscopus collybita) 64
Mosquitero ibérico (Phylloscopus ibericus) 51
Mosquitero sp. (Phylloscopus sp.) 5
Zarcero políglota (Hippolais polyglotta) 24
Carricerín común (Acrocephalus schoenobaenus) 1
Carricero común (Acrocephalus scirpaceus) 8
Carricero tordal (Acrocephalus arundinaceus) 20
Cistícola buitrón (Cisticola juncidis) 30
Curruca capirotada (Sylvia atricapilla) 71
Curruca mosquitera (Sylvia borin) 2
Curruca mirlona occidental (Sylvia hortensis) 1
Curruca cabecinegra (Sylvia melanocephala) 6
Curruca zarcera (Sylvia communis) 1
Curruca rabilarga (Sylvia undata) 9
Papamoscas gris (Muscicapa striata) 4
Petirrojo europeo (Erithacus rubecula) 165
Ruiseñor común (Luscinia megarhynchos) 109
Ruiseñor pechiazul (Luscinia svecica) 1
Papamoscas cerrojillo (Ficedula hypoleuca) 8
Colirrojo real (Phoenicurus phoenicurus) 10
Colirrojo tizón (Phoenicurus ochruros) 70
Tarabilla norteña (Saxicola rubetra) 9
Tarabilla común europea (Saxicola rubicola) 69
Collalba gris (Oenanthe oenanthe) 14
Collalba rubia (Oenanthe hispanica) 4
Zorzal charlo (Turdus viscivorus) 13
Zorzal común (Turdus philomelos) 41
Zorzal alirrojo (Turdus iliacus) 7
Mirlo común (Turdus merula) 224
Zorzal real (Turdus pilaris) 1
Estornino pinto (Sturnus vulgaris) 100
Estornino negro (Sturnus unicolor) 200
Estornino pinto/negro (Sturnus vulgaris/unicolor) 821
Acentor común (Prunella modularis) 22
Lavandera cascadeña (Motacilla cinerea) 17
Lavandera boyera (Motacilla flava) 8
Lavandera blanca (Motacilla alba) 121
Bisbita campestre (Anthus campestris) 1
Bisbita pratense (Anthus pratensis) 190
Bisbita arbóreo (Anthus trivialis) 16
Bisbita alpino (Anthus spinoletta) 30
Bisbita costero (Anthus petrosus) 1
Pinzón vulgar (Fringilla coelebs) 527
Pinzón real (Fringilla montifringilla) 4
Picogordo común (Coccothraustes coccothraustes) 1
Camachuelo común (Pyrrhula pyrrhula) 11
Verderón común (Chloris chloris) 48
Pardillo común (Linaria cannabina) 157
Jilguero europeo (Carduelis carduelis) 231
Serín verdecillo (Serinus serinus) 142
Jilguero lúgano (Spinus spinus) 13
Escribano triguero (Emberiza calandra) 72
Escribano soteño (Emberiza cirlus) 9
Escribano palustre (Emberiza schoeniclus) 8
Gorrión común (Passer domesticus) 657
Gorrión italiano (Passer italiae) 40
Gorrión molinero (Passer montanus) 25
Gorrión chillón (Petronia petronia) 1
GUZTIRA 16951

 

Belchiteko ordokiak.

"El día de mañana" (Ignacio Martínez Pisón, 2011)

Asier Sarasua 2019/01/06 15:40

Liburu ona, erakargarri eta interesgarria, "El día de mañana" (Seix Barral, 2011). Justo Gil Telloren bizitzaren zati bat kontatzen digu, 1960-1980 bitartekoa. Aragoiko herrixka batetik Bartzelonara heldutako txarnego koitadua izatetik, nola hasten den gizarte geruzetan igotzen (edo igo nahian) eta zelan amaitzen duen poliziaren txibato izaten.

Kontakizuna ez dugu jasoko narratzailearen eskutik, Justo Gil ezagutu zuten 12 pertsonaren lekukotasunen bitartez baizik, lehen pertsonan eta "biltzaile" lana egiten duen norbaiten aurrean ahoz kontatua. Narrazio kaleidoskopiko honen bitartez, Justoren bizitza ez ezik, Bartzelonako garai hartako giro soziopolikoa ere ezagutuko dugu, tardo-frankismoa eta trantsizio hasierarena, alegia.

Hori ez ezik, 12 narratzaile horien bizitza edo bizitza-adabakiak ere ezagutuko ditugu, garai hartako bizitzaren ikuspegi osoagoa jasotzeko: Carme Terrasako gaztearena, enpresa handi batean lanean aritu zen auzo pobre bateko Elvirarena, hospizio batean hazi eta polizia komisario bihurtutako Mateorena, eta abar. Ahots ugari, ahots ezberdinak. Senideak, lagunak, neskalagunak, poliziak, aktibistak,... Martinez de Pisonek hango eta hemengo lekukoen kontakizunak ekarriko dizkigu, eleberri koral eta punta ugarikoa eraikiz. Izan ere, zenbat aurpegi ditu pertsona batek? Bat, hiru, lau, zazpi? Ezagutu dezakegu pertsona bat benetan zelakoa den?

Eleberriaren bukaeran, irakurleak ere, seguru asko, ez du erabat ezagutuko Justo Gil Tello nolakoa zen, baina nahiko ondo ulertuko du zer nahi zuen, zergatik hartu zituen hartu zituen erabakiak, eta zer dela eta amaitu zuen amaitu zuen moduan.

Asmo handiko liburua da "El día de mañana", osoa, sendoa, geruza askokoa. Ez, baina, bereziki astun edo irakurtzeko zaila. Arintasunez irakurtzen da, ondo idatzia eta erritmo handikoa baita, larregiko hornidurarik gabea, orain gazi eta gero gozo, pertsonaia eta anekdota ugariz jantzia.

Nik neuk, behintzat, gustura irakurri dut. Liburuak arazo handi bi dituen arren, nire ustez. Batetik, bi protagonista nagusien arteko erlazioa (Justo konfidentearen eta Carme gaztearen artekoa), ez da erabat sinesgarria. Edo ez zaigu sinesgarri egiten, gehienbat Justori buruz dakigun guztia jakin eta gero. Bestetik, eta hau da liburuari etengabe somatu diodan hutsune nabarmenena, 12 lekukoen ahotsa (hitz egiteko eta espresatzeko modua, joskera...) oso antzekoa da, ez dago ñabardurarik, ez dago ia alderik batetik bestera. Eta, gainera, euren kontakizuna osoegia da, datu eta zehaztasunez beteegia, ahoz jasotako lekukotzetan nekez lortzen dena. Kontakizuna "borobilegia" dela, alegia.

Tira badirudi egurra ematen ari naizela, baina ezta hurrik eman ere. Liburu eder eta interesgarria iruditu zait Pisonen hau. #datsegit eta #dagomendat.

Orain jakin dut telesail bat ere egin duela Movistarrek duela gutxi. Trailerra ikusita, esango nuke eleberriaren egokitzapen "epela" dela, protagonistaren ikuspegi dexente goxoagoa emanez.

 

El día de mañana. Ignacio Martínez de Pisón. (Seix Barral, 2011).

Si, éramos medio parientes, dice Martín Tello. Pero es que en los pueblos todos son parientes o medio parientes. Mi padre y su madre se apellidaban igual y, aunque no sabían de dónde les venía el parentesco, entre ello se llamaban primos. ¡Prima, tráeme esto!, ¡primo, tráeme lo otro! Pero mis primos de verdad no eran ellos, sino los hijos de mi tío Guillermo y mi tío Evaristo. Cuando nos vinimos, nos vinimos todos: mi tío Guillermo con su mujer y sus cuatro hijos, mi tío Evaristo con la suya y las dos chicas, mis padres conmigo y con mis hermanas. (…) Así que metimos todo lo que pudimos en los carros y nos echamos a la carretera. Tardamos cuatro días en llegar a Barcelona.

........

Para entonces ya me había dado cuenta de que Justo no pertenecía a la misma clase que los Nebot, dice Elvira Solé. Esas cosas se notan: un gesto inadecuado, una sonrisita servil, una pequeña vacilación… Durante un tiempo, viéndole hablar con el señor Nebot a la salida de la iglesia, me había parecido un joven extremadamente atento. Ahora comprendía que lo suyo no era atención. Lo suyo era un constante estar alerta, al acecho de la oportunidad. Como los perros cazadores.

......

Para nosotros era el Rata, simplemente el Rata, dice Mateo Moreno. No sé de dónde le venía el apodo, pero la verdad es que le pegaba, quién sabe si por esa mirada inquieta que tenía o por el pelo algo encrespado o por su manera de moverse, cautelosa, solapada. Vete a saber. De todas formas, con la gente como él siempre usábamos apodos, y cuando digo la gente como él me refiero a los colaboradores, es decir, a los confidentes, a los chivatos, a los membrillos. Para nosotros era el Rata, y yo mismo tardé bastante tiempo en empezar a llamarle por su nombre. Justo no era un confidente de la Brigada Social; Justo era mi confidente.

"Irene, Tempo di adaggio", Paco Aristi (Erein, 1987)

Asier Sarasua 2018/12/27 10:10

Pako Aristi gazteak hiru eleberri atera zituen 80ko hamarkadan, auzune txikietako landa-giroan kokatutako trilogia moduko bat. Kcappo tempo di tremolo (1985) izan zen lehenengoa, guztietan arrakasta gehien lortu zuena; Irene tempo di adaggio da bigarrena (1987) eta Krisalida (1990) izan zen atzena.

Euskal herrixketako giro astuna, sexu-harreman biolentoak, hilketa odoltsuak eta beste jaso zituen trilogia horretan. Halaxe da orain dakardan hau ere, Irene, errealismo magiko ikutuko eleberri ohiturazkoa, 80. hamarkadako beste zenbait lanen ildotik hasten dena, tragedia klasiko baten aztarnekin, amaieran polizia eleberri bilakatzen dena serial-killer baten gogoetekin amaituz.

Kcappo folletineskoegia iruditu zitzaidan, dramoi moduko bat, baina gustura irakurri nuen hala ere. Irene honek, ostera, erdizka asetu nau, zati batzuek bai eta beste batzuek tira, aurrekoaren ezaugarriak areagotuta baitaude oraingoan, eta helburuak ez hain lortuta.

Eleberri honen erraietan benetako gertakizun bat daukagu, 1926ko azaroaren 14an gertatu zen Beizamako hilketa ezaguna, Itziarko Luxiano izeneko ganaduzale batek ustez egindako hilketa, bere garaian oso ezaguna izan zena. Hori da eleberriaren trama nagusia, eta gertatutakoa nahiko modu zuzenean islatzen du Aristik, baina pertsonen izenak, leku-izenak (baserriarena, inguruko herriena...) eta datak aldatuta, horrela askatasun gehiago lortzen duelarik. 1933an Ezkion izandako ustezko "agerkundeak" ere azaltzen dira liburuan, garaia eta trama girotzen laguntzen duelarik.

Esan bezala, baditu gustatu zaizkidan pasarte eta atalak, baina osotasunean hartuta esan daiteke ez dela Aristiren lanik borobilena.

Irene, Pako Aristi, 1987

 

Irene. Tempo de adagio. Pako Aristi (Erein, 1987).

Eta Santosek ezin esplikatu oilarra ikusi zuenean sentitu zuena, oilar haren gorpuzkera gotor, hanpurus eta ireziak adierazten ziona, oilar haren indarra, bera sasoia galtzen ari zen une hartan, nola esan gero eta umeago bihurtzen ari zela eta gero eta gauza sinpleagoetan aurkitzen zuela zoriona, eta nola esan, hitzetan dardarizorik gabe, kasik ahitua zuela bere emaztearekiko maitasuna, eta oilar segail hura behar zuela azken maitasun apurrak alferrik ez galtzeko, nola esan sekula zaindu eta eskuetan eduki ez zuen ume bat bezala zela oilar hura.

..........

Eta beti baso hura, bidegurutzera ailegatu bitarteko baso hura, eta etxe hartako biztanle guztiek sentsazio berdina izaten zuten, pentsamentuak sortzen zitzaizkien basoa zeharkatzerakoan, eta basoa bizkarrean uzten zutenean ez ziren ezertaz oroitzen. Pentsamentuak, hori zen baso hark bidaiariari eskaini ziezaiokeen fruitu bakarra, fruiturik ez baitzen heltzen han. Pago tantaiek ez zuten inoiz hostorik galtzen, eguzkiaren olagarro besoek arraildura guztiak itxirik aurkitzen zituzten, orbelak ez zuen inoiz bere mantu umela kentzen lurretik, eta gaztaina morko inoiz zabaldu gabeak testigu mutuak ziren, nola pentsamentuak ametsak bezala etortzen ziren bidaiariaren gogora eta nola, esnatzerakoan ametsak bezala aldegiten zuten basoaren nabardura peremnea utzi eta bidegurutzera heltzean.

..........

Behin ustegabeko galdera bat bota zion Laurari.

  • Ama, itsuak ezkontzen al dira bistadunekin?

Laurak isiltasunarekin erantzun zion, eta erantzun garbigorik ez zuen behar izan Irenek maitasunaren denbora iragana dela ulertzeko, iraganean kolorez janzten direla maitasunak eta oraina arrenguraren sasoia dela, maitasun gezurrak esaten diren garaia, eta estraineko arratsalde hura gero eta gehiago gogoratzen hasi zenean ulertu zuen ere, nostalgia oraina eta iraganaren arteko zubiska huntzostua dela, noizbait zoriontsu izan garela xuxurlatzen digun gezurra. Triste erantzun zion Laurarik.

  • Patri etortzen hasi zenetik orduak moteldu egin dira, makal pasatzen dira.

..........

Besarkatu egin ziren, Patri hustu egin zen, eta orduan bakarrik ulertu zuen Irenek zenbateraino estekatu daitezkeen, gorputz eta arima, bi pertsona. Eta une batez, koloreak etorri zitzaizkiola sentitu zuen, eta kolore guztiek Patri zuten izena, Patri gorria, Patri horia, Patri beltza, Patri bioleta, Patri orlegia, eta orduan konturatu zen bizitza guztian ez zela, une hartararte, zoriontsu izan, benetan zoriontsu, eta inoiz ez ziotela zoriontasuna benetan zer zen esplikatu. Zoriontasunaren definizioa oso sinplea bihurtu zen bapatean: zoriontasuna maite den pertsonarekin larrua jotzea zen, eta akabo osterantzeko guztiak.

.....................

"Literatura para canibales" (R. Reig), Literatura espainolaren historia nobelatua (1808-2008)

Asier Sarasua 2018/10/18 20:30
"Manual de literatura para caníbales", Rafael Reig (Debate, 2006)

Literatura espainolaren historia nobelatu berezia (1808-2008) da eskuliburu hau, Rafael Reig irakasleak idatzia. Zorrotza, kritikoa, lotsabakoa, dibertigarria. Maite edo gorroto duzun liburu horietako bat. Nik maite. #datsegit #liburuak

Liburuko protagonista diren Belinchóndarren eskutik (6 belaunaldi azaltzen dira liburuan), azken 200 urteetako literatur mugimendu edo belaunaldi esanguratsuenak ezagutuko ditugu, baita espainiar letren protagonista nagusien joan-etorriak ere, guztia oso modu atsegin eta erakargarrian, zorrotz bezain lotsagabe, zehatz bezain arin.

XIX. mende hasierako erromantiko "ornitorrinkoek" agurtuko gaituzte lehenbizi (Espronceda, Larra, Zorrilla,...). Errealista "pakidermoen" garaian sartuko gara ondoren (Pérez Galdón omnipresentearen eskutik, gehienbat). XX. mendera iritsi ahala, modernistak (Rubén Darío,..) , 98ko belaunaldi "termita" (Azorín, Unamuno eta zeharka Baroja), 27ko ez-belaunaldia (Ortega y Gasset, Lorca, Buñuel, Neruda, María Zambrano, Dalí, Alberti...) eta, amaitzeko, gerra osteko literatura espainiarra, Cela (luze eta zabal), errealismo soziala eta esperimentala (Goytisolo, López Salinas, Juan Benet, Martín Santos...) eta "boom" hegoamerikarra (García Márquez, Carlos Fuentes, eta abar).

Pertsonaia horiek guztiak (eta gehiago) protagonista izango ditugu liburuan zehar, pertsonaia historikoak hezur-haragizko pertsonaia literario bilakatuta (sarkasmoz, goxotasunez eta, batez ere, erreparo gutxirekin kontatuta, idazle historikoen mitifikazioaren antipodetan). Benetako idazleen eta Belinchón familiaren ibileren bitartez, 200 urteko literatur mugimenduen ikuspegi zabala jasoko dugu, batere akademikoa baina bai sakona.

Kapitulu bakoitzaren amaieran, egileak ariketa praktikoak eta "irakurri beharrekoen" zerrenda ere ematen dizkigu.

Amaierako zatitxoren bat errepikakorra da, eta kapituluren baten luze-laburra txikiegia, baina oro har, behintzat, liburu erakargarria, berezia eta lotsagabea. Nik neuk, behintzat, gozatu egin dudan liburua.

Prekuela bat ere atera berri du Reigek, Señales de humo, 2016 (XIX. mende aurreko espainiar literatura aztertuz). Honek ere harrera ona izan omen du.

 

..............

 

Manual de literatura para caníbales, Rafael Reig (Debate, 2006)

Me llamo Benito Belinchón y soy el último de mi sangre sobre la tierra. Mi madre me enseñó a leer a los cinco años. Después, durante mi vida embarcado, me eduqué por mi cuenta y me hice con multitud de lenguas, aunque la primera fue el indispensable patois-sur-mer, esa lingua franca en la que uno se puede entender en cualquier puerto del mundo. (…)

La maldición del alfabeto cayó sobre los Belinchones hacia 1820, cuando por primera vez en la historia un Belinchón, Agustín Belinchón Cerralbo, aprendió a leer y escribir. A partir de ahí, doscientos años de soledad, seis generaciones, dos siglos de escritura que ahora desembocan en mí: el resto es silencio.

Agustín Belinchón Cerralbo nació en 1817; el siglo XIX, en España, nació en 1808, gracias a la invasión francesa. (…) A los veinte años, en su casa le seguían llamando Tinín, y eso él no lo podía sufrir. (…)

Para él estaba claro que Casimiro belinchón, el comerciante de paños, no podía ser su padre. Ni su mujer, Carolina Cerralbo, su madre. Que aquellos individuos analfabetos le hubieran dado el ser, como pretendía, era una imposibilidad tan manifiesta que a Agustín le daba risa solo de pensarlo. Su auténtica personalidad, su ser en sí, no podía tener nada que ver con la tienda ni se merecía que le llamaran Tinín. ¿Tinín? ¡Hasta ahí podíamos llegar, hombre! (…)

¿Por qué habría sido entregado, de entre todos los posibles hogares adoptivos, a los Belinchón-Cerralbo? Agustín no podía soportar el trato con los clientes ni la trastienda, con la mesa camilla y la bujía encendida, donde su sediciente madre cosía y su sediciente padre fumaba y comentaba los últimos rumores de Gómez, el cabecilla carlista que mantenía en jaque al gobierno. ¿Qué le importaba a él Gómez? ¿Qué le importaban los ovillos de su madre, las agujas y el huevo de madera para zurcir calcetines?

Él había decidido consagrar su vida a la Literatura: ¡ahí quedaba eso!

.....

Ya había habido intentos precursores, por supuesto. Berceo preparó a su equipo del mester de clerecía para enfrentarse al equipo rival, el mester de juglaría; los humanistas formaron un conjunto imbatible bajo la dirección técnica de Erasmo de Rotterdam; Lope de Vega se sacó de la manga su “arte nuevo de hacer comedias”, etcétera. Sin embargo, es a partir del Romanticismo cuando el asunto empieza por fin a organizarse en serio, de una forma deliberada, con preparador físico, masajista, patrocinadores, ruedas de aleación y esos cascos que parecen melones cortados por la mitad. El Romanticismo es el primer movimiento literario en sentido moderno.

.....

Para escribir esas novelas con las que soñaban ahora los jóvenes realistas ya no valían los ornitorrincos: se necesitaba la paciencia de los paquidermos, su lentitud, su capacidad de observación, su atención a los detalles, su memoria legendaria y esa fuerza para desarraigar árboles con la trompa y comerse las hojas de las ramas más incaccesibles.

.....

En España las aves rapaces, los cernícalos y halcones, habían reconocido su derrota. En ese año de 1979, ni los escritores realistas utilizaban ya técnicas realistas. Hasta Juan Goytisolo, el presidente, llevaba tiempo escribiendo sin puntos ni comas, alterando la secuencia cronológica y taraceando el texto de monólogos interiores. Lo mismo había hecho Luis Martín Santos y todos los demás. Se hablaba de la “superación del realismo objetivista”.

.....

La historia moderna de los movimientos literarios dio comienzo con el Romanticismo, cuando estaba acabando la correspondiente guerra civil (llamada entonces guerra carlista).

Sin depredadores a la vista, los ornitorrincos se multiplicaron a su antojo, depositando sus huevos de mamífero en la Academia, las tertulias y los periódicos. Aparecieron entonces los paquidermos. La pisada de un solo elefante realista podía inmovilizar a cuatro ornitorrincos románticos. Luego el elefante los devoraba con una lenta masticación. Se tragaba sus órganos internos: el sentido del paisaje, los cuadros de costumbres, la prosa de los artículos de Larra, las tramas folletinescas, los símbolos. Las llanuras literarias se poblaron de pacientes paquidermos, que parecían indestructibles hasta que aparecieron los albatros.

Los enormes pájaros se aacercaban a tierra y hacían presa en los ornitorrincos cuando estos chapoteaban en los pantanos. Devoraban sus vísceras: la exaltación del sentimiento, la musicalidad, la concepción mística de la poesía. Los albatros también sobrevolaban las manadas de paquidermos dormidos y les arrancaban trozos de carne a picotazos: la observación del detalle, la ambición totalizadora, el habla coloquial.

Solo las devoraciones multitudinarias de las termitas del 98 pudieron hacer frente a la velocidad de vuelo de los albatros. Trabajando en silencio, desde el interior, los insectos ciegos trituraron la carne musical de los pájaros de enormes alas, la cercanía a la realidad de los paquidermos y el sentimiento trágico de los ornitorrincos. En la oscuridad, deglutinaron desde dentro el canon literario y colonizaron los libros de texto y el corazón de celulosa de la crítica literaria.

..... 

La mejor forma de leer con buen ánimo a la generación del 98 es empezar con Pío Baroja; la mayoría de sus novelas mantienen el interés y muchas de ellas se leen con verdadero placer. (…) Lea a Unamuno con moderación. Empiece por los ensayos. A pesar del título, “El sentimiento trágico de la vida” es quizá su obra más hilarante. Después lea alguna de sus novelas e intente corregir los obvios fallos del argumento (por ejemplo, en  “La tía Tula”). No pierda el tiempo leyendo a Maeztu.

"Euskal harriak", Joseba Azkarraga Etxagibel (Alberdania, 2011)

Asier Sarasua 2018/10/17 12:20
Trantsizio sozio-ekologikorako gogoetak. Unea iritsi da metamolismo soziala sinplifikatzeko eta arrazionalizatzeko.

Euskal harriak, Joseba Azkarraga Etxagibel(Alberdania, 2011).

"Trantsizio sozio-ekologikorako gogoetak" azaltzen da liburuaren izenburupean eta horixe da, hain zuzen ere, liburu honetan aurkituko duguna. 2011ko lana da, baina oraindik ere aktualitatekoa eta gustura irakurtzen dena.

Azkarragak zabaldu nahi duen mezua da, gaurko garapen-ereduak ezin diola aurre egin berak sorturiko krisiari (ekonomikoari, klimatikoari, elikagaien ingurukoari, kulturalari), eta unea iritsi dela "metamolismo soziala" sinplifikatzeko eta arrazionalizatzeko.


Funtsean badakigula gehiegi ekoizten eta kontsumitzen dugula eta horrek arazoak ekarriko dizkiguala (dagoeneko handiak direnak, nahiz eta guk begiak itxi), baina planteatzen den konponbidea sekula ez dela dragari eragitea, baizik eta teknologiak etorkizuna konponduko duela ustea; gaixorik jarraituko dugula, alegia, baina lasai egoteko zientzia eta teknologia etorriko direlako gu osatzera. Horrekin batera, behin eta berriz esaten digute zientziak eta teknologiak produkzio kostuak eta eragin ekologikoak muriztuko dituela, baina hori ere gezurra da, demostratu delako produkzioa eraginkorrago bihurtu arren orotara kaltea are handiagoa dela, kontsumoa are gehiago hazten delako. Gehiago eta sarriago erosi, gehiago kontsumitu, produktuen bizitza laburtu.... kaosa handituz.

Ekonomiaren hazkunde neurriz larregikoarekin batera azken belaunaldian beherantz joan da ongizate subjetiboa osatzen laguntzen diguten parametroen kalitatea: osasuna, harreman sozialak, astia, kapital afektiboa, askatasuna... Bizipozaren estrukturak higatu ditugu etengabe eta kontsumo hazkor infinitoa dugu konpentsazio-mekanismo ia bakar eta ohikoena.

Hortaz, ezin dugu pentsa gurpil zoro honetan jarraitu dezakegunik, arazo nabarmenei konponbide partzialak ipintzen. Egin behar duguna da sistema errotik aldatu. Adabakiak jartzeari utzi, eta oinarrizko egitura ekonomiko eta soziala goitik behera eraldatu.

Bada itxaropenerako tarterik, ordea. Norbanako askoren jarrerak izugarri aldatu dira belaunaldi bakarrean (konparatu duela 20-30 urteko zenbait jarrera eta egungoak) eta gizarte mailako ekimen txikiak ere ugaritzen ari dira han eta hemen. Orain, baina, makropolitikak aldatu behar dira. Erakundeen aldetik jarrera aldaketa erabatekoa behar dugu.

Unea iritsi da metamolismo soziala sinplifikatzeko eta arrazionalizatzeko.

.......

-Kontrazala-
Krisi ekonomikoa bizi dugula esatea zuhaitzari erreparatzea bezalakoxea da, basoaren zabala bistatik galduta. Zooma zabalduz gero, zibilizazio krisia da gurea, eremu ugari baitaude arnasestuka: ekonomia, energia, klima, ekosistemak, gizartea, elikagaiak, kultura, hizkuntzak eta alderdi psikiko-espirituala bera. Gaurko garapen-ereduak ezin dio ganoraz aurre egin berak sorturiko krisi askotarikoari.

.......

 

"Euskal harriak", Joseba Azkarraga Etxagibel (Alberdania, 2011)

Litekeena da zibilizazio modernoak eman izana gizakiari inoizko segurtasun objetiborik handiena. Baina, inoiz baino gehiago daukagunez, inoiz baino gehiago gal dezakegu; hein batean, horregatik gaude galtzeko gutxi eta den-dena irabazteko daukana baino beldurtuago. Bada gehiago: aspalditxotik bestelakoak dira beldur eta arriskuen iturburuak. Ez datoz mehatxu naturaletatik, ez datoz uzta txarretatik, ez datoz haserrealdi jainkotiarretatik. Guk geuk sorturiko garapen sozial, ekonomiko eta zientifiko-teknologikoetatik datoz: giza lokarrien likidotzea; lan prekarioa; elikadura transgenikoa; teknologia nuklearraren ugaritzea; ni idealera ez heltzea; ur eskasia; lurren erosioa; identitate kulturalen desagertze masiboa; XX. mendean zehar asmaturiko milaka sustantzia kimikoen igurtzi isila; pandemia globalak; klimaren aldatzea; nano-bio-info-kogno teknologiaren zenbait garapen-ildo potentzial; gerra bakteriologikoa; suntsipen masiborako egundoko ahalmena; finantza sistemaren fluktuazio hondagarriak. Geuk sorturikoak dira guztiak.

XX. mendeko auzi garrantzitsuenak badu dimentsio makro-politikoa: Estatua, Merkatua eta Zientzia, sistemaren oinarriak diren hiru horiek diseinatu beharko dira beste modu batera, eutsigarritik joko badugu. Eta hiru eremuotan - politikan, ekonomian eta zientzian -, muima da aldatu beharrekoa, ez ertzak.

Hil aurretik, amamak utzi zidan irakaspen baliotsurik. Azkenengoz ikusi nuen 2011ko urtarril hartan, gelara sartzeaz bat nabarmendu zitzaidan sabaitik eskegitako lanparak zazpi bonbilla zituela baina bakarra zegoela piztuta (…). Umil azaldu zuen bakarrarekin nahikoa zuela. Ez nuke esango aurreztearen aldeko bizi-jarrera zenik, ezpada nahikotasunaren printzipio aurremodernoa. Lehenbizikoan subjektuak gehiago nahi luke, baina automugatzea erabakiko du ekonomiak edota kontzientziak eraginda. Bigarrenean sinpleagoa da: subjektuak ez du gehiago nahi, ez duelako gehiago behar.

Txorientzat jantokia bulegoko leihoan (hara kaskabeltzak poz-pozik)

Asier Sarasua 2018/10/15 08:05
Txorientzat bazkalekua ipini genuen udaberrian eta pozik gaude. Uste dugu txoriak ere gustura daudela ;)

 

Urte hasieran txorientzat jantoki bat ipini genuen bulegoko leihoan. Hainbat itxura eta egitura mota daude; guk plastikozko garden bat aukeratu genuen (gure bulegoko beira zabaletan ipintzeko errazena). Horrelako jantokiak ipintzea oso erraza da, eta merkea. Haziak, alpistea, intxaurrak, hurrak, kakahueteak... ipini eta kitto. Txorizaleontzat pizgarria da (bulegoko beste batzuk ere zaletu dira txorien joan-etorriak behatzera), eta txoriek ere apreziatuko dizuete (gehienbat neguan), kaloria-iturri erraz bat eskainiko diezuelako.

Hala ere, ez pentsa jantokia ipini eta biharamunean agertuko direnik txoriak. Pazientzia apur bat beharko duzu, txoriek aurkitu dezaten eta, batez ere, beldurra galdu dezaten zure etxeko leihora edo balkoira hurreratzeko. Gure kasuan oraindik eta zailagoa zen, leiho zabal-zabalak ditugulako bulegoan eta txoriek ikusi egiten gaituztelako bulegoan lanean (gure mahietatik metro t'erdi eskasera daukate jantokia). Horregatik, momentuz txoririk ausartenak bakarrik gerturatu dira jantokira. Kaskabeltz handiak (Parus major) izan ziren lehenengoak (txori ausart eta kuriosoak, benetan); gerora, txantxangorriak (Erithacus rubecula) eta parandak (Fringilla coelebs) ere hasi dira egunero-egunero etortzen.

Txorientzat jantokia

Goizeko lehen orduetan egoten da sartu-irten handiena, euren gosari-orduan. Hala ere, egun osoan zehar etortzen dira bisitan. Begirada azkar bat botatzen dute lehenengo, ikusteko ea arriskurik dagoen eta jakiteko zer dagoen jantokian. Arriskua sumatzen badute edo gustuko jatekorik ez badute aurkitzen, alde egiten dute; bestela, jantokira sartu eta bertan geratzen dira segundu batzuetan zehar jaten. Janaria handia baldin bada (intxaur zati handi bat), batzuetan bertan txikitzen dute, baina bestela mokoarekin hartu eta pareko zuhaitzetara eramaten dute, lasaiago jateko.

Txori espezie bakoitzak ere bere ohiturak ditu. Kaskabeltzak, esate baterako, gehienetan bikotean datoz. Zuzenean ikusten ditugu pareko zuhaitzetatik hegan hurreratzen, zuzen-zuzen, eta lasai egoten dira jantokiko bazkan gustukoen dituzten janari-aleak aurkitzen. Parandak, ostera, beti bakarka ikusten ditugu, eta ez dira zuzenean etortzen bazkalekura. Lehenengo leiho parean daukagun habe batera gerturatzen dira eta handik ikuskatzen dute ingurua. Arriskurik ez dagoela ziurtatu ostean, orduan datoz jatera. Txantxangorria, berriz, nahiko beldurtia da. Askoz gutxiagotan dator (beti bakarka) eta denbora gutxi egiten du gurean. Seguru asko, ez dugu oraindik asmatu bere janaririk gogokoena eskaintzeko orduan ;)

Zain gaude, ea negua noiz etorriko. Ziur eguraldi hotzekin beste espezieren bat ere bertaratzen zaigula mokoka. Jarraituko dugu kontatzen.

Txorientzat jantokia 2

Lakhura (1.877 m. - Urdatx, Zuberoa) Belaguako begiralekutik #100mendi

Asier Sarasua 2018/10/11 07:25

Mendi ederra da Lakhura, Zuberoa eta Nafarroa Garaiaren artean dagoen tontorra. Urdatx - Santa Graziko lurretan dago gailurra bera, eta Kalla auzotik igo daiteke zuzenean (4 ordu). Guk, ostera, hegoaldetik ekin genion, askoz igoera labur eta errazagoan. Belaguako kuartel inguruan hasi eta zuzenean igo genuen, ordu t'erdiko igoera pikar eta bizkorrean. Erraizeko lepotik nola San Martingo Harritik ere antzerako ibilbidea dago, ordubete eta 15 minutukoa.

Lakhura (1.877 m)

Igoera erdian, uztailean oraindik elurra.

Lakhura (1.877 m)

Han atzean tontorra.

Lakhura (1.877 m)

Gailurrean. Atzean, Ehüjarreko arroila eta Kartxela - Binbaleta ingurua.

Lakhura (1.877 m)

Lakhura (1.877 m), #100mendi, #69.

Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz