Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko Hiztegi Etnografikoa

Eibarko Hiztegi Etnografikoa

Eibarko Hiztegi Etnografikoa
Natura, Baserria, Lanbideak, Ohiturak

Basauri, Serafin - Sarasua, Asier.
Eibar: Eibarko Udala, Euskara Zerbitzua (2003).
432 p.; 24*17 cm.
ISBN: 84-89696-30-6.
PDF formatuan jaitsi (Adi! 11 Mb)


2003ko otsailaren 26an aurkeztuko zen Eibarko Kultura Etxeko areto nagusian “Eibarko Hiztegi Etnografikoa” liburu berria. Serafin Basauri eta Asier Sarasua dira liburua koordinatu dutenak, eta lan honetan etnografia gaiekin zerikusia duten Eibarko 4000 berbatik gora bildu dira: baserri-munduko hiztegia, sineskeren inguruko ipuinak, lantegiko hitzen bildumak... Denak ere testuinguruan, etnotestuen bitartez, aurkezten direnak.

Aurkezpenaren berri, Ego Ibarra batzordearen webgunean: argazkiak, aurkezpeneko testua, eta abarrak. Blog honetan bertan ere bai: Eibarko Hiztegi Etnografikoa, aurkezpena.

Hiru asmo nagusi ditu lan honek: Eibarko eta inguruko hiztegia zehaztea eta bertako ditugun aldaerak eta adierak ematea; galzorian dauden lanbide, ohitura eta ipuinen berri ematea; eta jasotakoa Eibartik Euskal Herrira zabaltzea.


Orain dela lau urte hasitako bilketa-lan honen helburu nagusia, galzorian dagoen mundu hori batu eta zabaltzea da; oraindino bizirik dagoen hari fin horri oratu, eta hurrengo belaunaldiengana luzatzea. Izenburuak berak dioskun moduan, asmoa etnografiarekin zerikusia duten Eibarko hitzak biltzea da, baina betiere herriko lekukoei egindako elkarrizketetan oinarrituz. Guztira 100 eibartar inguru elkarrizketatu dira, erdiak kaletarrak eta erdiak baserritarrak, gehienak 70 urtetik gorakoak.

Lanik gehiena, Eibarko udalak azken urteotan gidatu duen Eibartarren Ahotan, Eibarko Ahozko Ondarea proiektuaren barruan egin izan da, bai elkarrizketak egitea, bai transkribapenak egin eta liburua atontzea. Ikerketa-lan horren helburua, eskualdeko nagusienei bideoz egindako elkarrizketen bitartez, XX. mende hasierako bizimodua jasotzea da, eta ondoren Eibarko eta eskualdeko Ahozko Ondarea jasoko duen artxiboa osatzea. Lotura honetan Eibartarren Ahotan, Ahozko Ondarea proiektuari buruzko informazio gehiago.

Eibarko Hiztegi Etnografikoa (Liburu osoa, PDF, 11 Mb).

Eibarko Hiztegi Etnografikoa, aurkezpena (2003-02-26)

2003ko otsailaren 26an aurkeztu zen Portaleko areto nagusian "Eibarko Hiztegi Etnografikoa" lana. Hiztegi bat da, bai; baina hiztegi bat baino gehiago ere bai. Ehundaka eibartarri egindako elkarrizketak dira hiztegiaren arima, eta azken batean, hitzak gure herriaren ohiturak, sinesmenak, ipuinak eta lanbideak zer eta zelakoak izan diren erakusteko tresna besterik ez dira. Hemen azpian aurkezpen eguneko zenbait argazki. Beste atal honetan, aurkezpen eguneko testua: Ahozko ondarea jaso behar dugu.

Munizguren, Zuazo eta Etxebarria


Eibarko Euskara Teknikari Fernando Muniozguren, Koldo Zuazo eta hiztegiari sarrera idatzi dion Juan Manuel Etxebarria, aurkezpenera sartu aurretik.


Etxebarria, Telleria eta Sarasua


Hizketaldiaren une bat: Juan Manuel Etxebarria, Euskara Zinegotzi Mari Jose Telleria, eta Asier Sarasua.


Eibarko Hiztegi Etnografikoa, aurkezpena


Eibartar ugari bildu zen aurkezpenera.


Eibarko Hiztegi Etnografikoa


Eibarko Euskara Zinegotzia (Maria Jose Telleria) eta Euskara Teknikaria (Fernando Muniozguren) Juan Manuel Etxebarria eta Antxon Narbaizarekin berbetan.


Aurkezpena

Eibar, Euskalkia, Etnografia, Natura

Asier Sarasua Aranberri

(Eibar, 1969). Blogroll ibiltari bat naiz.

 

Blog honetako testu guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

 

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Azken erantzunak
14 iker, 2017/04/21 10:57
Sekulako pitxia. Eskerrik asko. Amatliño, 2017/04/07 09:43
aupa Juan Luis! Eskerrik asko atrebentziagatik! ... asier, 2017/03/13 09:05
Barka atrebentzia, bana badaezpada ere: baduzu ... Juan Luis Zabala, 2017/03/10 19:44
eskerrik asko Serafin! Zuri ikasittakuetatik ;) asier, 2017/02/21 09:21
Lan bikaiña. Ez haiz horraittiok geldi egotekua. ... Serafin, 2017/02/20 17:47
Eskerrik asko hiruroi, Alex, Hasier eta Iñaki! asier, 2017/02/19 20:19
Lan bikaina Asier! Zorionak!!! Eta mila esker ... Iñaki Sanz-Azkue, 2017/02/17 19:04
Eskerrik asko, Asier, ez jaok ordaintzerik. H. Etxeberria, 2017/02/17 00:15
Eskerrik asko Asier. Lan itzela eta fina. Alex Gabilondo, 2017/02/17 00:05
Monthly archive
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017