Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / 2018. urtean irakurritako liburuen zerrenda

2018. urtean irakurritako liburuen zerrenda

Asier Sarasua 2019/01/28 21:20

Esango nuke aurten segurura jo dudala liburuak aukeratzeko orduan. Hegaztien kontuak, saskibaloia, Marsé eta Rulfo bezalako klasikoak, Maus komiki hiper-ezaguna, Bolaño, Sebald eta Lessing, ... Ezin oker irten! ;)

Zeozer azpimarratzekotan, harritu nautelako, Reigen Manual de literatura para canibales, C. N Adichieren Medio sol amarillo eta Kenn Kaufmanen Kingbird Highway; ostera, zeozer falta izatekotan, ez dudala asmatu ganorazko polizia-eleberriren bat aukeratzen, eta euskaraz gutxitxo irakurri dudala (eta txalo potolo-potoloak jotzeko ezer berezirik ez).

Hara, ba, aurreko urteetako irakurketen ondoan (2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017), hemen 2018koa. Laster hamarkada bat laburpen hauek egiten, #daflipat.

  • *** Kingbird HighwayKenn Kaufman (Houghton Mifflin, 1997), blogean.
  • *** The Genius of Birds, Jennifer Ackerman (Corsair, 2017), blogean.
  • *** Un día volveré, Juan Marsé (Seix Barral, 1982), txioa.
  • Océano África, Xavier Aldekoa (Ediciones Península, 2014), txioa.
  • *** Medio sol amarillo, Chimamanda Ngozie Adichie (2017), txioa.
  • Canta la hierba, Doris Lessing (1950). Interesgarria begitandu zait Lessingen lehenengo eleberria izan zen hura.
  • Bake zibila eta beste zazpi gerra ipuin (Susa, 1989).
  • La nariz de Darwin, José Ramón Alonso (Almuzara, 2011). Dibulgazio (neuro)zientifikoa.
  • La clave está en Rebeca, Ken Follet (1980). Gogotsu hasi, baina epel laga nau.
  • Volar, Henry D. Thoreau (Pepitas de Calabaza, 2016), blogean.
  • *** Eleven Rings: The Soul of Success, Phil Jackson & Hugh Delehanty (2013). Saskibaloi asko, taldeen kudeaketarako gakoak eta yoga pixkat.
  • Hunik arrats artean, Anjel Lertxundi (Lur, 1970).
  • Irene, Tempo di adaggio, Paco Aristi (Erein, 1987), blogean.
  • Non dago Stalin?, Xabier Montoia (Susa, 1991). 80. hamarkadako giro sozio-politiko-musikala. Erraz irakurtzen dugu zaharrunook; hortik aurrera, tira, azalean geratzen da (pertsonaia lauak, egoera sinesgaitzak, topikoak...).
  • *** Manual de literatura para caníbales, Rafael Reig (Debate, 2006), blogean.
  • Euskal harriak, Joseba Azkarraga Etxagibel (Alberdania, 2011), blogean.
  • Si menges una llimona sense fer ganyotes, Sergi Pàmies (Quaderns crema, 2006), blogean.
  • *** Maus, Art Spiegelman (1991). Komikien mundua irauli zuen maixu-lana.
  • Castletown, Pako Aristi (Erein, 1996).
  • *** Pedro Páramo, Juan Rulfo (1955), blogean.
  • The Peedie Orkney Book, Charles Tait (2013) #herewego.
  • Paris era una fiesta, Ernest Hemingway (1964), garai bateko Paris Bohemio literario haren argazki alkoholez bustiak.
  • Ez, ez ez. Debako zentral nuklearraren kontrako mugimendu herritarraren historia, Izaga, Urdangarin eta Salegi (Elkar, 2016).
  • Austerlitz, W.G. Sebald (Anagrama, 2001), txioa.
  • Agosti Chahoren bizitza eta idazlanak, 1811-1858, Patri Urkizu (Euskaltzaindia, 1992).
  • Antón Chéjov, vida a través de la literatura, Natalia Ginzburg (Acantilado, 2006), Chejov handiaren biografia laburra, mimoz idatzia, baina labur-azalekoegia, aukeran.
  • El hombre que fue jueves, G.K. Chesterton (1908).
  • Bitartean heldu eskutik, Kirmen Uribe (Susa, 2001).
  • La insoportable levedad del ser, Milan Kundera (1984). Maitasuna, zeloak, boterea, tirania,... azken batean, gure existentzia arin eta efimero honen inguruan txirikordatutako lana.
  • Llamadas telefónicas, Roberto Bolaño (Anagrama, 1997), txioa.
  • El hombre del revés, Fred Vargas (Siruela, 2011).
  • Taxi, Khaled Al Khamissi (Almuzara, 2009).
  • Pasio hutsa, Annie Ernaux (Igela, 2002).
  • *** El día de mañana, Ignacio Martínez de Pisón (Seix Barral, 2011), blogean.
  • Paseos de un gourmet solitario, Taniguchi eta Kusumi (Astiberri, 2016).

2018 irakurritako liburuak

etiketak: liburuak, 2018, zerrendak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz