Egun batzuk Doñana aldean: ingurune interesgarrienak eta ikusitako espezieak
Leku ederra da Doñana. Europa hegoaldeko Parke Nazionalik handienetakoa da (55.000 hektareako Parke Nazionala eta beste 55.000 hektareako Parke Naturala), hegaztien migraziorako ezinbesteko hezegunea, hainbat espezie mehatxaturen etxea... Europako naturgunerik garrantzitsuenen artean dago, zalantzarik gabe.
Benetan babestuta balego, ikaragarria litzateke, Doñanak jasaten dituen eraso eta arazoen zerrenda ikaragarri luzea baita, gehienbat nekazaritza-eredu okerrekin lotutakoak (habitat galera, kutsadura, akuiferoak baimenik gabe erabiltzea, nekazaritza intentsiboa...).
Hala ere, eta arazoak arazo, hegaztiak behatzeko Europako tokirik onenetakoa izaten jarraitzen du Doñanak. Espezie-txorta amaigabea aurkitu daiteke bertan, mehatxatutako zenbait espezie ikusteko tokirik aproposena ere bada eta migrazio-garaian milioika txoriren topagune, Doñana-Tarifa inguruan elkartzen baitira Gibraltargo itsasartea gurutzatu aurretik.
Uroilo urdina (Porphyrio porphyrio)
Handia, zabala. Handiegia, zabalegia. Oinez gustatzen zait hegaztien xerka aritzea, eta Doñana kotxez egin beharra dago, zatirik handienak behintzat. Errepide gehienak laborantzarako erabiltzen dira, eta irekita daude, publikoak dira. Adi, hala ere, ez daudelako ongi seinalizatuta eta zuloz beteta daudelako, eta euria egin ostean, lokaztuta.
Aste Santuan familiarekin Sevilla aldean egindako oporrak aprobetxatuta, pare bat sartu-irten egin (ge)nituen naturgunera. Hona hemen bisitatutako lekuak eta ikusitako espezieak. Ez da nire asmoa gida zehatz bat egitea, ezta hurrik eman ere; bisitatu nituen lekuak zerrendatuko ditut, nire ustez Doñanako gune eta alderdirik interesgarrienak zeintzuk diren azaltzeko. Hortik aurrera, informazio zabala nahi duenari, Dónde ver aves en Doñana gida-liburua gomendatuko nioke.
Erlatxoria (Merops apiaster)
Parke Nazionalaren erdigunea ezin da bisitatu (zati batzuk bakarrik, eta Parkeko gidarien laguntzarekin). Inguruko eremuak dira bisitatu daitezkeenak, eta hainbat harreragune eta sarrera daude. Laburbilduz, esango nuke hiru eremutan bana daitekeela, probintzia bakoitzean bana (goi-goiko mapan adierazi ditudanak). Hona hemen nire gomendioak.
Cadiz (Sanlúcar de Barrameda)
Doñanaren zatirik txikiena eta ezezagunena. Hala ere, oso leku interesgarriak dira ondorengoak, sarrera errazekoak eta aniztasun biologiko ikaragarrikoak, dozenaka kilometro egiteko beharrik gabe.
- Salinas de Bonanza eta La Algaida ingurua (Sanlúcar de Barrameda), Laguna del Tarelo barne. Zankaluzeak, flamenkoak, laridoak, anatidak...
- Trebujena eta Alventus ingurua, Guadalquivir ibairaino, La carretera del práctico delakoa, Codo de la esparraguera eta Marismas de Trebujena (idorrak). Harrapariak, ardeidoak, laridoak, estepei lotutako espezieak,...
- Chipionako faro ingurua eta hondartzak, batez ere neguan eta itsasoko espezientzat.
Huelva (Matalascañas eta Almonte)
Naturgunearen alderdirik ezagunena. Zerbitzu turistiko handienak bertan daude. Presio turistiko handiena ere bai, askogatik. Bisitarako ez dira zerrendako lehenengo postuetan ipiniko nituzkeen bi toki, baina Doñanako parkearen ikur dira ondorengo biak:
- El Acebuche sarrera nagusia. Ardeidoak eta hegazti urtarrak, elanio urdina,...
- El Rocío inguruko aintzirak (eta hurrean dauden La Rocina eta Acebrón harreraguneak). Ardeidoak, harrapariak, gautxoriak, txinboak,...
Dehesa de Abajo (Isla Mayor, Sevilla)
Sevilla (Isla Mayor)
Aipatu ditudan hiru alderdietatik zabalena da Sevillakoa eta, seguru asko, aberatsena. Hori bai, kilometroak egin behar dira, mendi-bide kaxkarretatik, hemen aipatuko ditudan ingurumarietara heltzeko. Hala ere, ez zara damutuko, inolaz ere.
- Isla Mayorretik behera Jose Antonio Valverde harreraguneraino. Must bat, zalantzarik gabe. Brazo de la Torre osoa, Choza de Huerta Tejada ingurua, Lucio del Lobo, el Caño de Guadiamar, Vado de los vaqueros, Vuelta de la Arena (oso aberatsa), La Escupidera. Zer ez dago hor! Hala ere, esandakoa: kilometroak egin beharko dituzu errepide kaxkarretan barrena.
- Dehesa de Abajo. Sevilla aldetik Doñanara sartzeko harreragune nagusia. Laguna de la Rianzuela, Laguna cruce Colinas, Charcas de la cancela de Los Morenos eta Charcas de la Dehesa de las Hermosillas. Baita inguruko nekazaritza-sailak ere. Beste Must bat, kasu honetan bisitatzeko askoz errazagoa (errepide nagusiaren ertzean dago), eta kopetazuri gandorduna, murgilari arrea edo zertzeta marmolairea bezalako espezie mehatxatuak ikusteko primerako lekua, beste ehunka espezierekin batera. Pixkat iparrerago, La Puebla del Ríon, Cañada de los Pájaros izeneko ordainpeko parke ornitologiko txiki bat ere bisita daiteke etxeruzko bidean.
Doñana, 2019ko apirilean - Behatutako espezieak
Hona hemen apirileko bisitaldian ikusitako hegaztien zerrenda eta kopuruak, zuzenean eBird aplikaziotik jaitsita.
Antzara hankagorrizta (Anser anser) | 10 |
Paita zuria (Tadorna tadorna) | 15 |
Ahate mokozabala (Spatula clypeata) | 10 |
Ipar-ahatea (Mareca strepera) | 14 |
Basahatea (Anas platyrhynchos) | 118 |
Zertzeta marmolairea (Marmaronetta angustirostris) | 11 |
Ahate gorrizta (Netta rufina) | 102 |
Murgilari arrunta (Aythya ferina) | 145 |
Murgilari arrea (Aythya nyroca) | 7 |
Malvasía cabeciblanca (Oxyura leucocephala) | 80 |
Galeperra (Coturnix coturnix) | 7 |
Eper gorria (Alectoris rufa) | 1 |
Flamenkoa (Phoenicopterus roseus) | 1799 |
Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis) | 24 |
Murgil handia (Podiceps cristatus) | 12 |
Txilinporta lepabeltza (Podiceps nigricollis) | 5 |
Haitz-usoa (Columba livia) | 12 |
Pagausoa (Columba palumbus) | 10 |
Usapal europarra (Streptopelia turtur) | 3 |
Usapal turkiarra (Streptopelia decaocto) | 19 |
Ganga azpizuria (Pterocles alchata) | 6 |
Kukua (Cuculus canorus) | 2 |
Sorbeltz arrunta (Apus apus) | 93 |
Sorbeltz arrea (Apus pallidus) | 1 |
Sorbeltza sp. (Apus apus/pallidus) | 110 |
Uroilanda handia (Rallus aquaticus) | 2 |
Uroilo arrunta (Gallinula chloropus) | 35 |
Kopetazuri arrunta (Fulica atra) | 1157 |
Kopetazuri gandorduna (Fulica cristata) | 20 |
Uroilo urdina (Porphyrio porphyrio) | 269 |
Zankaluzea (Himantopus himantopus) | 344 |
Abozeta (Recurvirostra avosetta) | 409 |
Txirri grisa (Pluvialis squatarola) | 6 |
Txirritxo hankabeltza (Charadrius alexandrinus) | 3 |
Txirrito handia (Charadrius hiaticula) | 2 |
Txirritxo txikia (Charadrius dubius) | 7 |
Harri iraularia (Arenaria interpres) | 2 |
Txirri kurlinta (Calidris ferruginea) | 200 |
Txirri zuria (Calidris alba) | 15 |
Txirri arrunta (Calidris alpina) | 60 |
Txirri txikia (Calidris minuta) | 20 |
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos) | 11 |
Kuliska zuria (Tringa nebularia) | 9 |
Bernagorria (Tringa totanus) | 27 |
Pratinkola (Glareola pratincola) | 34 |
Antxeta mokozorrotza (Chroicocephalus genei) | 32 |
Antxeta mokogorria (Chroicocephalus ridibundus) | 43 |
Kaio hankahoria (Larus michahellis) | 70 |
Txenada txikia (Sternula albifrons) | 18 |
Txenada mokobeltza (Gelochelidon nilotica) | 5 |
Itsas enara beltza (Chlidonias niger) | 7 |
Itsas enara musuzuria (Chlidonias hybrida) | 248 |
Txenada hankabeltza (Thalasseus sandvicensis) | 20 |
Zikoina zuria (Ciconia ciconia) | 312 |
Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo) | 3 |
Txori zezena (Ixobrychus minutus) | 3 |
Koartza hauskara (Ardea cinerea) | 54 |
Koartza gorria (Ardea purpurea) | 23 |
Koartza zuria (Ardea alba) | 42 |
Koartzatxo txikia (Egretta garzetta) | 179 |
Koartzatxo itzaina (Bubulcus ibis) | 448 |
Koartzatxo karramarrozalea (Ardeola ralloides) | 9 |
Amiltxori arrunta (Nycticorax nycticorax) | 94 |
Beltzarana (Plegadis falcinellus) | 1483 |
Ibis ermitaua (Geronticus eremita) | 15 |
Mokozabal zuria (Platalea leucorodia) | 137 |
Arrano arrantzalea (Pandion haliaetus) | 1 |
Sai zuria (Neophron percnopterus) | 1 |
Sai arrea (Gyps fulvus) | 23 |
Arrano txikia (Hieraaetus pennatus) | 3 |
Zingira-mirotza (Circus aeruginosus) | 3 |
Mirotz urdina (Circus pygargus) | 1 |
Miru gorria (Milvus milvus) | 1 |
Miru beltza (Milvus migrans) | 61 |
Zapelatz arrunta (Buteo buteo) | 5 |
Argioilarra (Upupa epops) | 6 |
Ur -martina (Alcedo atthis) | 1 |
Erlatxoria (Merops apiaster) | 136 |
Naumanni belatza (Falco naumanni) | 15 |
Belatz gorria (Falco tinnunculus) | 13 |
Belatz sp. (Falco naumanni/tinnunculus) | 2 |
Antzandobi kaskagorria (Lanius senator) | 11 |
Urretxoria (Oriolus oriolus) | 1 |
Mika urdina (Cyanopica cooki) | 9 |
Mika arrunta (Pica pica) | 26 |
Beletxikia (Corvus monedula) | 69 |
Erroia, okela-belea (Corvus corax) | 1 |
Txoriandre arrunta (Calandrella brachydactyla) | 2 |
Kalandria (Melanocorypha calandra) | 42 |
Txoriandre pispoleta (Alaudala rufescens) | 5 |
Kutturlio mokolaburra (Galerida theklae) | 1 |
Kutturlio arrunta (Galerida cristata) | 99 |
Kutturlioa sp. (Galerida theklae/cristata) | 10 |
Uhalde-enara (Riparia riparia) | 306 |
Enara arrunta (Hirundo rustica) | 156 |
Enara ipurgorria (Cecropis daurica) | 15 |
Enara azpizuria (Delichon urbicum) | 54 |
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) | 2 |
Kaskabeltz handia (Parus major) | 6 |
Buztanluzea (Aegithalos caudatus) | 4 |
Gerritxoria (Certhia brachydactyla) | 2 |
Txepetxa (Troglodytes troglodytes) | 1 |
Errekatxindorra (Cettia cetti) | 35 |
Txio horia (Phylloscopus trochilus) | 1 |
Txio iberiarra (Phylloscopus ibericus) | 1 |
Mendebaldeko sasi-txori horizta (Iduna opaca) | 5 |
Sasi-txori arrunta (Hippolais polyglotta) | 1 |
Lezkari arrunta (Acrocephalus scirpaceus) | 31 |
Lezkari karratxina (Acrocephalus arundinaceus) | 14 |
Benarriz gorrizta (Locustella luscinioides) | 2 |
Ihi-txoria (Cisticola juncidis) | 118 |
Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala) | 21 |
Etze-txinboa (Sylvia undata) | 2 |
Euli-txori grisa (Muscicapa striata) | 2 |
Urretxindorra (Luscinia megarhynchos) | 20 |
Pitxartxar nabarra (Saxicola rubetra) | 1 |
Pitxartxar burubeltza (Saxicola rubicola) | 13 |
Buztanzuri horia (Oenanthe hispanica) | 2 |
Zozoa (Turdus merula) | 6 |
Arabazozo beltza (Sturnus unicolor) | 87 |
Larre-buztanikara (Motacilla flava) | 60 |
Buztanikara zuria (Motacilla alba) | 1 |
Txonta arrunta (Fringilla coelebs) | 2 |
Txorru arrunta (Chloris chloris) | 46 |
Txoka arrunta (Linaria cannabina) | 39 |
Kardantxiloa (Carduelis carduelis) | 64 |
Txirriskila (Serinus serinus) | 44 |
Gari-berdantza (Emberiza calandra) | 61 |
Etxe-txolarrea (Passer domesticus) | 178 |
Txolarre iluna (Passer hispaniolensis) | 181 |
Landa-txolarrea (Passer montanus) | 1 |
Estrilda mokogorria (Estrilda astrild) | 3 |
Koartza zuria (Ardea alba)
Miru beltza (Milvus migrans)
Kopetazuri gandorduna (Fulica cristata)
Txolarre iluna (Passer hispaniolensis)
Gari-berdantza (Emberiza calandra)
Beltzarana (Plegadis falcinellus)
Koartzatxo karramarrozalea (Ardeola ralloides)
Larre-buztanikara (Motacilla flava)
Txirri txikia (Calidris minuta) eta txirri zuria (Calidris alba)
Flamenkoa (Phoenicopterus roseus)
Mokozabala (Platalea leucorodia)