Kalamuako parlamentua mahai-jokoa
"Kalamuako parlamentua", Eibarko mahai jokoa
Urte t'erdiz biharrian jardun eta gero, 2008ko azaruan 25ian aurkeztu genduan Portalea Kultur etxian Kalamuako parlamentua mahai-jokua. Oier Gorosabelek bota zeban proposamena EibarORG alkartian eta horretan jardun dogu azkenengo hilabetiotan gure elkarte txiki honetako kide batzuk.
Oka eta tribial estiloko jokua da bere gure helburua izan da, familixan edo lagun-giruan alkartu eta jokuakin gozatzen dogun bittartean Eibarko herrixa eta bere historixia hobeto ezagutzia. Egixa esateko, oso esperientzia politta izan da. Ederra izan da jokuan egitura guztia pentsatzia, galderak asmatzen jardutia, diseinu-lanak aurrera eitten ikustia... eta dana EibarOrg alkarteko lagunekin batera. Neretako, behintzat, oso esperientzia politta eta aberasgarrixa izan da. Sufrimendu gitxi eta gozamen haundixa ;)
1260 galdera dagoz, danak Eibarren ingurukuak, eta 6 taldetan antolatuta (historixia; euskeria eta kulturia; geografixia eta kaliak; jaixak, musikia eta kirola; biharra; eta beste batzuk). Oka estilora jokatzen da, baina taulan aurrera egin ahala, galderak erantzun bihar dira, Tribial joko batian moduan. Eibarren inguruko galderak erantzun ahala, aurrera jarraittuko dogu.
Uste dot oso lan politta urten jakula. Itxura aldetik, jokuan dinamika aldetik, eduki aldetik... Oso lan politta! Nere bildurrik haundixena zan, ia galderekin asmauko ete genduan. Joko zailegixa egin dogu? Errezegixa? Jendian gustukuak? Gure artian egindako 2-3 probetan baietz irudittu jaku eta inguruko jendiak be horixe esan desku.
Edozeiñek jokatu leike Kalamuako Parlamentuakin. Jokatu eta ikasi. Jokuan ezaugarri batzuk:
- Oka itxurako jokua da. 72 laukitxo daukaz. Lehenengua Untzagako plazia; azkena Kalamuako Parlamentua. Dadua bota eta galderak erantzun ahala, jokalarixak aurrera egingo dabe, helmugara heldu arte.
- 1260 galdera dira, sei ataletan banatuta: jaixak, musikia eta kirola; biharra; historixia; euskeria eta kulturia; geografixia eta kaliak; beste batzuk.
- Taldian jokatzeko aproposa, edozein adineko eibartarrentzat.
- Helburuak dira: Eibarko historixia ezagutzeko aukeria emotia, ondo pasatzen dogun bittartian. Eta belaunaldixen arteko transmisiñuan laguntzia, aitxitxa-amamak eta loibak parez pare ipinitta (eta aukera bardiña eukiko dabe batzuk zein bestiak).
Kredituak
• Argitaratzailea: Eibar.org elkartea.
• Laguntzailea: Eibarko Udala.
• Koordinatzailea: Oier Gorosabel.
• Ilustrazioak: Patxi Argarate.
• Diseinua eta maketazioa: Zaloa Etxaniz eta Maite Rementeria.
• Galderak: Oier Gorosabel, Asier Sarasua, Leire Narbaiza, Zaloa Etxaniz, Gari Araolaza, Josu Mendikute, Maite Rementeria, Juanan Argoitia, Eneko Astigarraga, Oier Araolaza, Asier Arregi, Aintzane Agirrebeña.
• Galderen aukeraketia eta orrazketia: Asier Sarasua.
• Zuzenketa linguistikoa: Aintzane Agirrebeña, Leire Narbaiza eta Asier Sarasua.
• Azpiegitura teknikua: Garikoitz Araolaza.
• Gestiñua: Eneko Astigarraga.
Esteka gitxi batzuk proiektu honen inguruan:
- Badator Kalamuako parlamentua (EibarOrg)
- Kalamuako parlamentua probatzen (Eibartik bloga)
- Kalamuako parlamentua (Txargain bloga)
- Presentado el juego de preguntas sobre Eibar (Diario Vasco)