Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / 2012an irakurri ditudan liburuak

2012an irakurri ditudan liburuak

Asier Sarasua 2013/02/10 23:35
Urteroko laburpena, artxibo pertsonalerako. Uzta ona. Euskal klasiko batzuk, poesiarekin lehenengo urratsak, zenbait idazle amerikar, polizia-eleberri sortatxo bat,...

Urtero bezala, aurten ere atzerapen pixkatekin, baina hementxe doa iazko liburu-uzta: 2012an zehar irakurritako liburuen zerrenda. Iaz esan nuen moduan, hauexek dira blog honetan idazten ditudan artikulurik intimoenak. Izan ere, gaueko ordu txikiak norekin pasatzen ditudan aitortzea... tira, uste dut sekretutxo asko uzten direla horrelako post batean. Benetan diot.

Aurreko urteetan ere nahiko gustura geratu naiz irakurritakoarekin (hementxe 2010ekoa eta 2011koa), baina esango nuke 2012koa hobea izan dela, kantitatean eta kalitatean. Telebista egongelatik kentzeak ere izan du eraginik, nola ez ba!

Irakurritakoen artean, betiko moduan, denetik apur bat, alde batetik bestera joatea gustatzen zaidalako, tematikan, estiloan, generoan, hizkuntzan... Hala ere, azken urteko salmenta eta kritikei jaramon handirik egin gabe, gehiago jo dut liburu zaharragoetara, "pendiente" nituen irakurketa haietara (kasuren batean, baita bigarrengoz irakurtzera ere), eta hantxe aurkitu ditut libururik gogokoenak.

Esan bezala, oro har, urte ona izan da. Bizpahiru izan ezik, beste guztiak gomendatuko nituzke. Eta besterik gabe, autsi, zerrenda. Gehien gustatu zaizkidan haiei (ez onenei) izartxo parea ipini diet:

  • **La playa de los ahogados. Domingo Villar, 2009. Polizia-eleberri galiziarra.
  • Biodiskografiak. Iban Zaldua. Erein, 2011. Musikazaleentzat bereziki, esango nuke.
  • El perro de terracota. Andrea Camiller. Salamandra, 1999. Polizia-eleberri siziliarra. Hasieran pssse; gero gusturago. Tira, 7/10.
  • Carreteras secundarias. Ignacio Sanchez Pisón.
  • El callejón de los milagros. Naguib Mahfuz. 1947. Cairo 1945. Midaq karrikako pertsonaien bizimodua. Errealista, korala, klasikoa erabat (tuit).
  • **Katu jendea. Eider Rodriguez. Elkar, 2010. Koxkaz eta ixilunez betetako 7 ipuin sarkor. Ondo (Tuit)
  • Sagarrak Euzkadin. Inazio Mujika Iraola. Alberdania, 2007.
  • Gerezi denbora. Inazio Mujika Iraola. Alberdania, 1999.
  • **Azukrea belazeetan. Inazio Mujika Iraola. Erein, 1987. Bikaina. Blogean
  • **Sargori. Pello Lizarralde. Pamiela, 1994. Bikaina. Blogean.
  • **Zergatik panpox. Arantxa Urretabizkaia. Erein, 1985. Liburutxo txiki handia.
  • **100 metro. Ramon Saizarbitoria. Kriseilu, 1976. Oharra blogean.
  • Scanner. Leire Bilbao. Susa, 2011. Blogean
  • Porto Pimeko dama. Antonio Tabucchi (1983). Fernando Reyk euskaratua (Literatura Unibertsala saila, 2007)
  • Tigre ehizan. Aingeru Epaltza. Elkarlanean, 1996. Ez hotz ez bero.
  • El Hombre que plantaba árboles. Jean Giono, 1954 (Círculo, 2000)
  • **Antzararen bidea. Jokin Muñoz. Alberdania, 2007. Urteko aurkikuntza handienetarikoa. Izugarri gozatu dut; baina izugarri, gero!
  • **Hamaseigarrenean, aidanez. Anjel Lertxundi. Erein, 1983. Blogean.
  • Ojos de agua. Domingo Villar. Mondadori, 2007. Tira, La playa de los ahogados askoz hobea.
  • **Rebelión en la granja. George Orwell. Destinolibro, 1985 (jatorrizkoa, 1945). Institutuan derrigor irakurrita, orain gusturago jardun dut, jakina.
  • La vida, el universo y todo lo demás. Douglas Adams. Anagrama, 1985. Aspergarria. Beste hau hobea.
  • Narrazio tailerra. Mikel Hernandez abaitua. Erein, 2011. Erabat gomendagarria irakurzaleentzat.
  • Hiltzaileak. Martin Ugalde. Erein, 1985 (jat. Illtzailleak, Caracas, 1961). Gerratea ta ondorengo errepresioa hizpide, euskaraz idatzitako 1. ipuin-liburuan. Irakurgarria. (Tuit)
  • **Bi anai. Bernardo Atxaga. Erein, 1985. Oso gustora murgildu naiz Atxagaren lirikotasun minberan.
  • Cosecha roja. Dashiell Hammet. Alianza, 2011 (jatorrizkoa, 1929). Hammeten betiko elementuak eta garaia, elkarrizketa bizi eta onekin. Baina aspertu ere egin nau. Tarteka, gehiago dirudi telesail bat eleberri bat baino (hari larregi, justifikaziorik gabe eta ondo lotu barik).
  • Al faro. Virginia Woolf. 1927. Edhasa, 2003. Virginia Woolfek erraz irabazi dit partida. "Al faro"  ezin amaituta. Beharbada neguko arrats goibeletarako; uda eguzkitsuan ezinezko, behintzat . Barkatu @Anaisni.
  • Jalgi hadi plazara. Itxaro Borda. Susa, 2007. Ganberrada bat. Blogean.
  • Etiopia. Bernardo Atxaga. Pott, 1978. (Erein, 1988). Liburu handia; liburu ederra. Niretzat larregi. Gainditu egin nau.
  • La trilogía de Nueva York. Paul Auster. Anagrama, 1996. Blogean.
  • Obras completas (y otros cuentos). Augusto Monterroso. 1959. (Anagrama, 2006). Bai, jakina.
  • En tierras bajas. Herta Müller. 1984. Goibela, zeharo. Blogean.
  • Petirrojo. Jo Nesbo. RBA, 2009. Polizia-eleberri trinko eta arina. Gomendagarria zaleentzat.
  • **Sostiene Pereira. Antonio Tabucchi. 1994. (Anagrama, 1999)
  • Rossetti-ren obsesioa. Ramon Saizarbitoria. Erein, 2001. Esan dezaket pixkat aspertu egin nauela? Pixka bat, e?
  • **Si te dicen que caí. Juan Marse. 1973. Ahalegintxoa eskatzen duen liburuan; baina ahalegin hori eta gehiago merezi duena! Zo-ra-ga-rri-a! Iruzkin batzuk: Bat, bi eta hiru.
  • Historia de un crimen perfecto (Mikel Santiago) http://amzn.to/QtvwCz Amazoneko deskargatuena (horregatik probatu nuen). Polizia-eleberri llaburtxoa. Tira.
  • Zamaontzia. Iñigo Aranbarri. Susa, 2011. 3 pertsona abandonatuta, noraezean. 3 belaunaldi; 3 mundu; 3 istorio ondo harilkatuta (tuit).
  • Las batallas en el desierto. Jose Emilio Pacheco. 1981 (Tusquets, 2009).
  • El gatopardo. Giuseppe Tomasi di Lampedusa. 1958. Sicilia, 1860. urtea, garibaldinoak eta "tricolore" berria. Garai baten amaiera, Salinako printzipearen eta bere senideen gora-beheretan oinarrituta. Klasikoa, zentzurik on eta txarrenetan. Baina badu zeozer.
  • Agur, Euzkadi. Juan Luis Zabala, Susa 2000. Blogean.
  • Kontakizunak. Edgar Allan Poe. Elkar, 2011.
  • **Harri eta herri. Gabriel Aresti. 1964 (Susa, 2008). Aurten irakurri dut lehenengoz. Hala ere, oso gertuko egin zaizkit hainbat poesia eta pasarte. Aresti hain da guztiona dagoeneko!
  • Jazz Blanco. James Ellroy. Zeta bolsillo, 2009. Ez zait gustatu. Trama konplikatuegia, jarraitzeko zaila eta idazkera berezia (eskematikoa)... Berez, horrelakoak gustatzen zaizkit, baina kasu honetan ez nau harrapatu. Erdia irakurri eta laga egin dut.
  • **Ni ez naiz hemengoa. Joseba Sarrionandia, 1985. Blog estiloan idatzita, gartzelako egonaldian. Eguneroko bat. 3 gai nagusi: hizkuntza, literatura eta gartzela bera. Gogoetak, hausnarketak, ideia solteak... Ona ez, hobea.
  • Koaderno gorria. Arantza Urretabizkaia. Erein, 1998. Blogean.
  • Kaxa hutsa bat. Beñat Sarasola. Susa, 2007. Nire ezjakintasunean, gustatu zait.
  • El aleph. J.L. Borges. 1949. Fantasiazko 15 ipuin labur erakargarri (tuit).
  • Gartzelako poemak. Joseba Sarrionandia. Susa, 1992.
  • Idazten ari dela idazten duen idazlea. Iban Zaldua. Elkar, 2012. Blogean.
  • Punto omega. Don DeLillo. Seix Barral, 2010. Blogean.
  • Obabatiko tranbia. Iban Zaldua. Alberdania, 2002.
  • Ese idioma raro y poderoso. Iban Zaldua. Lengua de Trapo, 2012.
  • Ez balego beste mundurik. Karlos Linazasoro. Alberdania, 2000. Ez dut amaitu. Zorri.
  • Lehenago zen berandu. Arantxa Iturbe. Alberdania, 1995. Gozagarria. Blogean.
  • El reloj de Mr. Darwin. Juan Luis Arsuaga. Planeta, 2009. Eboluzioaz eta Darwinen bizitzaz. Ona. Blogean.
etiketak: zerrendak, liburuak, 2012
Serafin
Serafin dio:
2013/02/11 11:11
Ez haiz irakurle makala, hórrek danok irakurri badittuk.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz