Mugarri historikoa euskal ornitologiarentzat: euskara mundu mailako zerrenda eta datu-base nagusian!
AviList 2026 aurkeztu da, DB eta bilatzaile berriarekin
2025eko albiste ornitologiko nagusia izan zen AviList zerrenda aurkeztu zela: munduko hegazti guztien zerrenda taxonomiko bakar eta bateratua. Albiste handia ornitologiaren historian. Txoriak.eus webgunean argitaratu genuen berria eta Eibartik blog honetan ere saiatu nintzen sintesi historiko txiki bat egiten hegaztien zerrenda eta izendegien inguruan.
AviList zerrenda urtero eguneratzen da eta duela pare bat aste aurreratu nizuen aurtengo zerrendan espero genituen aldaketa taxonomiko nagusiak. Eta azkenean aste honetan kaleratu du AviList-ek 2026ko eguneraketak biltzen dituen zerrenda berritua: AviList v2026.
Urteroko eguneraketa taxonomikoak interesgarriak dira horrelako kontuak atsegin ditugun frikiontzat, baina aurtengo benetako aldaketa da orain datu-base osoa jarri dutela online, bilatzaile eroso eta sendo batekin, eta bertan... euskarazko izenak agertzen direla!
Mundu mailako datu-base eta erreferentziako zerrenda bateratuan euskarazko txori-izenak agertzen zirela ikusi nuenean, daitort, sekulako emozioa sentitu nuen.
Hemen probatu dezakezue: https://explore.avilist.org/
Nola heldu da euskara hara?
AviList proiektuan parte hartzen duen erakunde nagusia Cornell Unibertsitatea da, bere eBird plataformarekin batera. Eta euskal txorizaleak aspaldi ari gara lanean mundu mailako plataforma hori euskaraz izateko eta bertan erakusten diren txori-izenak euskaraz ere bilatu eta erabili ahal izateko (2023an munduko 12. hizkuntza izan zen euskara eBirden agertzen). Gainera, urtero eguneratzen ditugu euskarazko izendegiak, aldaketa taxonomikoetara egokitzeko eta euskarazko izenik ez duten espezieentzat proposamenak eginez. Hemen 2023an euskarazko izendegian izan ziren aldaketa nagusiak eta 2024ko eguneraketakoak, blog honetan bertan.
Komeni da gogoratzea Euskal Batzorde Ornitologikoaren baitan lantalde zabal bat ari garela 2020. urtetik munduko hegaztien euskarazko izen arrunten zerrendak eguneratzen eta osatzen.
AviList-eBird konexioari esker, orain euskarazko izendegi osoa (beste hainbat hizkuntzakoekin batera) AviList zerrendara gehitu da eta izenok datu-basearen bilatzailean agertzen dira. Erakunde horien sentsibilitatea ere aintzat hartzekoa da, ez baita ohikoa izaten horrelako nazioarteko egitasmo erraldoietan hizkuntza txikiei lekurik egitea.
Txorizaleontzat duen garrantziaz gain, euskararentzat duen izaera sinbolikoa ere ez zait txikia iruditzen, eguneraketa honek nazioarteko panorama zientifikoan jartzen duelako euskara, munduko hizkuntza handienen pare.
Azken batean, elkarlanaren emaitza. Euskal txorizaleon arteko elkarlana eta nazioarteko erakundeen artekoa. Eta elkarlanak onurak besterik ez dakartza.
AviList 2026: aldaketa taxonomiko nagusiak
Joan zen astean aurreratu genituen aurtengo aldaketa taxonomiko nagusiak, ez ditut hemen denak errepikatuko (eta PDF honetan eBird plataformak kaleratu zuen laburpena).
Urtero bezala, espezie berriak deskribatu dira, espezie batzuk zatitu egin dira (splits), beste batzuk bateratu (lumps) eta zerrenda taxonomiko guztia orraztu da (izen zientifikoak eta hurrenkera bera).
Euskaldunon ikuspegitik 3 aldaketa aipatu daitezke:
- Euli-txori grisa (Muscicapa striata): Gurean ezagutzen dugun euli-txoriak Muscicapa striata izaten jarraituko du. Hala ere, lehen espezie honen barruan zegoen Mediterraneoko (tartean Baleareetako) populazioa espezie independente gisa onartu da orain, Muscicapa tyrrhenica (euli-txori mediterraneoa) izenarekin.
-
Txantxangorria (Erithacus rubecula): Txantxangorriaren Erithacus generoa monotipikoa zen orain arte, hau da, genero horretan espezie bakarra zegoen, txantxangorri ezaguna. Kanariar Uharteetako populazioa orain bereizi egin da, genetikoki desberdina izateaz gain, oso kantu eta dei bereizgarriak dituelako. Erithacus superbus (txantxangorri kanariarra) izango da espezie berria.
-
Berdantzen aldaketa handia: Ikerketa genetikoek eraginda, orain arteko Emberiza generoa lau generotan banatu da. Gure hezeguneetan hain ohikoa den zingira-berdantza, esaterako, Schoeniclus schoeniclus izatera pasa da. Berdin beste hainbat, adibidez, berdantza txikia Schoeniclus pusillus bihurtu da eta baso-berdantza Schoeniclus rusticus.
Orain zer? Euskal Batzorde Ornitologikoaren erronka
Albiste handi hau pizgarria da euskarazko hegaztien izendegi estandarrarekin lanean ari garen txorizaleontzat. Egindako bidea ez da txikia izan, baina hemendik aurrera ere ez dugu izango aspertzeko aukerarik!
Europako hegaztien izendegia prest daukagu (1.000 izen inguru) eta Eusko Jaurlaritzako Terminologia Batzordearen behin betiko onarpenaren zain gaude. Ondoren Euskalterm Banku Terminologiko Publikora eramatea ere garrantzitsua litzateke, noski.
Munduko hegaztien zerrenda osatzeko urrats sendoak ere eman ditugu eta dagoeneko 2.500 espezie baino gehiagoren proposamenak ditugu, txosten terminologiko espezifikoekin. Landu ditugun azkenengo taldeak motmotak, pinguinoak, atalarrak eta karrakak izan dira, bakoitza dagokion txostenarekin.
Gainera, Wikipediarekin ere ari gara elkarlanean. Wikipedia AviList-ekin dago lerrokatuta honezkero, gu bezala, eta horrek ahalbidetzen du munduko erreferentzia nagusienetakoa den Wikipedian euskarazko izena duten milaka txoriren fitxak prest izatea. Hori guztia posible izan da Euskal Wikilarien Elkartearen eta Galder Gonzalezen lanari esker, mila esker hemendik!
Txoriak.eus webgunean ere bilatzaile bat egokitu dugu kontsulta azkarrak egiteko.
Eta munduko hegaztien izendegia osatzeaz gain, urtero-urtero taxonomian gertatzen diren aldaketei ere erantzun beharko diegu, ikerlariek zehazten dituzten aldaketa taxokonimoek euskarazko izen arruntetan egokitzeko (aurten txantxangorriarekin edota zingira-berdantzarekin gertatu den bezala).
Laburbilduz, albiste garrantzitsua izan dela aste honetan ezagutu duguna, pozgarria bezain hunkigarria, eta lanean jarraitzeko pizgarri izugarria!
Segi dezagun!
AviList 2026 zerrenda: munduko hegaztien taxonomian etorri(ko) diren aldaketak
Urte askoan zehar, ornitologoek eta hegaztizaleek hainbat zerrenda taxonomiko ezberdin izan dituzte lehian (batez ere eBird/Clements, IOC World Bird List eta HBW/BirdLife). Historia apur bat egin genuen blog honetan bertan: Historia apur bat munduko hegaztien zerrenden inguruan (2025eko abuztuan). Horrek arazoak zekartzan, zerrenda bakoitzak irizpide ezberdinak baitzituen espezie bat onartzeko, eta ez zegoelako munduko hegazti guztien zerrenda ofizial eta bateraturik. Egoera hori konpontzeko, nazioarteko aditu nagusiek lantalde bat sortu zuten (Working Group Avian Checklists), 2024. urtearen amaierarako hiru zerrenda nagusiak bateratzeko ikerketa-fase nagusia amaitu zuten eta 2025eko ekainean argitaratu zen ofizialki AviList, mundu mailako zerrenda bateratua (v2025).
Zerrenda bateratu hori etengabe jarraitzen dute gainbegiratzen eta egokitzen, zientziaren aurkikuntza berrietara moldatzeko. Gaurko egunez, urriaren 13an, AviList lantaldeak ez du oraindik aldaketa horien berri eman, baina eBird.org plataformak bai argitaratu du v2026 dokumentua, iazkoarekin alderatuta zenbait aldaketa dakartzana (ikusi hemen, 2026ko iraileko bertsioa, PDF). Ikusi behar ea AviList zerrenda ofizialean gauzatuko diren, baina eBird-ek argitaratu baditu, zalantza gutxi laster erabat onartuko direla.
Eguneraketa (2026/10/23): AviList v2026 argitaratu da urriaren 20an, hemen aipatzen diren kontu guztiak onartuta.
Hasteko: zer gertatu da eBird eta IOC zerrendekin 2026. urtean?
Horixe da lehenengo puntu garrantzitsua: nola daude une honetan, 2026. urtean, eBird eta IOC zerrenda klasikoak? Erabat onartu dute AviList zerrenda bateratua?
Ba, bai, halaxe ematen du, 2025eko egokitze-fasearen ostean, 2026an beste urrats bat eman dutela eta hemendik arrera AviList izango dela euren erreferentziazko zerrenda taxonomikoa.
-
eBird / Clements zerrenda: eBird-ek, Cornell Unibertsitatearen babesarekin, AviList onartu du bere zerrenda ofizial gisa. 2025-2026 prozesuan, Clements zerrendak bere ibilbide taxonomiko independenteari amaiera eman dio. Gaur egun, eBird, Merlin aplikazioa eta Cornell-eko Birds of the World plataformak AviList erabiltzen dute beren oinarri taxonomiko bakar bezala.
-
IOC World Bird List: Bide beretik, IOC-ek ere bere lan taxonomiko independentea bertan behera uztea erabaki du. Orain arte urtean bi aldiz argitaratzen zuten beren zerrenda, baina aurtengoa izango da euren azkenengo eguneraketa (v15.2) independentea (dagoeneko AviListen parekoa). IOC-eko batzordea AviList-en garapenean sartu da bete-betean.
Laburbilduz, 2026an jada ez dago eBird eta IOC zerrenden arteko gatazkarik. Munduko ornitologia-erakunde nagusiek bat egin dute AviList-en inguruan, kontserbazioarentzat, zientziarentzat eta hegaztizaleentzat hizkuntza taxonomiko bakarra eta bateratua sortuz. Eguneraketak (aurtengo split, lump eta izen aldaketak kasu) talde bateratu horretatik ateratzen dira orain, urtero.
2026ko aldaketen laburpen orokorra
Iazko jauzi handiaren ostean, aurtengo eguneraketak ez dira izango horren handiak mundu mailako taxonomia orokorrean. Hala ere, izan badira eta, euskaldunon kasuan, aintzat hartzekoren bat, gainera.
Hauxe eBird-ek egin duen aurrerapena:
- Zatiketak (Splits): Atalik handiena da, urtero bezala, eta 29 proposamen zerrendatu dituzte. Adibide pare bat jartzearren, hontz virginiarra (Bubo virginianus) 3 espezietan banatuko da: Bubo virginianus, B. nigrescens eta B. nacurutu. Edota kolibri erraldoia (Patagona gigas) bi espezietan: Patagona gigas (hegoaldeko populazioa) eta Patagona peruviana (iparraldekoa). Horrelako beste 27 kasu azaldu dira.
-
Bateratzeak (Lumps): 2026ko zerrenda berrian 4 bateratze proposatu ditu adituen lantaldeak. Nabarmentzekoak, esate baterako, Apus nipalensis espeziea Apus affinis (sorbeltz txikia) espeziearen barnean sartu izana, eta Tyto nigrobrunnea zein Tyto rosenbergii hontzak Tyto javanica espeziearen subespezie izatera igaro direla.
-
Espezie berriak: Zientziarako 2 espezie berri onartu dira aurten: Crypturellus resonans (Slaty-masked Tinamou) eta Ptilorrhoa urrissia (Hooded Jewel-babbler).
-
Izen zientifikoen aldaketak: bukatzeko, izen zientifikoetan gertatutako aldaketak daude, aurtengoan 43 aldaketa-proposamen zabaldu dira. Adibidez, txepetxen generoa den Troglodytes generoaren zati bat Nannus generora pasatzekoa.
3) Euskal Herriko espezieen ikuspegia: txantxangorria eta euli-txori grisa
Euskal Herriko hegaztiei dagokienez, aldaketek ez dute gurean dauden txorien estatusa edo izena zuzenean aldatuko, baina espezie horien definizio globala murriztu dute:
- Euli-txori grisa (Muscicapa striata): Gurean ezagutzen dugun euli-txoriak Muscicapa striata izaten jarraituko du. Hala ere, lehen espezie honen barruan zegoen Mediterraneoko (tartean Baleareetako) populazioa espezie independente gisa onartu da orain, Muscicapa tyrrhenica (euli-txori mediterraneoa) izenarekin. Ikerketa genetikoek erakutsi duten aldea eta kantuak dituen desberdintasun nabarmenak eragin dute banaketa hori. IOC erakundeak lehendik ere bazeukan aldaketa hau bere zerrendetan, baina eBirdek aurten onartu du.
-
Txantxangorria (Erithacus rubecula): Txantxangorriaren Erithacus generoa monotipikoa zen orain arte, hau da, genero horretan espezie bakarra zegoen, txantxangorri ezaguna. Hemendik aurrera, Kanariar Uharteetako populazioa bereizi egingo ei da, genetikoki desberdina izateaz gain, oso kantu eta dei bereizgarriak dituelako. Erithacus superbus (txantxangorri kanariarra) izango da espezie berria.
Beraz, Euskal Herriko ikuspuntutik, bi hegazti hauen kontzeptua "mugatu" egingo da (restricted concept), beren ahaide isolatuak espezie mailara igo direlako.
4) Emberiza generoaren iraultza
Beharbada aurkeztu den aldaketa taxonomiko sakonenetako bat berdantzen Emberiza generoarena izan da. Ikerketa genetikoetan oinarrituta, genero hau lau genero berritan zatituko baita: Emberiza, Fringillaria, Schoeniclus, eta Melophus.
Euskal Herriko espezie gehienei ez die eragingo aldaketak (Emberiza generoan sartuta jarraitzen dute), baina hezeguneetan aurki dezakegun zingira-berdantza Schoeniclus schoeniclus izatera pasa da (orain arte Emberiza Schoeniclus). Era berean, Europa mendebaldean pasean edo neguan noizbehinka agertzen diren beste berdantza batzuek ere genero berria hartu dute; esaterako, berdantza txikia Schoeniclus pusillus bihurtu da (lehen Emberiza pusilla), eta baso-berdantza Schoeniclus rusticus (lehen Emberiza rustica).
...............
* Hasieran esan bezala, hemen zerrendatu ditugun aldaketak oraindik proposamen egoeran daude, AviList berria argitaratzeko zain, baina eBird-ek argitaratu baditu eta 2026ko zerrenda berrian onartu baditu, ia-ia segurutzat jo dezakegu hurrengo AviList zerrendan ere agertuko direla.
"The Most Perfect Thing", hegaztien arrautza, gauza perfektu hori (T. Birkhead, 2016)
Afaltzeko, zer? Tortilla bat? Bota ditut arrautza biak plater sakonera eta hantxe agertu zaizkit bizitzan lehenengoz txalazak, blastodermoa, barne-mintza, aire-ganbera... Bizi guztian izan ditut begien aurrean, baina orain arte ez diet jaramon handirik egin. Gaur arte. Birkheaden liburuak begiak ireki dizkidan arte.
Lehenago ere izan dugu hizpide Birkhead blog honetan (Los sentidos de la aves). Ornitologo eta ekologo britainiarra da, hegaztien portaeran eta bilakaeran munduko aditu nagusietakoa. Horrez gainera, zientzia dibulgazioan daukagun idazlerik borobilena ere bada, eta bere lanen artean aipagarrienetakoa da irakurri berri dudan The Most Perfect Thing: Inside (and Outside) a Bird's Egg. 2016an idatzi zuen eta zenbait sari jaso ere bai; gaztelaniaz ere badago, Una sutil perfección izenburupean (Libros del Jata, 2018).
Egileak goitik behera miatzen ditu arrautzaren ezaugarri, egitura eta lorratz ebolutibo guztiak. Izugarri ondo dokumentatuta eta ehunka datu tekniko emanez, baina betiere modu ulergarri eta erakargarrian. Izan ere, horixe da Birkheaden gaitasuna, xehetasunik txikienera ere iristen dela, baina betiere testu irakurgarri eta erakargarriak onduz. XIX. mendeko pottorroen arrautzen bilduma batetik abiatuta, hamaika espezieren inguruko xehetasunak aurkituko ditugu liburuan barrena, baita dinosauroen aipamenen bat ere.
Arrautza: bizitza berri bat lurreko baldintza gogorrenetan babesteko eta garatzeko diseinatutako mekanismo miragarria
Liburuaren muinean galdera garrantzitsu bat dago: nola izan daiteke hain objektu "arrunta" benetan horren konplexua? Birkhead-ek arrautzaren bizitza-zikloa aztertzen du, sorreratik eta ernalkuntzatik txitaldiraino. Galdera askori erantzuten die: Non eta noiz sortzen dira gorringoa eta zuringoa hegaztiaren barruan? Noiz eta nola gogortzen da arrautzaren oskola? Eta nola sortzen dira maskorraren koloreak eta ereduak, hainbeste forma eta itxura desberdinekin? Arrautzaren zein mutur ateratzen da lehenbizi errutean: mutur borobila ala punta zorrotza? Nola moldatzen da arrautza ingurumen-baldintza anitz eta muturrenetan bizirauteko? Noiz eta nola apurtuko du txorikumeak oskola?
Eta 'nola' galdera bakoitzaren ostean, 'zergatik' galderari erantzuten ere ahalegintzen da egilea, nahiz eta batzuetan erantzuna oraindik ezezaguna edo irekia izan zientziarentzat.
Horrela, 200 orrialdeetan zehar, arrautzaren zatiak ezagutzen joango gara:
- Oskola: kanpoko estalki gogorra, kaltzio karbonatoz egina. Porotsua da, enbrioiak arnasa hartu ahal izateko (oxigenoa sartu eta karbono dioxidoa atera), baina aldi berean bakterien sarrera oztopatzen du.
- Mintzak (kanpokoa eta barnekoa): Oskolaren azpian dauden bi geruza finak, arrautz gogorra zuritzean aurkituko duguna. Hezetasuna eutsi eta bakterioen sarrera oztopatzeko bigarren geruza bat dira. Oskolaren aurretik sortzen da, arrautzaren lehenengo forma eta estalkia bihurtuz.
- Aire-ganbera: arrautzaren mutur borobilean egoten den hutsunea da. Txitoak arrautza puskatu aurretik behar duen oxigeno gehigarriaren iturria. Hau ere, arrautz gogorra zuritzean nabarmena.
- Zuringoa (albumina): enbrioiarentzako ur eta proteina iturria. Kolpeak xurgatzeko eta enbrioia babesteko ere balio du. Eta, gainera, mikrobioei aurre egiteko hainbat osagai ere baditu. Arrautza hegaztiaren barruan sortzen hasten denean, geruza txiki bat besterik ez da, baina ondoren hidratatu eta hazi egiten da. Espezie bakoitzaren bizitokiaren eta jatorri ebolutiboaren arabera, arrautzaren zati handiagoa edo txikiagoa hartuko du.
- Gorringoa (biteloa) koipez eta proteinaz osatutako elikagai biltegia; hauxe da enbrioiarentzako elikagai-iturri nagusia da.
- Disko germinala (blastodermoa): gorringoaren gainazalean dagoen orban zuri txikia. Ernalduta badago, hortik abiatuko da enbrioiaren garapena.
- Txalazak: zuringoan dauden bi kiribil txiki dira, eta euren lana da gorringoa arrautzaren erdian esekita mantentzea, oskolaren kontra jo ez dezan. Tortila bat egitean ere erraz ikus litezke, firu zuritxo batzuk dira, bata bestea baino luzexeagoa.
Tira, laburbilduz, izugarri liburu ona dela Birkheaden "Gauzarik perfektuena" hau. Animalien fisiologia, zoologia eta zientzia gogoko duten frikientzat bakarrik? Baliteke. Baina esango nuke naturazale orok ere erraz eta interesez irakurtzeko moduko liburua dela. Ezinbesteko lana naturan dagoen mekanismorik garrantzitsuenetako bat ezagutzeko.
Amaitzeko, AAri galdetu diot zer ote den arrautza bat, definitu dezala. Halaxe egin du: Arrautza bat eboluzioak sortutako kapsula organiko autosufiziente bat da; bizitza berri bat lurreko baldintza gogorrenetan babesteko eta garatzeko diseinatutako mekanismo miragarria. Ba, horixe.
- zuringoa
- gorringoa
- disko germinala
- txalazak
Eibarko hegazti habiagileen urteroko jarraipena, SACRE 2026
Aurten ere ekin diogu udaberriroko hegazti-jarraipenari. SEOk antolatzen duen SACRE programaz ari naiz. Eibar inguruan udaberrian kumaldian beha daitezkeen hegaztiak aurkitu eta zenbatzean datza erronka.
Metodologia, inoiz aipatu bezala, erraza da. Behatzaile bakoitzak aurrez zehaztutako 10*10 km-ko lauki bat aukeratu behar du (nire kasuan Gipuzkoako mugako WN4080 laukia, Eibar-Elgoibar-Etxebarri hartzen dituena) eta 20 behaketa-puntu zehaztu behar dira (irizpide zientifiko eta metodologiko batzuk jarraituz). Ondoren, urtero ibilbide berdina egin behar da, 20 puntu horietan 5 minutu geratuz eta ikusten eta entzuten diren hegazti guztiak zenbatuz (espezieak eta kopuruak). Metodologia eta datu zehatzagoak aurreko urteetak postetan, hemen adibidez, 2018, 2019 eta 2023 urteetako laburpenetan eta 2015-2025 bilakaeraren laburpena aurkeztu nuen sarreran.
Aurtengo ezusteko nabarmenenak, SACRE barruan lehenbizikoz ikusi ditudan 2 espezie: sai zuria eta galeper eurasiarra. Sai zuria urria baina ohikoa da Eibar inguruko zenbait tokitan, besteak beste Markinaldean eta Udalatx aldean; SACRE barruan Etxebarrin ikusi dut aurten lehenengoz. Galeperra, berriz, erabat arraroa da Eibar aldean. Santa Kurutzen ikusi dugu gaur eta poz berezia eman dit, besteak beste, nire ohiko txoritokian ikusi dudalako, Mandiolaballean.
Guztira, 10 urtean, 73 espezie ezberdin zenbat ditugu SACRE programan.
Sai arrea (Gyps fulvus). Eibarren kumatu ez arren, Urkiola aldeko aleak sarri-sarri ikusten dira gure inguruan.
| 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2022 | 2023 | 2024* | 2025 | 2026 | TOTAL | |
| Koartza hauskara | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 3 | 1 | 1 | 0 | 6 |
| Ahate musketaduna | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 2 | 0 | 0 | 1 | 4 |
| Basahatea | 34 | 41 | 74 | 55 | 34 | 49 | 78 | 26 | 58 | 75 | 524 |
| Liztorjale eurasiarra | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 1 |
| Miru beltza | 0 | 0 | 2 | 0 | 0 | 0 | 2 | 0 | 2 | 3 | 9 |
| Miru gorria | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 1 |
| Sai zuria | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 1 |
| Sai arrea | 8 | 3 | 6 | 10 | 5 | 15 | 4 | 0 | 21 | 14 | 86 |
| Gabiraia | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 |
| Zapelatza | 2 | 3 | 3 | 3 | 5 | 2 | 4 | 1 | 2 | 4 | 29 |
| Arrano txikia | 0 | 0 | 0 | 2 | 0 | 1 | 0 | 0 | 2 | 0 | 5 |
| Belatz gorria | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 | 2 |
| Zuhaitz-belatza | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 |
| Galeper eurasiarra | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 1 |
| Uroiloa | 3 | 4 | 3 | 2 | 1 | 1 | 5 | 3 | 1 | 2 | 25 |
| Kuliska txikia | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 1 |
| Kaio hankahoria | 1 | 0 | 6 | 2 | 0 | 1 | 1 | 0 | 1 | 5 | 17 |
| Etxe-usoa | 26 | 69 | 32 | 45 | 39 | 42 | 26 | 6 | 21 | 68 | 374 |
| Pagausoa | 3 | 0 | 0 | 4 | 3 | 2 | 12 | 0 | 5 | 5 | 34 |
| Usapal turkiarra | 6 | 10 | 8 | 7 | 7 | 2 | 3 | 0 | 1 | 1 | 45 |
| Kuku eurasiarra | 4 | 2 | 3 | 2 | 3 | 0 | 2 | 0 | 0 | 2 | 18 |
| Sorbeltz arrunta | 87 | 191 | 105 | 121 | 155 | 89 | 244 | 38 | 182 | 77 | 1289 |
| Lepitzulia | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 1 |
| Okil berde iberiarra | 3 | 2 | 5 | 4 | 3 | 7 | 3 | 1 | 1 | 5 | 34 |
| Okil beltza | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 1 | 2 |
| Okil handia | 1 | 0 | 1 | 0 | 2 | 2 | 0 | 0 | 1 | 1 | 8 |
| Uhalde-enara | 0 | 31 | 20 | 12 | 28 | 25 | 42 | 4 | 27 | 36 | 225 |
| Haitz-enara | 3 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 | 6 | 11 |
| Enara arrunta | 4 | 5 | 7 | 0 | 9 | 13 | 2 | 5 | 14 | 8 | 67 |
| Enara ipurtzuria | 14 | 19 | 16 | 24 | 15 | 17 | 23 | 10 | 26 | 26 | 190 |
| Uda-txirta | 6 | 5 | 1 | 1 | 0 | 1 | 1 | 0 | 3 | 5 | 23 |
| Buztanikara horia | 4 | 7 | 6 | 2 | 4 | 17 | 9 | 6 | 7 | 16 | 78 |
| Buztanikara zuria | 10 | 7 | 6 | 5 | 4 | 9 | 16 | 6 | 9 | 4 | 76 |
| Ur-zozoa | 0 | 2 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 3 |
| Txepetxa | 29 | 38 | 38 | 46 | 39 | 38 | 35 | 16 | 30 | 47 | 356 |
| Tuntun arrunta | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 1 |
| Txantxangorria | 18 | 18 | 17 | 30 | 25 | 22 | 19 | 17 | 33 | 28 | 227 |
| Buztangorri iluna | 8 | 7 | 5 | 19 | 15 | 12 | 13 | 9 | 12 | 20 | 120 |
| Pitxartxar nabarra | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 1 |
| Pitxartxar burubeltza | 0 | 4 | 5 | 3 | 3 | 0 | 6 | 1 | 5 | 3 | 30 |
| Zozoa | 45 | 37 | 37 | 49 | 35 | 53 | 68 | 15 | 59 | 38 | 436 |
| Birigarroa | 9 | 8 | 13 | 5 | 12 | 19 | 8 | 5 | 12 | 9 | 100 |
| Garraztarroa | 0 | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 3 |
| Errekatxindorra | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 0 | 2 | 2 | 0 | 1 | 7 |
| Sasi-txoria | 3 | 0 | 1 | 3 | 3 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 15 |
| Txinbo kaskabeltza | 0 | 19 | 18 | 6 | 13 | 24 | 30 | 12 | 30 | 50 | 202 |
| Txio arrunta | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 2 |
| Txio iberiarra | 14 | 16 | 11 | 13 | 15 | 9 | 13 | 1 | 9 | 12 | 113 |
| Erregetxo bekainzuria | 3 | 5 | 5 | 5 | 2 | 11 | 7 | 1 | 10 | 8 | 57 |
| Euli-txori grisa | 2 | 1 | 1 | 0 | 2 | 1 | 0 | 0 | 3 | 1 | 11 |
| Euli-txori beltza | 0 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 |
| Buztanluzea | 0 | 3 | 2 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 6 | 13 |
| Kaskabeltz txikia | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 |
| Amilotx mottoduna | 3 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 5 |
| Pinu-kaskabeltza | 1 | 1 | 2 | 1 | 1 | 1 | 0 | 1 | 1 | 0 | 9 |
| Amilotx urdina | 0 | 2 | 0 | 1 | 0 | 1 | 0 | 0 | 5 | 1 | 10 |
| Kaskabeltz handia | 13 | 18 | 17 | 25 | 11 | 13 | 11 | 5 | 12 | 14 | 139 |
| Garrapoa | 1 | 0 | 0 | 0 | 1 | 3 | 0 | 0 | 3 | 0 | 8 |
| Gerri-txoria | 4 | 5 | 3 | 4 | 5 | 4 | 7 | 2 | 7 | 0 | 41 |
| Antzandobi arrunta | 1 | 3 | 0 | 3 | 1 | 1 | 2 | 2 | 0 | 2 | 15 |
| Eskinosoa | 2 | 2 | 0 | 2 | 2 | 0 | 4 | 0 | 1 | 1 | 14 |
| Mika | 0 | 0 | 0 | 1 | 2 | 3 | 1 | 1 | 9 | 1 | 18 |
| Belabeltza | 31 | 32 | 41 | 26 | 36 | 36 | 27 | 12 | 34 | 22 | 297 |
| Erroia | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 4 | 7 |
| Arabazozo pikarta | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 |
| Etxe-txolarrea | 29 | 39 | 43 | 29 | 60 | 103 | 110 | 76 | 144 | 146 | 779 |
| Txonta | 36 | 37 | 42 | 39 | 48 | 23 | 43 | 12 | 20 | 40 | 340 |
| Txirriskila | 21 | 10 | 8 | 5 | 11 | 17 | 4 | 4 | 2 | 8 | 90 |
| Txorrua | 0 | 0 | 1 | 3 | 2 | 4 | 12 | 2 | 8 | 0 | 32 |
| Kardantxiloa | 18 | 25 | 23 | 12 | 22 | 33 | 19 | 4 | 12 | 14 | 182 |
| Txoka | 0 | 3 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 4 |
| Gailupa | 2 | 0 | 3 | 1 | 1 | 1 | 1 | 0 | 2 | 1 | 12 |
| Hesi-berdantza | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 1 | 1 | 3 |
| ALE KOPURUA | 512 | 739 | 643 | 635 | 688 | 736 | 930 | 309 | 856 | 849 | 6897 |
| SP. KOPURUA | 40 | 42 | 43 | 44 | 45 | 48 | 48 | 35 | 51 | 53 | 73 |
* 2024an bisitaldi bakarra egin ahal izan nuen.
Miru beltza (Milvus migrans).
Uroilo arrunta (Gallinula chloropus). Oso ugaria izan barik, ohiko espeziea da uroilo arrunta Ego, Artibai eta Deba ibaietan.
Usapal turkiarra (Streptopelia decaocto). Euskal Herrian gero eta hedatuagoa dagoen arren, ez da espezie ugariegia WN4080 laukian eta ezohikoa da Eibarren.
Sorbeltz arrunta (Apus apus).
La Mesa (427 m, Ablitas), Euskal Herriko azkenengo mendia... edo lehenengoa!
Euskal Herriko muga-mugan dago La Mesa mendia (Ablitas, 427 m). Nafarroa Garaiko hego muturrean kokatutako mendia, beraz, Erresuma zaharraren mugan eta Moncayo tzarraren parean. Euskaldunon azkenengo mendia, hartara, edo lehenengoa, jakina!
Bere 427 metro xumeekin ez da larregi nabarmentzen inguruko parajeen artean, baina Tutera eta Ablitas arteko lautadan erraz aurkituko dugu tontor txiki hau. Peñadil, Montecillo eta Monterrey naturgunearen atea ere bada, Euskal herrian dugun paraje berezi eta zaurgarrienetakoa, eta horregatik saiatzen gara urtero-urtero bisitalditxo bat egiten Erriberako ingurumari eder honetara. Aurten ere hantxe izan gara, asteburu pasa.
Urteko edozein sasoi da egokia Bardea eta Nafarroako Erribera bisitatzeko, baina beharbada negu amaiera hau da gehien gustatzen zaidana, udaberri hasierarekin batera. Besteak beste, hegaztiak behatzeko garai ona delako eta tenperatura ere, nire gustukoa ;)
Sasoi honetan koloretsu ere aurkituko dugu Erribera, laboreak berde eta zuhaitzak loratzen.
La Mesa, Ablitas (427 m) eta Peñadil naturgunea
Lehen begiratuan paraje idor, elkor eta mortua ematen du Ablitas inguruan zabaltzen den mendi-alde txiki honek. Ordoki ixil eta txiroa dirudi, baina Euskal Herriko ekosistemarik interesgarrienetakoa aurkituko dugu bertan, estepa inguru hauetara izugarri ondo egokitutako animalia eta landarez betea, besteak beste estepetako hegazti talde interesgarria. Horregatik dago legez babestuta, Peñadil, Montecillo eta Monterrey izeneko naturgune hau.
Gipuzkoar honentzat, beti da zirraragarria paraje haietan ibiltzea, guretzat ezohikoak diren flora, soinu, geologia eta usainak aditzea, eta urtean zehar oso bakan ikusten ditugun txori-espeziek behatzea.
Oraingoan ere, hantxe aurkitu ditugu makinatxo bat harrapari (arrano beltzak, miru gorri eta beltzak, zingira-mirotzak eta mirotz zuriak, aztore, gabirai eta belatzak...), milaka alaudido (kutturlio, kalandria, txoriandre, pirripio zein hegatxabalak), buztanzuri beltza bezalako leku idorretako espezie tipikoak eta beste dozenaka espezie.
Falta ere bai, e? Batez ere, inguru horretako harribitxia den Dupont hegatxabala (Chersophilus duponti). Euskal Herrian oso-oso bakana den espeziea, baina Ablitas bueltan zorte pixkatekin erraz samar beha daitekeena. Eta ikusi ez bada, bere kantu bakan eta bereizgarria ozen entzun goizeko lehenengo orduan. Esperientzia osoagorik! Baina oso haizetsu harrapatu gintuen zapatu goizak eta han ez zitzaigun agertu Dupont hegatxabalik. Hurrengorako aitzakia!
La Mesa (427 m), Ablitasen. Euskal Herriko azkenengo mendia; edo lehenengoa, hegoalderen dagoena, bederen.
Arrano beltz gaztea (Aquila chrysaetos), La Mesa tontorrean. 60 sai arre, miru beltz eta gorriak pasean, gabiraia, erroiak... polito zegoen bere ingurua.
Zingira-mirotz eurasiar arra (Circus aeruginosus), Ablitasen.
Goiza Ablitas inguruan igaro ondoren, arratsaldean Bardeara joan ginen. Ohiko ibilbide nagusitik pixkat aterata erraza da paraje honetan etze-txinboak, ezkai-txinboak, buztanzuri ilunak, kalandriak, hegatxabalak, belatxinga mokogorriak eta beste makinatxo bat txori-espezie behatzea.
Buztanzuri beltza (Oenenthe leucura), Euskal Herrian bakarrik paraje honetan aurkituko dugu, leku idorretako bizilaguna baita.
Leku ezagun eta deigarri bat bada Bardean, horixe dugu Castildetierra.

Bardean aurkitzen diren etxola tipikoetakoa. Garai batean hara-hona zebiltzan artzainen babesleku, gaur egun gehienak hutsik eta lagata.
Ilatargia (eta sai arrea) Erriberako iluntzean.
Gari-berdantza (Emberiza callandra). Garai honetan talde handitan ikusi daiteke oraindik. Dozenaka ikusi ditugu, beti bezain zalapartari.
Balsa de las Cortinas, Bardean. Aurtengo eurite ugariek eragina izan dute eta bete-bete zegoen. Zingira-mirotz eta zingira-berdantzekin batera, migrazioan zebiltzan 30 buztanikara zuri eta 2 txirritxo txiki ere aurkitu genituen, besteak beste, potzu honen inguruan.
Txio arrunta (Phylloscopus collybita). Txiki hauek migrazioan daude eta martxo-apirilean dozenaka pilatzen dira atseden hartzeko aurkitzen dituzten tokietan, besteak beste putzu, urmael eta antzekoetan.
Dos Reinos aintzira eta Pitillasko urmalea
Igandea pare bat hezegune bisitatzeko aprobetxatu genuen. Lehenengoa Figarolen (Zarrakaztelu) dagoen Dos Reinos aintzira izan zen. Francoren garaian jaio zen Figarol herrixka; nekazaritza-lurrak uztiatzeko sortu zen kolonizazio-herri txiki hau. Bertako biztanleei aisialdirako toki bat eskaintze aldera, herri alboan aintziratxo bat sortzea otu zitzaien eta horrela sortu zen aintzira artifizial hau. Berehala naturalizatu zen eta 80. hamarkadatik legez babestuta dago eta Euskal Herrian daukagun hezegunerik garrantzitsu eta interesgarrienetakoa da, neurri txikikoa izan arren.
Dos Reinos aintzira. Ohiko espezieez gain (zertzetak, ipar-ahateak, ubarroiak, mirotzak, koartzak...), 5 flamenko gazte, 2 paita arrunt eta 6 borrokalari ere aurkitu genituen bertan. Eta aintzira bueltan, landa-txolarreak, txirriskilak, gari-berdantzak, zingira-berdantzak, eta abar.
Kurrilo talde txikiak ere pasean aritu ziren ordubetez, 600 ale barrena.
Kurriloak (Grus grus) pasean.
Kurriloa (Grus grus) pasean.
Baina Dos Reinosen izarrik bada, tximutxak eta dilindariak aipatuko nituzke. Hezegune berezi batzuetara oso lotutako espezieak dira Euskal Herrian (gehienbat tximutxa), eta Dos Reinos ingurua da txori hauek behatzeko tokirik onenetakoa, Nafarroako Pitillasekin eta Arabako Guardiarekin batera.
Oraingoan ere halaxe izan zen eta ate ondoko behatoki pare-parean pilatu zitzaizkigun tximutx eta dilindari aldra txiki pare bat gure gozamenerako. Txori dotoreak dira gero!
Tximutx arra (Panurus biarmicus).
Tximutx emea (Panurus biarmicus).
Dilindaria (Remiz pendulinus).
Eta dilindari eta tximutxen argazkiekin kamerako txartela goraino bete ondoren, kotxea hartu eta gorantz egin genuen, Santacara atzean utzi eta Pitillaserino.
Pitillasko urmaela edo aintzira euri-urez betetzen den aintzira endorreikoa da. Zabala da, 216 hektarea ditu, eta Ramsar zein Natura 2000 zerrendetan dago kataloguta. Esango nuke Euskal Herri barrualdeko urmaelik garrantzitsuena dela. Gainera, aurten egin duen euri guztiari esker, gutxitan bezala dago hezegunea, go-goraino, eta bizitzaz lepo.
Antzandobiak, eperrak, hegaberak, murgilariak, murgilak, antzarak, mirotzak, mozoloak, harkaitz-txolarreak, arabazozoak, belatxingak, kuliska ilunak... zer ez zegoen Pitillasen! ;)
Pitillasko behatokia. Asteburuetan irekita egoten da eta behatoki egokia da ikuspegi orokorra izateko.
Eper gorria (Alectoris rufa). Euskal Herri idorrean nahiko ohikoa den hegaztia, ikus-entzuteko ere erraz samarra, baina argazkiak ateratzeko ez horrenbeste! Belaunaldi luzez jazarri du gizakiak eta beldur instintiboa digu, eta gu ikusi bezain azkar, hanka egingo du arin, hegazka zein aintxitxiketan.
Asteburuan ikusi genuen azkenengo hegaztia izan zen mozolo arrunt (Athene noctua) hau. Gizakiak utzitako harrizko eraikinei oso lotutako espeziea da. Han-hemen ikusi genituen etxola guztiak miatu ondoren, Pitillas alboan eroritako txabola baten babesean aurkitu genuen. Urrundik argazkitxo batzuk atera eta hantxe utzi genuen, bera ehizan hasteko prest eta gu etxerako bidean.
Asteburupasa ederra akitzeko kindda hoberik!
Erriberan behatutako hegaztien zerrenda
Bukatzeko, hemen asteburuan zehar ikusitako (tira, identifikatu eta zenbatutako) 98 espezieen eta 4981 txorien zerrenda. Beti bezala, eBird aplikazioari esker jaso eta gordetako datuak.
- Antzara hankagorrizta: 2
- Beltxarga arrunta: 61
- Paita arrunta: 7
- Ahate mokozabal zuria: 332
- Ipar-ahatea: 42
- Ahate txistulari eurasiarra: 2
- Basahatea: 175
- Zertzeta arrunta: 225
- Ahate gorrizta: 2
- Murgilari arrunta: 180
- Murgilari mottoduna: 4
- Eper gorria: 11
- Haitz-usoa: 1
- Pagausoa: 6
- Usapal turkiarra: 1
- Uroilanda handia: 5
- Uroilo arrunta: 6
- Kopetazuri arrunta: 825
- Kurrilo arrunta: 615
- Txirritxo txikia: 4
- Hegabera eurasiarra: 92
- Istingor arrunta: 3
- Kuliska iluna: 5
- Borrokalaria: 72
- Txirri arrunta: 5
- Antxeta mokogorria: 45
- Kaio hankahoria: 1
- Flamenko handia: 5
- Txilinporta txikia: 11
- Murgil mottoduna: 4
- Txilinporta lepabeltza: 8
- Zikoina zuria: 67
- Ubarroi handia: 6
- Mokozabal zuria: 1
- Koartzatxo txikia: 5
- Koartzatxo itzaina: 7
- Koartza zuria: 1
- Koartza hauskara: 18
- Sai arrea: 212
- Arrano beltza: 2
- Gabirai arrunta: 2
- Aztore eurasiarra: 1
- Zingira-mirotz eurasiarra: 33
- Mirotz zuri eurasiarra: 3
- Miru gorria: 18
- Miru beltza: 34
- Zapelatz arrunta: 5
- Mozolo arrunta: 1
- Argi-oilar arrunta: 6
- Belatz gorria: 7
- Antzandobi handi iberiarra: 4
- Mika arrunta: 24
- Belatxinga mokogorria: 94
- Belatxiki arrunta: 3
- Belabeltza: 5
- Erroi handia: 2
- Amilotx urdin europarra: 1
- Kaskabeltz handia: 5
- Dilindari eurasiarra: 6
- Pirripioa: 5
- Hegatxabal arrunta: 71
- Kutturlio mokolaburra: 33
- Kutturlio arrunta: 53
- Kalandria eurasiarra: 207
- Txoriandre pispoleta mediterraneoa: 4
- Tximutxa: 8
- Ihi-txoria: 39
- Haitz-enara eurasiarra: 2
- Enara arrunta: 4
- Txio arrunta: 75
- Errekatxindor eurasiarra: 19
- Txinbo kaskabeltza: 1
- Txinbo burubeltza: 1
- Etze-txinboa: 6
- Leiotrix mokogorria: 2
- Erregetxo bekainzuria: 2
- Arabazozo pikarta: 10
- Arabazozo beltza: 42
- Zozo arrunta: 5
- Txantxangorria: 4
- Buztangorri iluna: 5
- Pitxartxar burubeltza: 10
- Buztanzuri beltza: 3
- Etxe-txolarrea: 407
- Txolarre iluna: 6
- Landa-txolarrea: 7
- Harkaitz-txolarre arrunta: 1
- Buztanikara zuria: 50
- Negu-txirta: 9
- Mendi-txirta: 7
- Txonta arrunta: 9
- Txorru arrunta: 1
- Txoka arrunta: 279
- Kardantxiloa: 37
- Txirriskila arrunta: 3
- Gari-berdantza: 199
- Hesi-berdantza: 1
- Zingira-berdantza eurasiarra: 24
"La sabiduría de los buhos", Jennifer Ackerman (Ariel, 2024): hontzen sekretuak argitara
Jennifer Ackermanen "La sabiduría de los búhos" (jatorrizkoan, What an Owl Knows) liburuak lehendik blog honetan aipatu izan ditudan beste liburu batzuen bideari jarraitzen dio, hegaztien zentzumen, fisiologia eta etologiaren inguruko azterketa sakona eginez.
Besteak beste, "The genius of birds" (Ackerman, 2017) eta "Los sentidos de las aves" (Tom Birckhead, 2012) aipatu izan ditut azkenaldian. Kasu honetan begirada hontz eta mozoloen familian jarri du Nebraskan jaiotako ikerlariak (Omaha, 1959). Ackermanenen libururen bat irakurri baduzu, ezagutuko duzu bere estilo zorrotz eta pertsonala. Bere lanak zientifikoak dira, sakonak, zorrotzak, datuz beteak... baina baita dibulgaziorako gaitasun handikoak ere, ikutu poetikoekin eta hunkituko gaituzten pasarteekin.
Lan honetan, besteak beste, hontzen super-botere sentsorialak aipatzen ditu Ackermanek xehetasun harrigarriz. Badakizu hontzek entzumen asimetrikoa dutela soinuaren jatorria milimetroko zehaztasunez kokatzeko? Eta zer esan haien hegaldi isilaz edo burua 270 gradu biratzeko gaitasun horretaz? Benetako mirari anatomikoak dira.
Baina hontzak ez dira makina hutsak. Ackermanek hontzen ahalmen biologiko eta sentsorialez gain, haien portaera soziala, bikote-lotura sendoak eta jolasteko duten gogoa ere aztertzen du.
Gainera, 2023. urtean idatzitako lan honetan punta-puntako teknologiarekin jasotako azken-azken datuak ere eskaintzen ditu idazleak (GPS bidezko jarraipenak, mikrofono ultra-sentikorrak...), orain arteko uste asko ustel samar geratu direla azpimarratuz.
Jennifer Ackermani "hegaztien biografo" deitu ohi zaio, eta titulu hori ondo merezia duela erakusten du hemen ere. Liburu hau ez da soilik ornitologoentzat; gogoeta sakona da izaki bizidun bakoitzak bere ingurunea nola eraikitzen duen ulertzeko. Irakurketa atsegina da, eta hunkitu egiten du naturaren sofistikazioaren aurrean.
Liburua amaitzean, zaila da gaueko isiltasuna lehen bezala entzutea. Hurrengoan hontz baten ulu urruna entzuten duzunean, ziur aski ez duzu hegazti soil bat irudikatuko, baizik eta iluntasunean zelatan dagoen adimen dotore eta sentikor bat.
SACIN programa, 2025/2026: beste urtebete Eibar inguruan bizi diren hegazti negutarren jarraipena egiten #SACIN
Urteak joan eta urteak etorri, bada neguro errepikatzen den hitzordu bat: SACIN programa (Seguimiento de Aves Comunes en Invierno). SEO/BirdLife elkarteak koordinatutako ekimen honek negua gurean igarotzen duten hegazti ohikoenen populazioak aztertzea du helburu. Nire kasuan, duela 12 urte inguru hasi nintzen zeregin honetan, udan egiten den SACRE (Seguimiento de Aves Comunes Reproductoras) programarekin batera.
Ikus hemen aurreko urte batzuetako datuak: 2015, 2016, 2017, 2018 eta 2023.
Nola egiten da hegazti negutarren jarraipena?
Metodologia zehatza du SACIN programak, baina zailtasun teknikorik gabea. WN4080 lauki topografikoa da nire azterketa-eremua (Eibar-Markina-Elgoibar), eta 10x10 kilometroko azalera hartzen duen paraje horretan 500 metroko 8 ibilbide ditut markatuta. Trantsektu horiek WN4080 laukian ditugun habitaten lagin adierazgarria biltzen dute eta bertan aurkitzen ditudan hegaztiak apuntatzea da kontua, 500 metroko ibilbide bakoitzean 15 minutu igarota. Neguan zehar bi bisita egiten ditut (bata abenduan eta bestea urtarrilean), eta ikusten edo entzuten ditudan hegazti guztiak zenbatu behar ditut.
Sautsin hasi, Aasua errekan barrena Mandiola aldera igo, eta handik Santa Kurutz eta Usartzatik igarota, Kalamua tontorrean amaitzen dut. Bi orduko lantxoan (4 kilometro inguru), habitat ezberdinak zeharkatzen ditut:
- Herriaren kanpoaldea eta herrigunea.
- Baso mistoak.
- Landaketak (pinu- eta eukalipto-landaketak).
- Baserri inguruko landazabalak eta mendialdea.
- Kalamua inguruko mendi-tontor eta zelaiak.
Begirada bat nire koadernoari: Zer ikusi dugu aurten?
2025/2026 neguan nire ibilbidean 31 espezie identifikatu ditut eta 333 txori zenbatu. Horietako batzuk oso ugariak izan dira. Esate baterako, txantxangorria (Erithacus rubecula) eta negu-txirta (Anthus pratensis) izan dira nagusi, 60 ale ingururekin bakoitza. Haiekin batera, zozoek (25) eta kaskabeltz handiek (18) ere ez dute hutsik egin Eibarko bazterretan.
Baina SACIN programak urtero izaten du ezustekoren bat, espezie berriren bat agertu delako edo ohikoak agertzen ez direlako. Aurten, harrigarria bada ere, ez dut zapelatzik, mikarik edota gailuparik ikusi. Gure herrian nahiko arruntak diren okil handia, pagausoa eta txirriskila ere faltan bota ditut zerrendan. SACIN programatik kanpo bai, baina ibilbideetan bertan ez ditut behatu.
Aldiz, opari txikiak ere utzi dizkit aurtengoak, batez ere okil beltz dotore bat, azkenaldian Eibar inguruan ugaritzen ari dena, baina SACIN programan behatu gabe neukana. Azken batean, horixe izaten da jarraipen-programa hauen alderdirik kitzikagarriena, negu bakoitza ezberdina dela eta naturak beti duela sorpresaren bat gordeta edozein zuhaitzen ostean.
Zientzia hiritarra: Zure ahaleginak balio du
Txorizalea bazara, SACIN eta SACRE bezalako zientzia hiritarreko programak izan daitezke zure zaletasuna bideratzeko aukeretako bat. Edo Aranzadiren Zapelatz programa, bestela. Naturaz gozatzen duzun bitartean, zientziarentzat eta hegaztien ezagutzarentzat interesgarriak diren datuak bildu ditzakezu. Zure behaketak eBird eta Ornitho bezalako webguneetan txertatzeak ere garrantzi berezia dauka, eta euskaraz dituzu biak!
Naturaz gozatu nahi? Jarri prismatikoak lepoan eta bihurtu zure ibilaldiak zientzia!
SACIN 2025/2026 (Eibar WN4080), emaitzak
Hona hemen aurten behatutako espezie eta alee zerrenda.
- Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo): 1
- Ahate musketaduna (Cairina moschata): 2
- Basahatea (Anas platyrhynchos): 40
- Etxe-usoa (Columba livia domestica): 14
- Okil berde iberiarra (Picus sharpei): 1
- Okil beltza (Dryocopus martius): 1
- Negu-txirta (Anthus pratensis): 61
- Buztanikara horia (Motacilla cinerea): 2
- Buztanikara zuria (Motacilla alba): 5
- Txepetxa (Troglodytes troglodytes): 13
- Txantxangorria (Erithacus rubecula): 58
- Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros): 1
- Pitxartxar burubeltza (Saxicola rubicola): 3
- Zozoa (Turdus merula): 25
- Birigarroa (Turdus philomelos): 7
- Birigarro txikia (Turdus iliacus): 2
- Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla): 1
- Txio arrunta (Phylloscopus collybita): 3
- Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla) : 10
- Buztanluzea (Aegithalos caudatus): 6
- Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus): 2
- Pinu-kaskabeltza (Periparus ater): 3
- Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus): 2
- Kaskabeltz handia (Parus major): 18
- Garrapo eurasiarra (Sitta europaea): 4
- Gerri-txori arrunta (Certhia brachydactyla): 1
- Eskinosoa (Garrulus glandarius): 1
- Belabeltza (Corvus corone): 16
- Etxe-txolarrea (Passer domesticus): 18
- Txonta arrunta (Fringilla coelebs): 7
- Kardantxiloa (Carduelis carduelis): 5
Eta hauxe segida historikoaren laburpena. 53 espezie ezberdin izan dira 2014. urteaz geroztik.
| ESPEZIEA / WN48 | 2014/15 | 2015/16 | 2016/17 | 2017/18 | 2022/23 | 2023/24 | 2024/25 | 2025/26 | GUZTIRA |
| Phalacrocorax carbo / Ubarroi handia | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 3 |
| Ardea cinerea / Koartza hauskara | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 2 |
| Cairina moschata / Ahate musketaduna | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 1 | 2 | 2 | 6 |
| Anas platyrhynchos / Basahatea | 10 | 9 | 46 | 31 | 71 | 17 | 56 | 40 | 280 |
| Milvus milvus / Miru gorria | 0 | 0 | 0 | 0 | 3 | 0 | 1 | 0 | 4 |
| Gyps fulvus / Sai arrea | 0 | 7 | 0 | 0 | 6 | 0 | 0 | 0 | 13 |
| Buteo buteo / Zapelatz arrunta | 2 | 3 | 3 | 1 | 4 | 0 | 1 | 0 | 14 |
| Falco tinnunculus / Belatz gorria | 0 | 0 | 1 | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | 3 |
| Gallinula chloropus / Uroilo arrunta | 0 | 1 | 5 | 6 | 6 | 4 | 4 | 0 | 26 |
| Larus michahellis / Kaio hankahoria | 0 | 35 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 35 |
| Columba livia / Etxe-usoa | 13 | 7 | 25 | 21 | 9 | 20 | 16 | 14 | 125 |
| Columba palumbus / Pagausoa | 0 | 0 | 0 | 4 | 0 | 0 | 2 | 0 | 6 |
| Picus sharpei / Okil berde iberiarra | 5 | 1 | 4 | 1 | 1 | 3 | 3 | 1 | 19 |
| Dryocopus martius / Okil beltza | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 1 |
| Dendrocopos major / Okil handia | 0 | 1 | 1 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 4 |
| Ptyonoprogne rupestris / Haitz-enara | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 0 | 4 |
| Anthus pratensis / Negu-txirta | 22 | 14 | 19 | 46 | 8 | 7 | 60 | 61 | 237 |
| Motacilla cinerea / Buztanikara horia | 0 | 5 | 1 | 1 | 6 | 1 | 2 | 2 | 18 |
| Motacilla alba / Buztanikara zuria | 0 | 4 | 3 | 4 | 3 | 4 | 8 | 5 | 31 |
| Cinclus cinclus / Ur-zozoa | 0 | 0 | 2 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 3 |
| Troglodytes troglodytes / Txepetxa | 14 | 22 | 11 | 19 | 4 | 4 | 10 | 13 | 97 |
| Prunella modularis / Tuntun arrunta | 2 | 0 | 0 | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | 4 |
| Erithacus rubecula / Txantxangorria | 33 | 29 | 26 | 28 | 25 | 23 | 31 | 58 | 253 |
| Phoenicurus ochruros / Buztangorri iluna | 0 | 1 | 0 | 2 | 1 | 1 | 0 | 1 | 6 |
| Saxicola rubicola / Pitxartxar burubeltza | 1 | 0 | 1 | 0 | 1 | 2 | 1 | 3 | 9 |
| Turdus merula / Zozo arrunta | 25 | 8 | 29 | 25 | 22 | 2 | 19 | 25 | 155 |
| Turdus philomelos / Birigarroa | 3 | 8 | 3 | 3 | 0 | 0 | 8 | 7 | 32 |
| Turdus iliacus / Birigarro txikia | 3 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 5 |
| Turdus viscivorus / Garraztarroa | 4 | 1 | 2 | 2 | 2 | 0 | 0 | 0 | 11 |
| Cettia cetti / Errekatxindorra | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 1 |
| Sylvia atricapilla / Txinbo kaskabeltza | 0 | 0 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 3 |
| Phylloscopus collybita / Txio arrunta | 1 | 4 | 1 | 0 | 0 | 7 | 2 | 3 | 18 |
| Regulus ignicapilla / Erregetxo bekainzuria | 3 | 9 | 3 | 0 | 0 | 0 | 2 | 10 | 27 |
| Aegithalos caudatus / Buztanluze arrunta | 3 | 9 | 3 | 0 | 5 | 0 | 5 | 6 | 31 |
| Poecile palustris / Kaskabeltz txikia | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 |
| Lophophanes cristatus / Amilotx mottoduna | 8 | 5 | 6 | 11 | 3 | 1 | 2 | 2 | 38 |
| Periparus ater / Pinu-kaskabeltza | 6 | 8 | 4 | 5 | 13 | 4 | 1 | 3 | 44 |
| Cyanistes caeruleus / Amilotx urdina | 0 | 3 | 0 | 2 | 3 | 0 | 3 | 2 | 13 |
| Parus major / Kaskabeltz handia | 27 | 14 | 24 | 10 | 13 | 20 | 23 | 18 | 149 |
| Sitta europaea / Garrapo eurasiarra | 1 | 1 | 4 | 2 | 4 | 1 | 6 | 4 | 23 |
| Certhia brachydactyla / Gerri-txori arrunta | 2 | 2 | 2 | 3 | 5 | 2 | 4 | 1 | 21 |
| Garrulus glandarius / Eskinosoa | 3 | 3 | 1 | 7 | 4 | 2 | 3 | 1 | 24 |
| Pica pica / Mika arrunta | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 |
| Corvus corone / Belabeltza | 15 | 20 | 14 | 19 | 17 | 11 | 24 | 16 | 136 |
| Corvus corax / Erroi handia | 0 | 2 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 3 |
| Sturnus vulgaris / Arabazozo pikarta | 0 | 0 | 0 | 14 | 0 | 0 | 0 | 0 | 14 |
| Passer domesticus / Etxe-txolarrea | 29 | 17 | 6 | 10 | 20 | 13 | 26 | 18 | 139 |
| Fringilla coelebs / Txonta arrunta | 15 | 28 | 29 | 18 | 15 | 16 | 8 | 7 | 136 |
| Serinus serinus / Txirriskila | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 |
| Carduelis carduelis / Kardantxiloa | 1 | 18 | 3 | 28 | 0 | 0 | 1 | 5 | 56 |
| Spinus spinus / Tarina | 0 | 4 | 0 | 0 | 0 | 0 | 8 | 0 | 12 |
| Linaria cannabina / Txoka | 0 | 0 | 0 | 1 | 1 | 0 | 0 | 0 | 2 |
| Pyrrhula pyrrhula / Gailupa | 3 | 2 | 0 | 5 | 2 | 0 | 0 | 0 | 12 |
| GUZTIRA | 258 | 307 | 284 | 336 | 281 | 167 | 345 | 333 | 2311 |
2025. urtean behatutako hegaztien zerrenda
Euskal Herri inguruko hegaztietara ohituta, txori-urte berezia izan da amaitu berri den hau, lehenengoz Afrika aldean ibili naizelako txoritan. Negu amaieran Marokon izan ginen oporretan eta udazkenean Fuerteventuran pasa genituen egun gutxi batzuk. Horri esker, sekula ikusi barik nituen makinatxo bat espezie (eta genero) behatu ahal izan ditut azken 12 hilabeteetan.
Maroko hegoaldera egindako bidaiak adibidez, aukera paregabea eman zigun turismo lasaia eta txori-behaketa aberatsa egiteko. Turismo gutxiko eta tenperatura oso atsegineko sasoian, gainera, hegaztiak behatzeko aukera ere ziurtatuta zegoenean. Hantxe aurkitu genituen, beste dozenaka espezierekin batera, niretzat estreinako izan ziren gailupa hegalgorri afrikarra (Rhodopechys sanguineus), buztanzuri magrebtarra (Oenanthe halophila), txinbo sahararra (Curruca deserti), bulbul arrunta (Pycnonotus barbatus), ganga tandoduna (Pterocles senagallus), zata egiptoarra (Caprimulgus aegyptius), hego-belatza (Falco biarmicus), basamortuko erroia (Corvus ruficollis), txoriandre mokolodia (Ramphocoris clotbey), kalapitari arrea (Argya fulva)... eta horrela 33 estreinako espezieren zerrenda osatu arte.
Gailupa hegalgorri afrikarra (Rhodopechys sanguineus), Atlas mendietan.
Txinbo sahararra (Curruca deserti), Merzougako dunetan, Marokon.
Udazkenean Fuerteventurara egindako bidaia laburragoa izan zen, baina honek ere oso-oso une ederrak ekarri zizkigun, eta lehenago sekula ikusi barik nituen 5 espezie behatzeko aukera ere bai: sorbeltz kolorebakarra (Apus unicolor), bulbul ipurgorria (Pycnonotus cafer), pitxartxar kanariarra (Saxicola dacotiae), kanarioa (Serinus canaria) eta, ikusgarriena, hubara basoilo afrikarra (Chlamydotis undulata).
Hubara basoilo afrikarra (Chlamydotis undulata), Fuerteventurara egindako bidaiaren aitzakia nagusia. 200 ale inguru besterik ez dira geratzen uhartean, janari faltari eta habitat galerari aurre egin ezinda. Hala ere, behatzeko erraz samarrak dira eta ikusgarria da paraje basati berezi hartan basoilo handi hauek ikusi ahal izatea.
Pixartxar kanariarra (Saxicola dacotiae), Fuerteventurako sakanetako bizilaguna. Hemengo pitxartxarraren lehengusua, endemikoa da uhartean eta oraindik ere nahiko ugaria.
Euskal Herriari dagokionez, 3 espezie nabarmenduko nituzke beste guztien gainetik. Horietako bi hizpide izan ditut blog honetan, Txingudi inguruan negua igarotzen ari den beltxarga oihularia (C. cygnus) eta Gorramendi inguruan ikusi genuen txirri lepokoduna (Eudromias morinellus), sekulako ezustekoa eta denbora luzez ahaztuko ez zaigun behaketa. Eta horri gehitu beharko nioke Lekeitiotik irtenda Kantauri itsasoan ikusi genuen Desertaseko braiaren (Pterodroma deserta) eguna, joan zen azaroaren 16koa. Gure kostaldean sekula hain ondo behatu eta erabat ziur identifikatu ahal izan den lehenengo alea izan zen Pterodroma brai honena.
Beltxarga oihularia, Txingudin. Europa iparraldeko espeziea, ezohikoa Euskal Herrian. 2025eko udazkenean bi ale heldu ziren Plaiaundira. Bietako bat handik gutxira hil zen, baina besteak bertan jarraitzen du negua igarotzen.
Txirri lepokoduna (Eudromias morinellus) Gorramendin, abuztuaren 23an. Tundrako bisitari bakana; ale gutxi batzuk ikusi ahal izaten dira tarteka Euskal Herrian, migrazioan hegoalderantz doazela. Garai beretsuan beste 2 ale ere ikusi ziren Urkiolan.
Hara ba! Txori-urte oparoa 2025 amaitu berria! Hemen azpian lagako dut laburpena, aurreko urteetan legez (2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023 eta 2024). Datu guztiak eBird aplikazioaren bidez jaso eta gordeak; euskaraz duzue eBird, gainera, ez ahaztu!
Laburpen orokorra:
- Guztira, urtean zehar: 282 espezie.
- Estreinakoak: 51 espezie.
- Euskal Herrian: 199 sp.
- Gipuzkoan: 135 sp.
- Araban: 102 sp.
- Nafarroa Garaian: 98 sp.
- Bizkaian: 88 sp.
- Ipar Euskal Herrian: 51 sp.
Moussier buztangorria, Marokoko txori nazional ofiziala. Zein ote Euskal Herrikoa?
| Antzara hankagorrizta (Anser anser) |
| Branta musubeltza (Branta bernicla) |
| Beltxarga arrunta (Cygnus olor) |
| Beltxarga oihularia (Cygnus cygnus) |
| Paita gorrizta (Tadorna ferruginea) |
| Paita arrunta (Tadorna tadorna) |
| Ahate musketaduna (Cairina moschata) |
| Ahate mokozabal zuria (Spatula clypeata) |
| Ipar-ahatea (Mareca strepera) |
| Ahate txistulari eurasiarra (Mareca penelope) |
| Basahatea (Anas platyrhynchos) |
| Ahate buztanluzea (Anas acuta) |
| Zertzeta arrunta (Anas crecca) |
| Ahate gorrizta (Netta rufina) |
| Murgilari arrunta (Aythya ferina) |
| Murgilari mottoduna (Aythya fuligula) |
| Murgilari handia (Aythya marila) |
| Murgilari txikia (Aythya affinis) |
| Ahatebeltz eurasiarra (Melanitta nigra) |
| Galeper eurasiarra (Coturnix coturnix) |
| Eper afrikarra (Alectoris barbara) |
| Eper gorria (Alectoris rufa) |
| Haitz-usoa (Columba livia) |
| Pagausoa (Columba palumbus) |
| Usapal europarra (Streptopelia turtur) |
| Usapal turkiarra (Streptopelia decaocto) |
| Usapal senegaldarra (Spilopelia senegalensis) |
| Ganga tantoduna (Pterocles senegallus) |
| Ganga koroaduna (Pterocles coronatus) |
| Hubara basoilo afrikarra (Chlamydotis undulata) |
| Kuku eurasiarra (Cuculus canorus) |
| Zata egiptoarra (Caprimulgus aegyptius) |
| Sorbeltz arrunta (Apus apus) |
| Sorbeltz kolorebakarra (Apus unicolor) |
| Sorbeltz arrea (Apus pallidus) |
| Sorbeltz txikia (Apus affinis) |
| Sorbeltz ipurtzuria (Apus caffer) |
| Uroilanda handia (Rallus aquaticus) |
| Uroilo arrunta (Gallinula chloropus) |
| Kopetazuri arrunta (Fulica atra) |
| Kurrilo arrunta (Grus grus) |
| Atalarra (Burhinus oedicnemus) |
| Zankaluze eurasiarra (Himantopus himantopus) |
| Abozeta kaskabeltza (Recurvirostra avosetta) |
| Txirri grisa (Pluvialis squatarola) |
| Txirri lepokoduna (Eudromias morinellus) |
| Txirritxo handia (Charadrius hiaticula) |
| Txirritxo txikia (Thinornis dubius) |
| Hegabera eurasiarra (Vanellus vanellus) |
| Txirritxo hankabeltza (Anarhynchus alexandrinus) |
| Kurlinta bekainduna (Numenius phaeopus) |
| Kurlinta handia (Numenius arquata) |
| Kuliska gorria (Limosa lapponica) |
| Kuliska buztanbeltza (Limosa limosa) |
| Istingor arrunta (Gallinago gallinago) |
| Kuliska txikia (Actitis hypoleucos) |
| Kuliska iluna (Tringa ochropus) |
| Kuliska pikarta (Tringa glareola) |
| Bernagorri arrunta (Tringa totanus) |
| Bernagorri iluna (Tringa erythropus) |
| Kuliska zuria (Tringa nebularia) |
| Harri-iraulari arrunta (Arenaria interpres) |
| Borrokalaria (Calidris pugnax) |
| Txirri kurlinta (Calidris ferruginea) |
| Temminck txirria (Calidris temminckii) |
| Txirri zuria (Calidris alba) |
| Txirri arrunta (Calidris alpina) |
| Txirri txikia (Calidris minuta) |
| Txirri pektorala (Calidris melanotos) |
| Marikaka handia (Stercorarius skua) |
| Martin pottorroa (Uria aalge) |
| Antxeta hankabeltza (Rissa tridactyla) |
| Bonaparte antxeta (Chroicocephalus philadelphia) |
| Antxeta mokogorria (Chroicocephalus ridibundus) |
| Audouin kaioa (Ichthyaetus audouinii) |
| Antxeta burubeltza (Ichthyaetus melanocephalus) |
| Kaio mokohoria (Larus canus) |
| Kaio kaspiarra (Larus cachinnans) |
| Kaio domingotarra (Larus dominicanus) |
| Kaio hauskara europarra (Larus argentatus) |
| Kaio hankahoria (Larus michahellis) |
| Kaio beltza (Larus marinus) |
| Kaio iluna (Larus fuscus) |
| Itsas enara beltza (Chlidonias niger) |
| Ipar-txenada (Sterna paradisaea) |
| Txenada arrunta (Sterna hirundo) |
| Txenada hankabeltza (Thalasseus sandvicensis) |
| Flamenko handia (Phoenicopterus roseus) |
| Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis) |
| Murgil mottoduna (Podiceps cristatus) |
| Txilinporta lepabeltza (Podiceps nigricollis) |
| Wilson ekaitz-txoria (Oceanites oceanicus) |
| Ekaitz-txori txikia (Hydrobates pelagicus) |
| Ekaitz-txori handia (Hydrobates leucorhous) |
| Desertas Petrel (Pterodroma deserta) |
| Gabai arre atlantikoa (Calonectris borealis) |
| Gabai arre mediterraneoa (Calonectris diomedea) |
| Gabai handia (Ardenna gravis) |
| Gabai iluna (Ardenna grisea) |
| Gabai arrunta (Puffinus puffinus) |
| Gabai balearra (Puffinus mauretanicus) |
| Zikoina beltza (Ciconia nigra) |
| Zikoina zuria (Ciconia ciconia) |
| Zanga arrunta (Morus bassanus) |
| Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo) |
| Ubarroi mottoduna (Gulosus aristotelis) |
| Beltzaran arrunta (Plegadis falcinellus) |
| Mokozabal zuria (Platalea leucorodia) |
| Amiltxori arrunta (Nycticorax nycticorax) |
| Koartzatxo txikia (Egretta garzetta) |
| Koartzatxo itzaina (Ardea ibis) |
| Koartza zuria (Ardea alba) |
| Koartza hauskara (Ardea cinerea) |
| Koartza gorria (Ardea purpurea) |
| Arrano arrantzalea (Pandion haliaetus) |
| Elano urdina (Elanus caeruleus) |
| Sai zuria (Neophron percnopterus) |
| Liztorjale eurasiarra (Pernis apivorus) |
| Sai beltza (Aegypius monachus) |
| Sai arrea (Gyps fulvus) |
| Sugezale eurasiarra (Circaetus gallicus) |
| Arrano txikia (Hieraaetus pennatus) |
| Bonelli arranoa (Aquila fasciata) |
| Gabirai arrunta (Accipiter nisus) |
| Aztore eurasiarra (Astur gentilis) |
| Zingira-mirotz eurasiarra (Circus aeruginosus) |
| Mirotz zuri eurasiarra (Circus cyaneus) |
| Mirotz urdina (Circus pygargus) |
| Miru gorria (Milvus milvus) |
| Miru beltza (Milvus migrans) |
| Zapelatz arrunta (Buteo buteo) |
| Zapelatz handia (Buteo rufinus) |
| Hontz zuri eurasiarra (Tyto alba) |
| Apo-hontz arrunta (Otus scops) |
| Basamortuko hontza (Bubo ascalaphus) |
| Mozolo arrunta (Athene noctua) |
| Urubi arrunta (Strix aluco) |
| Argi-oilar arrunta (Upupa epops) |
| Erle-txori eurasiarra (Merops apiaster) |
| Martin arrantzalea (Alcedo atthis) |
| Lepitzulia (Jynx torquilla) |
| Okil ertaina (Dendrocoptes medius) |
| Okil handia (Dendrocopos major) |
| Okil txikia (Dryobates minor) |
| Okil berde magrebtarra (Picus vaillantii) |
| Okil berde iberiarra (Picus sharpei) |
| Okil beltza (Dryocopus martius) |
| Etxe-belatza (Falco naumanni) |
| Belatz gorria (Falco tinnunculus) |
| Zuhaitz-belatz eurasiarra (Falco subbuteo) |
| Hego-belatza (Falco biarmicus) |
| Belatz handia (Falco peregrinus) |
| Urretxoria (Oriolus oriolus) |
| Antzandobi arrunta (Lanius collurio) |
| Antzandobi handi iberiarra (Lanius meridionalis) |
| Antzandobi handi arrunta (Lanius excubitor) |
| Antzandobi kaskagorria (Lanius senator) |
| Eskinoso eurasiarra (Garrulus glandarius) |
| Mika urdin iberiarra (Cyanopica cooki) |
| Mika magrebtarra (Pica mauritanica) |
| Mika arrunta (Pica pica) |
| Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax) |
| Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus) |
| Belatxiki arrunta (Coloeus monedula) |
| Ipar-belea (Corvus frugilegus) |
| Belabeltza (Corvus corone) |
| Basamortuko erroia (Corvus ruficollis) |
| Erroi handia (Corvus corax) |
| Pinu-kaskabeltza (Periparus ater) |
| Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) |
| Kaskabeltz txikia (Poecile palustris) |
| Amilotx urdin europarra (Cyanistes caeruleus) |
| Amilotx urdin afrikarra (Cyanistes teneriffae) |
| Kaskabeltz handia (Parus major) |
| Dilindari eurasiarra (Remiz pendulinus) |
| Ibis-txoriandrea (Alaemon alaudipes) |
| Txoriandre mokolodia (Ramphocoris clotbey) |
| Txoriandre buztanbeltza (Ammomanes cinctura) |
| Basamortuko txoriandrea (Ammomanes deserti) |
| Pirripioa (Lullula arborea) |
| Hegatxabal arrunta (Alauda arvensis) |
| Kutturlio mokolaburra (Galerida theklae) |
| Kutturlio arrunta (Galerida cristata) |
| Hegatxabal adarduna (Eremophila alpestris) |
| Hegatxabal sahararra (Eremophila bilopha) |
| Txoriandre arrunta (Calandrella brachydactyla) |
| Txoriandre pispoleta mediterraneoa (Alaudala rufescens) |
| Ihi-txoria (Cisticola juncidis) |
| Sasi-txori arrunta (Hippolais polyglotta) |
| Benarriz arrunta (Acrocephalus schoenobaenus) |
| Lezkari arrunta (Acrocephalus scirpaceus) |
| Benarriz nabarra (Locustella naevia) |
| Uhalde-enara arrunta (Riparia riparia) |
| Haitz-enara eurasiarra (Ptyonoprogne rupestris) |
| Enara arrunta (Hirundo rustica) |
| Enara ipurtzuri eurasiarra (Delichon urbicum) |
| Enara ipurgorri eurasiarra (Cecropis rufula) |
| Bulbul arrunta (Pycnonotus barbatus) |
| Bulbul ipurgorria (Pycnonotus cafer) |
| Txio lepazuria (Phylloscopus bonelli) |
| Txio horia (Phylloscopus trochilus) |
| Txio arrunta (Phylloscopus collybita) |
| Txio iberiarra (Phylloscopus ibericus) |
| Scrub Warbler (Scotocerca inquieta) |
| Errekatxindor eurasiarra (Cettia cetti) |
| Buztanluze arrunta (Aegithalos caudatus) |
| Txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla) |
| Txinbo sahararra (Curruca deserti) |
| Atlaseko txinboa (Curruca deserticola) |
| Txinbo burubeltza (Curruca melanocephala) |
| Txinbo papargorrizta iberiarra (Curruca iberiae) |
| Sasi-txinboa (Curruca communis) |
| Ezkai-txinboa (Curruca conspicillata) |
| Etze-txinboa (Curruca undata) |
| Leiotrix mokogorria (Leiothrix lutea) |
| Kalapitari arrea (Argya fulva) |
| Mendi-erregetxoa (Regulus regulus) |
| Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla) |
| Garrapo eurasiarra (Sitta europaea) |
| Gerri-txori arrunta (Certhia brachydactyla) |
| Txepetx eurasiarra (Troglodytes troglodytes) |
| Ur-zozo eurasiarra (Cinclus cinclus) |
| Arabazozo pikarta (Sturnus vulgaris) |
| Arabazozo beltza (Sturnus unicolor) |
| Garraztarro eurasiarra (Turdus viscivorus) |
| Birigarro arrunta (Turdus philomelos) |
| Birigarro txikia (Turdus iliacus) |
| Zozo arrunta (Turdus merula) |
| Durdula (Turdus pilaris) |
| Zozo paparzuria (Turdus torquatus) |
| Euli-txori grisa (Muscicapa striata) |
| Buztantente eurasiarra (Cercotrichas galactotes) |
| Txantxangorria (Erithacus rubecula) |
| Urretxindor arrunta (Luscinia megarhynchos) |
| Euli-txori beltza (Ficedula hypoleuca) |
| Moussier buztangorria (Phoenicurus moussieri) |
| Buztangorri argia (Phoenicurus phoenicurus) |
| Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros) |
| Harkaitz-zozo urdina (Monticola solitarius) |
| Pitxartxar nabarra (Saxicola rubetra) |
| Pitxartxar kanariarra (Saxicola dacotiae) |
| Pitxartxar burubeltza (Saxicola rubicola) |
| Buztanzuri arrunta (Oenanthe oenanthe) |
| Basamortuko buztanzuria (Oenanthe deserti) |
| Mendebaldeko buztanzuri horia (Oenanthe hispanica) |
| Buztanzuri ipurgorria (Oenanthe moesta) |
| Buztanzuri beltza (Oenanthe leucura) |
| Buztanzuri kaskazuria (Oenanthe leucopyga) |
| Buztanzuri nubiarra (Oenanthe lugens) |
| Mendi-tuntuna (Prunella collaris) |
| Tuntun arrunta (Prunella modularis) |
| Etxe-txolarrea (Passer domesticus) |
| Txolarre iluna (Passer hispaniolensis) |
| Txolarre sahararra (Passer simplex) |
| Landa-txolarrea (Passer montanus) |
| Harkaitz-txolarre arrunta (Petronia petronia) |
| Buztanikara horia (Motacilla cinerea) |
| Larre-buztanikara (Motacilla flava) |
| Buztanikara zuria (Motacilla alba) |
| Landa-txirta (Anthus campestris) |
| Txirta kanariarra (Anthus berthelotii) |
| Negu-txirta (Anthus pratensis) |
| Uda-txirta (Anthus trivialis) |
| Mendi-txirta (Anthus spinoletta) |
| Txonta arrunta (Fringilla coelebs) |
| Txonta afrikarra (Fringilla spodiogenys) |
| Gailupa eurasiarra (Pyrrhula pyrrhula) |
| Gailupa hegalgorria (Rhodopechys sanguineus) |
| Gailupa tronpetaria (Bucanetes githagineus) |
| Txorru arrunta (Chloris chloris) |
| Txoka arrunta (Linaria cannabina) |
| Txoka txikia (Acanthis flammea) |
| Kardantxiloa (Carduelis carduelis) |
| Txirriskila arrunta (Serinus serinus) |
| Kanarioa (Serinus canaria) |
| Tarina (Spinus spinus) |
| Gari-berdantza (Emberiza calandra) |
| Mendi-berdantza (Emberiza cia) |
| Hesi-berdantza (Emberiza cirlus) |
| Berdantza horia (Emberiza citrinella) |
| Berdantza sahararra (Emberiza sahari) |
| Zingira-berdantza eurasiarra (Emberiza schoeniclus) |
Buztanzuri magrebtarra (Oenanthe halophila)
Hegatxabal adarduna (Eremophila alpestris)
Zata egiptoarrak (Caprimulgus aegyptius)
eBirdek berak laburpen-txosten eta grafika batzuk bidaltzen dizkigu erabiltzaileoi urte amaieran. Hortxe 2025eko nire txoriketa zenbakitan, pare bat zenbaki harrigarrirekin.
Datu hau ez dut aurreko urteetan ikusi, eta gustatu zait. Ea igotako zerrenden artean zenbatek jarraitzen dituzten eBirdek emandako praktika onen jarraibideak. Nik igotako 179 zerrenden artean 153 izan dira. Badut, bada, 2026erako erronka, proportzio hori hobetzea! ;)
eBird-ek orokorrean izan dituen zenbakiak ere laburbildu dituzten grafiko horretan. Zenbakiak ikaragarriak dira: 425.000 txorizaleren datuak, 23 milioi behaketa-zerrenda, 300 milioi txoriren datuak, 16 milioi argazki, 600.000 grabazio-ordu...
eBird sortu zenetik 24.000 milioi behaketa igo ditugu mundu osoko txorizaleon artean eBird.org plataformara! Eta ekarpenak gero eta handiagoak dira, urtero gero eta gehiago.
Gogoratu, eBird euskaraz ere badago! ;)
Beltxarga oihularia (C. cygnus), Artikoko ezohiko bisitaria Txingudin
Beltxarga arruntak (Cygnus olor) ezagunak dira denontzat, besteak beste gure hiriburuetako parke eta lorategietan ere ikus ditzakegula aske, gizakiak askatuta. Bestelakoa da, ostera, egunotan Txingudiko Plaiaundin ikusi dezakegun beltxarga espeziea: beltxarga oihularia (C. cygnus).
Eurasia iparraldean kumatzen den hegaztia da, Groenlandia eta Islandian hasi eta Siberiaraino. Neguan hegorantz egiten du, Kaspiora, Itsaso Beltzera, Mediterraneoko eremu zehatz batzuetara... eta, Europa mendebaldeari dagokionez, Norvegia eta Herbereen arteko kostaldera.
Ale gehienek nekez egiten dute hegorago, baina urtero ikusten da bikoteren bat edo beste Kantauri itsasoko lurraldeetan, batez ere Galizian. Euskal Herrian, aldiz, nahiko ezohikoa da. 2012ko maiatzean ale bat izan genuen Pitillasko urtegian (Nafarroa Garaia); 2022ko azaro-abenduan bikote bat Gixunen (Lapurdi); eta 2023ko abenduan beste ale bakarti bat Urdaibain (Bizkaia).
Oraingo honetan Gipuzkoako Txingudira heldu ziren 2 ale urriaren 27an (Josetxo Esparciak aurkitu zituen). Euretako bat, zoritxarrez, handik gutxira hil zen, baina besteak Txingudin jarraitzen du.
Asteburuan ikusi ahal izan dugu, euripean, ur gezako aintziran elikatzen. Ustez, behintzat, itxura onarekin. Espezie honen ohiturak ezagututa, ez litzateke arraroa zenbait egunez gure artean jarraitzea.
Animalia ederra, adiera guztietan. Arrek 1,65 m altuera har dezakete, 11-12 kiloko pixua eta 2 metrotik gorako hego-zabalera. Zuri-zuriak dira eta mokoaren oinarria hori-horia da, punta beltzarekin.
Beltxarga oihularia (Cygnus cygnus)
Bidaia ornitologikoa Maroko hegoaldera
Aspaldi Maroko bisitatzeko gogoz, aurten izan dugu aukera herrialde eder horretako hegoaldera bidaiatzeko. Turismo kulturalaz gain, turismo ornitologikoa egiteko ere aprobetxatu dugu (Ainhoaren pazientziari esker ;).
Izugarri gustatu zitzaigun ikusitako guztia. Bilbotik Marrakexera hartu genuen hegaldia eta hiri zalapartatsu eta zoro horretan pare bat egun egin ondoren, hegoalderantz jo genuen, lekurik ezagunenetara, besteak beste Essauirara, Atlasera, Ouarzazate ingurura, Ait-Ben-Haddour herrixkara, Todghara, Merzougako basamortura, Erg Chebbiko dunetara..., bidean hegaztiak behatzeko oso toki aproposak diren beste paraje ezezagunago batzuetan geratuta, esate baterako, Oukaimeden eski-estazioan, Boumalne Dadesen, Tagdilt basamortuan eta Draa Tafilalet bailaran. Marrakexeko eromenaren ostean, natura neurrigabea eta bake ikaragarria hegoalderagoko ordokietan.
Gozada bat aukera hori izatea, 10 egunez turismo lasaia eta txori-behaketa aberatsa egiteko aukera. Turismo gutxiko eta tenperatura oso atsegineko sasoian, gainera, hegaztiak behatzeko aukera ere ziurtatuta zegoenean. Negu amaierarako kumaldia oso aurreratuta dago Maroko hegoaldean, migrazioa ere hasita dago eta espezie gehienak oso aktibo daude egun guztian zehar. %100 gomendagarria!
Atlas mendikatean, gailupa hegalgorriaren bila.
Gailupa hegalgorri afrikarra (Rhodopechys sanguineus)
Tajina, bereber sukaldaritzako jakia eta ontzia.
Atlas mendikatean. Atzean Tubkal (4.167 m).
Moussier buztangorria, Marokoko txori nazional ofiziala. Zein ote Euskal Herrikoa?
Assif Amerzgane ordokia, basamortuko buztanzuri eta hegatxabalen bila.
Buztanzuri magrebtarra (Oenanthe halophila)
Psammomys obesus arratoia, nahiko ugaria ingurumari honetan.
Tinghir inguruko palmondo-sail eta ortu ederrak. Udaberrian berdeak ere badu tokia klima desertiko lehorrean.
Tizgaghine inguruan, Scotocerca inquietaren xerkan, bidaia honetako espezierik bilatuenetako bat, familia horretako kiderik ez baita Europan.
Scotocerca inquieta
Zata egiptoar parea. Behaketa zoragarria, 3 ex. aurkitu genituen Merzouga alboko paraje harritsu batean, bertako giden laguntzari esker.
Ilunabarra Erg Chebbiko dunetan. Marokoko duna-sistemarik handienetakoa (28 km luze; 150 metroko garaierako dunak), Saharako basamortuaren atean. Turista gehienon helmuga eta bilgune, bidaia egin genuen garaiagatik ia-ia bakarrik egon ginen.
Txinbo sahararra (Curruca deserti), 2 gaztetxo gurasoei elikagaia eskatzen. Potxolo batzuk. Negua oraindik amaitu barik, baina ugalketa-sasoia oso aurreratuta zegoen basamortuan.
Hantxe atzean dago Mos Eisley ;))
Atlaseko mugan, mendi garauak, herrixka ederrak eta palmondo-sailak.
Ait-Ben-Haddour, pelikuletako Kasbah tipikoa.
Bulbul arruntak (Pycnonotus barbatus), Afrika eta Asia hegoaldean bizi diren Pycnonotidae familiako kideen arteko espezie ugarienetakoa, Marokoko herri eta lorategi gehienetako bizilaguna.
Zokoa.
Jemaa el-Fnaa, mila urte dituen topagunea. XX. mende amaieran plaza urbanizatzeko plana aurkeztu zuten, baina herritarren borondatez Gizateriaren Kultura Ondare Inmaterial izendatu zuten eta plazak jarraitzen du duela 1000 urte bezala Marrakexeko bihotza izaten, turismoak erabat hartu badu ere.
Bahia jauregia, Marrakexen.
Bidaiaren erdian, laupabost bat egunez, Hamid izan genuen bidaide, gida ornitologiko lanak eginez. Lehenengoz bizi izan genuen horrelako esperientzia bat, gida baten laguntzarekin bidaiatzearena eta, oro har, esperientzia oso aberasgarria izan zen. Hamiden esperientzia ikaragarria da, txoko eta txori guztiak ezagutzen ditu, eta espezie berezi guztiak behatzeko ahalegin izugarria egin zuen, gu pozik gera gintezen.
Bere laguntzarik gabe nekez helduko ginen heldu ginen bailara, basamortu, duna eta ingurumarietara, eta nekez ikusiko genituen ikusi genituen espezie guztiak eta hain gertutik. Bestalde, horrelako bidaiak argazkilaritzari oso bideratuta daude, hau da, espezieak lasai behatzera baino, txoriei argazkiak ateratzera eta checklist zerrendak betetzera, eta hori ez zitzaidan hain erakargarri egin.
Guri patxada gehiagoz ibiltzea gustatzen zaigu, presarik gabe, espezie erdiak behatuta ere, txori horien ibilerak lasai disfrutatuta. Baina tira, esan bezala, lehenengo esperientzia moduan gustatu zitzaigun eta esango nuke helburu bezala espezie jakin batzuk behatzea eta, batez ere, argazkiak ateratzea dituen txorizalearentzat gidari aparta dela Hamid, Birdwatching Morocco enpresakoa.
Bidaia ornitologikoa Maroko hegoaldera
Hementxe bidaia ornitologikoaren laburpena, eBirden, behaketa-puntu eta ikusitako espezie guztien zerrendarekin.
Ez dira espezie asko (87 espezie erraz ikus daitezke Euskal Herrian, baita egun bakarrean ere), baina bai oso bereziak niretako, horietako ia erdia estreinakoak zirelako, bizitzan lehenengoz behatuak. Espezieak ez ezik, kasu batzuetan taldea edo generoa ere estreinakoak ziren guretzat, Argya generoko kalapitariak eta Scotocerca inquieta zoragarria, adibidez.
Hementxe, bada, eBirden apuntatu genituen txorien zerrenda eta espezie berezienen argazki batzuk.
| 1 | Paita gorrizta | Tadorna ferruginea | 2 |
| 2 | Eper afrikarra | Alectoris barbara | 7 |
| 3 | Haitz-usoa | Columba livia | 1 |
| 4 | Pagausoa | Columba palumbus | 2 |
| 5 | Usapal turkiarra | Streptopelia decaocto | 20 |
| 6 | Usapal senegaldarra | Spilopelia senegalensis | 2 |
| 7 | Ganga tandoduna | Pterocles senegallus | 19 |
| 8 | Ganga koroaduna | Pterocles coronatus | 1 |
| 9 | Zata egiptoarra | Caprimulgus aegyptius | 3 |
| 10 | Sorbeltz arrea | Apus pallidus | 10 |
| 11 | Sorbeltz txikia | Apus affinis | 60 |
| 12 | Kopetazuri arrunta | Fulica atra | 2 |
| 13 | Antxeta mokogorria | Chroicocephalus ridibundus | 3 |
| 14 | Kaio hankahoria | Larus michahellis | 100 |
| 15 | Kaio iluna | Larus fuscus | 100 |
| 16 | Zikoina zuria | Ciconia ciconia | 5 |
| 17 | Ubarroi handia | Phalacrocorax carbo | 11 |
| 18 | Mokozabal zuria | Platalea leucorodia | 1 |
| 19 | Koartzatxo txikia | Egretta garzetta | 1 |
| 20 | Koartzatxo itzaina | Ardea ibis | 5 |
| 21 | Koartza hauskara | Ardea cinerea | 2 |
| 22 | Zapelatz handia | Buteo rufinus | 1 |
| 23 | Basamortuko hontza | Bubo ascalaphus | 2 |
| 24 | Okil handia | Dendrocopos major | 3 |
| 25 | Okil berde magrebtarra | Picus vaillantii | 1 |
| 26 | Belatz gorria | Falco tinnunculus | 2 |
| 27 | Hego-belatza | Falco biarmicus | 1 |
| 28 | Belatz handia | Falco peregrinus | 1 |
| 29 | Antzandobi handi arrunta | Lanius excubitor | 2 |
| 30 | Mika magrebtarra | Pica mauritanica | 12 |
| 31 | Belatxinga mokogorria | Pyrrhocorax pyrrhocorax | 25 |
| 32 | Belatxinga mokohoria | Pyrrhocorax graculus | 3 |
| 33 | Basamortuko erroia | Corvus ruficollis | 1 |
| 34 | Amilotx urdin afrikarra | Cyanistes teneriffae | 2 |
| 35 | Kaskabeltz handia | Parus major | 1 |
| 36 | Ibis txoriandrea | Alaemon alaudipes | 1 |
| 37 | Txoriandre mokolodia | Ramphocoris clotbey | 1 |
| 38 | Txoriandre buztanbeltza | Ammomanes cinctura | 1 |
| 39 | Basamortuko txoriandrea | Ammomanes deserti | 2 |
| 40 | Kutturlio mokolaburra | Galerida theklae | 30 |
| 41 | Kutturlio arrunta | Galerida cristata | 3 |
| 42 | Hegatxabal adarduna | Eremophila alpestris | 25 |
| 43 | Hegatxabal sahararra | Eremophila bilopha | 7 |
| 44 | Txoriandre arrunta | Calandrella brachydactyla | 3 |
| 45 | Haitz-enara eurasiarra | Ptyonoprogne rupestris | 3 |
| 46 | Enara arrunta | Hirundo rustica | 1 |
| 47 | Bulbul arrunta | Pycnonotus barbatus | 9 |
| 48 | Txio arrunta | Phylloscopus collybita | 2 |
| 49 | *Scrub Warbler | Scotocerca inquieta | 2 |
| 50 | Txinbo kaskabeltza | Sylvia atricapilla | 1 |
| 51 | Txinbo sahararra | Curruca deserti | 7 |
| 52 | Basamortuko txinboa | Curruca deserticola | 1 |
| 53 | Txinbo burubeltza | Curruca melanocephala | 2 |
| 54 | Ezkai-txinboa | Curruca conspicillata | 3 |
| 55 | Kalapitari arrea | Argya fulva | 6 |
| 56 | Erregetxo bekainzuria | Regulus ignicapilla | 2 |
| 57 | Arabazozo beltza | Sturnus unicolor | 8 |
| 58 | Garraztarroa | Turdus viscivorus | 2 |
| 59 | Zozo arrunta | Turdus merula | 4 |
| 60 | Txantxangorria | Erithacus rubecula | 1 |
| 61 | Moussier buztangorria | Phoenicurus moussieri | 2 |
| 62 | Buztangorri iluna | Phoenicurus ochruros | 3 |
| 63 | Harkaitz-zozo urdina | Monticola solitarius | 1 |
| 64 | Pitxartxar burubeltza | Saxicola rubicola | 4 |
| 65 | Buztanzuri arrunta | Oenanthe oenanthe | 1 |
| 66 | Basamortuko buztanzuria | Oenanthe deserti | 1 |
| 67 | Buztanzuri ipurgorria | Oenanthe moesta | 4 |
| 68 | Buztanzuri beltza | Oenanthe leucura | 1 |
| 69 | Buztanzuri kaskazuria | Oenanthe leucopyga | 3 |
| 70 | Buztanzuri magrebtarra | Oenanthe lugens | 4 |
| 71 | Mendi-tuntuna | Prunella collaris | 2 |
| 72 | Etxe-txolarrea | Passer domesticus | 20 |
| 73 | Basamortuko txolarrea | Passer simplex | 4 |
| 74 | Harkaitz-txolarrea | Petronia petronia | 50 |
| 75 | Buztanikara horia | Motacilla cinerea | 2 |
| 76 | Buztanikara zuria | Motacilla alba | 1 |
| 77 | Negu-txirta | Anthus pratensis | 25 |
| 78 | Txonta afrikarra | Fringilla spodiogenys | 3 |
| 79 | Gailupa hegalgorria | Rhodopechys sanguineus | 50 |
| 80 | Gailupa tronpetaria | Bucanetes githagineus | 1 |
| 81 | Txorru arrunta | Chloris chloris | 2 |
| 82 | Txoka arrunta | Linaria cannabina | 30 |
| 83 | Txirriskila arrunta | Serinus serinus | 1 |
| 84 | Gari-berdantza | Emberiza calandra | 3 |
| 85 | Mendi-berdantza | Emberiza cia | 1 |
| 86 | Hesi-berdantza | Emberiza cirlus | 1 |
| 87 | Berdantza sahararra | Emberiza sahari | 4 |
Basamortuko txolarrea, haima batean
