Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / 2019an irakurritako liburuen zerrenda

2019an irakurritako liburuen zerrenda

Asier Sarasua 2020/01/02 21:20
Konturatu ordurako, hamarkada oso bat igaro dut irakurritako liburuen laburpenak egiten. #daflipat

Orain dela 10 urte nire buruari ipinitako erronka txiki bat izan zen, gaztetan izandako (eta gerora erdi-galdutako) irakurzaletasuna berreskuratzea. Izan ere, nire zaletasun handienetakoa izan da umetatik, baina denbora eskaini ezean... telebistak eta Internetek jaten dizkio orduak.

Blog honetan bertan 2010ean aipatu nuen bezala, irakurtzeko modua ere pixkat aldatu nuen: funtsean, liburuak hobeto aukeratu (ahal den neurrian), liburu eskasak lasai baztertu eta liburu baten irakurketa-prozesua ez amaitu laburpen edo iruzkin txiki bat egin barik. Gutxienez 6-8 lerro, liburuaren inguruko hausnarketa txiki bat; eta, tarteka, pixkat zabalgo blogean. Liburuaren inguruko gogoeta txiki bat, irakurritako hori hain erraz ez ahazteko.

Eta horrela, gaur konturatu naiz hamar urte igaro ditudala blog honetan iruzkin laburrak idazten eta urteroko laburpenak argitaratzen (2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2018). Hamarkada oso bat, hamarraldia, 10 urte luze. Oraindik asimilatzen ari naiz...

Tira, harira. 2019koari dagokionez, esan behar dut oso-oso gutxi irakurri dudala; azken urteotan baino askoz gutxiago, behintzat. Ez dago denerako astirik! (ez dago aitzakiarik).

Hara ba, azken 12 hilabeteetako zerrenda. Betiko moduan, izar txikiz, gehien gustatu zaizkidanak (ez derrigor onenak).

  • ***Bidean ikasia, Arantza Urretabizkaia (Pamiela, 2016). Hondarribiko alardearen kronika ezinbestekoa.
  • El Murciélago (Harry Hole #1), Jo Nesbo (1997). Badute hoberik Nesbok zein Holek.
  • Honetara ezkero, Arantxa Iturbe (Susa, 2017). Iturberen "klasikoak" nahiago, aukeran. Beharbada ni naiz, ez bera.
  • ***Deconstruyendo a Darwin, Javier Sampedro (Booket Crítica, 2002). Blogean.
  • Kartografia, Rikardo Arregi (Alberdania, 1998).
  • Birds, Beasts and Relatives, Gerall Durrell (1969). Gaztaroan markatu ninduen liburu haietako bat.
  • ***El informe de Brodeck, Philippe Claudel (Booket Crítica, 2002).
  • Eztia eta ozpina, Patxi Zubizarreta (Alberdania, 1995).
  • El corresponsal, Alan Furst (2009).
  • ***Ur uherrak, Aingeru Epaltza (Alberdania, 1991). Blogean.
  • La llamada de lo salvaje, Jack London (1903). Askatasun aldarri bat.
  • Balizko erroten erresuma, Koldo Izagirre (Susa, 1989). Erabat gainditu nau.
  • Musika airean, Karmele Jaio (Elkar, 2009). Blogean.
  • ***Aves que veo en invierno, Lars Jonsson (Errata naturae, 2019). Blogean.
  • El libro de los insectos humanos, Osamu Tezuka (Astiberri, 2013).
  • El elefante, Slawomir Mrozek (Acantilado, 2019). Mrozek ona da gero!
  • **Viajes con Charley, John Steinbeck (1962). Estatu Batuetan barrena egindako bidaia baten kronika. Azalekoegia, aukeran, baina Steinbecken lumarekin idatzita, ri-rau irakurri dut.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz