Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / "Pajarero", C. Lozano (Tundra, 2019), txoriburu baten bidaiak munduan barrena

"Pajarero", C. Lozano (Tundra, 2019), txoriburu baten bidaiak munduan barrena

Asier Sarasua 2020/04/01 22:30
Etxealdiko lehen egunak liburu hau irakurtzen igaro ditut, hegaztiak behatzeko mundu osoan zehar bidaiatzen duen Carlos Lozanoren liburu kitzikagarria. Itxialdi egoera honetan..., masokismoa ala ihesbidea?

Pajarero
Carlos Lozano Robledo
Tundra ediciones, 2019

Ni bezalako txoriburuontzat opari txiki bat da hau liburuau. Egunotan bizi dugun etxealdi itogarri honetan ihesbide ederra ere izan da, munduko dozenaka inguru zoragarritara eraman nauelako, txori espezie exotiko eta zirraragarrien bila, nahiz eta bidaiak gutxi iraun duen, hiruzpalau egunetan irentsi dudalako Lozanoren lana.

Carlos Lozano biologian lizentziaduna da eta natur zientzien irakaslea Madrilgo institutu batean. Bizitza xume eta aspergarri samarra dauka Madrilen dagoen bitartean, La radio del somormujon egon zenean kontatu zuen bezala, baina egun gutxi batzuetako oporrak dituenean, atea ireki eta munduaren beste muturrera doa arnasa bila, bere zaletasunak bultzatuta, orain Japoniara, bihar Alaskara, etzi Mongoliara.

Liburuak 26 bidaia kontatzen ditu (gehiago ere egin ditu). Baina ez da bidaietarako gidaliburu bat, zentzazioz betetako lana baizik. Ez dizu esango nora joan eta zer egin, ezta zer txori ikusi ere; baina Steller itsas arranoa, kiwia edo urubi laponiarra ikusteak Lozanori sortu zion zirrara berdina nabarituko du txorizaleak bere tripazorrietan.

Bidaia pertsonal baten kronika ere bada Pajarero, han-hemenkan bere gogoetekin zipriztindutako orrialdeak marrazten baitizkigu. Lasai, handinahitasun barik, antiheroi txoriburu batek konta dezakeen moduan.

Ez da edonorendako liburua, baina ni bezalako txorizaleok gozatuko dugu. Nik halaxe egin dut, behintzat.

Zain nago, ea guri ere noiz irekiko diguten atea, katalejoak hartu eta txoritara joateko!

Argazkia: Yangmook, Wikipedia.

Pajarero, C. Lozano Robledo (Tundra, 2019)

Pajarero es un viaje en primera persona. El narrador camina, rueda, vuela, navega junto a sus compañeros, junto a los guías, y acopia sensaciones. Es un canto a la vida, una oda a la Biodiversidad, un tirón para lanzarnos fuera, para atiborrarnos de topónimos y especies de trasiegos y anécdotas, de ventiscas e insectos tropicales. El recuerdo permanente de que viajar ensancha la mente, agranda el espíritu, nos hace mejores.

Crónica vital de un observador de aves, tanto en lo que se refiere a su vida cotidiana como al desarrollo de esta apsionante actividad a 19.000 kilómetros de la rutina. 26 relatos de búsqueda, pérdida, viajes por los siete continentes y deriva personal de un antihéroe pajarero.

etiketak: natura, liburuak, txoriak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz