Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko euskara, gure hizketaren doinu eta berbak (2005)

Eibarko euskara, gure hizketaren doinu eta berbak (2005)

Eibarko euskara (Sarasua, Agirrebeña eta Zenarruzabeitia; 2005)

Eibarko euskara liburua (azala) 01

Egileak: Asier Sarasua, Aintzane Agirrebeña eta Leire Zenarruzabeitia.
Argitaratzailea: Eibarko Udala
Urtea: 2005
ISBN: 84-89696-40-3
Azala: Maite Rementeria

................................................

Badago, amaittu da; azkenian aurkeztu dogu "Eibarko euskara. Gure hizketaren doinu eta berbak", Eibarko euskeria aztergai daukan liburua. Aurkezpena 2005eko azaruaren 23an izan zan, Eibarko Portalea kultura etxian, eta oso ondo juan zan: jente ugari, harrera ona... eta liburuak be (inprentako gauza batzuk gorabehera), nahiko itxuroso urten dau.

"Eibarko Euskara" liburua (07)

Portalea Kultur Etxea, Eibar. 2005eko azaroaren 23an.

Lan luzia izan da. Urtiak igaro dittugu elkarrizketak eitten eta informaziñua batzen, eta jasotako guztia aztertzia be ez da erreza izan. Dana dala, Eibarko euskeria aztertzia, beste iñungua baiño errezagua da. Gure aurrekuak sekulako lana egin dabe 40 urtian (Toribio Etxeberriak eta Juanito San Martinek lehenengo; Imanol Laspiurrek eta Serafin Basaurik gero; Antxon Narbaizak, Nerea Aretak eta beste hainbatek azkenaldixan), eta gure lana eitteko orduan, Eibarko euskerian inguruko azterlan eta erreferentzia mordua euki dittugu gure alde. Egixa esateko, zaila izango zan hau lanau argitaratzia aurrekuen lan barik.

Eibarko euskara, barrua (01)

Lan luzia, hartara, bai. Baina gozagarrixa. Gustora jardun dogu hirurok, Aintzanek, Leirek eta hirurok. Fakultaterako lan moduan hasi genduan liburu honen lehenengo zirriborrua, Euskal Filologiako ikasketak eitten geniharduala, eta lehenengo lantxo hari tiraka jaixo da bostehundik gora orrialde daukazen liburu pottokotia.

Gure helburua, Eibarko euskerian inguruko ahalik eta informaziño gehixen jasotzia izan da, alderdi gramatikala batetik (fonetikia, morfologixia, aditza, sintaxisa...), statusa eta egungo erabileria bestetik, baitta testu zaharrak (XVIII-XX mende bittarteko testuak) toponimixia eta kokapen geolektala be, eta amaitzeko, gaur egungo eibartarren berbak (audiuak eta transkripziñuak). Hiztegixa ez dogu landu, lehenago be ondo landuta dagolako Eibarren, Toribio Etxeberrian hiztegittik hasi eta azken urtiotan argitaratu dittugun Hiztegi Etnografiko eta Eibarko Hiztegi Digitaleraino. Lexikua lantzeko orduan aldaera eta berba bereizgarrixenak bakarrik ekarri dittugu liburura, ez gendualako nahi 500 orrialdeko mugia gainditzerik. Eibarko euskara, barrua (02)

Alderdi gramatikala izan da liburuan gehixen landu doguna, orain arte Eibarko euskerian alderdi hori ondo jaso eta landu barik zegualako: fonetikia (gehixenbat nere lana), izenan morfologixia (Leire arduradun), aditza (morfologixia zein taulak) eta sintaxixa (Aintzane izan da masterra). Amaitzeko, Eibarko euskerian kokapen dialektala be aztertu dogu, inguruko herrixetako hizkerekin alderatuta eta Eibarko euskeran azkenengo urtietan egon dan aldaketa diakronikuaz be jardun dogu apur bat, gaztien artian aldatzen edo galtzen dagozen ezaugarri nagusixak zerrendatuta.

Alde gramatikal eta dialektal horretaz gain, gorago esan dogun moduan, 1995-2005 artian Eibarren egin dittugun ehundaka elkarrizketa etnolinguistikuetako pasarte batzuk be ekarri dittugu liburura. Gehixenak Eibartarren Ahotan proiektukuak, baina baitta Laixetan Garixetan erakusketarako egindakuak be, edo txorixen izenak jasotzeko egin nittuanak, Hiztegi Etnografikorako egindakuak, Ahotsak proiektuan barrukuak, eta abar.

Liburuan bertan Eibarko nagusixen ahotan jasotako dozenaka adibide sartu dittugu transkribiduta eta, horrekin batera, DVD bat be kaleratu dogu liburuan osagarri. Horrek bizittasun haundixa emoten detsa lanari, eta azken baten, liburuan lagungarri baino, DVD hori da benetan Eibarko euskeria ezagutzeko tresnarik onena.

Eibarko euskara liburua (azala) 02

"Eibarko euskara. Gure hizketaren doinu eta berbak" (2005). Maite Rementeriak egindako azala.

Ziklo bat itxi dot

Liburu honekin ziklo bat itxi dot. Orain dala 8-10 urte inguru hasi nintzan Eibarko euskeria eta ohitturak aztertzen eta bertako kontuak jasotzen, lehelengo txorixen inguruko ipoinak jasotzen eta hurrengo basarrixetakuak. Ordurako be gauza mordua zeguan eginda Eibarko euskerian inguruan, baina goguan daukat, sasoi haretan be hutsuna batzuk ikusten nittuala: Eibarko toponimia jaso barik, Eibarko berbetia (ahotsa) jaso barik, Toribioren lexikoian agertzen ez ziran berba asko jaso barik eta Eibarko euskerian ezaugarri gramatikalak oso-osorik jaso eta azalduko zittuan libururik bez.

Azken hamar urtiotan Eibarko euskeria aztertzen jardun dot, eta holaxen kaleratu doguz Eibarko Hiztegi Etnografikoa, Eibarko toponimia mapa eta "Eibarko euskara" liburu hau. Tartian, Eibarko hegaztiak eta Eibarko basarrixak azterlanak eta liburuak be argitaratu genduzen, Laixetan, garixetan, basarrixa Eibarren erakusketia antolatu genduan eta Eibartarren Ahotan proiektua be martxan ipini dogu (eta haren oinordeko dan Euskal Herriko Ahotsak proiektua).

Hamendik aurrera zer? Eibarko kontuak ez dittut sekula lagako, seguru, baina ez orain arte moduan. Patxada gehixagoz hartuko dittut lanok, arnasa pixkat bihar dot, eta, gainera, datozen urtiotako lehentasuna Maddi eta Manex izango dira. Hori bai, txorixen euskal izenak jasotzen be jarraittuko dot, herririk herri. Hori ez dot lagako! ;)

Beste lotura batzuk

Aurkezpenaren inguruan sortutako materixal gehixago:

 

"Eibarko Euskara" liburua (01)

Aurpegi ezagun asko aurkezpen egunian, asko eta asko libururako lekuko izan diranak.

"Eibarko Euskara" liburua (02)

"Eibarko Euskara" liburua (03)

Junkal Txurruka, Eibarko euskera teknikarixa, liburuak saltzen. Lan hau argitaratu bada, berari eskerrak izan da.

"Eibarko Euskara" liburua (04)

Debagoieneko ordezkarixak, Aintzanekin: Estepan Plazaola, Jaione Isazelaia eta Juan Martin Elexpuru. Beti erreferente, beti bidaide.

"Eibarko Euskara" liburua (05)

Familixian berotasuna.

"Eibarko Euskara" liburua (06)

"Eibarko Euskara" liburua (09)

"Eibarko Euskara" liburua (08)

Aurkezpenian, egiliokin batera, Serafin Basauri maixua eta Iñaki Arriola Eibarko alkatia.

Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz