Deba ibarretik euskararen herrira (2002)
Izenburua: Deba ibarretik euskararen herrira
Egilea: Koldo Zuazo eta Badihardugu Euskara Elkartea
ISBN: 84-607-4479-5
Argitaratzailea: Badihardugu Euskara Elkartea
Urtea: 2002
..........................................
Deba Ibarretik Euskararen Herrira liburua 2002ko maiatzaren 14an aurkeztu genuen Eibarren. Lana Badihardugu Euskara Elkarteko kideen artean kaleratu genuen, Deba Ibar osoko udalen laguntzaz. Koldo Zuazo izan zen lanaren xaxatzaile nagusia eta koordinatzaile lanak egin zituena.
Liburuak atal bi ditu. Batetik, Koldo Zuazok berak idatzitako atala. Bertan, euskalkia non, noiz, zelan eta zergaitik erabili dezakegun azaltzen digu.
Bigarren zatia, Deba Ibarreko hainbat euskaltzaleren artean egindako beharra da. Zati horretan gure eskualdeko euskalkiaren ezaugarri nagusiak aztertu ditugu: fonetika, morfologia, sintaxia eta hiztegia. Zuazoren zuzendaritzapean, bailarako 10 lagun inguruko lantalde txiki bat bildu izan gine, 6 hilabetez, hilean pare bat aldiz. Eibarren, Aretxabaletan, Elgoibarren, Elgetan, Oñatin... egindako bileretan, gure herrietako hizkeren ezaugarriak eta berezitasunak biltzen joan ginen.
Lan polita izan zen, auzolanaren lekukotasun egokia eta denon artean asko ikasteko aukera eman zigun.
- Jaitsi liburu osoa PDF formatuan (PDF, 2.2 Mb)
Badihardugu Euskara Elkartearen bileretako bat, Koldo Zuazo erdian (Soraluze, 2002ko otsailean).