Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / 2016. urtean irakurritako liburuen zerrenda

2016. urtean irakurritako liburuen zerrenda

Asier Sarasua 2017/01/12 21:25

Joan zaigun urte zaharrak emandakoa laburtzeko ordua heldu da. Hona ba, azken 12 hilabeteetan irakurri ditudan liburuen zerrenda (aurreko urteetakoak: 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, eta 2015). Aurtengoa, gainera, uzta ona izan da (iazkoa baino dexente hobea, zentzu guztietan); inoiz baino izartxo gehiago ipini ditut (eta gehiago ere izan zitezkeen). Guztien artean pare bat izen azpimarratzekotan, Svetlana Aleksievitx eta Alison Bechdel, duda barik; baina ez dira bakarrak izan, inolaz ere. Hemen zerrenda, urteko artxiborako:

  • *** Lo indispensable de unas lesbianas de cuidado, Alison Bechdel. (ReservoirBooks, 2014). Gizarte amerikarraren 25 urteko argazki bikaina. Txioa.
  • Gerezi denbora, Inazio Mujika Iraola (Alberdania, 1999). Bigarrengoz irakurtzen, irakurle-talderako; oraingoan ere gustura.
  • *** Los surcos del azar, Paco Roca (Astiberri, 2013). Anarkista espainiar baten ibilerak, 1939-1944. Txioa.
  • Txoriak kolpeka, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2015).
  • Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa, Kepa Altonaga (Pamiela, 2011).
  • Guztiok izan beharko ginateke feminista, Chimamanda Ngozi Adichie (Kulturgintza, 2016).
  • *** Lennox, Craig Russell (Roca, 2010). Eleberri bel-beltz bat, Eskozian. Txioa
  • Punto de partida, Patricia Cornwell (Zeta, 2006). CSI style aspergarri bat.
  • Llenos de vida, John Fante (1952). Fante deskubritzeko modua. Estiloduna.
  • 12etan bermuta, Jaione Osoro (Elkar, 2015).
  • Todo es silencio, Manuel Rivas (Alfaguara, 2009).
  • Viaje a la Alcarria, Camilo José Cela (1948). Gehiago espero nuen, duda barik.
  • La víspera de casi todo, Víctor del Árbol (Destino, 2016). Gora-beheratsua.
  • El mundo, Juan José Millas (Planeta, 2007). Kosta hasieran; gustura gero.
  • Cien años de soledad, Gabriel García Márquez (1967). Iruzkinik behar ez duen liburu handi bat.
  • Un mes con Montalbano, Andrea Camilleri (Salamandra, 1999).
  • Lexicón etimológico, naturalista y popular del bilbaino neto, Emiliano Arriaga (1896; Bilboko Udala, 2001).
  • El último coyote, Michael Connelly (Roca, 2012). Trama nagusi lauegia, amaieran kiribil larregikoarekin.
  • She, H. Rider Haggard (1887). Gizakiaren eta bizitzaren txikitasunaz. Txioa.
  • Cosmopolis, Don de Lillo (Seix Barral, 2003). De Lillok beti gainditzen nau.
  • Tiempo de silencio, Martín Santos (1961).
  • *** Zu, Anjel Lertxundi (Erein, 2015).
  • Testigo de cargo, Agatha Christie (1948).
  • Odessa, Frederick Forsyth (Plaza y Janes, 1973). Akziozko liburu on bat.
  • *** Justin Hiriart, Fructuoso eta Harriet (Erein, 2015). Luxu txiki bat.
  • Jose Luis Otamendi. XX. mendeko poesia kaierak, Jose Luis Otamendi (Susa, 2000).
  • *** Fahrenheit 451, Ray Bradbury (1953). Txioa.
  • Sumchi, Amos Oz (1978). Pse.
  • *** El túnel, Ernesto Sábato (1948). Txioa.
  • Linbotarrak, Asier Serrano (Pamiela, 2016).
  • Nemesis, Jo Nesbo (RBA, 2009). Idazle eskandinabiar beltzen artean, Nesbo eta Mankell, duda barik. Hau, tira.
  • Jainkoa izan nahi zuen autobus gidariaren istorioa eta beste batzuk, Etgar Keret (Pasazaite, 2013).
  • *** Etxea, Paco Roca (Astiberri, 2016).
  • *** Persepolis, Marjane Satrapi (2000). Txioa.
  • *** La verdad sobre el caso Savolta, Eduardo Mendoza (1975). Txioa.
  • NonNonBa, Shigeru Mizuki (Astiberri, 2010).
  • Mecanoscrit del segon origen, Manuel de Pedrolo (Edicions 62, 1974). Txioa.
  • Perlak, kolpeak, musuak, traizioak, Joxemari Iturralde (Pamiela, 2015). Arina eta erraza; arinegia eta errazegia, aukeran.
  • Oilarraren promesa, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2003 / Gero, 1976). Euskal literatura "klasikoaren" harribitxi haietako bat.
  • El invierno del dibujante, Paco Roca (Astiberri, 2010). Rocaren beste lan batzuen pixkat azpitik, nire gusturako.
  • Nafarroako artizarra, Joxemari Iturralde (Elkar, 1984).
  • *** Voces de Chernóbil, Svetlana Aleksievitx (2006). Pufa, pufa, pufa! Txioa.
  • X hil da, Alaine Agirre (Elkar, 2015). Txioa.
  • *** Fun Home, Alison Bechdel (2006). Urtea amaitzeko modurik onena. #dagomendat

 

Irakurritako liburuen artxiboa GoodReadsen

Urtean zehar irakurritako liburuen jarraipena egiteko, oharrak gordetzeko eta irakurketak beste irakurle batzuekin partekatzeko, Goodreads erabiltzen dut. Euskarazko liburu batzuk falta dira, baina tresna erabilgarria da. Urte amaieran laburpen moduko bat ere egiten dizu (euskarazko batzuen faltan).

Goodreads, the year in books

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz