"Musika airean", Karmele Jaio (Elkar, 2009)
Isiltasuna eta bakardadea ditu maite Elenak. Edo hori uste du, behintzat, Beatriz zaintzaile ekuadortar gazte eta alaia bere bizitzan agertu arte, azken urteetako bizimodu bakartia eta heriotzaren zain igarotako orduak irauliz. Izan ere, eguzkia eta hodeiak ere maite dituelako Elenak, eta ez duelako merezi hilobira haserrerik eta askatu gabeko korapilorik eramaterik.
Eleberriaren ardatz den Elena atso zitalaren pertsonaia, bere izaera, historia eta gogoetak, ondo daude egituratuta. Kontrapuntua egiten dion Beatriz neskamearena ere bai, neurri batean. Osagarri diren pertsonaia eta historiak, ostera, borobilegiak eta forzatuzegiak dira, aukeran. Gustura irakurri dut, hala ere.
Musika airean, Karmele Jaio
Oh.: Kontrazaletik hartuta.
Leiho ondoan ematen du eguna Elenak, kalera begira, munduan egin beharrekoak eginda dituelakoan. Seme-alabek Ekuadorreko neska bat ekarri diote, etxeko lanetan laguntzeko eta etxetik ateratzera animatzeko. Elenak, baina, bertan geratu nahi du, bere oroitzapenei atxikia.
Maitasuna eta gorrotoa, adiskidetasuna eta zeloak, bizinahia eta etsipena… Sentimenduen nobela da Karmele Jaioren bigarren eleberri hau, pertsonaien nortasuna fintasunez deskribatzen duena eta, oroz gain, bizitza den sinfonia erraldoiaren handitasuna azpimarratzen duena, bere gazi-gozo eta kontraesan guztiekin.