Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik

"Pedro Páramo", Juan Rulfo (1955)

Asier Sarasua 2018/10/09 17:45
"Vine a Comala porque me dijeron que acá vivía mi padre, un tal Pedro Páramo". Klasikotzar bat.

Badira liburu magikoak. Irakurlea lehenengo lerroetan jo-ta-harrapatzen dutenak. Misterioan murgildu eta betirako ahaztezin bihurtzen zaizkigunak. Horietako bat da, zalantzarik gabe, Pedro Páramo (Juan Rulfo, 1955).

Oso gutxi idatzi zuen Rulfok, 3 liburu besterik ez, baina El llano en llamas ipuin-bilduma zoragarriak eta Pedro Páramo eleberri labur honek betirako eraman dute idazlea klasikoen panteoira.

Azken liburu horren kasuan, 100 orrialde eskaseko "lantxoa" besterik ez da, baina nahikoa zaizkio 100 orri horiek hainbat ertz dituen historia sekulako sakontasunez kontatzeko, idazmolde berriak lantzeko, Pedro Paramoren eta bere bila doan Juan Preciadoren bizitza gure esku jartzeko, eta, euren bitartez, beste mila aurpegi, gai eta kontu jorratzeko. Errealismo magikoaren eta Hego Amerikako "boom" edo eztandaren aitzindari bihurtu zuen lan honek idazle mexikarra.

Euskaraz ere badago, Juan Garzia Garmendiak euskaratua. «Nire aita, Pedro Páramo delako bat, hemen bizi zela esan zidatelako etorri nintzen Comalara».

Ez da liburu erraza. Zatika kontatuta dago, espazioan eta denboran demaseko saltoak eginez, hildakoei ahotsa emanez (Comala izeneko herrian hilik dauden pertsonaiak dira protagonista), garrantzitsuak diren hainbat kontu zeharka iradokiz baina ez erabat azalduz. Gainera, kapitulurik ere ez dago liburuan zehar; elkarren ostean datozen 69 pasartek osatzen dute liburua, irakurleari esfortzu gehigarria eskatuz. Rulfok adi nahi gaitu; gure arreta eta ahalegina eskatzen ditu. Baina gu harrapatzeko badu idazleak tresnarik: maisuki garatzen du istorioa eta narrazioa, idazkera aberats eta poetikoarekin, mexikarren mintzaira dantzariz jantzita, keinu, amu eta lotura txiki etengabeak erabilita, irakurlea estu-estu harrapatuz.

Liburua bi plano nagusitan dago kontatua. Batetik, Juan Preciadok kontatzen digu nola iristen den Comalara, bere ama Doloresek bidalita aita Pedroren bila. Bestetik, Pedro Páramoren bizitza kontatzen zaigu (ume, gazte eta nagusi zela), guztia ere beste hainbat pertsonairen ahotsean kontatua, zatika, puzzle bat bailitzan, Pedroren eta Comalako beste bizilagunen bizitza osatuz.

Laburbilduz. Klasikotzar bat.

 

....................

Vine a Comala porque me dijeron que acá vivía mi padre, un tal Pedro Páramo. Mi madre me lo dijo. Y yo le prometí que vendría a verlo en cuanto ella muriera. Le apreté sus manos en señal de que lo haría, pues ella estaba por morirse y yo en un plan de prometerlo todo. "No dejes de ir a visitarlo -me recomendó. Se llama de este modo y de este otro. Estoy segura de que le dar gusto conocerte." Entonces no pude hacer otra cosa sino decirle que así lo haría, y de tanto decírselo se lo seguí diciendo aun después de que a mis manos les costó trabajo zafarse de sus manos muertas.

.......................


 

El agua que goteaba de las tejas hacia un agujero en la arena del patio. Sonaba: plas, plas, y luego otra vez plas, en mitad de una hoja de laurel que daba vueltas y rebotes metida en la hendidura de los ladrillos. Ya se había ido la tormenta. Ahora de vez en cuando la brisa sacudía las ramas del granado haciéndolas chorrear una lluvia espesa, estampando la tierra con gotas brillantes que luego se empañaban. Las gallinas, engarruñadas,como si durmieran, sacudían de pronto sus alas y salían al patio, picoteando de prisa atrapando las lombrices desenterradas por la lluvia. Al recorrerse las nubes, el sol sacaba luz a las piedras, irisaba todo de colores, se bebía el agua de la tierra, jugaba con el aire de la mañana.

(...)

Entonces oyó el llanto. Eso lo despertó: un llanto suave, delgado, que quizá por delgado pudo traspasar la maraña del sueño, llegando hasta el lugar donde anidan los sobresaltos.
      Se levantó despacio y vio la cara de una mujer recostada contra el marco de la puerta, oscurecida todavía por la noche, sollozando.
      -¿Por qué lloras, mamá? —preguntó, pues en cuanto puso los pies en el suelo reconoció el rostro de su madre.
      —Tu padre ha muerto —le dijo.
      Y luego, como si se le hubieran soltado los resortes de su pena, se dio vuelta sobre sí misma una y otra vez , una y otra vez, hasta que unas manos llegaron hasta sus hombros y lograron detener el rebullir de su cuerpo.
      Por la puerta se veía el amanecer en el cielo. No había estrellas. Sólo un cielo plomizo, gris aún no aclarado por la luminosidad del sol. Una luz parda, no como si fuera a comenzar el día, sino como si apenas estuviera llegando el principio de la noche.

(...)

—No lo sé, Juan Preciado. Hacía tantos años que no alzaba la cara, que me olvidé del cielo. Y aunque lo hubiera hecho, ¿qué habría ganado? El cielo está tan alto, y mis ojos tan sin mirada, que vivía contenta con saber dónde quedaba la tierra. Además, le perdí todo mi interés desde que el padre Rentería me aseguró que jamás conocería la gloria. Que ni siquiera de lejos la vería... Fue cosa de mis pecados; pero él no debía habérmelo dicho. Ya de por sí la vida se lleva con trabajos. Lo único que la hace a una mover los pies es la esperanza de que al morir la lleven a una de un lugar a otro; pero cuando a una le cierran una puerta y la que queda abierta es nomás la del infierno, más vale no haber nacido... El cielo para mí, Juan Preciado, está aquí donde estoy ahora.
      —¿Y tu alma? ¿Dónde crees que haya ido?
      —Debe andar vagando por la tierra como tantas otras; buscando vivos que recen por ella. Tal vez me odie por el mal trato que le di; pero eso ya no me preocupa. He descansado del vicio de sus remordimientos. Me amargaba hasta lo poco que comía, y me hacía insoportables las noches llenándomelas de pensamientos intranquilos con figuras de condenados y cosas de ésas. Cuando me senté a morir, ella me rogó que me levantara y que siguiera arrastrando la vida, como si esperara todavía algún milagro que me limpiara de culpas. Ni siquiera hice el intento: “Aquí se acaba el camino —le dije—. Ya no me quedan fuerzas para más.” Y abrí la boca para que se fuera. Y se fue. Sentí cuando cayó en mis manos el hilito de sangre con que estaba amarrada a mi corazón.

(...)

Faltaba mucho para el amanecer. El cielo estaba lleno de estrellas, gordas, hinchadas de tanta noche. La luna había salido un rato y luego se había ido. Era una de esas lunas tristes que nadie mira, a las que nadie hace caso. Estuvo un rato allí desfigurada, sin dar ninguna luz, y después fue a esconderse detrás de los cerros.
      Lejos, perdido en la oscuridad, se oía el bramido de los toros.
      “Esos animales nunca duermen —dijo Damiana Cisneros—. Nunca duermen. Son como el diablo, que siempre anda buscando almas para llevárselas al infierno.”

(...)

A esa misma hora, la madre de Gamaliel Villalpando, doña Inés, barría la calle frente a la tienda de su hijo, cuando llegó y, por la puerta entornada, se metió Abundio Martínez. Se encontró al Gamaliel dormido encima del mostrador con el sombrero cubriéndole la cara para que no lo molestaran las moscas. Tuvo que esperar un buen rato para que despertara. Tuvo que esperar a que doña Inés terminara la faena de barrer la calle y viniera a picarle las costillas a su hijo con el mango de la escoba y le dijera:
      —¡Aquí tienes un cliente! ­¡Alevántate!
      El Gamaliel se enderezó de mal genio, dando gruñidos. Tenía los ojos colorados de tanto desvelarse y de tanto acompañar a los borrachos, emborrachándose con ellos. Ya sentado sobre el mostrador, maldijo a su madre, se maldijo a sí mismo y maldijo infinidad de veces a la vida, “que valía un puro carajo”.

 

A-8 autopistako Txontako zubia (Eibar) eraikitzen

Asier Sarasua 2018/10/05 08:10
A-8 autopistako Txontako zubia (Eibar) eraikitzen

Txontako zubia

Espainiar Telebistak 1970 inguruan grabatutako irudiak dira ondokoak. A-8 (Bilbao-Behobia) autopistaren eraikuntza agertzen da.

Eibarko Txonta auzo industrialean eraikitako zubia nola egin zuten azaltzen dute. 240 metroko biadukto bat da, etxebizitzaz eta tailerrez betetako auzo industrial batean.

Auzokideek oraindik gogoratzen dute nola 2 zutabe zuzen ipini zituzten, eta gero zutabeok zabaltzen joan ziren, V itxurako egitura bat osatu arte.

 

..............

Goiko argazkia: Wikipedia.

"Volar", Henry Thoreauren iruzkinak, oharrak eta hausnarketak hegaztien inguruan (eta gehiago)

Asier Sarasua 2018/10/02 21:10
"Volar", Henry Thoreau. (Pepitas de calabaza, 2017).
"Volar", Henry Thoreauren iruzkinak, oharrak eta hausnarketak hegaztien inguruan (eta gehiago)

Henry Thoreau

Henry David Thoreau (Concord, Massachusetts, 1817ko uztailaren 12a - 1862ko maiatzaren 6a) estatubatuar filosofo, idazle eta naturalista izan zen. Herman Melville eta Mark Twainen garaikidea izanda, eurekin batera iparamerikar literaturaren sortzaileetarikoa dugu. Saioa eta olerkigintza landu zituen bereziki.

Ekologiaren gurasoetako bat ere bada. Gaur egun nabari egiten zaizkigun industria-gizartearen gabeziak aurreikusi zituen XIX. mendearen erdialdean (kontsumismo gehiegizkoa, stresa, naturatik larregi urruntzea,...).

Desbedientzia zibilaren sustatzaile, Mexikoren aurkako gerraren kontra egin zuen, Esklabuen Legea salatu zuen, abolizionista ezaguna izan zen, bakezale eta ekologista, pentsalari, antikontsumista...

Bere bizitzan zehar hainbat lanbide izan zituen (arkatz ekoizle, lursailen neurtzaile eta topografo, irakasle,...), baina ahal zuela, lanak eta irabaziak alde batera utzi, eta izadiarekin bat egiten duen bizimodu apal eta xumea izan zuen.

Batez ere, bi liburuk egin dute ezagun: Walden, inguru naturalean soilki bizitzeko hausnarketa, eta Civil Disobedience, estatu bidegabe baten aurrean desobedientziara jotzeko argudioak jasotzen dituen saiakera. Beste hainbat lan ere utzi zituen, gehienak argitara gabeak.

"Volar", Antonio Casado da Rochak eta Jose Ignacio Forondak ondutako bilduma

Thoreauk bere lanetan hegaztien inguruan utzitako ohar eta iruzkinetan oinarrituta, Antonio Casado da Rochak eta Jose Ignacio Forondak Volar (Pepitas de Calabaza, 2017) bilduma osatu dute, beraiek bildu, itzuli eta orraztutako edizioa.

Bilduma honetan denetik aurkituko dugu, iruzkin poetikoak, ohar naturalistikoak, ikusitako eta entzundako hegaztien zerrenda eta aipamenak, luma eta arrautzen deskripzio zehatzak... Thoreauren arrano-begiradak dena harrapatzen zuen.

Volar ez da biografia bat, baina Thoreauren bizitzaren zertzeladak ere ematen dizkigu, nola bizi zen eta nola pentsatzen zuen, bere alderdi filosofikoa zein zientifikoa.

Ez da Thoreauk hegaztien inguruan idatzitako guztia, hautaketa bat baizik, egileek egin dutena. Izan ere, Thoreauk gutxi argitaratu zuen bizi zelarik, baina asko ere asko idatzi. 1906an bere bitakoretako apunte guztiak argitaratu ziren, 7.000 orrialde 14 liburutan bilduta. Hangoak dira liburu honetan bildu dituzten aipamen asko, baina baita ere bere liburuetakoak, hil aurretik zein ondoren argitaratutakoak, besteak beste bere lan naturalistiko ezagunenetakoak, Walden (1854) eta Walking (1861).

Edizio honen arduradunek liburuan dioten moduan, "Thoreau nos invitó a pasear, a contemplar, a pensar, a escribir. Ahora además, nos invita a volar y cantar. Y a mirar las aves, porque las aves son la mejor puerta de entrada a la naturaleza. (...) Como aguila no se le escapa nada de la naturaleza, tiene una vista magnifica, mirada atenta y asombrada, apasionada pero serena". Hori erakutsi nahi izan digute egileek Volar honetan, Thoreauk bere idazkietan hegaztiei buruz idatzitakoak bilduz.

Volar, Thoreau

** Oharra: goiko zenbait datu eta Thoreau-ren argazkia euskarazko Wikipediatik hartuta.

 

Volar.  Henry Thoreau. (Pepitas de calabaza, 2017).

Hona hemen liburuan jasotako pasarte batzuk.

Hoy he descubierto que todos mis conocimientos de ornitología no me sirven de nada. Por fortuna, los pájaros que he oido cantar no pertenecían al ámbito de la ciencia, ya que cantaban con la misma frescura del primer día de la creacíon, y sus canciones procedían de un territorio nunca hollado.

Odio los museos porque no hay nada que me abrume tanto el espíritu. Los museos son las catacumbas de la naturaleza.

Y así son nuestros mejores días, que siempre nacen en medio de la niebla.

Creo en el majestuoso aguilucho que planea en círculos, aparantemente sin ningún esfuerzo, ha aprendido a hacerlo cuando se deslizaba por el suelo como un reptil en un estadio anterior de la existencia. Antes de empezar a correr hay que haber reptado, y antes de empezar a volar hay que haber corrido sobre la superficie.

Sé que el gorrión trina y revolotea y canta en armonía con el gran diseño del universo; sé que el hombre no se comunica con él y no comprende su idioma porque no forma un mismo todo con la naturaleza. Y me reprocho a mi mismo haber mirado con indiferencia el vuelo de las aves y haber creído que esas aves no eran mejores que yo.

En el bosque me topo con una pequeña hembra de grévol engolado y su nidada. A pocos pasos de mí despliega la cola en forma de abanico y se pone a golpear, intrépida, el suelo con las alas para distraer mi atención mientras sus polluelos se dispersan. Pero los delata un áspero y débil pío-pío, en tanto que ella maúlla y chilla como si quisiera señalarles una dirección por la que huir.

¿No resultaría muy últil tener un catalejo con el que poder observar a las aves tímidas, como las ánades o las rapaces? En muchos aspectos sería mucho mejor que tener una escopeta. Con ella uno puede observar a las aves de cerca, pero muertas, en tanto que con el catalejo uno las tiene vivas. Es más fácil identificar a un ave si está muerta, porque a la hora de describirla con minuciosidad siempre se ha hecho con un ejemplar muerto, pero se pueden estudiar mucho mejor los hábitos y el aspecto de un ave si está viva.

Echo de menos la vida salvaje, una naturaleza sobre la que no pueda poner el pie, unos bosques en los que cante eternamente el zorzal maculado y donde las horas siempre sean las primeras horas de la mañana, y en los que haya rocío sobre la hierba, y el día nunca pueda ser acusado de nada.

Hace unas semanas que me he comprado un catalejo. Me compro muy pocas cosas, y solo cuando ha pasado largo tiempo desde que he empezado a necesitarlas, así que cuando por fin las obtengo, estoy predispuesto a usarlas de la forma más idónea para obtener de ellas todo su dulzor.

Dod, el corredor de fincas, me contó la primavera pasada que sabía cuándo llegaba el primer azulejo a su casita porque siempre tomaba nota de ello. Y John Brown, comerciante, me ha dicho esta mañana que las golondrinas llegaron por primera vez a su casita el día 13, puesto que “lo consigno en un memorándum”. Aparte de todas las cosas que apuntan en sus diarios y en sus libros de contabilidad, se dedican a registrar estas cosas.

Hoy el cielo está lleno de pájaros; parecen asistir a la aparición de las primeras yemas en los árboles. Los árboles están empezando a echar las hojas, y las alas con forma de hoja de los pájaros flotan en el aire. Primero estallan las yemas, luego los insectos, luego las aves.

Con anhelo infinito y con una profunda aspiracíon busco la soledad, cada vez más resuelto y fortalecido, pero también con la misma debilidad jovial con la que siempre busco el contacto con los demás. Oigo el chillido del añapero y el canto de un chotacabras. También oigo el trémulo chillido de un búho chico en el bosque de Holden, que suena como el relincho de un caballo y no como la agachadiza. Ahora, a las 7:45, una media hora después de la puesta de sol, el río ha cambiado de aspecto y se ha llenado de luz en este paisaje sombrío: parece una franja plateada de cielo, con el mismo color y el mismo fulgor que el cielo. Al volver a casa a través de las tierras de Hayden huelo el humo que arde en el prado. Me gusta ese olor. Es el humo de mi pipa. Me estoy fumando la tierra.

Es indudable que los pájaros temen a los hombres. Dejan que todas las demás criaturas se les acerquen, con la excepción quizá de una o dos especies de depredadores o de aves de presa, pero no dejan que se les acerque el hombre. ¿Qué significa esto? ¿No significa que el hombre es también un depredador para ellos? (…) Pero es que las aves saben muy bien que el hombre no es tan humano como finge ser.

Me paso una buena parte del tiempo observando las costumbres de los animales salvajes, mis vecinos animales. Gracias a sus movimientos y a sus migraciones siempre puedo saber en qué parte del año estamos. Son muy indicativos los vuelos de las barnaclas y las migraciones anuales de los peces ventosa, etc., etc. Pero cuando caigo en la cuenta de que han sido exterminados los animales más nobles que vivían aquí – el puma, la pantera de Florida, el lince, el glotón, el lobo, el oso, el alce, el ciervo, el castor, el pavo salvaje-, no puedo dejar de pensar que vivo en una región domesticada y, por así decirlo, también castrada. ¿No serían mucho más interesantes los hábitos y movimientos de todos esos animales salvajes de gran tamaño? ¿Y no se trata de una naturaleza imperfecta y mutilada la que yo me dedico a estudiar? (…) Y cuando pienso en cómo eran los sonidos y los cantos que traía la primavera, o las migraciones y trabajos, o los cambios en la piel y el plumaje que marcaban las demás estaciones del año, llego a la conclusión de que mi vida en la naturaleza, y esta ronda de fenómenos naturales que yo llamo el año, están lamentablemente incompletas.

Porque toda la naturaleza es un instrumento musical tocado por sus criaturas, que celebran inconscientemente su alegría o su dolor.

Mide tu salud por la simpatía con que recibes las mañanas y la primavera. Si no hay nada en ti que reaccione ante el despertar de la naturaleza, debes saber que ya has dejado atrás la mañana y la primavera de tu vida. Y será mejor que empieces a tomarte el pulso.

Tenemos suerte de contar con pájaros cantores y con oídos para escucharlos. Y qué gran institución es esa. No estamos obligados a atrapar y a enjaular pájaros, ni a ser criadores de aves en el sentido normal del término. Y da lo mismo que hagamos un trabajo duro o agradable, y tanto da si somos felices o infelices, porque siempre habrá un pájaro que cante para nosotros mientras estemos trabajando.

Todo esto le queda muy claro al ojo atento, aunque podría pasarle desapercibido a la mayoría de la gente. Y así, cada viento que sopla se registra a sí mismo.

Si menges una llimona sense fer ganyotes, Sergi Pàmies (Quaderns crema, 2006)

Asier Sarasua 2018/09/29 10:35
Eguneroko gertaera arrunt soiletan oinarritutako ipuinak, baina begirada berezi zorrotz batekin (eta modu ezberdinean) kontatuak. #datsegit #liburuak

Si menges una llimona sense fer ganyotes, Sergi Pàmies idazle katalanaren ipuin-bilduma (Quaderns crema, 2006). Hainbat sari irabazitakoa, besteak beste, Barcelona Hiria eta Premi Lletra d'Or.

Abentura edo akzio ikaragarririk bilatu nahi duenak ez du hemen horrelakorik aurkituko. Arrunt gertaera sotilak dira ipuinen abiapuntu, sarri askotan lehenengo parrafoan bukaera ere ematen zaigularik eta, aitzitik, idazlearen begirada zorrotzak eta idazmolde pertsonal horrek orrietara lotuta mantentzen zaituzte.

Gai unibertsalak lantzen dira ipuinik gehienetan, bakardadea, enbidia, zoriontasun(ez)a,  bikote eta familia harremanak... Baina beti begirada bereziarekin eta ikuspegi pertsonalarekin, idazmoldeak ere harrotuz, Orain lehenengo pertsonan, orain bigarrenean edo hirugarrenean; lehenbizi zoom handiarekin, hurrengoan makroa erabiliz; hasi ironiarekin eta bukatu absurduarekin... Azken batean, guztiak ere limoiaren zaporearekin kontatuak, garratz bezain gozo. Imintzioa eginez, baina dastatuz.

Hogei bat ipuin labur (eta oso labur) dira liburukoak. Beharbada ez denak neurri eta maila berekoak. Gustatu zaizkit, esate baterako, La nostra guerra, Monovolum, Sang de la nostra sang edo Escabetx.

Si menges una llimona sense fer ganyotes (Sergi Pàmies, 2006)

No sents cap simpatia pel veí del segon primera. No t’ha fet res, tot i que l’experiència t’ha demostrat que no cal que algú faci res per caure’t antipàtic. D’ençà que el veí ha arribat a l’edifici l’has observat a distància, només per confirmar una impressió inicialmente negativa. Potser tens una actitud poc madura, però et fa l’efecte que si no projectessis certes dèries sobre el teu entorn la vida et seria més difícil. Si tens preferències de paladar que ni tu mateix t’expliques, i t’estimes més un plat de llenties que no, posem per cas, un d’espinacs, ¿per què no ser igualmente arbitrari amb els veïns? (Monovolum)

Després de molts anys de no fumar, el pare encén una cigarreta. Ho va deixar quan va neixer la seva filla i, d’ençà d’aleshores, ha estat massa ocupat per trobar-ho a faltar. El fum li crema els pulmons amb una boira aspra que, en comptes de combatre, reactiva amb pipades compulsives. Fa una estona, la filla li ha explicat les raons per tant de temps de silenci, mal humor, problemes, insomni i discussions: no suporta ser l’única noia de l’institut amb pares no separats i els ha demanat, sisplau, que se separin. “Vull ser normal”, els ha dit poc abans de sortir de l’habitació amb llàgrimes als ulls. (Sang de las nostra sang)

No m’afeito. No agafo el teléfon. Per la manera com sona, penso que deu ser ella. Però si l’agafés i fos una altra persona, ¿com em sentiria? A la ràdio, he sentit que si menges una llimona sense fer ganyotes, s’acomplirá tot el que desitgis, però em fa por provar-ho, fer ganyotes i que cap desig no es faci mai més realitat. (Precisament parlàvem de tu)

Peña del Castillo (Araba, 1.431) #100mendi #66

Asier Sarasua 2018/09/25 08:00
Toloño mendilerroko tontorra (Araba), Lagran eta Laguardia artean kokatua. Mendi ederra.
Peña del Castillo (Araba, 1.431) #100mendi #66

Peña del Castillo (Lagran, Araba)

Arabako mendirik ederrenetakoa dugu Peña del Castillo. (Araba, 1.431 m), Toloño mendilerroko kareharrizko erpin zorrotza. Lurraldeko garaienetakoa ere bada, Gorbeia eta Palomares ezagunagoen alboan. 1963an burdinazko gurutze handi bat jaso zuten tontorrean eta harrezkero "Cruz del Castillo" izenez ere ezagutzen da, nahiz eta jatorrizko izena Peña del Castillo den.

Mendi ederra da mendizale arruntarentzat, nahiko erraza baina bere zailtasun puntutxoarekin, ez luzeegia eta, gainera, paisaia, fauna eta flora ugari eta anitzaz gozatzeko aukera ematen diguna.

100 mendien lehiaketaren akuluarekin, inguru horretarantz joan ginen ekainean.

Lagrandik irteten da bide arruntena (edota Laguardiatik, mendiaren beste hegaletik), zekale soro zabalen artean. Hegatxabalak, mirotzak eta gari-berdantzak kantuan dabiltza.

Peña del Castillo (1.431 m)

Kilometro ingurura, aparkaleku bat dago eta handik gora, berehala, pagadian sartuko gara. Pare bat kilometro egingo ditugu pagoen kerizpean, bide zabal eta ondo seinalizatua jarraituz; ez dago galerarik. Marka zuri-gorriek "ardoaren eta arrainaren bidea" markatzen digute, Laguardiatik itsasoraino doana. Parandek, erregetxoek, kaskabeltzek eta zozo-birigarroek hartzen dute orain abesbatzaren gidaritza.

Peña del Castillo (1.431 m)

Mendilerroa banatzen duen lepora heltzean zabalune txiki bat dago, atseden hartzen lagako diguna. Tontorra ikusten da handik, ber-bertan.

Peña del Castillo (1.431 m)

Hortik aurrera, marka zuri-gorriak alde batera laga (Laguardiaraino darraitenak) eta zuri-horiei segika hasiko gara. Lehenengo baso itxi batean, besteak beste, ezpel eta urritz artean, bide zidor txiki batean barrena. Ederra, maldatxoarekin, beste 500 metro inguru eginda, basotik irten eta kareharraziko molearen oinarria harrapatu arte.

Peña del Castillo (1.431 m) Peña del Castillo (1.431 m)

Hortik gora azkenengo zatia bakarrik falta. Harrietan gora, ti-ta, tontorreraino. Gailurreria eta bista polita daukagu begien aurrean. Iparraldera heze, hegoaldera lehor, eta gailurrean gurutze ezaguna, ibilbide polita gaindituta. Sai arreak eta belatxingak lagun.

Peña del Castillo (1.431 m)

 

Peña del Castillo (1.431 m)

 

Peña del Castillo (1.431 m)

 

Antzandobi txikia (Lanius minor) salbatzeko proiektu interesgarria Katalunian

Asier Sarasua 2018/09/23 10:15
Trenca elkartea lan ikaragarria ari da egiten Lleidako azken antzandobi txikiak salbatzeko. Bikote parea besterik geratu ez arren, bada itxaropenerako tarterik.
Antzandobi txikia (Lanius minor) salbatzeko proiektu interesgarria Katalunian

Antzandobi txikia

Europa mendebaldeko hegaztirik mehatxatuenetakoa da antzandobi txikia (Lanius minor). Iberiar penintsulan, esate baterako, ale gutxi-gutxi batzuk besterik ez dira geratzen Lleidan.

Trenca Elkarteak espezie txiki hau berreskuratzeko proiektu "ezinezko" bat abiatu zuen 2009an, eta itxaropenerako emaitzak izaten hasi da.

RTVEko dokumental honi esker ezagutu nuen. Oso interesgarria iruditu zait.

.......................

El alcaudón chico es el vertebrado más amenazado de nuestro país. Un ave de pequeño tamaño que realiza una larga migración para criar, cada año, en la provincia de Lérida. Hoy les mostramos la singularidad de esta especie y su proyecto de conservación, con el que técnicos y biólogos han conseguido recuperar esta especie del mismo borde de la extinción. Con las escasas parejas que aún llegaban de África cada primavera, arrancó a principios de siglo un complejo programa de cría en cautividad. En los últimos años se ha llevado a cabo en paralelo una cuidada reintroducción de ejemplares en libertad. Estas son las claves de un exitoso proyecto de colaboración entre la administración catalana y la Asociación Trenca ¿quieren conocerlo?

 

......................

Argazkia: Wikipediatik.
By Daniel Bastaja, http://www.birdingfaqs.com/ - Uploaded by Donkey shot with kind permission of the photographer, CC BY 3.0, Lotura.


Plazentzian ibaixa... eta Eibarren errekia

Asier Sarasua 2018/09/22 12:35
"Bai ba, Eibarren errekia, eta Plazentzian ibixa. Igarixan be, plazentziarrak hobiak beti."
Plazentzian ibaixa... eta Eibarren errekia

Estropadak, Soraluze 1965.

Plazentziarren betiko txantxa eibartarrei: "Plaentxian ibaixa, Eibarren errekia". Garai bateko argazki zahar honetan ere txantxa hori "ofizialtzen" dute nolabait, argi lagata Eibarrek daukan hutsune konponezin hori: "En Eibar no hay río" gaineratu zuen norbaitek orain dela ia 50 urte ateratako argazki honetan (egin klik eta handitu argazkia, gorriz idatzitako ohar hori hobeto ikusteko).

Bestela ere, argazkia kuriosoa da. Estropadekin teoriaz zerikusirik ez duen lehorreko herri batean, Soraluzen, trainerillen estropadak egin ziren zenbait urtez (lekukotasuna Ahotsaken). Argazkian, 1965eko ekainaren 13an egindakoa. Pasai San Pedro eta Jaizkibel lehiatu ziren (epaileen txalupa dago eskumarago). 

Ibairik ez Eibarren, baina hitza ezaguna da, gutxi bada ere (eta gehienetan "ibixa" formarekin). Eibartarren Ahotan proiektuan eta Eibarko Hiztegian ere jaso genuen, sarri-sarri horrelako komentarioekin: "Eibar eta Plazentzia artian beti pikia egon dok, ia zein gehixago. Eta errekiagaittik be esaten eskuen: 'Ixildu zaittie! Eibarren errekia besterik ez dakazue-eta!'. Bai ba, Eibarren errekia, eta Plazentzian ibixa. Igarixan be, plazentziarrak hobiak beti".

Ba horixe, Plazentziako ibixa..., Eibarren errekia. ;)

"En Eibar no hay río"

 

Oharra: Whatsappez edo Twitter bidez pasatu zidaten goiko argazkia... baina ez dut gogoratzen nork, sentitzen dut!

Eibarko hegazti habiagileen urteroko jarraipena, SACRE 2018

Asier Sarasua 2018/09/08 18:45
Eibarko hegazti habiagileen urteroko jarraipena, SACRE 2018

SACRE programa, Eibar (2015-2018)

Hegaztien behaketaren munduan hainbat jarraipen-programa daude, gehienbat euren populazioak ezagutzeko eta bilakaerak aztertzeko, eta horietako askotan txorizale arruntok ere hartu dezakegu parte, ornitologo profesionalekin batera. Are gehiago, ehundaka eta milaka ornitologoren parte hartzeari esker egiten dira mundu mailako hegazti-errolda eta jarraipen-programa asko eta asko.

Esate baterako, SEOk gidatzen duen SACRE programa (Seguimiento de Aves Comunes Reproductoras). Duela lau urtetik hartzen dut parte SACREn, Gipuzkoako WN4080 laukiko datuak jaso eta partekatuz. Eibar-Etxebarri-Elgoibar hartzen dituen 10*10 km-ko lauki bat aztertzen dut, urtero ibilbide berdina eginez (20 behaketa punturekin) eta ibilbide horretan behatutako hegazti guztien datuak hartuz, metodologia zehatz bat jarraituz.

Lehenago ere aipatu izan dut blog honetan SACIN programa. Hegazti negutarren jarraipen-programa da SACIN (hemen, esate baterako, 2017-2018ko azken negu honetan jasotako datuak). Bada, SACRE da udako programa, gure inguruan uda igarotzen duten eta bertan kumatzen diren hegaztien jarraipen-programa. Bi programen artean, SACIN eta SACRE, gure inguruan bizi diren espezie arruntenen jarraipen historikoa egiten da, euren bilakaera aztertzeko eta populazioen dinamika orokorra behatuz.

SACRE 2018, Eibar-Etxebarri-elgoibar

Hauxe da, hortaz, aurten jasotako hegazti habiagile edo udatiarren zerrenda, aurreko urteetako datuekin batera. Urteroko kopuru eta espezieetan ibili gara aurten ere (oro har ez da alde handirik izaten urte batetik bestera). Zeozer aipatzekotan, arrano txikia behatu dudala aurten lehenengoz, eta ez dudala enara bakar bat ere ikusi udaberrian egindako 2 irteeretan. Bestela, urtero bezala, espezie arruntenak dira ugarienak, jakina: txepetxak, txioak, txantxangorriak, zozoak, sorbeltzak, belabeltzak, eta abar.

Hemen zerrenda guztia.

2015 2016 2017 2018
basahatea 34 41 74 55
miru beltza 0 0 2 0
sai arrea 8 3 6 10
gabirai arrunta 0 0 1 0
zapelatz arrunta 2 3 3 3
arrano txikia 0 0 0 2
uroiloa 3 4 3 2
kaio hankahoria 1 0 6 2
etxe usoa 26 69 32 44
pagausoa 3 0 0 4
usapal turkiarra 6 10 8 7
kukua 4 2 3 2
sorbeltz arrunta 87 191 105 121
okil berdea 3 2 5 4
okil handia 1 0 1 0
uhalde-enara 0 31 20 12
haitz-enara 3 0 0 0
enara arrunta 4 5 7 0
enara azpizuria 14 19 16 24
uda-txirta 6 5 1 1
buztanikara horia 4 7 6 2
buztanikara zuria 10 7 6 5
ur-zozoa 0 2 0 0
txepetxa 29 38 38 46
txantxangorria 18 18 17 30
buztangorri iluna 8 7 5 19
pitxartxar burubeltza 0 4 5 3
zozo arrunta 45 37 37 49
birigarro arrunta 9 8 13 5
garraztarroa 0 1 1 0
sasi-txori arrunta 3 0 1 3
txinbo kaskabeltza 0 19 18 6
txio arrunta 0 0 0 1
txio iberiarra 14 16 11 13
erregetxo bekainzuria 3 5 5 5
euli-txori grisa 2 1 1 0
euli-txori beltza 0 2 0 0
buztanluzea 0 3 2 2
amilotx mottoduna 3 2 0 0
pinu-kaskabeltza 1 1 2 1
amilotx urdina 0 2 0 1
kaskabeltz handia 13 18 17 25
garrapoa 1 0 0 0
gerri-txori arrunta 4 5 3 4
antzandobi arrunta 1 3 0 3
eskinosoa 2 2 0 2
mika 0 0 0 1
belabeltza 31 32 41 26
erroia 0 0 1 0
etxe-txolarrea 29 39 43 29
txonta arrunta 36 37 42 39
txirriskil arrunta 21 10 8 5
txorru arrunta 0 0 1 3
karnaba 18 25 23 12
txoka arrunta 0 3 0 0
gailupa 2 0 3 1
ESPEZIEAK 40 42 43 44
TXORI KOPURUA 512 739 643 635

Jarraitu sorbeltz bikote honen gora-beherak, habian jarritako webcamari esker #txoriak

Asier Sarasua 2018/05/15 21:10

Esperientzia polita Jerezko (Andaluzia, Espainia) ikastetxe bateko hau. Webcama ipini dute euren ikastetxeko teilatupean, sorbeltz habia batean gertatzen dena jarraitzeko eta ikasgelan aztertzeko. Liburuek diotena ikastea baino eraginkorragoa, ala?

Kamera horri esker 24 orduz jarraitu ditzakegu Youtuben sorbeltz-bikote baten ibilerak, arrautzak nola zaintzen dituzten, ar-emeen arteko zirriak, habiako sartu-irtenak,... Sorbeltzen habiak leku ezkutuetan egoten dira eta ez da erraza bertatik bertara aztertzea. Kamera honi esker, ostera, sorbeltzen portaera aztertzeko aukera paregabea daukagu. Oharra: Youtubera sartzen zaren unean txoriak ez badaude habian, bota pixkat atzera eta aurkituko dituzu.

Nabarmentzekoa zein goxo zaintzen duten elkar, nola deitzen dioten elkarri eta nola laztantzen diren. Hegoen luzeera handia ere garbi ikusten da; begira noraino heltzen zaizkien, hegaldirako erabat moldatuta dagoen espezie baten ezaugarri behinena.

2012. urtean hasi zuten Jerez de la Fronterako ikastetxean sorbeltzak ezagutzeko programa hau. Harrezkero, urtero urtero ekimen gehiago antolatu dituzte sorbeltzen inguruan, "ezagutzen dena hobeto zaintzen delako". Emaitzak berez etorri dira: 5 urtean sorbeltzen kolonia sendotu egin da (bi bikotetik zazpira igaro dira, eta 7 kumetik 25era). Aurten webcama jarri dute SEO elkartearen laguntzarekin.

Sorbeltzei jarraipena Jerezgo ikastetxe batean

Sorbeltz arruntak eta sorbeltz arreak

Irudietako horiek sorbeltz arreak dira (Apus pallidus), Andaluzia aldean nahiko ohiko direnak, Euskal Herrian ez horrenbeste. Gurean, berriz, sorbeltz arruntak (Apus apus) dira herri guztietan aurkituko ditugunak. Duela egun batzuk etorri dira Afrikatik bueltan eta Euskal Herrikoak ere habia prestatzen eta arrautzak zaintzen daude une honetan (geroz eta zailagoa duten beharlekua, Iñaki Sanz-Azkue biologoaren artikulu honetan ondo azaltzen den moduan).

Sorbeltzak hegazti ezagunak dira, udaberria eta giro ona iragartzen dutenak, udako soinu dira bere krrrriiiii-krrriiiii-krrriiiiiii garraxiak... Beharbada horregatik jaso ditu hainbeste izen Euskal Herrian zehar. Txoriak.eus-en makinatxo bildu ditugu: Abijoi, Ainhara beltz, Apeztxori, Arrantxori, Artxilloi, Belentzario, Beltxijoi, Bentzajo, Brintzario, Elai beltz, Elizelai, Eliztxori, Enara beltz, Enara handi, Erlai, Ermitario, Hegabera beltz, Irrigo, Kañabra, Kanpantxori, Kataka, Kirrillo, Kirriskillo, Kirrizkarro, Kriku, Martin, Mitxigu, Sorbeltz, Txenara beltz, Txio, Txirri, Txirribirri, Txirrin, Txirriño, Txirrio, Txirritxaldo, Xoribeltx, Zirringilo, Zirrizkilo.


Okil beltzaren (Dryocopus martius) hedatze ikusgarria Euskal Herrian, Eibarrera heldu arte!

Asier Sarasua 2018/05/12 14:55
Okil beltzaren (Dryocopus martius) hedatze ikusgarria Euskal Herrian, Eibarrera heldu arte!

Okil beltza (Dryocopus martius), Alastair Rae, CC-BY-SA

Azkenaldian hegaztien inguruko albiste gehienak oso kezkagarriak dira, espezie eta populazio gehienek beheranzko joera bizkorra daukatelako azken urteotan (asteotakoak dira, esate baterako, 3 albiste hauek, antzandobien %95a desagertu dela EAEn, basoilo txikia ia-ia desagertu dela Euskal Herritik, edota urtean 600.000 enara gutxiago daudela Espainian). Hala ere badaude egoera kezkagarri horretan euren populazioak eta eremu geografikoak zabaltzen dituzten espezieak. Adibiderik aipagarriena okil beltzarena da, gu gazte ginela Pirinioetan bakarrik ikusten genuena, eta orain egun batzuk Eibarren bertan aurkitu duguna!

Okil beltzaren zabaltze harrigarria

Orain hamarkada gutxi batzuk arte okil beltza (Dryocopus martius) mendi garaietako espeziea zen gure inguruan, 2 populazio bereizi zituelarik, Pirinioetakoa eta Europako Mendietakoa. Zuberoa eta Nafarroara joan beharra genuen hegazti hau ikusteko. 1985eko EAEko atlasean diote (hemen lana PDFan) bere presentzia Gipuzkoan anekdotikoa dela (Aralarreko baso batean behin ikusia). Eta ez dago beste zitarik Bizkaian eta Araban.

Harrezkero, baina, eremua zabalduz joan da eta azken urteotan izugarrizko hedapena izan du, naturan gutxitan ikusten den horietakoa. Aralarretik barrena Gipuzkoara zabaltzen hasi zen lehenengo, mendirik mendi eta basorik baso (2001eko Gipuzkoako Atlasean 4 kuadrikulatan aipatzen da, Leitzaranen eta Aralarren). Arabarantz hedatu zen ondoren, eta azken urteotan Bizkaian ere gero eta ohikoago bilakatu da. 1985ean EAEn anekdotikoa izatetik, 2013an 39 kuadrikulatan aurkitu zuten ("Black woodpecker Dryocopus martius recent range expansion leads to the coalescence of the two former distribution areas in northern Spain", PDF). 2013ko albiste honek ere ondo azaltzen du hedatze-fase hori (Itsasenara Elkartearen blogean).

Okil beltzaren mapa 2013

2013ko mapa, Gainzarain eta Fernández-García. Bi populazio historikoen artean (Europako Mendietakoa eta Pirinioetakoa) zubi-lana egiten duten hainbat lurralde hasi da okupatzen okil beltza, gehienbat Gipuzkoa eta Arabako mendilerroetan.

2013tik hona izan duen hedatzea are bizkorragoa da. Gehienetan pinadi eta pagadi helduei lotuta hedatzen da, baina badirudi bere behar ekologikoak ez direla uste genuena bezain zorrotzak (edo ondo egokitu dela azkenaldian "utzita" dauden pinu landaketetara) eta apurka-apurka ia-ia eskualde guztietara ari da zabaltzen.

Mendilerro nagusietan ohiko bilakatu da (Aralar, Aiako Harriak, Aizkorri-Aratz parkea, Arabako mendilerroak, Urkiolako parke naturala...), eta dagoeneko kostalderantz ere zabaldu du bere eremua. Donostian edo Baionan bertan ikusi dute, esate baterako, eta ezaguna da Bilbo ondoko okil bikote honen istorioa, txorizaleek bere ibilerak zuzenean jarraitu ondoren ehiztari batzuek kumatze-garaian erahila. Euskal Herrian ez ezik, inguruko lurraldeetan ere antzekoa izan da zabalkundea, bai Burgosen zein Landetan.

Zabalkunde bizkor hori ederto irudikatzen du Ornitho.eus webgunean jasotako datu bildumak: dagoeneko EAEko 70 kuadrikula ingurutan daude behaketak.

Okil beltza EAEn

Okil beltzaren presentzia EAEn Ornitho.eus webgunearen arabera (2018ko maiatzean).

Ez daukat datu zehatzik, baina esango nuke Nafarroa hegoalde idorra, Arabako lautada eta Errioxa, eta Aturri inguruko eremu lauak direla okil beltzik gabeko lurralde bakarrak gaur egun Euskal Herrian (ikus banaketa orokorra eBird-en datuen arabera). Bizkaia eta Gipuzkoako kostaldeko eskualdeetan ere falta zen orain gutxira arte (pagadi gutxi, inguru industrializatu eta humanizatua...), baina hor ere gero eta arruntagoak dira behaketak. Esate baterako, Eibar moduko ingurune txiro eta industrializatuan!

Okil beltza Eibarren lehenengoz

Eibartik gertuen Debagoieneko eta Durangaldeko aipamenak genituen orain gutxira arte. Urkiolatik jaitsita, Mallabian ere ikusi izan da azken urtean, besteak beste.

Eta hara non, duela pare bat aste Eibarren ere agertu den. J.M. Altuna txorizaleak 2 ale aurkitu zituen apirilaren 21ean Unbe gaineko basoetan, Galdaramiñoko maldetan. Biharamunean igo nintzen ni ere, eta hantxe zegoen okil bikotea, pinudi txiki batean.

Hara ba albiste pozgarria! Orain dela 20 urte ezta amestu ere egingo ez genuena: Pirinioetako okil beltz ederra Eibarko mendietan! Ongi etorri laguna!

Okila Galdaramiñoko pinudi batean

Galdaramiño magaleko pinudia. Bertan ikusi dugu pare bat aldiz okil beltz bikotea. Ezin esan habia bertan ote daukan edo mendiaren beste magalean, Elgeta-Bergara aldean, baina zalantzarik ez okil beltza honezkero Debabarrenera ere hedatzen hasi dela.

Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz