"Gipuzkoako herrien izenak" liburua eta Eibar izenaren etimologia posibleak
Etimologiaren alorreko bi lan garrantzitsu argitaratu ditu Euskaltzaindiak azken hilabeteotan. Batetik, Euskal Hiztegi Historiko-Etimkologikoa (EHHE-200), Lakarra, Manterola eta Segurolarena, joan zen udan argitaratua eta Amatiñok aste honetan bertan aipatua bere blogean.
Bestetik, Patxi Salaberrik eta Lus Mari Zalduak martxoan aurkeztu dute Gipuzkoako herrien izena. Lekukotasunak eta etimologia ikerlana (Euskaltzaindia, 2020). 19 euroan salgai, eta PDFan ere jaitsi daiteke, Euskaltzaindiaren webgunean.
"Gipuzkoako herrien izenak jasotzen ditu, izen horiek historian zehar aurkezten dituzten formak eta duten edo duketen etimologia azalpena, eta «duketen» diogu hau eremu labain-limurkorra delako. (...) Egileok zuhurtziaz jokatzen saiatu gara, eta izen berezien (toponimoen, antroponimoen, oikonimoen eta beste) hastapeneko adiera emateko denboran agiri aldaerek, euskal fonetika historikoak, lekuaren nolakoak eta gaurdaino izan dugun esperientziak erakutsi dizkigutenetan oinarritu gara".
Eibar izenaren etimologia: Hegi- , Ego-
Gure herriaren izenari dagokionez, zoritxarrez ez dago albiste berririk. Eibar toponimoaren forma eta aipamen historikoetaz aparte (Eibar, Eybar, Heibar, Ehibar, Heybar) ez du larregi argitzen bere etimologiaren inguruan, normalean aipatzen diren bi etimologia posible nagusiak zerrendatzeaz gain:
- Hegi + ibar
- Ego + ibar
Hirugarren aukera bat ere aipatzen dute egileek, Asturiesko Eo ibaiarekin eta Ego izen zelta indoeuroparrarekin lotzen duena.
Nire berbak baino, hemen duzue ikerlan horretan Eibarri buruz jasotzen dena
Eibar
IzenOfiz.: Eibar.
Dok.: (Top.) Eyuar (1387, Mtez., Glez. eta Mtez., 1996: 251), «Villas de Saluatierra d’Iraurgui e de Plasencia e de Sant Andres d’Eybarr» (1390, ibid., 305), Heibar, Sant Andres de Heibar (1397, Lar. eta Ta., 1993: 51, 70), «Los conçejos de Vergara y Elgueta y Elgoibar y Segura e Mondragon e Motrico […] se ençerraren o fueren a Alaba ho Vizcaya o Onnati ho Aramayona ho Urquiçu o a Marçana ho ha Heibargoyen o a Çaldibar» (1457, Le., 2007: 181), Ehibar (1493, S.Mar., 2000: 31), Heybar (1494, ibid.), Eybar (1520, 1536, Le. eta b., 2002: 335, 451), Eibar (Ortelius, 1588, mapa), Eibar (vi., Isas., 1850 [1625-26]: 29), Eybar (vi., López, 1770; DRAH, I, 1802: 274; Mad., VII, 1847: 629-630), Eibar (vi., Go., 1862: 138). (Top.) Marquina de Suso (Eibar eta Soraluze) (1335, S.Mar., 2000: 36), «en el val de Mendaro e en el val de Ego» (1335, Mtez., Glez. eta Mtez., 1991: 188), Villanueva de San Andres (1346, S.Mar., 2000: 31).
EuskalTes.: «...onelango frescurea / guztiz obalengue Heibarrec» (sic) (XVII. m., Muru., 1974: 416), «Eibarco mugapean jaiotzen dira aimbeste iturri ezic esan leique erri au guztia dala iturrizco itsaso bat» (Izt., 1847: 91), «...Vizcaiatic jachi eta Eibarco erria ezquerretara guertuan lagaric datorrena» (ibid., 112), «Zoaz Eibarrera nik emango dizudan eskutitz batekin» (Urruzuno, 1988: 228), «Gipuzkoako armak egiten / erri ospatsu Eibarren» (Erauskin, 1932a [1920]: 109), «Eibartikan irabazita /Azkoitin sartu zanean» (ibid., 154), «Eibarko liberalak jakin, norbaitek aopetik esanda, Lizarraga an gelditu zala gaixorik» (Orixe, 1985 [1929]: 66).
Ebak.: [ei.βá.re.⎧á] (adl.), [ei.βá.rèn] (in.) (Eib-027), [ei.βá.rèn] (in.) (Eib-034), [ei.βá.rèn] (in.), [ei.βá.re.⎧á] (adl.) (Eib-079), [ei.βár.tìk] (abl.) (Ant-079), [ei.βá.rèn] (in.), [ei.βá.re.⎧à] (adl.) (Are-041), [ei.βá.rén] (in.) (Azp-071) (Bil-013), [ei.βár.tìk] (abl.) (Elg-001) (Elg-011), [ei.βá.rén] (in.) (Esk-036), [éi.βa.rá] (adl.), [éi.βa.re.à] (adl.) (Zum-054). Ormaetxeak (2006: 568) hau jaso zuen Aramaion: «Da gu Angusarren gengosen. Ba Angusarti Elgetaa, Elgetatik Eibarrea, Eibartik e Kalamua».
Etimol.: Mitxelenak (1956a: 176), euskal toponimian azaltzen diren diptongoez ari delarik, Eibar eta Aibar (Agibar ere ageri da dokumentazioan, errenteriarraren arabera) bata bestearen aldamenean ezartzen ditu, elkarren artean erlazio zuzena balego bezala, baina bistan da bukaerako -ibar hori alde batera utzita gauza bana direla, bigarrena Oibar baita euskaraz, Euskal Herrian gaindi behin baino gehiagotan aurkitzen dugun leku izena.
Irigoienek (1986: 62-63), lehenik, Eibar eta egungo toponimoa eta deitura den Egibar gauza bera diratekeela uste du, hots, (h)egi ‘mendi mazela’ eta ibar ‘harana’ osagaiak dituen toponimoa dela, baina ez du segurutzat ematen. Ondoko beste lan batean (1995: 193), ordea, Eibar-en (h)egi eta ibar daudela dio, heraberik gabe.
Gure irudiz, beste aukera bat herritik igarotzen den Ego ibai izena eta aipatu ibar ‘harana’ ditugula pentsatzea da, hau da, etorkiz ‘Ego ibaiaren ibarra’ dela (ikus Nieto, 1997: 152). Honek duen oztopoa Irigoienen proposamenak duenaren parekoa da, ez kasu batean ez bestean -g-dun aldaera lekukotu ez delako. Are handiagoa izan daiteke oztopoa gure azalpenean, Eibar, ikusi dugun eran, XIV-XV. gizaldietako testigantza batzuetan h- duela azaltzen baita, eta hegi-k hasperena baitu hastapenean, soinu hori atxiki den Euskal Herriko alderdian. Ego, berriz, izen berezi hutsa da, pareko izen arrunt baten erreferentzia eskas duena.
Puntu honetan aintzat eduki behar da Asturiasen Eo ibaia dugula. García Ariasek (2005: 186, 213) Barres toponimoan Eo-ren inguruan bizi zirenen Egovarri izena dakusa, edo, haren ustean gauza bera dena, *Egovarres, hots, ‘Eo (< Ego) ibaiko varres-ak’. Eo-rekin edo *onno ‘ur korrontea’-rekin lotua (ikus Oñati sarreran dioguna) dagokeen Valdeón ere bada (ibid., 200), baina dokumentazioko Eigon-ek, Eione-k ez dute asko laguntzen, Asturiasko ikertzailearen aburuz. H. Iglesiasen proposamena ere iruzkintzen du García Ariasek (ibid., 214): biarriztarraren arabera, Egovarri hori Nauarri-ren antzeko eraketa da, berez Egob(e)-arr, alegia, osagaitzat Ego, euskarazko -be postposizioa, etorkia adierazten duen -arr eta -i latineko kasua dituena. Honi «irismen handiko» irizten dio García Ariasek. Autore honen iritzian, beste zenbait ikertzailerentzat Ego hori zelta da, eta indoeuropar hizkuntzak mintzatu ziren beste alderdi batzuetako ugalde izen frankorekin loturik dagoke. Erroak ‘ura’ adiera duke, eta latineko aqua-rekin erlazionatua dateke.
HerritarIz.: eibartar. [ei.βár.ta.ràk] (Eib-027).
HerritarEz.: txaputxeruak (‘lehorrekoak’), xapu herrikuak, armaginak.
"Pajarero", C. Lozano (Tundra, 2019), txoriburu baten bidaiak munduan barrena
Pajarero
Carlos Lozano Robledo
Tundra ediciones, 2019
Ni bezalako txoriburuontzat opari txiki bat da hau liburuau. Egunotan bizi dugun etxealdi itogarri honetan ihesbide ederra ere izan da, munduko dozenaka inguru zoragarritara eraman nauelako, txori espezie exotiko eta zirraragarrien bila, nahiz eta bidaiak gutxi iraun duen, hiruzpalau egunetan irentsi dudalako Lozanoren lana.
Carlos Lozano biologian lizentziaduna da eta natur zientzien irakaslea Madrilgo institutu batean. Bizitza xume eta aspergarri samarra dauka Madrilen dagoen bitartean, La radio del somormujon egon zenean kontatu zuen bezala, baina egun gutxi batzuetako oporrak dituenean, atea ireki eta munduaren beste muturrera doa arnasa bila, bere zaletasunak bultzatuta, orain Japoniara, bihar Alaskara, etzi Mongoliara.
Liburuak 26 bidaia kontatzen ditu (gehiago ere egin ditu). Baina ez da bidaietarako gidaliburu bat, zentzazioz betetako lana baizik. Ez dizu esango nora joan eta zer egin, ezta zer txori ikusi ere; baina Steller itsas arranoa, kiwia edo urubi laponiarra ikusteak Lozanori sortu zion zirrara berdina nabarituko du txorizaleak bere tripazorrietan.
Bidaia pertsonal baten kronika ere bada Pajarero, han-hemenkan bere gogoetekin zipriztindutako orrialdeak marrazten baitizkigu. Lasai, handinahitasun barik, antiheroi txoriburu batek konta dezakeen moduan.
Ez da edonorendako liburua, baina ni bezalako txorizaleok gozatuko dugu. Nik halaxe egin dut, behintzat.
Zain nago, ea guri ere noiz irekiko diguten atea, katalejoak hartu eta txoritara joateko!
Argazkia: Yangmook, Wikipedia.
Pajarero, C. Lozano Robledo (Tundra, 2019)
Pajarero es un viaje en primera persona. El narrador camina, rueda, vuela, navega junto a sus compañeros, junto a los guías, y acopia sensaciones. Es un canto a la vida, una oda a la Biodiversidad, un tirón para lanzarnos fuera, para atiborrarnos de topónimos y especies de trasiegos y anécdotas, de ventiscas e insectos tropicales. El recuerdo permanente de que viajar ensancha la mente, agranda el espíritu, nos hace mejores.
Crónica vital de un observador de aves, tanto en lo que se refiere a su vida cotidiana como al desarrollo de esta apsionante actividad a 19.000 kilómetros de la rutina. 26 relatos de búsqueda, pérdida, viajes por los siete continentes y deriva personal de un antihéroe pajarero.
Lokiz mendikatea, Ibirin eta Basaura naturgunea (Ameskoa, Nafarroa Garaia)
Nafarroako Lizarraldean kokatuta, Ameskoak, Lana eta Allin haranen artean, Lokizko mendilerroak pakea eta atsedena emango dizkio mendizaleari, ingurune natural paregabeaz gain.
Izan ere, inguruko beste mendikate batzuekin alderatzen badugu (Urbasa, Aralar, Urkiola, Gorbeia...), mendizale gehienontzat askoz leku ezezagunagoa da Lokiz aldea., eta hemen ez dugu aurkituko Aizkorrin, Txindokin edo Anboton aurkituko dugun jendetzarik. Alderantziz, baliteke 3-4 orduko mendi-bueltan, inor ez ikustea. Bakarrik egotearen sentsazioa eta pakea damaizkigu Lokizek.
Urbasa mendilerroaren hegoaldean dago Lokiz. Ameskoa haranak banatzen ditu bata eta bestea, eta Urederrako naturgunetik ber-bertan dago. Mendilerroak 22 kilometroko luzera dauka, eta 140 km2-ko hedadura. Hainbat igoera eta ibilbide daude inguruko haran eta auzuneetatik (Ameskoatik, Galdiotik, Gastiain aldetik...). Guk geuk Zudaire albotik ekin genion, Basaurako sakan edo ainubetik gora (aurreko post batean aipatu genuen Basaurako naturgunea, odolkiz betea), autoa Lizarra-Zudaire lotzen dituen errepide alboan lagata.
2020ko gure lehenengo mendia izan da, orain dela 6 urte hasirako 100 mendien lehiaketako 86. gailurra. Azkenengo txanpan sartu gara, hartara. Tipili-tapala, baina gustura gabiltza. Osasuna lagun, ea aurten burutzen dugun 100 mendien erronka!
Igoeraren hasieran pago asko dago, eta ezpela edonon (ezpelak ibilbide guztian zehar ikusiko ditugu, ugari, egia esateko). Ibilbidearen lehenengo zati hau oso ederra da, leku batzuetan ia majikoa, odolkiak zuhaitz eta zuhaizka guztiak estaltzen dituelako, pelikuletako arbola mitologiko horien antzera. Nafarroako sakanik eta naturgunerik berezienetakoa da Basaura, eta ia ez dago zuhaitzik eta zuhaizkarik goroldio-jantzirik ez duenik.
Pixkaka-pixkaka, bideak gorantz egiten du, gero eta malda pikarragoarekin. Pare bat legartza ere baditu igoerak (gogor samarrak, astunak, pikoak), garaieran gora eginez. Lekurik harritsuenetan, zuhaitz gehienentzat nahikoa sustraturik ez dagoen malkarretan, arteak nagusitzen dira, ingurune idorragoetara askoz hobeto moldatutako espezieak direlako.
Mendilerroko tontorrik garaiena Okomendia da (1.258 m), mendilerroaren mendebaldean, Gastiain gainean. Mendilerroaren ekialde honetan, ostera, San Kosme (edo Lokiz, 1.121 m) da goiko ordokian nabarmentzen den gailur bakarretakoa. Gu ere harantz goaz, baina zuzenean San Kosmera igo beharrean, bazterretik egin dugu, eskuma aldetik biribilean eginez, Lisa eta Ibirin (1.082 m) alderantz. Pagadi zabal batean barrena hurreratu gara, eta batera-batera, zuhaitzak desagertu eta Allin harana zabaldu zaigu begien parean. Ikuspegi zoragarria da; Montejurra eta Lizarraldeko gari-soroak ikusgarri daude neguko egun eder honetan.
Hamarretakoa hartuta, mendilerroaren hegitik, ekialderantz jarraitu dugu. Ikuspegia paregabea da ibilbide guztian zehar.
San Kosme edo Lokiz tontorreraino goaz, non izen bereko ermita txiki bat dagoen, eta otordua jateko mahaitxo batzuk. Esan bezala, inguru honetako tontor nabarmen bakarra da San Kosme, baina pagoek estaltzen dute ia zeharo, eta bertako tontorretik ez dago bistarik.
San Kosme atzean laga, eta beherantz egin dugu, bueltan-bueltan, berriz ere igotzeko hartu dugun ibilbideraino, eta handik behera aparkalekuraino.
Lokiz inguruko bideak zabalak dira, eta erosoak, baina adi ibili, ez dagoelako inolako seinalizaziorik eta erraza delako galtzea. Bidezidor asko dago, guztiak antzekoak dira, eta ez dago erreferentzia-puntu esanguratsurik. GPSa, Mendiak APPa edo zure gustuko beste edozein gailu eta aplikazioa eramatea komenigarria izan daiteke.
Mozolo arrunta (Athene noctua)
Euskal Herriko harrapari gautar txikiena da mozoloa (Athene noctua). Garai batean oso ugaria, gaur egun atzerakada handia izan du eskualde gehienetan. Hala ere, oraindik ere nahiko arrunta da Araba eta Nafarroa erdi-hegoaldean, batez ere nekazal eremuetan.
Marroixka, orban zuri txikiz zipriztindua, bere begi horiek eta bekain zuriek begirada berezia ematen diote. Txikiak dira, oso, beste hontz eta mozolo gehienekin alderatuta; 20-25 cm besterik ez dituzte. Zure eskuan sartzeko modukoak, ia-ia.
Intsektu handiak (matxinsaltoak, kakalardoak...) eta ornodun txikiak (sugandilak, igelak, karraskariak...) jaten ditu. Baita txori txikiak ere. Eta 2-3 cm inguruko egagropila grisak botatzen dituzte.
Eurasia osoan bizi da, Portugaldik Korearaino, lurralde hotzenetan izan ezik. Esan bezala, laborantza-guneak maite ditu gehienbat, edo antzeko ingurune zabalak. Mendi eta basoak, ostera, ez zaizkio gustatzen. Habia jartzeko, harpilak edo zuhaitzetako zuloak erabil ditzake eta, askotan, gizakiak eraiki eta utzitako etxeola, txabola eta antzeko egiturak. Habia-kutxetara ere erraz ohitzen da, baita gizakiaren presentziara ere.
Gizakiari lotutako inguruneetan, hortaz, nahiko erraz ikus daiteke eta egunaz ere aktibo samarrak direnez (hontz gehienak ez bezala), seguru asko mozolo arruntak dira errazen ikus daitezkeen estrigidoak (harrapari gautarren multzoa).
Argazki eta bideoetan harrapatutako bikote hau Nafarroan ikusi genuen, Faltzes aldean.
Bizkaiko odolkiak berdeak dira, eta iletsuak
Gogoan dut goroldio hitza lehenengoz entzun nuenerako koskortuta nengoela. Euskarazko hedabiderik ez zegoen sasoi hartan eskola zen euskara estandarrarekin geneukan harreman bakarretakoa eta testu liburuetan agertzen ez zena etxeko euskaraz bakarrik jasotzen genuen.
Eta gure etxean odolkixa zeritzon inguru hezeetan bizi den landare berde eta iletsu honi. Egosita jaten ziren txerriki beltzak odolosteak zirelako, jakina.
Odolkia, bai.
Nagusitzean ikasi dut goroldio eta odolki hitz berbera direla, bata bestearen alaba (edo loiba), eta tartean badirela beste hamaika aldaera eta berba: kooldio, gooldi, goandio, ooldiyo, orolgi, odolio, oldi, odoldui,... eta batek daki zenbat aldaira gehiago.
Forma dialektal ugari izan arren, esango nuke 3 talde handitan bana daitezkeela aldaerok.
- Goroldio. Jatorrizko forma, bere osotasunean Nafarroa Garaiko zenbait eskualdetan erabiltzen dute, nahiz eta ez beti. Malerrekan, Leitzaldean..., nafarreraren mugaraino (Hondarribia eta Oiartzun, esate baterako).
- Euskal Herriko erdiguneko gainontzeko eskualdeetan (Gipuzkoa ekialdean, Lapurdin eta Nafarroa Garaiko zenbait alderditan), hasierako kontsonanteari eusten diote, nahiz eta zenbait aldaketa gertatzen diren: gooldio, goldi, kooldio, goandio...
- Bukatzeko, Euskal Herriko bazter hizkeretan (zubereraz eta bizkaieraz bereziki, baina baita Gipuzkoa erdi-mendebaldean edo Nafarroa hegoaldekoetan ere), urrats bat gehiago egin dute aldaerek, hasierako kontsonantea galduz, eta hitzaren jatorrizko forma izugarri aldatuz. Gipuzkoan eta Zuberoan, esate baterako, oroldi, ooldi(o), odoldi(o),... nagusitzen dira. Nafarroako Burundan, Erron eta Aezkoa aldean, aldiz, odoldui, odolio eta orolio. Bizkaieraz, ostera, hitzaren amaiera nahiko "desitxuratuta" ikusiko dugu, kontsonante-txandakatze ugarirekin, horrelako formak nagusituz (Arratian, Durangaldean, Lea-Artibain zein Deba Ibarrean): odolki, odolgi, orolki, orolgi,...
Saltsa polita euskalkizaleontzat; ederra da ikustea zelan sortu daitezkeen hainbeste aldaera ezberdin jatorri beretik, ia eskualde bakoitzean bana.
Eta zergatik gogoratu naizen odolkiekin? Ba, orain gutxi Basaurako naturgunean egon garelako, odolkiz, ooldioz edo goandioz magikoki jantzitako inguruan.
Basaurako Naturgunea
Duela pare bat asteburu Basaurako naturgunean egon ginen, Ameskoan, Lokiz mendatearen magalean. Leku magikoa, añube humela, non zuhaitzak odolkiz apainduta hazten diren sustrai, enbor, adar eta adats.
Ia ez dago zuhaitzik eta zuhaizkarik goroldio-jantzirik ez duenik. Hain da horrela eze, badirudiela ipuin baten barruan zaudela eta zuhaitzak hizketan hasi behar zaizkizula.
Nafarroako sakanik eta naturgunerik berezienetakoa da, pare bat kilometrora duen Urederra ezagunagoak itzal egiten dion arren. Ehunka urteko arteak ere badaude inguruan eta Basaurako leize luuuuze eta ikusgarria ere aipagarria da.
Odolkiz apaindutako toki txiki berezi bat, Nafarroa idorrean.
2019an behatutako hegaztien zerrenda #eBird
Azken urteotako ohiturari jarraituz (2014, 2015, 2016, 2017 eta 2018), hementxe laburbiltzen dut azkenengo 12 hilabeteotan behatutako (eta eBird aplikazioari esker zenbatutako) hegaztien zerrenda. Inoiz baino txori eta espezie gehiago behatu (edo apuntatu) ditut, 243 espezietako ia 39.968 txori. Batez ere kanpora egindako irteerei esker (Doñanakoa aipatu nuen blog honetan, Eskoziako Orkney uharteetan ere izan ginen, Deltebrera ere egin nuen sartu-irtena udako oporretan...).
Horri esker, sekula ikusi gabe nituen 10 espezie ere ikusi ditut 2019an: ibis sakratua (Threskiornis aethiopicus) Santoñan, antxeta mokozorrotza (Chroicocephalus genei) Cadizeko Bonanzako gatzagan, ibis ermitaua (Geronticus eremita) Cadizeko Barca de Vejerren, zertzeta marmolairea (Marmaronetta angustirostris), mendebaldeko sasi-txori zurizta (Iduna opaca) eta kopetazuri gandorduna (Fulica cristata) Doñanan, pottorro hegalzuria (Cepphus grylle), zingira-hontza (Asio flammeus) eta txoka mokohoria (Linaria flavirostris) Orkney uharteetan, elur-berdantza (Plectrophenax nivalis) Oiz mendian, etxe alboan.
Pottorro hegalzuria (Cepphus grylle), Orkney uharteetan (Eskozia)
Aldiz, Euskal Herrian beste urte batzuetan baino gutxiago ibili naiz, batez ere abuztutik Gabonetara. Hori dela eta, nahiko arruntak diren eta ia urtero ikusten ditudan zenbait espezie falta izan zaizkit, besteak beste, belatz handia, brantak, malkar-sorbeltza, okil beltza edo negu-txonta, zenbait adibide ipintzearren.
Hala ere, etxean ere protagonista izan dira txoriak, nola ez, eta blog honetan ere eman dugu horren berri. Esate baterako, beroak jotako frutabatzailea aurkitu genuen udan, uhalde enarak Eibarren hasi direla kumatzen jakin genuen, txantxagorri, txio eta kaskabeltzak gure leihora etortzen hasi dira, hiru txori mendigoizale ikusi eta erretratatzeko aukera izan genuen Urkiolan, eta erroldak eta atlasak egiten jarraitu dugu.
Frutabatzailea (gailupa, Pyrrhula pyrrhula), Eibarko Santa Kurutzen.
......................................................................
2019an zehar ikusitako hegaztien laburpena #eBird
Hauxe, beraz, 2019an ikusitako espezieen zerrenda eta kopuruak, zuzenean eBird aplikazioak ematen didan laburpena moztitsatsita.
- Behatutako espezieak: 243
- Zenbatutako hegaztiak: 39.968
- Gordetako behaketa-zerrendak: 207
- Espezierik ugarienak:
- Maiztasunean (espezierik arruntenak): hormatxoria, zozoa, enara, txantxangorria, belabeltza, buztanzuria, kardantxiloa, basahatea, pitxartxar burubeltza, txepetxa, buztangorria eta txonta.
- Kopurutan (ale gehien zenbatu ditudanak): kopetazuriak, arabazozoak, flamenkoak, kaio hankahoriak, zertzetak, beltzaranak, fulmar kaioak, basahateak eta antxeta mokogorriak.
- Maiztasunean (espezierik arruntenak): hormatxoria, zozoa, enara, txantxangorria, belabeltza, buztanzuria, kardantxiloa, basahatea, pitxartxar burubeltza, txepetxa, buztangorria eta txonta.
- Euskal Herrian: 160 espezie:
- Gipuzkoan 121;
- Bizkaian 104;
- Nafarroan 96;
- Iparraldean (*Akitaniako datuak) 77;
- Araban 72.
Pottorro mokolodia (Alca torda)
Kurlinta bekainduna (Numenius phaeopus)
Eta hona hemen 2019an behatutako eta zenbatutako espezie guztien zerrenda eta kopuruak.
Antzara hankagorrizta - Anser anser | 805 |
Beltxarga - Cygnus olor | 41 |
Paita arrunta - Tadorna tadorna | 30 |
Ahate mokozabala - Spatula clypeata | 362 |
Ipar-ahatea - Mareca strepera | 317 |
Ahate txistularia - Mareca penelope | 238 |
Basahatea - Anas platyrhynchos | 1350 |
Ahate buztanluzea - Anas acuta | 319 |
Zertzeta arrunta - Anas crecca | 1646 |
Zertzeta marmolairea - Marmaronetta angustirostris | 11 |
Ahate gorrizta - Netta rufina | 105 |
Murgilari arrunta - Aythya ferina | 273 |
Murgilari lepokoduna - Aythya collaris | 1 |
Murgilari arrea - Aythya nyroca | 7 |
Murgilari mottoduna - Aythya fuligula | 54 |
Eiderra - Somateria mollissima | 61 |
Zerra ertaina - Mergus serrator | 7 |
Ahate buruzuria - Oxyura leucocephala | 80 |
Galeperra - Coturnix coturnix | 8 |
Eper gorria - Alectoris rufa | 15 |
Faisaia - Phasianus colchicus | 8 |
Flamenkoa - Phoenicopterus roseus | 1979 |
Txinlinporta txikia - Tachybaptus ruficollis | 149 |
Murgil lepagorria - Podiceps grisegena | 1 |
Murgil handia - Podiceps cristatus | 61 |
Txinlinporta lepabeltza - Podiceps nigricollis | 8 |
Haitz-usoa - Columba livia | 251 |
Pagausoa - Columba palumbus | 126 |
Usapal europarra - Streptopelia turtur | 3 |
Usapal turkiarra - Streptopelia decaocto | 102 |
Ganga azpizuria - Pterocles alchata | 6 |
Basoilo txikia - Tetrax tetrax | 1 |
Kukua - Cuculus canorus | 13 |
Sorbeltz arrunta - Apus apus | 793 |
Sorbeltz arrea - Apus pallidus | 1 |
Uroilanda arrunta - Rallus aquaticus | 18 |
Uroilo arrunta - Gallinula chloropus | 195 |
Kopetazuri arrunta - Fulica atra | 3622 |
Kopetazuri gandorduna - Fulica cristata | 20 |
Uroilo urdina - Porphyrio porphyrio | 271 |
Kurriloa - Grus grus | 553 |
Zankaluzea - Himantopus himantopus | 373 |
Abozeta - Recurvirostra avosetta | 428 |
Itsas-mika - Haematopus ostralegus | 728 |
Txirri grisa - Pluvialis squatarola | 106 |
Hegabera - Vanellus vanellus | 320 |
Txirritxo hankabeltza - Charadrius alexandrinus | 13 |
Txirritxo handia - Charadrius hiaticula | 123 |
Txirritxo txikia - Charadrius dubius | 7 |
Kurlinta bekainduna - Numenius phaeopus | 20 |
Kurlinta handia - Numenius arquata | 296 |
Kuliska gorria - Limosa lapponica | 35 |
Kuliska buztanbeltza - Limosa limosa | 119 |
Harri-iraularia - Arenaria interpres | 99 |
Txirri kurlinta - Calidris ferruginea | 200 |
Txirri zuria - Calidris alba | 15 |
Txirri arrunta - Calidris alpina | 315 |
Txirri txikia - Calidris minuta | 24 |
Istingorra - Gallinago gallinago | 22 |
Kuliska txikia - Actitis hypoleucos | 35 |
Kuliska handia - Tringa ochropus | 11 |
Kuliska zuria - Tringa nebularia | 147 |
Bernagorria - Tringa totanus | 120 |
Pratinkola - Glareola pratincola | 40 |
Marikaka handia - Stercorarius skua | 35 |
Marikaka isatslaburra - Stercorarius parasiticus | 23 |
Martina - Uria aalge | 1127 |
Pottorroa - Alca torda | 642 |
Pottorro hegalzuria - Cepphus grylle | 44 |
Lanpernamuxua - Fratercula arctica | 354 |
Antxeta hankabeltza - Rissa tridactyla | 113 |
Antxeta mokozorrotza - Chroicocephalus genei | 33 |
Antxeta mokogorria - Chroicocephalus ridibundus | 1104 |
Kaio burubeltza - Ichthyaetus melanocephalus | 6 |
Audouin kaioa - Ichthyaetus audouinii | 1 |
Kaio mokohoria - Larus canus | 342 |
Kaio hauskara - Larus argentatus | 124 |
Kaio hankahoria - Larus michahellis | 1684 |
Kaio iluna - Larus fuscus | 29 |
Kaio beltza - Larus marinus | 118 |
Txenada txikia - Sternula albifrons | 58 |
Txenada mokobeltza - Gelochelidon nilotica | 10 |
Itsas enara beltza - Chlidonias niger | 8 |
Itsas enara musuzuria - Chlidonias hybrida | 290 |
Txenada arrunta - Sterna hirundo | 12 |
Ipar-txenada - Sterna paradisaea | 221 |
Txenada hankabeltza - Thalasseus sandvicensis | 21 |
Aliota txikia - Gavia stellata | 5 |
Aliota handia - Gavia immer | 1 |
Fulmar kaioa - Fulmarus glacialis | 1496 |
Gabai balearra - Puffinus mauretanicus | 2 |
Zikoina zuria - Ciconia ciconia | 327 |
Zanga arrunta - Morus bassanus | 88 |
Ubarroi handia - Phalacrocorax carbo | 238 |
Ubarroi mottoduna - Phalacrocorax aristotelis | 110 |
Txori zezena - Ixobrychus minutus | 4 |
Koartza hauskara - Ardea cinerea | 192 |
Koartza gorria - Ardea purpurea | 26 |
Koartza zuria - Ardea alba | 87 |
Koartzatxo txikia - Egretta garzetta | 262 |
Koartzatxo itzaina - Bubulcus ibis | 711 |
Koartzatxo karramarrozalea - Ardeola ralloides | 13 |
Amiltxori arrunta - Nycticorax nycticorax | 122 |
Beltzarana - Plegadis falcinellus | 1515 |
Ibis sakratua - Threskiornis aethiopicus | 1 |
Ibis ermitaua - Geronticus eremita | 15 |
Mokozabala - Platalea leucorodia | 193 |
Arrano arrantzalea - Pandion haliaetus | 5 |
Elano urdina - Elanus caeruleus | 1 |
Sai zuria - Neophron percnopterus | 10 |
Zapelatz liztorjalea - Pernis apivorus | 1 |
Sai arrea - Gyps fulvus | 392 |
Arrano sugezalea - Circaetus gallicus | 1 |
Arrano txikia - Hieraaetus pennatus | 5 |
Zingira-mirotza - Circus aeruginosus | 24 |
Mirotz zuria - Circus cyaneus | 2 |
Mirotz urdina - Circus pygargus | 1 |
Gabiraia - Accipiter nisus | 2 |
Miru gorria - Milvus milvus | 59 |
Miru beltza - Milvus migrans | 88 |
Zapelatz arrunta - Buteo buteo | 51 |
Apo-hontza - Otus scops | 1 |
Mozolo txikia - Athene noctua | 2 |
Urubia - Strix aluco | 4 |
Zingira-hontza - Asio flammeus | 1 |
Argioilarra - Upupa epops | 7 |
Ur-martina - Alcedo atthis | 17 |
Erlatxoria - Merops apiaster | 139 |
Lepitzulia - Jynx torquilla | 1 |
Okil handia - Dendrocopos major | 10 |
Okil txikia - Dryobates minor | 1 |
Okil berde europarra - Picus viridis | 2 |
Okil berde iberiarra - Picus sharpei | 48 |
Naumann belatza - Falco naumanni | 15 |
Belatz gorria - Falco tinnunculus | 34 |
Belatz txikia - Falco columbarius | 4 |
Zuhaitz-belatza - Falco subbuteo | 2 |
(..) - Psittacula krameri | 15 |
(..) - Myiopsitta monachus | 7 |
Urretxoria - Oriolus oriolus | 1 |
Antzandobi arrunta - Lanius collurio | 37 |
Antzandobi handia - Lanius meridionalis | 6 |
Antzandobi kaskagorria - Lanius senator | 11 |
Eskinosoa - Garrulus glandarius | 31 |
Mika urdina - Cyanopica cooki | 9 |
Mika arrunta - Pica pica | 82 |
Belatxinga mokogorria - Pyrrhocorax pyrrhocorax | 279 |
Belatxinga mokohoria - Pyrrhocorax graculus | 332 |
Bele txikia - Corvus monedula | 98 |
Ipar-belea - Corvus frugilegus | 205 |
Belabeltza - Corvus corone | 282 |
Bele txanoduna - Corvus cornix | 20 |
Erroia - Corvus corax | 36 |
Pinu-kaskabeltza - Periparus ater | 49 |
Amilotx mottoduna - Lophophanes cristatus | 17 |
Kaskabeltz txikia - Poecile palustris | 16 |
Amilotx urdina - Cyanistes caeruleus | 21 |
Kaskabeltz handia - Parus major | 117 |
Txoriandre arrunta - Calandrella brachydactyla | 2 |
Kalandria - Melanocorypha calandra | 192 |
Txoriandre pispoleta - Alaudala rufescens | 13 |
Pirripioa - Lullula arborea | 25 |
Hegatxabala - Alauda arvensis | 89 |
Kutturlio mokolaburra - Galerida theklae | 2 |
Kutturlio arrunta - Galerida cristata | 149 |
Tximutxa - Panurus biarmicus | 2 |
Ihitxoria - Cisticola juncidis | 163 |
Mendebaldeko sasi-txori zurizta - Iduna opaca | 5 |
Sasi-txori arrunta - Hippolais polyglotta | 12 |
Benarriz arrunta - Acrocephalus schoenobaenus | 11 |
Lezkari arrunta - Acrocephalus scirpaceus | 37 |
Lezkari karratxina - Acrocephalus arundinaceus | 14 |
Benarriz gorrizta - Locustella luscinioides | 2 |
Uhalde-enara - Riparia riparia | 427 |
Haitz-enara - Ptyonoprogne rupestris | 97 |
Enara arrunta - Hirundo rustica | 649 |
Enara ipurgorria - Cecropis daurica | 15 |
Enara azpizuria - Delichon urbicum | 350 |
Txio lepazuria - Phylloscopus bonelli | 3 |
Txio horia - Phylloscopus trochilus | 7 |
Txio arrunta - Phylloscopus collybita | 59 |
Txio iberiarra - Phylloscopus ibericus | 38 |
Errekatxindorra - Cettia cetti | 99 |
Buztanluzea - Aegithalos caudatus | 34 |
Txinbo kaskabeltza - Sylvia atricapilla | 56 |
Baso-txinboa - Sylvia borin | 1 |
Txinbo burubeltza - Sylvia melanocephala | 25 |
Etze-txinboa - Sylvia undata | 16 |
Mendi-erregetxoa - Regulus regulus | 5 |
Erregetxo bekainzuria - Regulus ignicapilla | 45 |
Harkaitz-txoria - Tichodroma muraria | 1 |
Garrapoa - Sitta europaea | 15 |
Gerri-txoria - Certhia brachydactyla | 32 |
Txepetxa - Troglodytes troglodytes | 120 |
Ur-zozoa - Cinclus cinclus | 3 |
Arabazozo pikarta - Sturnus vulgaris | 248 |
Arabazozo beltza - Sturnus unicolor | 111 |
Garraztarroa - Turdus viscivorus | 37 |
Birigarroa - Turdus philomelos | 68 |
Birigarro txikia - Turdus iliacus | 32 |
Zozoa - Turdus merula | 181 |
Zorzal real - Turdus pilaris | 3 |
Zozo paparzuria - Turdus torquatus | 1 |
Euli-txori grisa - Muscicapa striata | 3 |
Txantxangorria - Erithacus rubecula | 221 |
Urretxindorra - Luscinia megarhynchos | 29 |
Euli-txori beltza - Ficedula hypoleuca | 14 |
Buztangorri argia - Phoenicurus phoenicurus | 6 |
Buztangorri iluna - Phoenicurus ochruros | 118 |
Pitxartxar nabarra - Saxicola rubetra | 2 |
Pitxartxar burubeltza - Saxicola rubicola | 188 |
Buztanzuri arrunta - Oenanthe oenanthe | 29 |
Buztanzuri horia - Oenanthe hispanica | 2 |
Estrilda - Estrilda astrild | 3 |
Mendi-tuntuna - Prunella collaris | 10 |
Tuntun arrunta - Prunella modularis | 68 |
Etxe-txolarrea - Passer domesticus | 1029 |
Txolarre iluna - Passer hispaniolensis | 181 |
Landa-txolarrea - Passer montanus | 14 |
Elur-txonta - Montifringilla nivalis | 1 |
Buztanikara horia - Motacilla cinerea | 14 |
Larre-buztanikara - Motacilla flava | 60 |
Buztanikara zuria - Motacilla alba | 174 |
Negu-txirta - Anthus pratensis | 244 |
Uda-txirta - Anthus trivialis | 5 |
Mendi-txirta - Anthus spinoletta | 40 |
Itsas txirta - Anthus petrosus | 9 |
Txonta - Fringilla coelebs | 466 |
Gailupa - Pyrrhula pyrrhula | 9 |
Txorrua - Chloris chloris | 121 |
Txoka mokohoria - Linaria flavirostris | 8 |
Txoka arrunta - Linaria cannabina | 531 |
Kardantxiloa - Carduelis carduelis | 336 |
Mendi-txorrua - Carduelis citrinella | 2 |
Txirriskila - Serinus serinus | 114 |
Tarina - Spinus spinus | 21 |
Elur-berdantza - Plectrophenax nivalis | 1 |
Gari-berdantza - Emberiza calandra | 435 |
Mendi-berdantza - Emberiza cia | 3 |
Hesi-berdantza - Emberiza cirlus | 4 |
Berdantza horia - Emberiza citrinella | 7 |
Zingira-berdantza - Emberiza schoeniclus | 31 |
Uroilo urdina (Porphyrio porphyrio)
Koartza zuria (Ardea alba)
Miru beltza (Milvus migrans)
Mendi-tuntuna (Prunella collaris)
Txantxangorria (Erithacus rubecula)
Koartzatxo txikia (Egretta garzetta)
Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis)
Amiltxori arrunta (Nyticorax nycticorax)
Lanpernamuxua (Fratercula arctica)
Lanpernamuxua (Fratercula arctica)
Fulmar kaioa (Fulmarus glacialis)
Muskuiluak, muxilak, mutxiloiak... eta mojojoiak
Hasteko, muskuiluak, muxilak eta mutxiloiak
Molusko bibalbioak dira muskuiluak (Mytilus edulis). Mejillón gaztelaniaz; moule frantsesez. Eta euskaraz? Tarteka-marteka berpizten den eztabaida da mutxiloi edo mojojoien hau, non eta nola izendatzen dugun molusko gozo hau. Tira, hemen zenbait datu eztabaidan jarraitzeko (karrakela eta magurioekin egin antzera).
Hasteko, ohar bixkor bat: itsasoko espezien euskal izen zaharrak galdetzeko, arrantzale herrietara jo behar dugu. Ez du balio barrualdean galdetzeak. Kostaldeko hiztunek kaioak, karramarroak, lanpernak eta ubarroiak dituzten bitartean, barrualdekoek gabiotak, kangrejoak, perzebeak eta kormoranak dituzte maiz, herririk herri egin ditugun galdeketetan sarri-sarri jaso izan dugun bezala. Berdina gertatzen da mejilloien eta mulen kasuan ere; begiratu beheko mapa, Hizkeren Atlasetik jasotakoa, eta ikusiko duzue barrualdean mejillon (mejillon, mejilloi, mejilloe) eta mula nagusitzen direla nabarmen.
Hartara, kostaldeko herri nagusietara jo beharko dugu euskarazko forma zaharren bila (Getxo, Bermeo, Ondarroa, Getaria, Orio, Donostia, Hondarribia, Ziburu...), non hainbat aldaera azalduko zaizkigun, 2 multzo zabaletan batu daitezkeenak.
- Bizkaiko kostaldean, sartaldetik sortaldera, forma hauek aurkituko ditugu: muxil, muxila, muxilo, muxillo, muxille, muxulo, mutxiloi... Halaxe jaso da Bizkaiko kostaldeko eskualde guztietan, Uribe Kostan, Busturialdean zein Lea-Artibain. Seguru asko, latin arrunteko *muscellio-tik edo eratorritakoak izan daitezke.
- Gipuzkoan eta Lapurdin, ostera, muskuilu eta bere aldaerak erabiltzen dira, besteak beste, muskulo, muskulio, muskillo, mosklo, muzkullu,... Beharbada, latinezko muscŭlus hitzetik (edo horren aldaeraren batetik) eratorria. Euskara baturako ere horixe izan da mejillón/moule moluskua izendatzeko estandarizatutako hitza: muskuilu.
Jatorriz latinetik eratorritakoak izan daitezke, hortaz, muxila zein muskuilu, baina euskarak aspaldi bere eginak eta euskarazko hiztegi eta bildumetan ehunka lekukotasun utzi dituztenak.
Euskal kostaldeko panorama orokor horretan, Lekeitio aldea da gaur egun salbuespen nabarmenena, mojojoi hitzak (mojojoi, mojojo zein mokoko) leku zabala hartu duelako, gutxienez azken bizpahiru belaunaldietan. Hala ere, azpimarratu behar da, R. M. Azkue hizkuntzalari lekeitiarrarentzat (1864-1951) mojojón gaztelaniazko hitza dela, eta ez euskarazkoa. Bere hiztegi ezagunean muskulu, muskillo, muxila eta mutxiloi dauzka jasota, gaztelaniazko "mojojón" ordainarekin.
Eta Lekeitioko ohar horrek bigarren puntura garamatza, mojojoi hitzaren hedadura eta jatorrira, alegia.
Mojojoi hitzaren jatorria eta hedadura
Hasteko, esan dezagun mojojoi hitzak euskaraz ez daukala lekukotasunik Bizkaitik kanpo. Are gehiago, Bizkai mendebaldeko berba ematen du, ia erabat. Eibarren eta Deba Ibar osoan, esate baterako, bizkaieraren sortalde honetan, ez dago mojojoi hitzaren inongo lekukotasunik, ez hiztegietan, ez ahoz jasotako lekukotasunetan; Arratian eta Artibain ere oso erabilera murritza izan du, eta Durangaldean ere ez erabatekoa.
Lehen begiratuan, ematen du mojojón jatorriz Cantabria-Bilbo inguruko aldaera erromantze bat dela, seguru asko latinezko muscellio-tik eratorria (Corominasen arabera) eta mocejón forma arautuarekin lotua. Azken horrentzat honako etimologia proposatzen du RAEk: Del lat. *muscellio, -ōnis, de muscellus, dim. de muscŭlus.
Hedadura zabala izan du Santander aldean eta Bizkaia sartaldean (Araba barne) eta lehenengo lekukotasunak aspaldikoak dira (moçojon, 1508an, adibidez; ikus, "Léxico vizcaíno, siglos XIV-XVI", Isasi et al. 2005).
...porque a cabsa de sacar ostrias ni moçojones en la puente (Plentzia, 1508).
Besteak beste, mojijón aurkituko dugu Bilbo aldean, baita gaur egun ere (Santurtzin, Portugaleten,...), mocejón Cantabrian eta Bizkaian bertan, moxigón Asturiesen, mozojón inguru guzti horretan..., gutxienez XVI. gizalditik. Forma guztiak jatorri bereko aldaerak lirateke Corominasen arabera eta RAEk mocejón dakar jatorrizko forma estandar gisa. Lexicon del bilbaino neto liburuak ere (Arriaga, 1896) mojojón eta mocejón jasotzen ditu, biak ere jatorri bereko hitzak direla aipatuz.
Hedadura geografikoa eta forma begiratuta, hortaz, erromantzea da (edo dira) mocejón, mozojón, mojojón eta mojijón horiek, Bizkaia-(Araba-)Cantabria aldeko aldaera zaharrak. Seguru asko, hainbat mendez, Kantaurialde honetako gaztelaniazko forma nagusi eta bakarra izango ziren, mejillón portugesetik jasotako mailegua baita.
Goian aipatutako etimologiak egia balira, latinezko hitz batek edo hitz multzo batek (muscŭlus; muscellus; *muscellio, -ōnis), hiru bide jarraitu zituen Euskal Herrian (ziurrenik, garai ezberdinetan):
- Mocejón/mojojón... eman zuen erromantzez Cantabrian eta Bilbo aldean.
- Muxila/mutxiloi... euskaraz Bizkaian.
- Muskuilu/muskulo... euskaraz Gipuzkoan eta Lapurdin.
Baina tira, etimologiak beti dira arriskutsu, are gehiago ni bezalako ezjakinen esku lagatzen badira.
Gaztelaniazko mojojónetik euskarazko mojojoira.
Hortaz, erromantzez sortu eta erabili izan zen jatorriz mojojón. Ados. Eta noiz igaro ote zen euskarara? Ez da erraza galdera horri erantzutea, baina esango nuke ez dela aspaldi izan (ez bada antzinako Bilboko euskarara). Izan ere, euskarazko hiztegietan ez da jaso, ez zaharretan, ez berrietan (bizkaierazko Labayru hiztegi modernoa da salbuespena). Aintzat hartu beharrekoa da, oraindik ere muxille erabiltzen dela Uribe Kostan, baita Bilbo aldameneko Getxon ere.
Erabilera aldetik ere, ez dirudi euskarazko tradizioan erabili izan den hitza denik, ez baitago inolako lekukotasunik, ez Orotariko hiztegian, ez XX. mendeko corpus estatistikoan, ez Ahotsak.eus webgunean ere. Herri hizkeren atlasaren arabera, ostera, hedadura zabal samarra dauka Bizkaian, Bilbo-Uribe inguruan ez ezik, baita Busturialdean eta Lea-Artibain ere.
Hortaz, ezin da zahar-zaharra izan euskaldunon erabilera (ez daukagulako inolako erreferentzia historikorik), baina ezta berri-berria ere (hedadura zabal samarra lortu duelako). Esango nuke, XX. mendean zehar, eta gehienbat mende erditik aurrera, indartu izan dela bere erabilera, garai batean Bilbo inguruko berba zaharra zena beste zenbait eskualdetara hedatuz, beraneante bilbotarren (eta gaztelaniaren) kolonializazio prozesuarekin batera.
Horra, ba, nire bi xemeikoa, eztabaidan jarraitzeko. ;)
Herri hizkeren atlasa.
Egun batzuk Doñana aldean: ingurune interesgarrienak eta ikusitako espezieak
Leku ederra da Doñana. Europa hegoaldeko Parke Nazionalik handienetakoa da (55.000 hektareako Parke Nazionala eta beste 55.000 hektareako Parke Naturala), hegaztien migraziorako ezinbesteko hezegunea, hainbat espezie mehatxaturen etxea... Europako naturgunerik garrantzitsuenen artean dago, zalantzarik gabe.
Benetan babestuta balego, ikaragarria litzateke, Doñanak jasaten dituen eraso eta arazoen zerrenda ikaragarri luzea baita, gehienbat nekazaritza-eredu okerrekin lotutakoak (habitat galera, kutsadura, akuiferoak baimenik gabe erabiltzea, nekazaritza intentsiboa...).
Hala ere, eta arazoak arazo, hegaztiak behatzeko Europako tokirik onenetakoa izaten jarraitzen du Doñanak. Espezie-txorta amaigabea aurkitu daiteke bertan, mehatxatutako zenbait espezie ikusteko tokirik aproposena ere bada eta migrazio-garaian milioika txoriren topagune, Doñana-Tarifa inguruan elkartzen baitira Gibraltargo itsasartea gurutzatu aurretik.
Uroilo urdina (Porphyrio porphyrio)
Handia, zabala. Handiegia, zabalegia. Oinez gustatzen zait hegaztien xerka aritzea, eta Doñana kotxez egin beharra dago, zatirik handienak behintzat. Errepide gehienak laborantzarako erabiltzen dira, eta irekita daude, publikoak dira. Adi, hala ere, ez daudelako ongi seinalizatuta eta zuloz beteta daudelako, eta euria egin ostean, lokaztuta.
Aste Santuan familiarekin Sevilla aldean egindako oporrak aprobetxatuta, pare bat sartu-irten egin (ge)nituen naturgunera. Hona hemen bisitatutako lekuak eta ikusitako espezieak. Ez da nire asmoa gida zehatz bat egitea, ezta hurrik eman ere; bisitatu nituen lekuak zerrendatuko ditut, nire ustez Doñanako gune eta alderdirik interesgarrienak zeintzuk diren azaltzeko. Hortik aurrera, informazio zabala nahi duenari, Dónde ver aves en Doñana gida-liburua gomendatuko nioke.
Erlatxoria (Merops apiaster)
Parke Nazionalaren erdigunea ezin da bisitatu (zati batzuk bakarrik, eta Parkeko gidarien laguntzarekin). Inguruko eremuak dira bisitatu daitezkeenak, eta hainbat harreragune eta sarrera daude. Laburbilduz, esango nuke hiru eremutan bana daitekeela, probintzia bakoitzean bana (goi-goiko mapan adierazi ditudanak). Hona hemen nire gomendioak.
Cadiz (Sanlúcar de Barrameda)
Doñanaren zatirik txikiena eta ezezagunena. Hala ere, oso leku interesgarriak dira ondorengoak, sarrera errazekoak eta aniztasun biologiko ikaragarrikoak, dozenaka kilometro egiteko beharrik gabe.
- Salinas de Bonanza eta La Algaida ingurua (Sanlúcar de Barrameda), Laguna del Tarelo barne. Zankaluzeak, flamenkoak, laridoak, anatidak...
- Trebujena eta Alventus ingurua, Guadalquivir ibairaino, La carretera del práctico delakoa, Codo de la esparraguera eta Marismas de Trebujena (idorrak). Harrapariak, ardeidoak, laridoak, estepei lotutako espezieak,...
- Chipionako faro ingurua eta hondartzak, batez ere neguan eta itsasoko espezientzat.
Huelva (Matalascañas eta Almonte)
Naturgunearen alderdirik ezagunena. Zerbitzu turistiko handienak bertan daude. Presio turistiko handiena ere bai, askogatik. Bisitarako ez dira zerrendako lehenengo postuetan ipiniko nituzkeen bi toki, baina Doñanako parkearen ikur dira ondorengo biak:
- El Acebuche sarrera nagusia. Ardeidoak eta hegazti urtarrak, elanio urdina,...
- El Rocío inguruko aintzirak (eta hurrean dauden La Rocina eta Acebrón harreraguneak). Ardeidoak, harrapariak, gautxoriak, txinboak,...
Dehesa de Abajo (Isla Mayor, Sevilla)
Sevilla (Isla Mayor)
Aipatu ditudan hiru alderdietatik zabalena da Sevillakoa eta, seguru asko, aberatsena. Hori bai, kilometroak egin behar dira, mendi-bide kaxkarretatik, hemen aipatuko ditudan ingurumarietara heltzeko. Hala ere, ez zara damutuko, inolaz ere.
- Isla Mayorretik behera Jose Antonio Valverde harreraguneraino. Must bat, zalantzarik gabe. Brazo de la Torre osoa, Choza de Huerta Tejada ingurua, Lucio del Lobo, el Caño de Guadiamar, Vado de los vaqueros, Vuelta de la Arena (oso aberatsa), La Escupidera. Zer ez dago hor! Hala ere, esandakoa: kilometroak egin beharko dituzu errepide kaxkarretan barrena.
- Dehesa de Abajo. Sevilla aldetik Doñanara sartzeko harreragune nagusia. Laguna de la Rianzuela, Laguna cruce Colinas, Charcas de la cancela de Los Morenos eta Charcas de la Dehesa de las Hermosillas. Baita inguruko nekazaritza-sailak ere. Beste Must bat, kasu honetan bisitatzeko askoz errazagoa (errepide nagusiaren ertzean dago), eta kopetazuri gandorduna, murgilari arrea edo zertzeta marmolairea bezalako espezie mehatxatuak ikusteko primerako lekua, beste ehunka espezierekin batera. Pixkat iparrerago, La Puebla del Ríon, Cañada de los Pájaros izeneko ordainpeko parke ornitologiko txiki bat ere bisita daiteke etxeruzko bidean.
Doñana, 2019ko apirilean - Behatutako espezieak
Hona hemen apirileko bisitaldian ikusitako hegaztien zerrenda eta kopuruak, zuzenean eBird aplikaziotik jaitsita.
Antzara hankagorrizta (Anser anser) | 10 |
Paita zuria (Tadorna tadorna) | 15 |
Ahate mokozabala (Spatula clypeata) | 10 |
Ipar-ahatea (Mareca strepera) | 14 |
Basahatea (Anas platyrhynchos) | 118 |
Zertzeta marmolairea (Marmaronetta angustirostris) | 11 |
Ahate gorrizta (Netta rufina) | 102 |
Murgilari arrunta (Aythya ferina) | 145 |
Murgilari arrea (Aythya nyroca) | 7 |
Malvasía cabeciblanca (Oxyura leucocephala) | 80 |
Galeperra (Coturnix coturnix) | 7 |
Eper gorria (Alectoris rufa) | 1 |
Flamenkoa (Phoenicopterus roseus) | 1799 |
Txilinporta txikia (Tachybaptus ruficollis) | 24 |
Murgil handia (Podiceps cristatus) | 12 |
Txilinporta lepabeltza (Podiceps nigricollis) | 5 |
Haitz-usoa (Columba livia) | 12 |
Pagausoa (Columba palumbus) | 10 |
Usapal europarra (Streptopelia turtur) | 3 |
Usapal turkiarra (Streptopelia decaocto) | 19 |
Ganga azpizuria (Pterocles alchata) | 6 |
Kukua (Cuculus canorus) | 2 |
Sorbeltz arrunta (Apus apus) | 93 |
Sorbeltz arrea (Apus pallidus) | 1 |
Sorbeltza sp. (Apus apus/pallidus) | 110 |
Uroilanda handia (Rallus aquaticus) | 2 |
Uroilo arrunta (Gallinula chloropus) | 35 |
Kopetazuri arrunta (Fulica atra) | 1157 |
Kopetazuri gandorduna (Fulica cristata) | 20 |
Uroilo urdina (Porphyrio porphyrio) | 269 |
Zankaluzea (Himantopus himantopus) | 344 |
Abozeta (Recurvirostra avosetta) | 409 |
Txirri grisa (Pluvialis squatarola) | 6 |
Txirritxo hankabeltza (Charadrius alexandrinus) | 3 |
Txirrito handia (Charadrius hiaticula) | 2 |
Txirritxo txikia (Charadrius dubius) | 7 |
Harri iraularia (Arenaria interpres) | 2 |
Txirri kurlinta (Calidris ferruginea) | 200 |
Txirri zuria (Calidris alba) | 15 |
Txirri arrunta (Calidris alpina) | 60 |
Txirri txikia (Calidris minuta) | 20 |
Kuliska txikia (Actitis hypoleucos) | 11 |
Kuliska zuria (Tringa nebularia) | 9 |
Bernagorria (Tringa totanus) | 27 |
Pratinkola (Glareola pratincola) | 34 |
Antxeta mokozorrotza (Chroicocephalus genei) | 32 |
Antxeta mokogorria (Chroicocephalus ridibundus) | 43 |
Kaio hankahoria (Larus michahellis) | 70 |
Txenada txikia (Sternula albifrons) | 18 |
Txenada mokobeltza (Gelochelidon nilotica) | 5 |
Itsas enara beltza (Chlidonias niger) | 7 |
Itsas enara musuzuria (Chlidonias hybrida) | 248 |
Txenada hankabeltza (Thalasseus sandvicensis) | 20 |
Zikoina zuria (Ciconia ciconia) | 312 |
Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo) | 3 |
Txori zezena (Ixobrychus minutus) | 3 |
Koartza hauskara (Ardea cinerea) | 54 |
Koartza gorria (Ardea purpurea) | 23 |
Koartza zuria (Ardea alba) | 42 |
Koartzatxo txikia (Egretta garzetta) | 179 |
Koartzatxo itzaina (Bubulcus ibis) | 448 |
Koartzatxo karramarrozalea (Ardeola ralloides) | 9 |
Amiltxori arrunta (Nycticorax nycticorax) | 94 |
Beltzarana (Plegadis falcinellus) | 1483 |
Ibis ermitaua (Geronticus eremita) | 15 |
Mokozabal zuria (Platalea leucorodia) | 137 |
Arrano arrantzalea (Pandion haliaetus) | 1 |
Sai zuria (Neophron percnopterus) | 1 |
Sai arrea (Gyps fulvus) | 23 |
Arrano txikia (Hieraaetus pennatus) | 3 |
Zingira-mirotza (Circus aeruginosus) | 3 |
Mirotz urdina (Circus pygargus) | 1 |
Miru gorria (Milvus milvus) | 1 |
Miru beltza (Milvus migrans) | 61 |
Zapelatz arrunta (Buteo buteo) | 5 |
Argioilarra (Upupa epops) | 6 |
Ur -martina (Alcedo atthis) | 1 |
Erlatxoria (Merops apiaster) | 136 |
Naumanni belatza (Falco naumanni) | 15 |
Belatz gorria (Falco tinnunculus) | 13 |
Belatz sp. (Falco naumanni/tinnunculus) | 2 |
Antzandobi kaskagorria (Lanius senator) | 11 |
Urretxoria (Oriolus oriolus) | 1 |
Mika urdina (Cyanopica cooki) | 9 |
Mika arrunta (Pica pica) | 26 |
Beletxikia (Corvus monedula) | 69 |
Erroia, okela-belea (Corvus corax) | 1 |
Txoriandre arrunta (Calandrella brachydactyla) | 2 |
Kalandria (Melanocorypha calandra) | 42 |
Txoriandre pispoleta (Alaudala rufescens) | 5 |
Kutturlio mokolaburra (Galerida theklae) | 1 |
Kutturlio arrunta (Galerida cristata) | 99 |
Kutturlioa sp. (Galerida theklae/cristata) | 10 |
Uhalde-enara (Riparia riparia) | 306 |
Enara arrunta (Hirundo rustica) | 156 |
Enara ipurgorria (Cecropis daurica) | 15 |
Enara azpizuria (Delichon urbicum) | 54 |
Amilotx mottoduna (Lophophanes cristatus) | 2 |
Kaskabeltz handia (Parus major) | 6 |
Buztanluzea (Aegithalos caudatus) | 4 |
Gerritxoria (Certhia brachydactyla) | 2 |
Txepetxa (Troglodytes troglodytes) | 1 |
Errekatxindorra (Cettia cetti) | 35 |
Txio horia (Phylloscopus trochilus) | 1 |
Txio iberiarra (Phylloscopus ibericus) | 1 |
Mendebaldeko sasi-txori horizta (Iduna opaca) | 5 |
Sasi-txori arrunta (Hippolais polyglotta) | 1 |
Lezkari arrunta (Acrocephalus scirpaceus) | 31 |
Lezkari karratxina (Acrocephalus arundinaceus) | 14 |
Benarriz gorrizta (Locustella luscinioides) | 2 |
Ihi-txoria (Cisticola juncidis) | 118 |
Txinbo burubeltza (Sylvia melanocephala) | 21 |
Etze-txinboa (Sylvia undata) | 2 |
Euli-txori grisa (Muscicapa striata) | 2 |
Urretxindorra (Luscinia megarhynchos) | 20 |
Pitxartxar nabarra (Saxicola rubetra) | 1 |
Pitxartxar burubeltza (Saxicola rubicola) | 13 |
Buztanzuri horia (Oenanthe hispanica) | 2 |
Zozoa (Turdus merula) | 6 |
Arabazozo beltza (Sturnus unicolor) | 87 |
Larre-buztanikara (Motacilla flava) | 60 |
Buztanikara zuria (Motacilla alba) | 1 |
Txonta arrunta (Fringilla coelebs) | 2 |
Txorru arrunta (Chloris chloris) | 46 |
Txoka arrunta (Linaria cannabina) | 39 |
Kardantxiloa (Carduelis carduelis) | 64 |
Txirriskila (Serinus serinus) | 44 |
Gari-berdantza (Emberiza calandra) | 61 |
Etxe-txolarrea (Passer domesticus) | 178 |
Txolarre iluna (Passer hispaniolensis) | 181 |
Landa-txolarrea (Passer montanus) | 1 |
Estrilda mokogorria (Estrilda astrild) | 3 |
Koartza zuria (Ardea alba)
Miru beltza (Milvus migrans)
Kopetazuri gandorduna (Fulica cristata)
Txolarre iluna (Passer hispaniolensis)
Gari-berdantza (Emberiza calandra)
Beltzarana (Plegadis falcinellus)
Koartzatxo karramarrozalea (Ardeola ralloides)
Larre-buztanikara (Motacilla flava)
Txirri txikia (Calidris minuta) eta txirri zuria (Calidris alba)
Flamenkoa (Phoenicopterus roseus)
Mokozabala (Platalea leucorodia)
2019an irakurritako liburuen zerrenda
Orain dela 10 urte nire buruari ipinitako erronka txiki bat izan zen, gaztetan izandako (eta gerora erdi-galdutako) irakurzaletasuna berreskuratzea. Izan ere, nire zaletasun handienetakoa izan da umetatik, baina denbora eskaini ezean... telebistak eta Internetek jaten dizkio orduak.
Blog honetan bertan 2010ean aipatu nuen bezala, irakurtzeko modua ere pixkat aldatu nuen: funtsean, liburuak hobeto aukeratu (ahal den neurrian), liburu eskasak lasai baztertu eta liburu baten irakurketa-prozesua ez amaitu laburpen edo iruzkin txiki bat egin barik. Gutxienez 6-8 lerro, liburuaren inguruko hausnarketa txiki bat; eta, tarteka, pixkat zabalgo blogean. Liburuaren inguruko gogoeta txiki bat, irakurritako hori hain erraz ez ahazteko.
Eta horrela, gaur konturatu naiz hamar urte igaro ditudala blog honetan iruzkin laburrak idazten eta urteroko laburpenak argitaratzen (2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2018). Hamarkada oso bat, hamarraldia, 10 urte luze. Oraindik asimilatzen ari naiz...
Tira, harira. 2019koari dagokionez, esan behar dut oso-oso gutxi irakurri dudala; azken urteotan baino askoz gutxiago, behintzat. Ez dago denerako astirik! (ez dago aitzakiarik).
Hara ba, azken 12 hilabeteetako zerrenda. Betiko moduan, izar txikiz, gehien gustatu zaizkidanak (ez derrigor onenak).
- ***Bidean ikasia, Arantza Urretabizkaia (Pamiela, 2016). Hondarribiko alardearen kronika ezinbestekoa.
- El Murciélago (Harry Hole #1), Jo Nesbo (1997). Badute hoberik Nesbok zein Holek.
- Honetara ezkero, Arantxa Iturbe (Susa, 2017). Iturberen "klasikoak" nahiago, aukeran. Beharbada ni naiz, ez bera.
- ***Deconstruyendo a Darwin, Javier Sampedro (Booket Crítica, 2002). Blogean.
- Kartografia, Rikardo Arregi (Alberdania, 1998).
- Birds, Beasts and Relatives, Gerall Durrell (1969). Gaztaroan markatu ninduen liburu haietako bat.
- ***El informe de Brodeck, Philippe Claudel (Booket Crítica, 2002).
- Eztia eta ozpina, Patxi Zubizarreta (Alberdania, 1995).
- El corresponsal, Alan Furst (2009).
- ***Ur uherrak, Aingeru Epaltza (Alberdania, 1991). Blogean.
- La llamada de lo salvaje, Jack London (1903). Askatasun aldarri bat.
- Balizko erroten erresuma, Koldo Izagirre (Susa, 1989). Erabat gainditu nau.
- Musika airean, Karmele Jaio (Elkar, 2009). Blogean.
- ***Aves que veo en invierno, Lars Jonsson (Errata naturae, 2019). Blogean.
- El libro de los insectos humanos, Osamu Tezuka (Astiberri, 2013).
- El elefante, Slawomir Mrozek (Acantilado, 2019). Mrozek ona da gero!
- **Viajes con Charley, John Steinbeck (1962). Estatu Batuetan barrena egindako bidaia baten kronika. Azalekoegia, aukeran, baina Steinbecken lumarekin idatzita, ri-rau irakurri dut.
Hiru txori mendigoizale Urkiolako Parke Naturalean: elur-txonta, mendi-tuntuna eta harkaitz-txoria
Gabonetako oporrak aprobetxatuta, mendi-buelta txiki bat egin genuen Urkiolako Parke Naturalean. Iurretako Orozketa auzunetik abiatuta, Mugarrekolandara igo ginen eta Leungane magaletik igarota Artaungan tontorreraino heldu ginen. Egun zoragarria egin zigun, freskoa, eguzkitsua, naturala... mendirako aparta. Nabarmena zen, bai, jende ugari zegoelako inguruetan neguko egun ederra disfrutatzen.
Joan-etorrian txori ugari ikusteko aukera izan genuen. Zozo-birigarroak, esate baterako, edonon aurki zitezkeen, "gure" birigarro eta zozo arruntez gain, baita negu partean bisitari ditugun birigarro hegalgorriak ere (20-30 aleko talde bat aurkitu genuen Atzoker magalean), edota harro-harro kantari zebiltzan hainbat garraztarro (Turdus viscivorus). Sai arreak ere habia egiten hasiak dira eta etengabeak ziren euren sartu-irtenak Mugarra azpiko habialekuetara. Eta korbido edo belekiak ere bizi-bizi zebiltzan, belatxinga mokogorri eta mokohoriak, belebeltzak eta erroi okela-belak. Animoso eta jolasti, kumaldia hurreratzen ari dela igarriko balute bezala.
Dena dela, ilusiorik handiena hiru txori-espezie mendigoizalek egin ziguten. Euskal Herriko kostalde honetan arruntegiak ez direnak, baina neguan banaka batzuk Urkiolako parkean aurki ditzakegunak, gehienbat Mugarra eta Anbotoko hormatzarretan.
Elur-txonta (Montifringilla nivalis)
Elur-txonta mendi garaietako biztanlea da. 1.500 metrotik gorako mendietan bizi da, Europan zein Asian, Himalayaraino. Euskal Herrian Pirinioetan aurkituko dugu, gehienbat, baina neguan mendilerro baxuagoetara ere jaisten da, elurte handietatik ihesi. Hori dela eta, Urkiolan ere ia urtero ikus daiteke aleren bat. Txori polita da gero!
Harkaiz-txoria (Tichodroma muraria)
Harkaitz handienetako ekilibrista eta eskalatzailea da harkaitz-txoria, izenak dioen moduan. Lerro horizontalen zale baino, inguru bertikalena gehiago. Elur-txonta bezala, mendi garaietako espeziea da, baina neguan beherantz egiten du eta Pirinioetako herrietan ere ikusi daiteke (Izaban, adibidez), eta kostaldeko lurraldeetan ere orduan ikus dezakegu, dela Mugarran, dela itsasaldeko labarretan (Lekeition, Jaizkibelen,...). Gris mokoluzea, hego borobil gorribeltzekin, txori ikusgarria da harkaitz-txoria. Hiperaktiboa, hori bai, bideoz harrapatzeko ia ezinezkoa.
Oh.: Harkaitz-txoriaren argazkia, Wikipedia - Kookaburra 81.
Mendi-tuntuna (Prunella collaris)
Aurreko biak baino askoz ugari eta arruntagoa da mendi-tuntuna. Honi ere mendi garaietako larre eta harkaitzak gustatzen zaizkio kumatzeko eta bizi izateko, eta neguan migrazio altitudinalak egiten ditu, goi kaxkoetatik zonalde baxu eta epelagoetara mugituz. Oso espezie lasaia da, gizakiari beldurrik ez diona, eta sarritan hanketaraino hurbiltzen zaizuna.