Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Letterboxd, ikusitako pelikulen historikoa gordetzeko webgunea

Letterboxd, ikusitako pelikulen historikoa gordetzeko webgunea

Asier Sarasua 2017/01/09 08:30
Letterboxd, ikusitako pelikulen historikoa gordetzeko webgunea

2016ko filmak

Orain dela hilabete batzuk gomendatu zidaten Letterboxd. Ikusi dituzun pelikulen artxibo edo historiko bat egiteko webgune bat da (ez dauka aplikaziorik). Zeintzuk ikusi dituzun eta noiz, iruzkinak utzi, beste batzuen balorazioak ikusi, lagunekin informazioa elkarbanatu,...

Azken batean, Goodreads-ek liburuekin egiten duen antzeko zeozer, baina filmentzat. Eta probatu egin dugu. Azken 12 hilabeteetan ikusi ditugun pelikulak (gutxi gora-behera) bertara gehitzen joan gara, puntuatzen, iruzkinak uzten, eta abar.

Ez da beste munduko ezer (eta antzeko aplikazio mordoa dago), baina arina eta erabilterraza iruditu zait. Guri geuri, ikusitako filmen artxibo historiko horretaz aparte, ezer gutxi eskaintzen digu, baina horixe, artxibo moduan ondo dago, bisuala da eta erabilterraza. Beharbada, 2017an ere aukera bat emango diogu; edo IMBDrena probatuko dugu (kasu honetan sakelakorako aplikazioa ere badago) eta ikusiko dugu norantz doan horrelako webgune eta aplikazioen "merkatua".

 

2016an ikusitako pelikulak #Letterboxd

 

 

etiketak: filmak, 2016, zerrendak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz