Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Asteburu bat Nafarroa hegoaldean hegaztien migrazio sasoian: pitxartxar nabarrak, bustazuriak, gangak, kutturlioak eta beste (Bardeak, La Mueda eta Arguedas artean).

Asteburu bat Nafarroa hegoaldean hegaztien migrazio sasoian: pitxartxar nabarrak, bustazuriak, gangak, kutturlioak eta beste (Bardeak, La Mueda eta Arguedas artean).

Asier Sarasua 2020/10/12 18:10
Asteburu bat Nafarroa hegoaldean hegaztien migrazio sasoian: pitxartxar nabarrak, bustazuriak, gangak, kutturlioak eta beste (Bardeak, La Mueda eta Arguedas artean).

Bardeak

Irailean eguntxo batzuk igaro genituen Nafarroa hegoaldean. Sasoi ederra da mendiaz eta naturaz gozatzeko, eta baita hegaztiak behatzeko ere, udazkeneko migrazioa bete-betean egoten delako.

Oibarreko La Mueda urmaelean Euskal Herriko azkenengo basoilo handiak ikusi genituen; Arketaseko arroz-sailetan espezie migratzaileen joan-etorria zoratzekoa zen; Bardeak ere ikusgarri zeuden, nola ez, urteko ia beste edozein garaitan bezala, orain gorri, orain berde, orain zuri... Eta Zaraitzu eta Erronkari aldetik transhumantzian hara joandako artzain euskaldunek belaunaldiz belaunaldi toponimian lagatako ondarea ere aurkitu genuen: Landazuria, Belcho, Txirimendia, Sardazuri... toponimia euskalduna Nafarroako Erriberan.

Oharra: zuzenketa txiki bat egin dit Mikel Belaskok Twitterren: Bardea iparraldean badago Erdi Aroko bertako euskal toponimoren bat. Txirimendia da horietako bat. Eskerrik asko Mikel.

Landazuria (Bardeak, Nafarroako Erribera)

Landazuria, Bardeetan (Nafarroako Erribera)

Hegaztiei dagokionez, basoiloak ikustea izan zen ezustekorik handiena. Dozenaren bat geratuko dira Euskal Herrian, bizi-iraun ezinda... ia-ia milagroa izan zen bikote bat ikusi ahal izatea. Ingurune idorretako beste espezie batzuk ere ikusi genituen, besteak beste, ganga azpibeltzak eta bustanzuri beltzak, Euskal Herrian beste inon ikus ezin daitezkeenak. Eremu honetan ugari samarrak diren alaudidoak ere aurkitu genituen (kalandria, hegatxabal, pirripio zein kutturlioak), baina iruditu zaitzaidan oraingoan dexente urriago ez ote ziren.

Harraparien antzera. Espezie nagusiak ikusteko aukera izan genuen (arrano sugezalea, mirotz urdina, zingira-mirotza, miru gorria, zapelatza, gabiraia, belatx gorria, arrano txikia...), baina ez ugariegi, beste urte batzuekin alderatuz gero.

Hezeguneetan txirriak, txirritxoak, kuliskak, ihi-txoriak, lezkariak eta benarrizak aurkituko genituen. Eta Afrikara joatekotan zeuden azkenengo erlatxoriak, Nauman belatzak eta pirripioak ere behatu ahal izan genituen. Gainera, buztanzuri arrunten eta pitxartxar nabarren pase izugarria zegoen. Larre-buztanikarak ere hamaika ikusi genituen, euli-txori beltzekin batera (horiek ere migrazio bizian).

Dozenaka espezie, joan-etorri amaigabean, paraje ezin dotoreagoan. Euskal Herriak ematen dizkigu aukera zoragarri horietako bat!

Saxicola rubetra, pitxartxar nabarra

Pitxartxar nabarra (Saxicola rubetra), Europako bisitari ugaria udaberriko eta udazkeneko pase-garaian.

Basoilo handia, Otis tarda

Euskal Herriko azkenengo basoilo handiak, Nafarroa hegoaldean oraindik bizirik iraun nahian.

Mozoloa, Athene noctua

Mozolo sinpatikoak (Athene noctua), borda eta txabolen teilatuetan.

Ihi-txoria, Cisticola juncidis

Ihi-txoriak ehunka ikusi daitezke Erriberako leku askotan, besteak beste Arguedaseko arroz-sailetan.

Hona hemen asteburuan zehar behatutako hegaztien zerrenda.

Basahatea - Anas platyrhynchos
Eper gorria - Alectoris rufa
Txilinporta txikia - Tachybaptus ruficollis
Haitz-usoa - Columba livia
Txoloma - Columba oenas
Pagausoa - Columba palumbus
Usapal turkiarra - Streptopelia decaocto
Ganga azpibeltza - Pterocles orientalis
Basoilo handia - Otis tarda
Uroilanda handia - Rallus aquaticus
Uroilo arrunta - Gallinula chloropus
Hegabera - Vanellus vanellus
Txirritxo handia - Charadrius hiaticula
Kuliska buztanbeltza - Limosa limosa
Txirri arrunta - Calidris alpina
Txirri txikia - Calidris minuta
Istingor arrunta - Gallinago gallinago
Kuliska txikia - Actitis hypoleucos
Kuliska iluna - Tringa ochropus
Zikoina zuria - Ciconia ciconia
Ubarroi handia - Phalacrocorax carbo
Koartza hauskara - Ardea cinerea
Koartza gorria - Ardea purpurea
Koartzatxo txikia - Egretta garzetta
Koartzatxo itzaina - Bubulcus ibis
Sai arrea - Gyps fulvus
Arrano sugezalea - Circaetus gallicus
Arrano txikia - Hieraaetus pennatus
Zingira-mirotza - Circus aeruginosus
Mirotz urdina - Circus pygargus
Gabirai arrunta - Accipiter nisus
Miru gorria - Milvus milvus
Zapelatz arrunta - Buteo buteo
Mozolo arrunta - Athene noctua
Argi-oilarra - Upupa epops
Martin arrantzalea - Alcedo atthis
Erle-txoria - Merops apiaster
Naumann belatza - Falco naumanni
Belatz gorria - Falco tinnunculus
Antzandobi handi iberiarra - Lanius meridionalis
Antzandobi kaskagorria - Lanius senator
Mika arrunta - Pica pica
Belatxinga mokogorria - Pyrrhocorax pyrrhocorax
Bele txikia - Corvus monedula
Belabeltza - Corvus corone
Amilotx urdina - Cyanistes caeruleus
Kaskabeltz handia - Parus major
Txoriandre arrunta - Calandrella brachydactyla
Kalandria - Melanocorypha calandra
Pirripioa - Lullula arborea
Kutturlio mokolaburra - Galerida theklae
Kutturlio arrunta - Galerida cristata
Ihi-txoria - Cisticola juncidis
Benarriz arrunta - Acrocephalus schoenobaenus
Lezkari arrunta - Acrocephalus scirpaceus
Uhalde-enara - Riparia riparia
Enara arrunta - Hirundo rustica
Enara azpizuria - Delichon urbicum
Txio horia - Phylloscopus trochilus
Txio arrunta - Phylloscopus collybita
Errekatxindorra - Cettia cetti
Buztanluzea - Aegithalos caudatus
Txinbo kaskabeltza - Sylvia atricapilla
Txinbo burubeltza - Sylvia melanocephala
Sasi-txinboa - Sylvia communis
Etze-txinboa - Sylvia undata
Txepetxa - Troglodytes troglodytes
Arabazozo beltza - Sturnus unicolor
Zozo arrunta - Turdus merula
Euli-txori grisa - Muscicapa striata
Txantxangorria - Erithacus rubecula
Papourdina - Luscinia svecica
Euli-txori beltza - Ficedula hypoleuca
Buztangorri argia - Phoenicurus phoenicurus
Buztangorri iluna - Phoenicurus ochruros
Pitxartxar nabarra- Saxicola rubetra
Pitxartxar burubeltza - Saxicola rubicola
Buztanzuri arrunta - Oenanthe oenanthe
Buztanzuri beltza - Oenanthe leucura
Etxe-txolarrea - Passer domesticus
Buztanikara horia - Motacilla cinerea
Larre-buztanikara - Motacilla flava
Buztanikara zuria - Motacilla alba
Landa-txirta - Anthus campestris
Uda-txirta - Anthus trivialis
Txonta arrunta - Fringilla coelebs
Txorru arrunta - Chloris chloris
Txoka arrunta - Linaria cannabina
Kardantxiloa - Carduelis carduelis
Txirriskila arrunta - Serinus serinus
Gari-berdantza - Emberiza calandra

 

 

 

 

Martin Rezola
Martin Rezola dio:
2020/10/13 19:26
Galdera bat, Asier. Begiratu dut SEOk 2005ean basoilo handiari buruz egindako monografikoa, eta Nafarroako populazioaz honelaxe dio:

-Penintsulako iparrekialdeko muga markatzen du (iparrerantz, non ditu ahaide talderik hurbilekoena, Frantzian edo?)
-Oso talde txikia da, baina egonkor dago (2005ean, aurretik %90eko beherakada izan eta gero. 80ko hamarkadaz geroztik, "botila-lepo" batean dago.
-Bakartuta dago (talderik hurbilena 100 km-ra dago, Burgosen.
-Ondorioz, genetikoki, bideragarritasun eskasa izan dezake, endogamia maila altua du eta.

Eta galdera da: ezagutzen duk 2005etik hona jasotako daturik, zentsorik...?

Eskerrik asko!
asier
asier dio:
2020/10/14 09:17
aupa Martin!

hauxe duk topatu dudana, 2017 arteko datuak dituen fitxa bat.
https://labur.eus/zi4Je

"En el año 2017 se ha estimado una población reproductora de 21 ejemplares (12 machos y 9 hembras) (Gobierno de Navarra, 2017). La población estival, que incorpora el reclutamiento anual y efectivos dispersivos de otras áreas, se estimó en 2016 en 35 ejemplares (Gobierno de Navarra, 2016)."

Horixe da normalean aipatzen dena, 20 bat ale inguruko populazio txiki bat geratzen dela Nafarroan, isolatuta, eta urtez urte txikitzen jarraitzen duena. Burgosen eta Zaragozan bazeudek beste gutxi batzuk, baina basoilo handiak ez dituk larregi mugitzen euren lurraldeetatik eta ez dirudi populazio horien artean harremanik dagoenik. Etorkizun beltza.

Esango nikek Frantzian ez dagoela populazio egonkorrik, baina ez zekiat ziur. Europa ekialdean bai (Hungarian).
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz