Katalangua baserria
Katalangua. Izen berezia baserri batentzat. Nik neuk teoria bat daukat; berezi samarra, beharbada, baina guztiz zentzuzkoa, nire ustez, daukagun dokumentazio historikoari jaramon egiten badiogu.
1750. urtera arte makina bat aldiz agertzen da Eibarren Loidi toponimoa (Loidi, Loidi Etxebarri, Loidi-erreka, Loidiko iturria...). 1741eko udal erroldan, esate baterako, Loidi Etxebarri baserrian Joseph izeneko katalan bat bizi zela agertzen zaigu. Ondorioa ateratzea ez da gatxa: Loidi baserriak bere izena galdu eta Katalangua izena hartu zuen, Eibarko baserritar katalan bakarraren omenez. Ondoren, inguruak ere antzera, eta Loidi inguru guztia Katalangua bihurtu zen.
Gaur egun inork ez daki Loidi zer den, eta Katalangua bakarrik ezagutzen du.
Goiko argazkia 1968 ingurukoa da eta Errekatxu-Bolingua aldetik dago aterata. Eloisa Narbaizak laga dit; Katalanguan bertan jaiotakoa da Eloisa. Irudian, Katalangua baserria eta bere lurrak; gorago Katalangua goikua izeneko etxeak.
Eskerrik asko Eloisa.
Eskerrik asko datuengaittik Arrate. Dana dala, 5 familixa Katalangua Goikuan biziko ziran, ezta? Katalangua basarrixan bertan ez, ala?
Bueno, datu gehixago edo argazkiren bat badakazu, badakizu, bialdu lasai.
Edo askoz hobeto: eskatu Luistxori blog bat, Katalangua blog, eta bertan gehittu!
Animo zure "lan" barri honetan.