Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Urtxakurrak eta igaberak

Urtxakurrak eta igaberak

Asier Sarasua 2005/04/12 15:30

Igaraba edo urtxakurraGaur egun ez da ixa igaberarik (Lutra lutra) geratzen Euskal Herri osuan. Europa hegoalde osuan be larregirik ez. Badirudi aspaldiko kontua dala igaberen hau, otsua edo hartza desagertu ziranekua, baina ezta hurrik emon bez: orain dala urte gutxira arte Eibar inguruko erreka guztietan bizi ziran.

Ego errekatik aspaldi desagertu ziran, jakina. Eibar erdi-erdixan ezin bizi hainbeste jende eta zikiñegaz. Toribio Etxebarriak diñuana egixa bada (eta beran naturzaletasuna haundixa da), 1890 inguruan hil zan Eibarko azkenengo igaberia edo urtxakurra. Halaxe diño beran Lexikoian

Gu gaztiak ginala hill eben Errebaleko zubipian gure errekako azkenengo igaberia.

Eibar erdittik bialdu zittuenian, inguruko erreketan ezkutau ziran: Zaturixon, Iburrerekan, Eitzagan, Agiñagan... Gezurra badirudi be, 1960 ingurura arte igaberak bizi izan ziran gure artian. Eta inguruko herrixetan be antzera.

Igaberia ala urtxakurra?

Igaberia berbia Toribiok dauka batuta bere hiztegixan, eta inguruko herrixetan be batu izan da hiztegixetan (Arrasaten, Markiñan, Oñatin...). Mogelek be (Peru Abarka-n) "Igarabija" dakar.

Gaur egunian erabiltzen dan berba bakarra "ur-txakur" da, bai Eibarren eta bai inguruko herrixetan be. Holaxe batu dogu Eibarren, Elgetan, Soraluzen, Debagoienian, Markina aldian, eta abar.

Eibarko peskarixen artian ezaguna

Eibar inguruko peskari eta kazarixeri galdetuta, gehixenak ezagutu izan dabe urtxakurra gure inguruan. Baitta sarri ikusi be. Adibiderako, hamentxe Eibarko Hiztegi Etnografikorako jasotako testigantza batzuk:

Azkenengoz Saturixon ikusi najuan ur-txakurra. Eta ez dittuk horrenbeste urte izango bez. Hogei-hogetamar urte? Hortxe, gitxi gorabehera. Lehenago beste toki batzuetan be bai: Aginan, eta Eitzagan... Zaunka moduan eitten juek. Bai, gabian, eta horretxegaittik izena.
(Juan Manuel Jaio)

Hau ur-txakurra dok. Azkena hortxe Saturixo errekan ikusi najuan. Oin hogei bat urte. Umiak eta dana eitten zittuen hor. Ikusitta nagok ni umiak hilda! Bai! Nobera peskan, eta hor! ur-txakurra hilda.
(Roberto Isasi, Cayon).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz