Blogak
Juan Luis Bikuña zendu da
2024/11/14Juan Luis Bikuña zendu da bart iluntzean, Bergaran, 78 urte zituela. Aspaldian guztiok nahi baino makaltxoago zegoen. Isil-isilik joan da, bake santuan. Beti izan zen bakezalea, nekez haserretzekoa, profesional ona, lankide hobea eta berriketa gabeko laguna. Maitakorra, oso.
Euskarazko komikigintzaren III. Hernanikomik azoka, ostiral eta larunbat honetan
2024/11/14Postuak, aurkezpenak, erakusketak eta gehiago
"Egun bat Beti Berdin tabernan", taberna bateko eguneroko bizitza umorez kontatua
2024/11/13Asier Iturralde "Gastón"-ek egin du eta Harriet-en bidez argitara eman
Bidasoko Bide Berdeak merezi du
2024/11/12Debarrotik joan beharrak errazten ez duen arren, Bidasoko Bide Berdeak merezi du ezagutzea. Bidasoa ibaiaren ondo-ondotik, ibilbide berriak 1889tik 1956 arte indarrean iraun zuen Irun-Elizondo trenbide zaharraren ildo berbera darrai. Egun Behobiatik Oieregiraino (Bertizarana) heltzen da (1), ia lau-lau, berrogeitaka kilometrotan 140 m. baino ez da igotzen-eta.
Eguneraketa garrantzitsua eBirden, taxonomia zientifikoan eta euskarazko txorien izenetan (v. 2024)
2024/11/10eBird aplikazioan urtero egiten den eguneraketa taxonomikoa aprobetxatuta, munduko hegaztien euskarazko izendegia osatu eta zabaldu dugu, euskarazko 400 izen espezifiko berri proposatuz. Une honetan 1200 espezie dira euskarazko izen arrunta duten txori espezieak, horien artean Europako (ia-ia) denak. Euskal Batzorde Ornitologikoaren baitan Itsas Enara Ornitologia Elkartearekin lankidetzan egiten ari garen lanaren lekuko.
Amara itsasoa zenean
2024/11/10Nagusiki 20. mendeko lehen zatikoak diren Donostiako argazkiak jarri dituzte Galarza Fondoaren erakusketan, San Telmo Museoan (2025eko urtarrilaren 26a arte). Nola copyrighta duten, ezin igo Wikimedia Commonsera, baina aurpegi pixkat jarrita, hona bai.
Infiltrazio feminista
2024/11/08Arantxa Echevarriak (Bilbao, 1968) ez zukeen sekula “La infiltrada” filma egin izango protagonista emakumea izan ez balitz. Eta honekin ez dut maiseorik txikerrena ere egin nahi, filmari atxiki dakiokeen aje politikoa duda-mudatan jarri baizik. Poliziaren operazioak helburu politikoak zituen, baina Echevarriaren “thrillerrak”, ordea, ez du izan beharrik. Film-zuzendaria subjektiboa da, bai, baina ikusentzulea ez da objektiboa.