Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Pakete jasotzaileak

Pakete jasotzaileak

Mikel Iturria 2024/09/18 18:05
Màrius Serraren zutabe batean aipatzen da etxez etxe banatzen diren lau paketetik bat itzuli egiten dela. Nire kezka beste bat da: nor da, gehienetan, pakete horiek jasotzen duen jendea? Pertsona nagusiak.

"Eskubide malguenetako bat itzultzeko eskubidea da. Ondasun higigarrien kontsumoaz ari naiz. Esperientziekin, pertsonekin eta herriekin, gaiak zutabe honen mugak gainditzen ditu. Sarean erositako produktuen itzulketen gorakada da albiste errepikatuenetako bat.  Garraiolari amazoniko berriek entregatzen dituzten lau paketetik bat itzuli egiten da. Sareko erosketen legezko prerrogatiba komertzial baten erabilera egiten du erosleak".

(...)

"Erraztasun komertzialek atea zabaltzen diote pikareskari. Ez da oraingoa. Etxean zapata denda izan zuten 1960tik 1990era, Calçats Virreina izenekoa, Virrei Amat plazan. Gogoan ditudan une gogorrenak itzulketa saiakerak izaten ziren, amak planto egin behar zuenean emakumezko bezero baten aurrean honek zapata pare bat itzuli nahi zionean abesti haren letrarekin bat egiten zuenak: 'mamá, cómprame unas botas, que las tengo rotas, de tanto bailar'".

¿Quién recoge los paquetes?, este apunte en castellano.

Astelehenean Màrius Serrak La Vanguardian idatzitako ¿Derecho a devolución? (Itzultzeko eskubidea?) zutabearen lehen paragrafoa ia osorik eta azkena, hau bai osorik, kopiatu ditut goian, nik euskarara ekarriak.

Etxean genuen kezka bat aipatzeko ondo datorkit zutabea: askotan, pertsona nagusiak dira munduko presa guztia duten banatzaileen paketeak jasotzen dituztenak.

Amaren etxeko administratzailearekin hitz egin nuen eta, buelta batzuk eman ondoren, ohartxo bat utzi genuen atariko buzoietan. Euskaraz eta gaztelaniaz idatzi nuen, baina hona hemen euskarazko bertsioa:

"Kaixo.

Mañu eta Mikel gara, Isabelen semeak. Modu honetan zuekin harremanetan jartzea erabaki dugu gauza bat komentatzeko.

Amak 87 urte egingo ditu datorren astean eta kezkatuta gaude gai batekin: norbaitek txirrina jotzen duenean, amak atea ireki egiten du normalean. Pakete banatzaileen kasuan, bereziki.

Guk esan izan diogu horrela ez jokatzeko, baina ez du kasurik egiten.

Eta hauxe aipatu nahi genizuen, zuek ere jakinaren gainean egoteko: berriro esan baitiogu ez jasotzeko beste bizilagunen paketeak.

Mila esker zuen arretagatik".

Ostiralean, irailak 20, da amaren urtebetetzea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter