Ipar Atlantikoko urak hozten ari dira duela ehun urte baino gehiagotik
Zuzentzea jakintsuena dela diote. Izan ere, egitea ez da batere erraza eta. Krisia pasatu beharra dago. Askotan pasatu zait ustez ondo egituratutako ideia eta iritziak hankaz gora jarri eta aldatzeko beharra. Eta... pufffa.
Ia inori ez zaio zuzentzea gustatzen, oker egon dela onartzea, engainatua izan dela, batez ere bere akatsak behin eta berriz errepikatu baditu. Zientzialari askori gertatzen zaie hau, eta beren teoriei eusten diete teoria deusezten duten datuak mahai gainean izanik ere. Adibidez, adituek onartu behar dutenean planetako zenbait eskualde ez direla berotzen ari, baizik eta hozten ari direla, hizkuntza aldatzen dute beroketa-zuloez hitz egiteko. Ezohiko fenomenoak dira, tokikoak, anomaliak, joera orokorra aldatzen ez dutenak. Bere teoria baieztatzen duten salbuespentxoak.
Kuriosoa Biology Insights aldizkari seudozientifikoan agertzen diren arrazoitzeak.
Hozte-joera erregional horiek hamarkadetan iraun dezakete, ziklo naturalen eta beste faktore batzuen konbinazioak eraginda. Adibidez, berotze zulo bat ikusi da Estatu Batuetako erdialdean, non udako eguneko tenperaturek XX. mendearen erdialdetik hozteko joera erakutsi duten, dio aldizkariak.
Erretorika literario konplexuak behar dira gero berotegi-efektua teoria bezala mantendu eta Ipar Atlantikoko uren hoztea arrazoitzeko, zehazki, Groenlandiako hegoaldeko eskualde subpolarrean. Aldizkariak dioenez, mende bat baino gehiagoz hozteko joera iraunkorra izan duen eremua da, batzuetan orban hotza izeneko fenomenoa. Azken mendean planetaren batez besteko tenperaturak 1 ºC inguru igo badira ere, ozeanoaren eremu espezifiko hori 0,9ºC-raino hoztu da.
Gogoratu behar ere urak tenperatura errez banatzen duela bere bolumenean eta gure munduan uraren azalera %71 dela. Beraz tenperatura globalean, esanguratsuagoa ura lurra baino, ezpairik gabe.
Hoztea nabarmenagoa da itsasoaren azaleko tenperaturari buruzko datuetan, orban urdin edo hotz bereizgarri bat erakusten baitute planetaren tenperatura-aldaketak erakusten dituzten mapetan. Fenomeno hori ozeanoaren sakoneran ere ikusten da, 3.000 metroraino, eta horrek adierazten du fenomenoa ez dela azaleko efektu batera mugatzen, ur-zutabe osora baizik.
Artikulua mota guztietako espekulazioetan nahastuta amaitzen da, agian eta posible da esamoldeekin zipriztinduta, adibidez, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean zehar itsas maila munduko batez bestekoa baino hiruzpalau aldiz erritmo handiagoan igo daitekeela.
Gogora ekarri behar zaie Biology Insights aldizkariko zientzialariei otsailean Nature aldizkarian argitaratutako artikulu bat, azken bi mila urteetan itsas mailak ez duela gora egin frogatzen duena, ez behintzat Afrikako kostalde atlantikoan. Aitzitik, jaitsi egin da.
Zenbat kalte egiten duen zientziaren izenean ezartzen den dogmak... Are gehiago dogma hori giza-taldea manipulatzeko beldur tresna erlijioso bezala erabiltzen bada.
(https://mpr21.info/las-aguas-del-atlantico-norte-se-estan-enfriando-desde-hace-mas-de-cien-anos/ artikuluaren zatiak itzuli eta edukian oinarrituta)
Inoiz berandu ez, barkamena eskatzeko
Ez dago txertoen erabilera arrazoitzeko ikerketa zientifiko ganorazkorik. Gezurrak ugari, bai orain eta baita oraingo eta aurreko mendeko haurren txertoetan ere. Datu objektiboei begira, INEko estatistiketan oinarrituta ("Vacunaciones sistemáticas en cuestión" liburuan datuon azterketak agertzen dira, joe...liburu honen aleren bat badaukat eta baita beste batzuk erosi ere eta zenbait medikuri oparitu nizkien ...Prezio horretan gustora salduko nuke nirea...) gezurra da gaixotasun bakarra ere txertoei esker gainditu denik. Eta berdina da AEBetako estatistiketan edo Europako edozein herrialdetako estatistika begiratuta ere.
Onurarik sortu ez, eta gainera albo-ondorio, edo ondorio zuzen oso arriskutsuak.
Datuak mahai gainean izanik, inoiz ez da berandu barkamena eskatzeko. Ausardia behar delako artaldetik irten eta egia azalera ateratzeko.
Daniel Neides doktoreak barkamena eskatu zien bere paziente ohiei, eta onartu zuen ez zituela erabat ulertu eta jakinarazi bere karrera medikoan txertoekin lotutako arriskuak eta xehetasunak.
Bere hitzetan:
- Bera unibertsitateko medikuntza irakaslea izaki, ez du ezagutzen txertoei buruzko irakaskuntza unibertsitariorik inon ere ez: zerez eginak dauden, ez segurtasun erregistrorik, informatu ondoko onespenik, kalteak...
- 1986an AEBko Kongresuak albo ondorioen erantzunkizunetatik farmazeutikak salbuesten ditu.
- Txertoetaz irakasten dena: txerto-egutegia buruz ikastea.
- 1992tik 4 mila milioi dolar ordaindu dira txertoen kalte zuzenengatik.
- Txertatzeko dauden ordainketa (interes konflikto) eta koakzio, presio eta kalteak aipatzean...ezin negarrari eutsi, ez delako informatzen eta ez delako informatu ondoko onespenik jasotzen.
- Transparentziarik ez dago txertoen albo-ondorioak daudenean eta berauek ezkutzeko eta erridikulotzat hartzeko portaerak daude medikuongan.
Covid-19 txertoaren desastrea
Jon Ander Etxebarriak datu ofizialak soilik aintzat hartuta (Eusko Jaurlaritzakoak eta OMErenak) eginiko txostenaren azalpena, datuak, estatistikak, grafikak eta analisia:
Medikuak Eusko Legebiltzarrean ikerketa eskatzen
Aspalditik ia ez dut telebistarik ikusten baina suposatzen dut ETBn ez zituztela publiko egingo Angel Bidaurrazaga eta Juanjo Martínezen saioak eta are gutxiago gure politikarien erantzun antzu eskasak. Zientziaren kontsentsuaren izenean ikerketa zientifikoa egitea ukatzen.
Ikustekoa gero, gure komunikabide eta politikariek ezkutatzen digutena (zatika ikusi barik agerraldi osoa ikustea nahi izan ezkero -57 min-, azkeneko bideoan ikusgai):
Angel Bidaurrazaga, euskaraz, zentsura eta totalitarismoa salatzen
Lotsagarriak gure politikarien erantzunak. Flipatzekoak, Estatu Batuetako Kongresuko txostena mahai gainean egonik. Maila handiko zientzia mahai gainean. Han ikerketa egitea erabaki eta hemen ukatu. Erabaki politikoak zientziaren izenean inongo kriterio eta froga zientifiko barik hartu eta oraindik hartzekoak. Angel Rico, PSOEkoa bereziki parregarri. Jarrera normalena, Voxekoa, Amaia Martínez, galderak eginez gutxienez, errespetuz Bilduko Rebeka Ubera, txintik ere ez esan gabe eta baita PPko Garrido ere, beste gogoeta batzurekin osteleritza eta abarrei kalteekin... PNV eta PSOEren haserre tonua, harrigarria eta kezkatzekoa, ikerketa egitea ukatzen, gezurretan oinarrituta (eta Zientziaren kontsentsuaren izenean... zientzia egiteko aukera bera ukatzen). Ikerketa egitea eskatzea, arriskutsua!!!! Politikariek euskal hiritarrak tontotzat hartu gaituzte. AEBetako demokraziak akats ugari izango ditu, baina han politikari ezjakinek jakin dezaketenei ikertzeko eskatzen diete eta baita ikerketa egin eta publiko egin ere. Hemen ez... Gainera zentsura egon dela agerraldi publikoan ukatu eta seguruenik saio instituzional publiko berdina, zentsuratu.
Politikarien esanei erantzunez, Juanjo berriro:
Agerraldi osoa, hemen ikusgai
Informazio gehiago, nola ez, Independentean.
Zer BAI den BIOLOGIA
Lanka doktoreak, lehenik eta behin, "Hamerren fokua" izenekoaren interpretazioaz hitz egiten digu. Gorputz eta arimaren osasuna. Programa biologikoak. Benetako sendatzeak nola ematen diren.
Bigarrenik, ZEREZ eginda gauden ulertzeko oinarriak azalduko dizkigu. Bere hitzetan: "SUBSTANTZIA trinkoa, liposoluagarria eta bizitzaren eraikitzailea da"... "energia horrekin eginak gaude, horregatik beti esaten dut sustantzian pentsatu behar dela, eta ez partikuletan".
Lanka doktoreak Demokritoren teoria atomikoak egin duen kaltea azaltzen digu: "teoria atomikoak atomoetan bakarrik pentsatzea ahalbidetzen digu. Gure pentsatzeko gaitasuna kaltetua izan da, zikiratua. Partikuletan pentsatuz dena korapilatzen dugu eta EZ dugu ulertzen ikusten duguna, Kosmosean integratuta gaudela ". Uraren 4.egoera, sustantzia bezela ulertzeko beharra.
Honako hauek ere aipatzen ditu: energia bizitzaren jatorri gisa askatzeko mekanismoak, gure kosmosa osatzen duten interkonektatutako mintzak, zirkulazio-sistemaren funtzionamendua ikuspegi horretatik, RNAren eta DNAren funtzioak, bakterioen egokitzapena (pleomorfismoa?).
Amaitzeko, "covid muntaiaren" azterketa erradikala egiten du, eta, beti bezala, itxaropen-mezua eta informazio hori zabaltzen jarraitzeko beharraren mezua uzten digu.
Beste bideo argigarri bat, Barea anaiena, Lankaren tesiak laburbilduz, hau gazteleraz:
BIOLOGIA zer ez den
Stefan Lanka jaunak, itsas biologoak, birologiaren historia kontatzen digu. Genetikari, birologiari eta teoria zelularrari buruzko aurreko ezagutzak ezeztatzen ditu. Birologo gisa, aurreko kontzeptuak ikertu zituen eta ulertu zuen ez direla zuzenak. Jende gehienak izuaren biologian sinesten du, non gure molekulak gure aurka bihurtzen diren, euren helburu bakarra hiltzea den eta, gainera, zabaldu egin daitezkeen. Lankak ezeztatu egiten ditu ideia oker horiek.
2022ko urtarrilaren 21ean grabatutako hitzaldia daukazue hor behean, alemanez eta gaztelerazko azpi-tituluekin.
"Birus gisa aurkeztutako egituretako bat ere ez da INOIZ ikusi gizakietan, animalietan, fluidoetan, mukosetan, listuan, odolean eta semenean. Inoiz ez dute biologia bizian ikusi. Inoiz ez ".
"Birus gisa aurkeztu zaizkigun egitura guztiak saiakuntza-hodian sortzen den deskonposizioaren produktu tipikoak dira"... "Hodi horren barruan ikertzen dute edo, hobeto esanda, IKERTZEN DUTELA USTE DUTE, bizitza aztertzeko gai direla".
"Irudietan ikusten dugun ehunen deskonposizio hori, INOIZ ez da ikusi ehun bizietan, guztiz espezifikoa da saiakuntza-hodian".
"Virchow-ek uste zuen ehun deskonposatuak behatuz bizitzari buruz zerbait esan zezakeela, GAUR EGUN BERDINA DA".
"Birologoek modu guztiz antizentifikoan egiten dute lan, INOIZ EZ dutelako kontrol-esperimenturik dokumentatu".
"Egitura batzuek badaude... beti dute azido nukleiko bat, beti luzera berarekin eta beti konposizio berarekin"... "fagoak deitu ziren bakterioak jaten zituztela uste zelako, baina orain beste gauza bat dakigu: bakterioek esporak osatzeko denborarik ez dutenean, eta espora horietatik azkar azaleratu daitezkeenean, MINIESPORAK osatzen dituzte"... "egitura horiek birusentzako prototipo bihurtu ziren".
"Zer egiten dute birologoek? Azido nukleikoaren zatiak hartu eta genoma birala deitzen dioten zerbait fabrikatzen dute "..." horrek deskribatzen du EZ dutela ezer isolatu eta errealitatean AURKITU EZ dutena biderkatu eta informatikoki diseinatu behar dutela".
Kazuhiro Haraguchi lehendabiziko politiko garrantzitsua Covid-19 txertoagatik barkamen eske
Jendetza baten aurrean egindako hitzaldi batean, Barne Arazoetako eta Komunikazioetako ministro ohi eta Ordezkarien Ganberako egungo kide Kazuhiro Haraguchik adierazpen sentitua egin zuen Japoniako herriari barkamena eskatuz ARNm-ek Covid delakoaren aurka jarritako injekzioek eragindako heriotza masiboengatik eta lesioengatik.
Gauza biologiko eta infernutar honen ondorioz tragikoki hil zirenei nire doluminik sentituenak eskaini nahi dizkiet. Hil behar ez zutenen irudiak, frustrazioa, tristura eta ezintasun-sentimenduak... Dieta Nazionaleko kide zarenez (Japoniako legegintzaldi nazionala), barkamena eskatzen dizuet. Asko hil dira, eta ez zuten hil behar, adierazi zuen legebiltzarkideak.
Diskurtsoaren beste zati batean, barkamena eskatu zuen Covid tratamendu alternatiboak kentzeagatik, hala nola ivermectina, pandemiaren aurkako borrokan paper garrantzitsua izan zezakeena.
Japoniar medikuntzarekin erantzuten saiatu ginen koroa bezalako arma biologikoak hedatu zirenean. Ivermektina izan zen. Satoshi Omura doktoreak garatua. Kasu hau eramaten saiatu ginen eta Dieta Nazionalerako lehen proposamena izan zen. Hala ere, zapaldu egin zituzten. Zergatik? Merkeak direlako, esan zuen funtzionarioak.
Adierazpen horrek txalo zaparrada handia eragin zion jendetzari.
Pertsona askok adierazi zuten irabazi korporatiboek lehentasuna izan zutela giza bizitzekiko pandemian zehar.
Haraguchik bere borroka propioak ere aipatu zituen, eta manifestariei aitortu zien "turbo" minbizi mota bat garatu zuela, eta azkar egiten zuela aurrera, jaso zituen txertoak "lote hilgarriak" zirelako.
Gaixotasunaren aurkako bere guduaren kontakizun zintzoak -aldaketa fisiko garrantzitsuak izan zituen, hala nola buruko ile-erorketa- entzuleak hunkitu zituen.
Era berean, bere hiru lankide larri kaltetu zirela eta batzuk ospitaleratu ere egin zituztela jakinarazi zuen. Atzo, hain zuzen ere, Legegile Nazionaleko (Dieta Nazionala) hiru kiderekin bildu nintzen. Txertoaren ondoren larri gaixotu dira, batzuk ospitaleratuta. Baina ez dute hitz egiten. Ez dute ezer esaten. Ez dute ezer esaten!, esan zuen goi-mailako politikariak inpotentziaz.
Horrela, Haraguchik funtzionario publikoek txertoek eragindako osasun arazo pertsonalak argi eta garbi eztabaidatzeko duten ezinikusia edo ezintasuna nabarmendu zuen, eta bere haserrea adierazi zuen komunikabideek adierazpen askatasuna kolokan jarriz ahots disidenteak gaitzesteko egindako ahaleginagatik.
Lehengo egunean telebistako 3.kanaleko Mishimarekin hitz egin nuen. Huts egin didate. Gure ahotsak isilarazten saiatzen ari dira. Gure ahotsak isilarazten saiatzen ari dira. Gure askatasuna, gure erresistentzia, gure boterea blokeatzen saiatzen ari dira. Gu gelditzen saiatzen ari dira. Baina ez dugu inoiz galduko, amaitu zuen.
Orain bera, ZENTSURA jasaten...
Zeruko lerrokada kimikoak eta aldaketa klimatikoa
2020tik urak burtsan kotizatzen du. Guztion onura eta eskubide beharko lukeen bizitzarako ezinbestekoa den gaia. Eta goitik behera datorrena manipulatzeak boteretsu bihurtzen zaitu. Hortik hasita, gizakiaren bizitzaren prezioa hutsaren hurrengoa dela konturatzeraino.
Psikopata hauek Zientzia gezurrez jositako erlijio bezala darabilte. Zientziak hau dio eta zuk hiritar eredugarri eta zientziaren jarraitzaile itsu bezala, obeditu, ezer ere ez dakizu eta.
Bestalde, nola egiten da "inyectar polvo de carbonato cálcico en la atmósfera", Gates jauna?
Duela hamar bat urte, Chemtrail edo lerrokadura kimikoak salatzea konspiranoiko edo konsparanoiko burubakoon kontua zen. Gaur egun, ez dago inongo zalantzarik. Informazio ugari dago, ondo kontrastatua eta gure komunikabideek azalduko ez digutena.
Hoberena, informazioa ezagutzea. Informazioa boterea da eta horregatik hainbeste interes informazioa ezkutatzeko. Hoberena, hori, informatzea. Horretara, hona hemen lau zatitan banatua dagoen bideoa: artikuloak, patenteak, datuak...
1. zatia:
2. zatia:
3. zatia 4. zatia
Climate: The Movie
Geroago eta argiago, aldaketa klimatikoaren afera elite politiko-ekonomiko globalaren manipulazio itzelaren ondorio nabarmena dela ikusten da. Ez da zientzia.
Estafa monumentala.
Gure norbanakoaren askatasuna urratzeko metodoa da. Beldurra makiabelikoki erabiltzeko aldaera berria. Gobernu global faxista ezartzeko tresna. Besterik ez. Eta klaro, aldaketa klimatikoa zalantzan jartzen dutenak (nahiz eta maila goren goreneko zientzialariak izan), herejeak dira, negazionistak, terraplanistak, gizateriaren etsaiak, arriskutsuak eta horregatik zentsuratuak izan behar dute eta hobeto, zigortuak.
Ez dago inungo ebidentziarik CO2 mailaren eraginak aldaketa klimatikorik sortzen duenik baieztatzeko. Klima beti ari da aldatzen, minututik minutura... eta esaterako, XX. mendeko 30 hamarkadan AEBtan, gaur egun daudenak baino egun askoz beroagoak egon ziren... Eta horrela, nahi beste datu.
Berotze-efektua ezin izan da demostratu eta horregatik orain, arrisku klimatikoa eta emergentzia kontzeptuak indartu dituzte. Propaganda asko eta zientzia gutxi.