Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Zergatik abandonatzen dira jauregiak?

Zergatik abandonatzen dira jauregiak?

Markos Zapiain 2024/09/18 21:49
Eneko Bidegainen Bichta éder eleberrian —37. orrialdean— jauregietatik ahal bezain urruti ibiltzera bultzatzen duten lau kasu ageri dira.

Eñaut protagonista kazetariak “Jauregi abandonatuak” bilatu du Googlen. Emaitzak:

 

«Euskaraz, Nafarroako erresumaren garaiko gazteluei buruzko sarrerak pantailaratu zaizkio.

Frantsesez, bakar batzuk baizik ez zaizkio agertu.

Zerrendan lehenbizi agertzen den jauregiko jabe bati burua moztu zioten Frantziako Iraultza garaian, eta azken jabeak auto-istripuz hil ziren.

Bigarrenean duke bat bizi izan zen, zorrotza bezain errespetatua. Paparazzi batek maitale batekin atera zuen argazkitan, eta dibortzio prozesu gogor batean galdu zituen ondasun guztiak.

Hirugarrena sorgindua omen da, Parisko preserbatibo saltzaile batek erosi zuen 1980ko hamarkadan, eta hara joan zen bizitzera familiarekin. Egunetik biharamunera hustu zituzten lekuak, mamuak atzetik zituztelakoan.

Laugarrenean hogei laguneko sekta bat bizi izan omen zen, eta haietatik sei kide hil omen ziren…»

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.