Blogak
“Aromak” altzairuzko arte-lanen lehen hatsak
2025/01/12“Aromak”, Eduardo Chillida eskultorea jaio zeneko mendeurrena amaitzeko ikuskizuna Legazpin, jarraipenen bat edo beste merezi izango lukeena. “Aromak” omen ziren gerora sortaraziko ziren piezen lehen urrats legazpiarrak.
Eusebio "Endaitz", hurrago
2025/01/08Eusebio Erkiaga 1912-09-04 1993-05-31, Eusebio Erkiaga. Azal biguna, 20 orrialde. euskara hizkuntza, 1995ko mai. 20a(e)an Lekeitioko Udala - Kultur Batzordea(e)n argitaratua.
Sinesgarritik gutxi
2025/01/06"Emilia Pérez" ekoizpenak irabazi ditu bart, Los Angelesen, musikalik zein ingelesez besteko filmik onenei dagozkien 2025eko Urrezko Globo (1) sariak. Orain hurrengo Cannesko zinemaldian (2) Epaimahaiaren eta Aktorerik Onenari sariak jaso ostean, Jacques Audiard zuzendariaren lana zain gelditzen da, hurrengo martxoan Oscarren bat bereganatuko ote. Hala ere, orain arte, kritikak hobeak izan dira, txarteldegiko diru-sarrerak baino.
Ijitoak Euskal Herrian
2025/01/06Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Zuzendaritzak, Aniztasunaren II. Foru Planaren barruan, enkargatu zion erakusketa Juantxo Egaña argazkilariari. Egaña bera eta David Martín dira «Pindro Dantzariz» izeneko erakusketaren komisarioak. Aiete Kultur Etxean dago ikusgai martxoaren 2ra arte.
Bihotzeko gaitzen gorakada
2025/01/03Washington-en Japonian bezala Covid-19 txertoa eta geroko bihotzeko gaitzen gorakada izugarria izan da.
Denboraren balioa
2025/01/01Urtebete urtebete da. Hemen eta Kontxintxinan. Iaz, aurten eta datorren urtean, umetan nahiz zahartzaroan. Baina, hala ere, bizitzak aurrera egin ahala denbora laburtzen ote doan hauteman ohi dugu. Nork daki benetan zientzia ote den, baina nolabaiteko zentzuari zor zaion logika bai, behintzat.
Duela 50 urteko euskal elizaren letren ispilu
2024/12/29Joanean doakigun urte zaharrean bete dira 50 urte, “Herria” astekariaren liburu-sailak argitara eman zuela “Idek eta zabal” (Baiona, 1974) liburuxka, Piarres Lafitte euskaltzainak P. Ithurralde izengoitiz idatzia. 72 orrialdeko (115x150 mm.) liburuñoa, Luis Villasante euskaltzainburuaren 10 orrialdeko iruzkina merezi izan zuena.
AEBetako Kongresuko Txosten "negazionista"
2024/12/28Orain arte Covid-19 gaitzari buruz egin den ikerketa ofizial handienaren arabera, hartu ziren neurriek oinarri zientifikorik ez dute
Zapatismoa Diego Enrique Osornoren eskutik
2024/12/28Azaroan kaleratu dute gaztelaniaz Diego Enrique Osornok idatzitako «En la montaña» liburua. Anagrama argitaletxearen Kronika saria bereganatu du.
Aitzurra esku batean eta ezpata bestean
2024/12/27Euskalduntze irakasle-taldea Israelen izan ginen, 1982an, hebreera-irakaskuntza ezagutzeko eta, besteak beste, urtebete lehenago israeldar gudarosteak bereganatu berriak zituen Golango gainetara eraman gintuzten. Ez ditut ahaztuko pozarren zeuden soldadu gazteen begi-ninien distirak, Lurralde Promestuaren mugetaraino iritsiak baitziren, nahiz NBEren iritziaren kontra izan. 42 urte geroago, Israelek marra hura jo eta pasa egin du Siriako lurraldeetan barrena.