Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

SOSOLARA GAZTA EGITERA

Arrate Kultur Elkartea 2016/05/16 11:24

Datorren igandean, maatzaren 22an Sosola baserrira joango gara gazta egiten ikastera. Oraindik badago aukera apuntatzeko. Animatu!!!

Bonbardaketa Eibarren

Arrate Kultur Elkartea 2016/04/25 17:50
Eibarren bonbardaketaren inguruan Erakusket eta Testigantzak egunotan.

Erakusketa

Bonbardaketaren inguruko Erakusketa Topalekuan maiatzaren 1era arte. Egun osoa zabalik tabernatik.

Testigantzak

Apirilaren 26a, asteartea, arratsaldeko 19,00etan, garai hartako TESTIGANTZAK; Julia Lanas eta Kontxa Laspiur. Moderatzailea Josu Ibargutxi

BERTSO ASTEA KULTURALEAN

Arrate Kultur Elkartea 2016/03/31 12:32
Apirilak 6 asteazkena 19,00etan BERTSO SAIOA tabernan Apirilak 8 ostirala BERTSO AFARIA. Tiketak salgai tabernan Animatu, giro paregabea egongo da eta

Apirilaren 6an, asteazkena, BERTSO SAIOA tabernan 19,00etan

Apirilaren 8an, ostirala, BERTSO AFARIA. Tiketak tabernan salgai: 20€ bazkide eta langabetuak eta 24€ gainontzekoak.

Animatu, giro paregabea egongo da eta!!!

MARTXOAREN 8a

Arrate Kultur Elkartea 2016/02/24 17:50

 

- MARTXOAREN 3tik 13ra ERAKUSKETA. Erakusketaren irekiera martxoaren 3an arratsaldeko 19retan luntx txiki batek lagunduta.

-MARTXOAREN 9an, arratsaldeko 19retan, "PROHIBIDO RECORDAR" DOKUMENTALA eta "EDUCACION, MEMORIA E HISTORIA de las mujeres vascas"lLiburuaren aurkezpena

XIX.EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA

Arrate Kultur Elkartea 2016/02/03 11:29


OINARRIAK 

Arrate Kultur Elkarteak, XIX. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA antolatzen du. 2016an hemeretzigarren edizioa izango da. Lehiaketaren bidez, nolabait, aratoste edo Karnabaletako oroitzapen fisikoa gera dadin.

 Lehiaketa "Aratusteak" (hau da, inauteriak edo karnabalak) lemapean eta gai horrekin lotuta antolatzen da. Argazkiak ez dute zertan Eibarko aratuste edo Eguen Zurikoak izan behar.

 Lehiaketa irekia  da zaletu guztientzat.

Partehartzaile bakoitzak  gehienez 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta argazkiak  koloretan nahiz zuri beltzean aurkez daitezke. Hori bai, soportea edo passpartout-a izan beharko du  ( 40x50 zentimetro izango du).

 Beste lehiaketetan saritutako lanak ere aurkeztu daitezke.

 Argazkiak Arrate Kultur Elkartean -Zuloagatarren 3, Eibar-,  lehen solairuko bulegoetan edota taberna- kafetegian jasoko   dira. Barruan sobre batean, lanaren izena, egilearen izen- abizenak eta kontakturako telefonoa dituela.

 Argazkiak entregatzeko AZKEN EGUNA, karnabaletako asteartea (otsailak 9) pasa eta 4 astera izango da, hau da, MARTXOAK 9, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan

 Argazki sarituak elkartearen esku geratuko dira eta ez dira helburu komertzialekin erabiliko.

 Epaimahaia Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza taldeko kide bik eta Arrate Kultur Elkarteko kide batek osatuko dute.

 Sariak: Argazki onenari, 160 euroko saria; bigarrenari, 100 euroko saria,  eta hirugarrenari, 60 euroko saria.

 Sarien banaketa hamabost egun beranduago egingo  da, lan guztiekin Topalekuan antolatuko  den erakusketaren irekierarekin batera; martxoaren 23an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan.

 Aurkeztutako argazkiak ARRATE KULTUR ELKARTEKO lokaletan erakusgai izango dira, martxoaren 23tik apirilaren 3ra.

 Saritu gabeko lanak  apirilaren 6tik apirilaren 20ra arte jaso ahal izango dira elkarteko bulegoan, astelehen, astearte eta ostegunetan goizeko 10,30etatik 12,30etara eta asteazkenetan arratsaldeko 17,00etatik-19,00etara.

 Informazio gehiago: bulegoan, 943 20 22 99 ( utzi mezua erantzungailuan) edo arratekultu@gmail.com

 

 BASES DEL CONCURSO

  Arrate Kultur Elkartea organiza el  XIX. concurso de fotografía Eguen Zuri:

 -Concurso “Aratusteak”; será este el tema del concurso. No tienen por que ser fotografías sacadas en Eibar 

  • El concurso será abierto para todas/os las/os interesadas/os. 

  • Cada participante podrá presentar un máximo de cuatro trabajos. Y dichos trabajos podrán ser tanto en color como en blanco y negro. Se pedirá que tenga soporte o passpartout (será de 40 por 50 centímetros).

  • También se podrán presentar trabajos premiados en otros concursos.

  • Las fotografías se entregarán en los locales de Arrate Kultur Elkartea (Zuloagatarren 3, Eibar) o en el bar. Dentro, en un sobre, se especificará el nombre del trabajo, nombre y apellidos del autor y el número de teléfono

  • Último día para entregar los trabajos será el 9 de Marzo, miércoles,    a las 19,00 horas.

  • Las fotografías premiadas quedarán en manos de Arrate Kultur Elkartea, pero no se utilizarán con fines comerciales.

  • El jurado lo compondrán dos personas del grupo de fotografía del Klub Deportibo de Eibar y una persona de Arrate Kultur Elkartea.

  • Premios: 160 euros para la mejor fotografía. 100 euros para el segundo. Y 60 euros para el tercero.

  • Los premios se repartirán el 23 de Marzo a las 19:00 horas, al inicio de la exposición que será exhibida en el Topaleku de Arrate Kultur Elkartea desde el 23 de marzo hasta el 3 de abril.

  • Las fotografías no premiadas se podrán recoger desde el 6 hasta  el 20 de Abril en las oficinas de Arrate Kultur Elkartea; los lunes, martes y jueves de 10,30 a 12,30 y los miércoles de 17,00 a 19,00. 

  • Para más información: 943-202299, arratekultu@gmail.com o en los locales en horario de oficina

2013ko Elkartearen Batzarra

Leire Abanzabalegi 2013/02/19 16:55
Otsailaren 27an arratsaldeko 19:00retan elkarteko bazkideen urteko batzarra egingo da Topalekuan.

Diaporamak Udan

Arrate Kultur Elkartea 2011/07/04 11:33
Urtero bezala, aste honetan "Diaporamak Udan" ekimena antolatu du Arrate Kultur Elkarteak, San Andres elizaren klaustroan. Aurten asteartetik ostegunera 3 diaporama, "Zaldiz mugarik gabe", "Dolpo, biziaren muturrean" eta "Dolomitak" eskainiko dira eta ostiralean Antzerki irakurria.

Diaporamen laburpena eta informazioa.

Zaldiz mugarik gabe.

Asier Aranzabal eta Mila Gallastegi

Uztailak 6 asteartea gaueko 22:00etan. San Andres elizako klaustroan

Saharako basamortuan eta Mongoliako estepan eta taigan zehar.

Seguruenik bidaiatzeko modurik atsegingarriena, zaldi gainean naturarekin bat egitea da. Tamalez, asfaltoaren zibilizazioan, abenturarako hezi gabeko zaldi bideak nekez aurki daitezke.

Zorionez, planetan badira oraindik hezi eta mugarik gabeko lur-eremuak, Saharako basamortua eta Mongoliako estepa adibidez. Bertan nomadak baino ez dira bizi, zaldi gai...nean trostan nahiz trapaladan, begirada infinituan jarrita, Lawrence de Arabia eta Genghis Kan bailira, bidaiatzen dutelarik.

Ikus-entzunezko honek zaldi gainean egindako bi bidai biltzen ditu: Bata, Sahara basamortuaren iparraldean, Tunis herrialdean. Arabiar zaldi ederren gainean, Nomada beduinoen bideak jarraikiz, harearen gozotasunaz eta dunen itxura leunaz gozatuko dugu.

Bigarrena, Mongoliako lurraldetan. Bertako zaldi txiki baina indartsuen gainean, iparraldeko estepak eta taigak (baso boreala) zeharkatuz, elur-oreinen abeltzainak diren Tsaatan tribua ezagutuko dugu. Herrialdearen mendebaldean, zalditik jaitsi eta Altai mendietako Kazajoen lurraldean barneratuko gara oinez, arranoekin ehizan nola aritzen diren ezagutzeko eta Potani glaziarrean Malchin mendia (4037 m) igotzeko.


Dolpoa: "Biziaren muturrean"

Egilea: Joxe Ramon Agirre ( Márron)
Gidoia : Gorka Etxabe
Produkzioa : Arteman Komunikazioa
Kamara : Iban Toledo

Uztailak 7 asteaztena gaueko 22:00etan. San Andres elizako klaustroan

Dolpoa, aparteko mundu bat.
Nepaleko ipar-mendebaldeko lurraldea da, Himalaiako mendi-kate altuan kokatua. Dolpoa XIX. mendearen hasieratik Nepalen administraziopean dago, baina, kulturari eta geografiari dagokionez, Tibeten zati banaezina da. Haren hedadura 5.000 eta 7.000 kilometro koadro inguru da eta bertan 5.000 biztanle inguru bizi dira, 35 herrixka eta monasteriotan banatuta.

Nepaleko gobernuak itxita izan zuen leku hau 1956 arte, eta 1990 arte ez zuen utzi mendebaldeko inor han sartzerik, ordura arte toki iristen oso zaila izan zen, kanpoko ezerekin nahastu gabea. Geroztik ere, ez dira 500etik gora urtero Dolpoan sartzen direnak.

Han ez dago biderik, ez telefonorik, ez telebisiorik, ezta argindarrik ere. Ez dago ospitalerik ezta medikurik ere: jaio berrien ia erdiak hil egiten dira urtea betetzerako.

Dolpoa “be-yül” bat da tibeteraz, eta lurralde ezkutua esan nahi du.
Jendea bizi den munduko goi-lautadarik altuenetako bat da, altuegia euri asko egiteko.
Lurralde hau nazio hartako zabalena da lurretan eta jende gutxien duena. Mendebaldean, Kanjiroba Himal-eko mendi-puxka du muga, eta Iparrean eta Ekialdean Tibeteko goi mendateak, baina funtsezko muga Hegoaldean du: Dhaulagiri, munduko seigarren mendi altuena, Dolpoaren hego-ekialdeko ertza mugatzen duena eta lurralde osoaren talaia dena. Mendiaren garaiera izugarriak ez die uzten eurite monzonikoei Dolpoko lurrak bustitzen, eta arrazoi horregatik Nepaleko gainontzeko lurren paisaiaren oso bestelakoa da Dolpokoa.

Han arroza ez da hazten, eta beste laborantza batzuetan eta abelgintzan oso nekeza da ezer ekoiztea. Hango landaretza eta fauna Txinakoa eta Errusiakoaren antzekoak dira, urki txiki-txikien basoak eta artaldeentzako larreak. Ardi horiek elurretako leopardoaren bazka izan ohi dira, felinoen arteko animaliarik exotikoena eta iheskorrena.

Dhaulagiri eta inguruko mendiek ez dute klima bakarrik baldintzatu, hango komunikabide errazena Tibetetik barrena datorrena izatea ere horrexegatik da. Ondorioz, lurralde horrek harreman estua du Iparraldeko auzokidearekin. Dolpoko biztanleek -Dolpo-pa izenez ezagunak- tibetarrekin batera dituzte hainbat ezaugarri: erlijioa, kultura eta dieta, hizkuntza ere askorena tibetera da edo haren familiakoren bat (badira dialekto batzuk lurraldeko bizpahiru herritan beste inon erabiltzen ez direnak).

Dolpoak ardatz lana egiten du Tibet, India eta Nepalgo mendietako biztanleen artean; hala ere, kultura horietatik guztietatik aparte gelditzen da. Lurralde horren urruntasunak eta berezitasunak nortasun aparta eman diote , bere baitara bildutako izaera, kanpoko munduaren ia batere ezagutzarik ez duena. Hango uda garaia motza eta hotza izan ohi da, eta bertako zelaietan eta mendi-hegaletan bildutako uztak sei hilabeterako bakarrik asetzen ditu bertakoen premiak. Ekoizten dituzten garagarra, arto beltza eta patatak ez dira iristen bizitzeko behar den gutxienekora ere; yak-ek eta ahuntzek ere ez dute nahikoa larrerik hango negu luzeetan. Horregatik, aro hotzean gizonak hegoaldera joan ohi dira beren zamaketarako abereekin, eta komertzioa egiten dute ahal dutenarekin, arroza eta bihia eskuratzeko, izan ere mendian ezin da arroza landatu,
Gizon batzuk Indiaraino ere iristen dira, nekazaritzan jarduteko, baina gehienek komertzioa egiten dute, beren aita eta aitonekin aritu ziren familia berberekin, beren yak abereak hango zelai jorietan bazkatzen diren bitartean. Neguko hilabeteetan Dolpoan ia-ia emakumeak, , lamak eta gaztetxoak bakarrik gelditzen dira. Gaztetxo hauen artean bada bat neguko gau ilun eta luze hoietan mendi erraldoi eta tontor zorrotz hoek igotzearekin amesten duenik eta hau Thilee da , gure protagonista.
Thilee Dolpo barrenean dagoen Kakkot herrixka bateko mutiko bat da .
Aita gazterik hil zitzaionez etxeko ardurak amarekin batera goiz artu dituena. Hala ere ezindu kendi burutik eta bere begiradak gain auskor hoei jarraitzen die ametsetako bide horri jarraitu nahiean..
Lortuko du ametsa gauzatzea?

Dolpoaren urruntasuna ez da mugatzen hango paisaiaren eta klimaren laztasunera. Lurralde hartara iritsi diren bisitari bakanen artean badira ikerlari batzuk, hango fauna, landaretza eta bertakoen kultura aztertzera joanak. Gehienak liluratuta gelditu ziren, bizimodu zail horrek zirrara ezurretaraino sentituz eta hala ere bertaratzen segitu zuten behin eta berriz.
Lilura eta aldi berean sentitutako zirrara horixe bera da gu ere Dokumental honen proiektura ekarri gaituen

 

Dolomitak

Migel Anjel Otsoa de Alda Gurrutxaga eta Imanol Diaz de Garaio Esnaola. www.otsoa-garaio.com

Uztailak 8 osteguna gaueko 22:00etan. San Andres elizako klaustroan

Dolomitak, gizadiaren ondare izendatu zituen UNESCOk 2009ko ekainaren 27an, hango aberastasuna, eta, flora eta fauna babesteko. Edertasun ezohikoa du erabat, erreka, laku, haran eta mendiek osatzen dutena. Historiak ere zeharkatzen ditu haran hauek, gudaldi gogor asko gertatu baitziren bertan Lehen Mundu Gerran.

Ez da harritzekoa gailurretan hainbat monumentu esanguratsu eta gurutze ikustea, ezagun direnak via ferrata ...entzutetsuei esker.
Babestutako alde honek bederatzi mendi multzo dauzka, guztira 231.000 hektarea, Trento, Bolzano, Belluno, Pordenone eta Udine probintzietan banatuta eta gailur batzuk mitikoak dira, Lavaredoko hiru gailurrak 2998 m., Pelmo 3169 m. , Cimon della Pala 3184 m. , Civetta 3220 m. , eta La Marmolada 3343 m. , hauxe da Dolomitetako punturik altuena. Mendi arrosak izena hartzen dute eta Deodat de Dolomeuk aurkitu zituen 1791n, eta honek eman zion izena mendi horietako haitzari: Dolomia; mineral berezi honek Dolomitetako haitzei ukitu gorrixka-arrosa ematen die, benetan liluragarria, eta hala mendikate horiek nagusitasun eta edertasun berdingabearen jabe dira.

Dolomitetan zehar ibiltzea egundoko gozamena da, udazkena aukeratu genuen, urtaro horretan paisaiak argi eta kolore berezia ematen duelako. Alpeak izan arren, oso desberdinak dira, oso haran zabalak daude baso eta zelaiz jantziak eta bertatik gora altxatzen dira ehunka metroko haitz zirraragarriak, ezerezetik abiatuta; herriak granitozko hormatzarren mendean daudela dirudi; hain da ikuskizun bizia, zail da bizipenak adierazten: gure asmoa bizi izan dugun horren guztiaren parte bat irudi bidez erakustea da



Arrate Kultur Elkartearen eraberritze inauguraziorako egitaraua

Arrate Kultur Elkartea 2011/06/15 11:27
Arrate Kultur Elkarteko lokalen eraberritzearen inaugurazioa dela eta, hurrengo egunetarako ekitaldi ezberdinak prestatu dira. Taberna eta Topalekua aretoak gaur ekainak 15 zabalduko dituzte bere ateak, baina bertso-saioak, topaketak, erakusketak, dokumentalak, hitzaldiak, ... prestatu dira hurrengo egunetarako.

 

Horrela, hurrengo egunetarako prestatutako egitaraua honako hau da:

  • Ekainak 15: Tabernaren irekiera eta tabernakoen eskutik ongietorria Eibartarrei eta Topalekuan Eguen zuri argazki lehiaketako argazkien erakusketa.

  • Ekainak 21: Tabernako bertso saioa, Ordua:19:30
    Bertsolariak: Oier Aizpurua, Manu Goiogana eta Mikel Arrillaga
    Gai Jartzailea: Asier Ibaibarriaga

  • Ekainak 22: Eibarko Kultur elkarteen arteko topaketa. Ordua:18:30

  • Ekainak 27: Ehe-ek landu duen dokumentalaren erakusketa, Ordua: 19:30. Gaia aurkezten: Igone Lamarain

  • Ekainak 28: Liburu eta diskoen truke azoka. Ordua: 18:30etatik aurrera

  • Ekainak 29: Mursegoren kontzertua (konfirmatu barik)

  • Ekainak 30: Elkartearen Batzarra eta elkartekide nagusiei ohorezko intsigniaren banaketa.

  • Uztailak 12: Iñaki Perurenaren Hitzaldia (ordua zehazkete)

  • Uztailak 14: Asier Serranoren ibilbidearen inguruko emanaldia. Ordua: 20:00

 

  • Sorpresatxoren bat

Guztiok gonbidatuta zaudete.

 

Taberna berrituta
Arrate Kultur Elkarteko Taberna berrituta

Berriro ateak zabaltzeko prest

Arrate Kultur Elkartea 2011/06/14 23:26
Eraberritze lanak bukatu ondoren, bihar ekainak 15 asteazkena, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Arrate Kultur Elkarteak ateak zabalduko ditu. Ostegunetik aurrera, ekainak 16, martxan normalean.arituko dira elkartea eta taberna.

Martxoan hasi genituen eraberritze lanak bukatu ondoren, bihar ekainak 15 asteazkena, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Arrate Kultur Elkarteak berriro zabalduko ditu ateak.

Arrate Kultur Elkarteak bazkide, lagun eta orokorrean eibartar guztiak astezkeneko inauguraziora gonbidatu egiten ditu.

Ostegunetik aurrera, ekainak 16,  martxan normalean.arituko dira elkartea eta taberna.

Era berean, elkartean eta antolatzen dituen aktibitate guztietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Azpian, zenbait argazki.

Eskerrik asko eta laster arte!

Taberna berrituta
Arrate Kultur Elkarteko Taberna berrituta

Taberna berrituta

Zine makina zaharra, berrituta
Kultuko zine makina zaharra, berrituta

Antzinako zinema aretoan zegoen zine-makina berrituta

 

Topaleku aretoa
Topaleku aretoa berrituta eta handituta

 Topaleku aretoa handituta eta berrituta

43. Euskal Jaia Eibarren

Eneko Astigarraga 2008/05/22 00:40
43 Euskal Jaia Eibarren
Kartela: 43 Euskal Jaia Eibarren

Maiatzak 23, ostiralean hasi eta Ekainak 1 igande arte luzatuko da aurtengo Euskal Jaia Eibarren, 43. edizioa.

Maiatzaren 25 arte, zapatu gauean, 30ean, Untzagako karpan egingo Kantu Afarirako eta domekan, ekainak 1, toki berean egingo den Herri Bazkarirako sarrerak salgai daude Kultu Tabernan eta Deportiboan.

Egitarau osoa (.pdf formatoan) eta informazio gehiago Deporren webgunean .

Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak