Azkuek Aranari ei zion gorrotoaz
Amatiño
2026/05/04 09:40
Inoiz aipatu izan ditugu Resurrección M. Azkueren zorroztasun eta ironia, zuzentzat jotzen ez zituen arau eta proposamenak zehatz eta dotore asko kritikatzerakoan. Baina zorroztasuna, ironia eta kritika ez dira gorrotoaren sinonimo.
Erantzun bat
Sei mila urteko dolmen-bidea
Amatiño
2026/04/29 09:55
Irukurutzetan barrena, Karakatetik (749 m.) Elosumendirainoko (885 m.) lerroan (1), lau samar eta ia beti 800 metrotik behera jaisteke, bada 11 km. inguruko zidor paregabea, pasealeku aparta, nondik aldi berean ikusten diren, inguru-minguruan, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako mendi-gailurrak. Ez gero pentsa Aldundiak egin duen bideberde berriren bat denik, sei mila urte inguru dituen dolmen-bidea da-eta.
Txinak ez du txertorik behar
Amatiño
2026/04/24 11:15
Jakinekoa, Israelen militarismoak ez lukeela iraungo AEBren laguntzarik gabe. Zalantzarik ez, AEBk Venezuela eta Irango petrolioa nahi duela, erreserbez jabetzeko eta Txinari egoera gaiztotzeko, ez dira-eta alferrik Venezuela eta Iran eresunge gorriaren hornitzailerik handienak.
Zaragozatik Sevillara
Amatiño
2026/04/17 17:20
Joan dira 39 urte Errealak Errege Kopa estreinako (1) irabazi zuenetik, Atlético Madrilen kontra hain zuzen ere. Ondoko lau hamarraldietan dezente aldatu da futbola eta nabarmen, gero, Donostiako kluba bera, zaleen arteko giroa, hedabideen eragina eta inguruko soziologia guztia. O tempora, o mores (2).
Rakhmaninov, Luganskyren eskutik
Amatiño
2026/04/13 10:25
Hegoaldeko lau hiriburuetan eskaintzen dihardu egunotan (1) Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (2) Rakhmaninoven Pianorako 3. Kontzertua. Inoiz burutu den pianorako konposiziorik zailenetakoa eta Nikolai Lugansky (3) egungo piano-jotzailerik onenetakoaren eskuetatik.
Antxobi, Deba-kabrako zangallin
Amatiño
2026/04/09 15:00
Azken gauotan antxoatan dihardute jo eta ke Ondarroako arrantzaleek. Herri-jakintzak dioenez, San Jose egunetik Sanpedrotara, “antxobi”(1) sasoia da. Eta San Pedrotik Arrateko Ama Birjinaren eguneraino, berriz, atunarena. Non arrantzan egingo eta… Deba-kabran.
Oteizaren eta Basterretxearen espazioak
Amatiño
2026/04/06 00:15
Abuztuaren 30 arte zabalik egongo da, Altzuzako (Eguesibar) museoan, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea eskultoreen oroigarriz osatutako erakusketa. “El problema del espacio” deritza eta hamabi museo, fundazio eta galeriatan (1) bildutako 80 eskultura, film, argazki, agiri eta beste hainbat artelanek osatzen dute. XX. mendeko bi eskultorerik nagusienetakoen arteko adiskidetasunak eragindako emaitzaren erakusketa da.
Matilda efektua
Amatiño
2026/04/01 12:40
“Matilda efektua” deritza emakume zientzialarien lorpenak ezkutatu nahi izaterari. Areago, emakumeei eurek egindako lana ez aitortzeaz gainera, zor zaien merezimendua lankide izan dituzten gizonei egotzi izanari. Deitura Margaret W. Rowssiter zientzia historialariak burutu zuen, Matilda Joslyn Gage sufragista eta abolizionistaren omenetan, emakume zientzialarien kontrako muzinkeria historikoa salatzeko.
EAE eta espainiar estatuaren arteko arrakala murrizten ari
Amatiño
2026/03/27 13:50
Langabeziaren 2025 urteko emaitzak 2024ekoaren pareko-edo dira oro har. Hobexeak Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainian eta Europar Batasunean, eta eskastxoagoak Nafarroan, Pirinio Garaietan eta Frantzian. Horrez gainera, 2008ko krisialditik Hego Euskal Herriaren eta Espainiaren artean ohikotzat jo izan den arrakala laburtzen ari da.
Zein zaila den barkamena eskatzea
Amatiño
2026/03/22 23:25
Eztabaida da, XVI, XVII eta XVIII. mendeetan egindako dongekeriegatik Espainiak barkamena eskatu behar ote dion ala ez Mexikori. Jakinekoa da lege zaharraren filosofia: gaizki eginak barkatu eta ondo eginak gogoan hartu.
