Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Petrolioaren medikuntza

Petrolioaren medikuntza

Asier Arregi 2024/09/16 12:25
Medikuntza ofizialtzat gailendu dena, bere garapen farmakologikoan bederen, medikuntza petroliferoa da.

Big Pharma sortzeko giltza nagusia ez zen garapen zientifikoa izan, ezta gure osasuna hobetzeko xedea ere, John D. Rockefeller jaunaren interesa baino.

Rockefellertarrek petrolioaren eratorriekin lehendabiziko farmako eta drogen parte izan ziren produktu kimiko eta sintetiko ugari ekoizten zituzten. Bestalde, lehengaiaren ekoizle izateaz gain, bere filantropiak haratago eraman zuen eta medikuntza erakundeak diruz puzten hasi zen, baina ez eskuzabaltasun hutsez, medikuntza alopatikoa inposatzeko estrategiarekin baino.

1910ean Flexner Txostena publikatu zen, gero gobernuak onartu zuena. Canergie Fundazioak finantziatuta (Rockefellertarren eskutik), Abraham Flexnerrek orduko Estatu Batuetako medizina fakultateak eta eskolak kritikatu zituen, homeopatia eta gaur egun naturopatia bezala ezagutzen diren teknikak alboratuz eta gutxietsiz, eta mediku bezala lan egiteko beraiek inposatutako farma-ikasketadunak bakarrik ahaldunduz.

Rockefellerrek OME edo OMS delakoa sortzen ere lagundu zuen, Estatu Batuetarako inposatzea lortu zuen errezeta eta medikuntzaren ikuspegi farmakologikoa mundu osora zabaltzen. Ezin ahaztuta, eugenesia dela falmilia hauen idealetako bat...

Ordura arteko eliteak era jakinean, eta oraingoak era izkutuagoan, homeopatia eta teknika naturalagoak erabili izan ditu. Espainian, Maria Kristina erreginaren mediku pertsonala Carvallo homeopata zen. Homeopatiazaleak ziren Napoleon III.a eta Belgikako Karlota ere. Ingalaterrako Isabel II.aren homeopatia botikina ere famatua izan da. Egungo Rockefeller edo Rothchildarren medikuntza zerbitzuak eta elikadura nolakoak diren jakin nahiko nuke, munduko artaldegoari produktu kimiko eta sintetikoak derrigortzen dizkieten bitartean, bai janarian eta bai medikamentuetan.

Kasu grabeetarako medikuntza ofizialaren onurarik handiena kirurgia izan da. Harrigarria eta miresgarria.

Bestalde, medikuntza ofiziala primum non nocere lokuzio hipokratikotik urrundu egin da zeharo. Txertoek egun eragiten dituzten heriotza eta gaixotasunak begiratzea besterik ez dago (ah, ez, klima aldaketagatik dira kirolari gazteen bapateko heriotzak, bihotzekoak, normaldu diren iktus, tronbo eta minbizi galopanteak...).

Gaixotasunen sorburu sakonen arrastorik ez... Traumak, esan ez direnak, gordetako saminak, gure aurreko senitartekoen konpondu gabeko sekretuak, gure aurreko bizitzetako aferak, familia-arazoak, bikote-arazoak, gainditu gabeko tristura sakonak, norbere buruaren biktimizazioa, bizi nahi eza... pertsona osoa izateko arimaren benetako ikasketak. Eta hor dago osotasunaren giltza, osasunarena. Oso bihurtzea berriro. Osatzea.

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02