Blogak
Albiste ona
2024/05/16Badirudi OMEren barruan ez dutela Pandemien Itun berri neofaxista onartuko... momentuz behintzat atzeratu egingo da.
Afrika Saharan hasten da
2024/05/12Afrika Pirinioetan hasten zela esan ohi zen 1960ko hamarkadan. Hirurogei urte geroago, bada Afrika Maroko hegoaldeko Sahara basamortuan hasten dela dioenik. Dena uste baino hurrago dago... europarrontzat, behintzat. Handik honakoa zailagoa da, hangoentzat bereziki.
Tokadiskoa errekuperatu dut
2024/05/12Ia 20 urtez izan dut trastelekuan gordeta eta aste honetan igo dut etxera. Berarekin batera 1990eko hamarkada hasieran erositako hainbat disko.
"Arantzazu", tristea baina ikusi beharrekoa
2024/05/06Bostehun urteko historia. Erlojuari begiratu gabe egindako elkarrizketak 25 orduko grabazioetan bilduak, 70 minutuko ekoizpen esanguratsu bezain adierazkorrean laburtuak. Sekulako dokumentala. Historia gogotik tristea, tristerik bada, baina ikusi beharrekoa.
Fikzioak eta euskal politika
2024/05/04Crossover Series jaialdia antolatzen da Donostian telesailen inguruan hausnartzeko. Joan den astean bi kazetari espainiar izan ziren bertan, Emilio Domenech 'Nanisimo' eta Pedro Vallín, "telesailak eta politika" gaitzat hartuta tertulian, Ylenia Benitok moderatuta. Zeharkako hausnarketa bat hemen.
Antifaxismoa
2024/05/03Neurri faxistak onartu, bultzatu eta inposatu nahi izan zizkiguten bere burua antifaxistatzat aldarrikatzen dutenek
Victoria Prego
2024/05/02Bart zendu da Victoria Prego (1948-2024), espainiar trantsizio politikoa bertatik bertara bizi eta jarraitu izan zuen kazetaria, bere burua sekula protagonistatzat jo ez zuena, eta emakume banaka batzuk baino izan ez zituen kazetaritza haren ordezkaririk nabarmenenetakoa.
Jazza: unean uneko unea, liparra
2024/05/01Gonzalo Tejada (Donostia, 1960), Angel Unzu (Iruñea, 1961) eta Iñar Sastre (Anoeta, 1986) musikariak harribitxiak dira oso, bakarka ere; zer esanik ez, gero, elkarrekin. Luxu hutsa. Hiperbole musikala eskaini berri digute bart, VEC aretoan, Nazioarteko Jazz Eguna kari.
Agurraren malurra
2024/04/29Christian Zacharias Donostian izan dugu bart. Agurtze aldera-edo etorri omen da. “Betidanik” ezaguna eta maitea izan da Zacharias piano-jotzailea euskal melomanoen artean (1), ez baita alferrik Hegoaldeko lau hiriburuetan urtetan aritutako interpreterik handienetakoa. Baita, inoiz edo behin, Euskadiko Orkestrarekin batera ere.