Blogak
Hilma af Klint kasu, pintura abstraktuak ez du aitarik, ama baino
2024/12/16Vasili Kandinsky handiak harro asko adierazi zuen, 1935an, historiako lehen pintura abstraktua berak 1910ean egindako akuarela zela. Maisu errusiarra 1944ean hil zen jakitzeke, inoizko lehen margolan abstraktua Hilma af Klint suediarrak burutua zela 1906 urtean. Af Klint ere 1944ean hil zen eta, hartara, denbora izan zuen kontrakorik adierazteko, baina ezer esateke zendu zen. Hilma af Klint emakumea zen, eta isilkorra. Nahikoa zuen bere buruarekin.
Gastua non murriztu aukera ideologikoa da
2024/12/15Aste honetan EITB maratoia izan dugu. Beno, lata duela aste batzuk hasi zen. Saiatu naiz ez ikusten horrekin loturiko ia ezer eta aitortu behar dut ia lortu dudala. Zailagoa izan da irratian paso egitea, Euskadi Irratia ohikoa baita eguneroko nire errutinetan.
Bayrou biarnotarra nagusi, Parisko Matignon jauregian
2024/12/13Arratsaldeko 4etatik François Bayrou Sarthou biarnotarra da Frantziako Lehen Ministroa. Bordèras* herrixkan (300 biztanle) jaioa (1951), baserriko semea, ama euskaldun eta alargunari lagundu behar izan zion irakasle-lanetan hasi aurretik.
Astiro-astiro, itsasoa etorri badator
2024/12/13Atlantikoko itsasbazterraren erosioa zeharo kezkagarria da Akitania Berrian. Sedimentu nahikorik ezaren eta itsas-mailaren etengabeko gorakadaren eraginez, egoera larria da eta etorkizuna latza, XXI. mendearen bigarren erdialdera begira.