Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskal proposamen orok kolektibo handia eskatzen du

Euskal proposamen orok kolektibo handia eskatzen du

Amatiño 2025/05/03 11:00
Jakin aldizkariaren azken aleak (266) Paulo Iztuetari (1) egindako elkarrizketa dakar, eta gure pentsalariak zera dio: “Euskal pentsamendua sortzeak kolektibo handia eskatzen du”.

 

Bai, jakina, baina ez euskal pentsamenduak soilik, baita euskal ikerkuntzak, euskal berrikuntzak, euskal arteak, euskal literaturak, euskal  hedabideek eta euskal proposamen orok  ere kolektibo handia eskatzen dute.

Euskal ekoizpenen eta hedabideen ahuleziarik handienetakoa euskal publiko urriaren ajea da. Liburu batek, argitaratzeko, gutxienik 100 ale behar baldin baditu, aldizkariak 1.000 ale eta egunkariak 10.000… ETBk 100.000 ikusentzule beharko lituzke. Eta ez dituzte beti.

Aladinoren kriseilu magikoak zer nahi ote dudan galdetuko balit, zera erantzungo nioke: euskal kontsumitzailea, aldarrikatzaile bezain kontsumitzaile ona izan dadila.

---ooOoo---

1) Paulo Iztueta Armendariz, pentsalari eta kultur eragilearen bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen du elkarrizketak. Gaztetako Arnas aldizkariaren sorreratik hasi eta Erromako Filosofia ikasketak, Sorbonan Soziologia eta Historiakoak, EHUeko Pedagogia Fakultateko irakasle eta ikertzaile izateraino, Zabal, Elkar, UZEI eta Utriusque  Vasconiae argitaletxeetan egindako ekarpenak barne.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: