Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Juan Luis Goenaga zendu da

2024/08/13

Juan Luis Goenaga pintorea (Donostia, 1950) zendu da gaur arratsaldean, minbiziak jota, Madrilen. Margolari espresionistak 1971an azaldu zuen bere lana estreinako jendaurrean, Parisko euskal erakusketa kolektiboan, eta 2020an, azkena, Donostiako Kubo Kutxan. 2022an, berriz, Bilboko Arte Ederren Museoak ibilbide artistikoari dagokion Xabier Sáenz de Gorbea saria eman zion.

Juan Luis Goenaga zendu da - Gehiago irakurri

Euskal Herriko burusoilak hipokratikoak dira

2024/08/11

Euskal Telebistak bildu berri ditu gazterik samar burusoildu diren zenbait emakumezko eta gizonezko, eta euren ajeak kameraren aurrean kontarazi. Denetariko iritziak baina, batez beste, berdinezak andrea ala gizona izan.

Euskal Herriko burusoilak hipokratikoak dira - Gehiago irakurri

Lurra esferikoa?

2024/08/08

NASAren honoko bideoarekin terraplanistek jai daukate, inozo halakoak, ez dago zalantzarik: lurra esferikoa da...

Lurra esferikoa? - Gehiago irakurri

Eusebio Azkue deskubritzen

2024/08/07

Euskarazko vertsoak. Eusebio Maria Azcue. 558 orrialde. Basque hizkuntza. 1990ko uzt. 17a(e)an Labayru Ikastegia, Bilbao Bizkaia Kutxa(e)n argitaratua. Jarein bilduma 1. ISBN: 9788486833312

Eusebio Azkue deskubritzen - Gehiago irakurri

Ta ta tatam… ta ta tatam… Alma Mahler!

2024/08/06

Tronpeta-solo ezagunarekin hasten da Gustav Mahlerren Bosgarren Sinfonia, eta horrela ekin zion Luxenburgoko Orkestra Filarmonikak, Kursaalean, Donostiako 85. Musika Hamabostaldiaren programa-barruan. Berrogei segundo baino ez, berrogei segundo miresgarri, berrogei segundorik aproposenetakoak musika posterromantizistaren iragarkia egin behar izango bagenu.

Ta ta tatam… ta ta tatam… Alma Mahler! - Gehiago irakurri

Tourmalet, mito turistikoa

2024/08/01

Tourmalet (2.115 m.) da munduko mendaterik ezagunena. Frantziako Tourrak nazioarteko kirol-mailara jaso, ikuskizunak mito bihurtu eta erakargarri turistikoa izatera heldu dena. Tourmaleta --“urruneko mendia" (1) gaskoiz-- zailtasunaren adierazgarri da egungo modernitatean, Grezia klasikoan gordiar korapiloa (2) zenaren antzera-edo.

Tourmalet, mito turistikoa - Gehiago irakurri